2012ko Abuztuaren 1a, Ezohikoa

Lezon, 2012ko abuztuaren 1ean, asteazkena, goizeko 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak EZOHIKO BILKURA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Mikel Arruti Salaberriaren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku eta Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Ainhoa Zabalo Loiarte eta Luis Garrido Corral.

Idazkari lanetan Aitor Iztueta Garaikoetxea aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2012ko uztailaren 17an egindako ohiko bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.


HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Urzainkiko Udal Jabegoko eraikinaren jabari Osoa besterentzeko kontratuari hasiera ematea (2012HO380001)

Lezoko Udala Urzainkiko udalerrian (Nafarroa) dagoen etxebizitza baten jabea da. Eraikinaren deskribapena baldintza administratibo agiriaren eranskinean azaltzen da.

Aipatu eraikinak, oin bakoitzeko 80 m2ko azalera du, lur hiritargarria bezala sailkatua dago eta egoitza erabilerara xedatua.

2/2006ko Euskadiko Lurzoruaren eta Hirigintza Legearen 113 artikuluak xedatzen duenaren arabera lursail hau udal lurzoru-ondarearen parte da beraz ondasun mota hau besterentzeko lege beraren 116 artikuluak xedaturiko baldintzak beteaz egin beharko da, hau da, lehiaketa bidez eta lehiaketaren oinarrietan gutxienez honako zehaztapen hauek jasoko dira: lizitazioaren gutxieneko prezioa.

Toki Administrazioko ondasunen Erregelamenduko 112 artikuluak eta ondorengoak jasotakoa kontuan izanik bestalde ondare ondasunak besterentzerakoan kontratuak bere prestakuntza eta esleipenari dagokionean kontratu legediaren arabera arautuko dira.

Halaber Toki Administrazioko ondasunen Erregelamenduko 118 artikuluak agintzen duen moduan besterendu nahi den eraikinaren balorazio teknikoa espedientean dago. Baloraketa honen arabera eraikinak 110.000 euroko prezioa du BEZ GABE.


Horrela, Arlo Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren 4.1.p) eta 5 artikuluaren arabera higiezin baten salmenta kontratu pribatu bat da, eta lege beraren 20 artikuluaren arabera kontratu pribatuen prestakuntza eta esleipenari dagokionean lege horren arabera bideratuko dira.

Hori dela eta Arlo Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren 109 eta hurrengo artikuluek zein 138 eta hurrengoek xedatzen dutena kontuan izanda,

Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: Urzainkiko Udal Jabegoko eraikinaren Jabari Osoa besterentzeko kontratuari hasera ematea jardunbide irekiaren bitartez

BI: kontratu hau arautuko duten Administrazio Baldintza Agiria onartzea.

3. Eguneko Zentroa eta Apartamentu Babestuen obraren bermea exekutatzea (2008H0110003)

EGUZKI ERAIKUNTZAK SLk 2010eko apirilaren 28an, udalaren erregistroko 1537 zenbakiarekin Eguneko Zentroa eta Apartamentu Babestuen eraikuntza lanak egiteagatik jarritako bermea itzultzea eskatu zuen.

Bermea 31.400,10 eurokoa zen

Obraren akatsengatik sortutako ezbeharrak 2.822,24€ kostua ekarri dio Lezoko udalari bizilagunei eragindako kalteak ordaintzean. Horrela jasota dago udal zerbitzu teknikoek idatziriko txostenean.

Bestalde Udal zerbitzu teknikoek instalakuntzak aztertu ondoren txosten bat egin dute eta aurkitutako gabezi eta ezbeharrak deskribatu eta baloratu dituzte, orotara 1.665,91€tan.

Arlo publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren 100 eta 101 artíkuluak xedatzen dutena kontuan izanik, hona Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:


BAT: EGUZKI ERAIKUNTZAK SLk jarritako bermetik 4.488,15 € exekutatzea arestian aipatu txosten teknikoan adierazitako gabeziei aurre egiteko eta udalak –eraikuntzen akatsengatik- ordaindu behar izan dituen kalte ordainak konpentsatzeko.

BI: Kopuru hori exekutatu ondoren EGUZKI ERAIKUNTZAK SLri bermea itzultzea.

EUSKARA

4. 2012-EBPN-02.01.03.01 Euskara ikasteagatik BEKAK onartzea (2012KU070001)


2012ko aurrekontuetan, euskara ikasteagatik diru-laguntzak aurreikusiak daude. 2011-2012ko neguko ikastaroetan aritu diren ikasleentzat. Diru-laguntza horiei dagokien espedientea azterturik, Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: Euskara ikasteagatik egindako beka eskaerak onartzea (Ikus atzealdean dagoen eskatzaileen zerrenda) 0294 partidatik (A - 484), beken guztirakoa 12.065,90 eurokoa delarik.

BI: Dirulaguntzaren %100 ordainketa bakarrean ematea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

5. Faktura zerrenda onartzea.(2012KO110033)

Udaleko kontu-hartzaileak sinatutako faktura zerrenda ikusirik, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: Ontzat hartzea ondorengo fakturen zerrendak:

Zbkia/ Nº €
30 56377,42

BI: Horien ordainketa agintzea dagokien hartzekodunei.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariordeak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, goizeko 9etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930738tik 930741ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna