2012ko Abenduak 20, Ezohikoa eta presazkoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2012ko abenduaren 20an, osteguna, goizeko 09:05ean, eratu da OSOKO UDALBATZA EZOHIKOA ETA PREMIAZKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarte alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel Arruti Salaberria, Eneko Lartige Zabaleku, Angel Portugal Formoso, Miren Tarragona Perez (Lezoko Bildu Udal taldekoak), Kepa Garbizu Azkue, Xubero Ubillos Apaolaza eta Enrique Figueroa Laboa (EAJ-PNV taldekoak)

Ez dira bileran egon, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Garazi Kuesta Unzain, Naroa Tubilla Ziganda, Luis Garrido Corral (Lezoko Bildu udal taldekoak) eta Mikel Antxon Arrizabalaga Brusín (Eusko Sozialistak taldekoa)

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

1. Deialdiaren urgentzia berrestea.

Alkateak, deialdiaren urgentziaren arrazoiak azaldu ditu: Estatuko Ordezkaritzatik eskatu dute akordioaren ziurtagiria bidaltzeko abenduaren 22a baino lehen eta, bestalde, udal kontuhartzailearekin aztertu nahi zen gaia eta astelehen honetan bueltatu denez oporretatik ezin izan da lehenago egin deialdia.

Udalbatzak aho batez, onartu du deialdiaren premia.

2. Abenduko hilari dagokion aparteko ordainsarien ordainketarako aurreikusitako kredituak ez erabilgarritzat jotzea (2012PE100010)

Aurrekontuen egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege-Dekretuan eta ekainaren 29ko 2/2012 Legean xedatutakoa betetzeko, eta kontuan izanik 500/1990 Errege Dekretuaren 33.3 artikuluan ezarritakoaren arabera erakundearen osoko bilkurari dagokiola kredituak baliaezintzat jotzeko adierazpena egitea, Alkatetzak erabaki proposamen hau egiten du:

BAT: 2012 ekitaldiko 1. kapituluko Pertsonal-gastutako aurrekontu-partidetan aurreikusitako kredituak, ez erabilgarritzat jotzea eta, horren ondorioz, ibilgetzea. Kreditu horiek abenduko aparteko ordainsariak ordaintzeko dira, eta gutxi gorabehera 135.617,31€-ko zenbatekoa dute.

BI: Abenduko nominan ordainsari-kontzeptu hauek soilik sartuko dira: oinarrizko soldata, antzinatasuna, destino osagarria eta osagarri espezifikoa.

HIRU: Akordio hau aplikagarria izango da baita, dedikazio esklusibo edo partziala duten gobernu talde honetako kidentzat.

Proposamena onartu da aldeko 5 botoekin (BILDU udal taldekoak) eta 3 abstentzioekin (EAJ-PNV taldekoak).

Kepa Garbizuk dio ez dutela ongi ulertzen kreditu ez erabilgarritzat jotako diru hori langileen soldatetarako erabiliko denik . Horregatik abstenitu egingo direla.

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 9:10ean eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 930093tik 930094ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna