2013ko otsailaren 22a (urgentea)

Lezon, 2013/02/22an, asteartea, 9:30 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA APARTEKOA ETA URGENTEA Udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, alkateak ahoz egindako deialdiari erantzunez, elkartu dira, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku, Mikel Arruti Salaberria eta Angel Portugal Formoso bertan direlarik.

Nahiz eta bilera honen berri izan, ezin izan du bertaratu Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra batzarkideak.

Alkateak eskatuta bileran da Aitor Iztueta, Hirigintza arduraduna.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

1.- Deialdia eta urjentzia berreztea.

Alkateak ahoz egin duen bilera deialdiaren zergatiak eman ditu. Osoko Bilkurak 2012ko azaroaren 29an Kale garbiketa eta zabor bilketa kontratuaren fakturazio zuzenketarako hasitako espedientea kadudatu baino lehen erabakiak hartu eta jakinarazi behar direnez, ezin dira hauek hurrengo ohiko Tokiko Gobernu Batzarrerarte utzi.

Bertan diren batzarkideak ados daude urjentziarekin eta bilera orain bertan egitearekin. Alkateak esan du falta den batzarkidea jakinaren gainean dagoela eta ados dagoela gaurko honi proposatzen zaion erabakiarekin.

2.- Kale garbiketa eta zabor bilketa kontratuaren fakturazio zuzenketa (2006H0180001).

Lezoko Udalak, 2012ko azaroaren 29ko osoko bilkuran ondorengo akordioa hartu zuen:
(1) : “LIMPIEZA Y RSU LEZO UTE”ri jakinaraztea Lezoko Udalari 59,740,56 euro itzuli beharko dizkiola. Nahi izanez gero, itzulketa hau ondorengo hilabeteetako ordainagirietan dagokion kenketa eginez gauzatu daiteke horrela nahi bada.

(2): Akordio hau behin betiko egin aurretik “LIMPIEZA Y RSU LEZO UTE”ri jakinaraztea 15 eguneko aditze epea ematen zaiola nahi dituen alegazio edo erreklamazioak aurkez ditzan.”

Aditze epean LIMPIEZA Y RSU LEZO UTEk bi alegazio idatzi aurkeztu zituen:

Bata 2013ko urtarrilaren 14ean udal kontu-hartzailearen kalkuluak eta udal brigada buruaren txotenak eskatuz (biak akordioan aipatzen ziren). Halaber 15 eguneko aditze epe berri bat eskatzen zuen.

Bestea 2013ko urtarrilaren 15ean 2012ko azaroaren 29ko akordioari alegazioak aurkezten dizkio.

Hirigintza eta Ingurumen zinegotziaren 2013ko urtarrilaren 23ko D13/00061 zenbakidun Dekretuaren bitartez LIMPIEZA Y RSU LEZO UTEri eskatutako kalkulua eta txostena bidali zitzaizkion eta 15 eguneko aditze epe berri bat eman zitzaion.

Aditze epe berri honetan LIMPIEZA Y RSU LEZO UTEk 2013ko otsailaren 19an alegazio idatzi berri bat aurkeztu du aurretik aurkeztu zituenaren osagarri.

Hirigintza teknikariak aurkezturiko alegazio guztiei egindako txostena kontuan izanik Hirigintza zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: LIMPIEZA Y RSU LEZO UTEk aurkeztu dituen alegazioak ez onartzea.

BI: Lezoko Udalak 2012ko azaroaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakia berrestea eta “LIMPIEZA Y RSU LEZO UTE”ri jakinaraztea Lezoko Udalari “ 59,740,56 euro itzuli beharko dizkiola akordio hau jaso eta hilabeteko epean. Itzulketa hau ondorengo hilabeteetako ordainagirietan dagokion kenketa eginez gauzatu daiteke horrela nahi bada.

HIRU: Adierazitako epean ez bada dirua itzultzen udalak itzulketa hau ondorengo hilabeteetako ordainagirietan dagokion kenketa eginez gauzatuko du.

LAU: Akordio honen jakinarazpenarekin batera Hirigintza Teknikariak eginiko txostena “LIMPIEZA Y RSU LEZO UTE”ri bidaltzea.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930343 eta 930346 zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna