2015ko azaroak 26

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2015eko azaroaren 26, 19:45ean, eratu da OSOKO UDALBATZA, OHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Maria Noemi Arbera Oses, Alfredo de la Puente Pagola, Xubero Ubillos Apaolaza, Enrique Figueroa Laboa, Irlentz Ortega Ugalde (EAJ-PNV udal taldea), Ainhoa Zabalo Loiarte, Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Angel Portugal Formoso (EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos).

Ez dira bileran izan, Igor Cordero de la Fuente eta Garazi Kuesta Unzain (EHBILDU udal taldea).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

Alkateak, gaizerrendaren ordena aldatzea erabaki du, lehen puntu bezala, gai zerrendaren 11. puntua tratatzen hasiko dira.

  1. Donostialdeko Lurralde Zatikako Planaren hasierako onarpenari egindako alegazioak berrezteko diktamena (2015H0460001).

Ainhoa Zabalo Loiarte zinegotziak (EHBILDU udal taldea) irakurri du Udal Batzorde Informatibo Orokorrak onartutako diktamina. Honela dio diktamenak:

“2015/11/19an Informazio Batzorde Orokorra egin zen.

Nahiz eta hasera batean, Batzordeak diktaminatzeke zituen gaien artean ondorengo hau ez egon:

Lezoko Gaintxurizketarako LZPak aurreikusita duenaren inguruan, joan den 2015eko azaroaren 18an Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta lurralde Politika saileko Lurralde Plangintza eta Hirigintza zuzendaritzari helarazitako Lezoko Udaleko EAJ-PNV alderdi politikoko 6 zinegotziek eta Lezoko Udaleko Bildu alderdi politikoko 6 zinegotziek adostu eta sinatutako alegazioak onartzea.

Informazio Batzorde Orokorreko kideek aho batez bozkatu eta erabaki dute aipatutakoa gai zerrendan sartzea eta diktaminatzea.

Hona hemen aipatu alegazioen testua:

Donostialdeko Lurralde Zatikako Planak (LZPak) Lezoko udalerrirako aurreikusita duenaren aurrean, ondorengoa adierazi nahi dugu Lezoko alkate eta oin-orriko zinegotziek:

Egun Lezoko herriaren ordenamendurako indarrean den Plan Orokorrak ezarrita ditu herriaren hiri antolakuntzarako datozen urteetan jarraitu behar diren irizpideak; ezarrita ditu garapen gune direnak eta ez direnak. Zehazten du garapen guneak nola garatu: non zer eraiki. Aintzat ditu industria jardueretarako azalerak, egun okupatuak direnak eta etorkizun hurbilean okupatu beharko liratekeenak, egon litezkeen eskaera berriei aurre egin ahal izateko. Izendatuta ditu urbanizagarri ez diren espazioak, babestu beharrekotzat jotzen dituelako. Adierazten du egin ahal dena eta egin ezin dena: “marra gorriak” adierazita datoz. Eta, hain justu, esku artean dugun Donostialdeako Lurralde Zatikako Planak (LZPak) ukitu egiten ditu Lezoko Plan Orokorrak “gorri” dituen marrak.

Lezoko Gaintzurizketan intermodala nahi du LZPak eraiki; eta intermodala eraikitzearekin batera logistika joan-etorrietarako azalera handia okupatu. Kontua da LZPak bere egitasmoetarako aurreikusita duen azalera handiaren parte bat dela, hain justu, Lezoko Plan Orokorrak industria jardueratarako gordeta duena, eta beste partea (logistikarako hartu nahi duen gainerakoa) dela gure Plan Orokorrak eremu babestutzat jotzen duena. Talka egiten dute Plan biek Lezorako azaleren erabilera irizpideetan, eta, zentzu horretan, adierazi nahi da handia dela gure kezka.

Handia da halaber kezka, planoak aurrean ditugula, Gaintxurizketa aldea eta portua elkar lotzeko eraiki nahi den errepide sareak piztu diguna, erpin batetik besteraino zeharkatzen baitu marrazkian errepide sareak herria.

LZPak Lezori eskatzen dio udalerriarena den azaleraren parte handi bat hari (Lurralde Zatikako Planari) ematea: handia da Planak Lezori eskatzen dion ahalegina, eta, aldiz, oso eskasa halako ahalegina egin behar izateko jaso dugun argudioen pisua. Esaten da portuko jarduera ekonomikoari laguntzeko sortu behar dela azalera logistikoa Gaintxurizketan. Iruditzen zaigu aipatu azalera portuan bertan egonda (eta ez beste inon) izango dela portuko jarduerarako egokien, behin portutik urrunduta desplazamenduek eta merkantzien karga-deskarga bikoizketek garestitu besterik ez baitute egiten jarduera, baina gure harridurarako azalera portutik urruntzea hobesten da eta Lezora ekartzea. Bada besterik dena den: ematen du, Bilboko portuak egin berri duenari errepatuz gero, behin portutik urruntzera erabakita koka litekeela aipatu azalera portutik nahi bezain urrun (ematen du portuarekiko distantzia ez dela hain irizpide erabakitzailea), bizkaitarrek haien portuko almazen gunea ezarri baitute Bilboko kaitik kilometro jakinera Arabaren azken mugetan; hortaz, portuan bertan horretarako azalerarik ez gordetzea adostuz gero, ez du zertan azalera horrek Lezon egon (egon liteke beste edonon). Esaten da trenbide lerroak eraikiko direla Lezon “gune estrategikoa delako Lezo”, Lezoren zerizana estrategikoa izatea izango balitz bezala. Erabaki politikoz (eta ez berez) da Lezo estrategiko, eta hala, politikoki, adostu da aipatu trenbide lerroak Lezon eraikitzea (Lezon, eta ez trenbide lerroak jada dituen beste udalerriren batean). Ez gatoz bat egitasmo horiekin: goitik behera aldatuko zaigu herria, eta ez dugu halako aldaketa bidezkotzen duen pisuko argudiorik ikusi landu ditugun dokumentuetan eta izan ditugun bileretan.

Gauzak horrela azalduta, eskatzen dugu bertan behera uztea Lezoko Gaintxurizketarako LZPak aurreikusita duena: ez intermodalik, ez azalera logistikorik, ez herrian zeharreko errepide berririk Lezoko herrirako. Adierazi nahi dugu handia dela gure kezka, eta, zentzu horretan, azpimarratzen dugu egingo dugula aurrerantzean zuen erabakien jarraipen zuzena.

Testu honi atxikita bidaltzen dizkizuegu LZPari gure guztion ALEGAZIOAK; eskertuko genuke horiei zuen erantzuna jasotzea.”

Espedientea azterturik eta dagokion txosten teknikoa ikusirik EAJ-PNV eta EH Bilduren ordezkarien botoa alde eta PSE-PSOEren ordezkariaren abstentzioekin Informazio Batzorde Orokorrak behean heldu dena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

BAT: Lezoko Gaintxurizketarako LZPak aurreikusita duenaren inguruan, joan den 2015eko azaroaren 18an Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta lurralde Politika saileko Lurralde Plangintza eta Hirigintza zuzendaritzari helarazitako, Lezoko Udaleko EAJ-PNV alderdi politikoko 6 zinegotziek eta Lezoko Udaleko Bildu alderdi politikoko 6 zinegotziek adostu eta sinatutako alegazioak onartzea.”


Diktamina onartu da aldeko 10 botoekin (6 EAJ-PNV udal taldea eta 4 EHBILDU udal taldea) eta kontrako boto batekin (PSE).

  1. Egoki irudituz gero, 2015ko irailaren 24ean ohiko izaerarekin, urriaren 26an eta azaroaren 11ean eta 19an aparteko izaerarekin eta urriaren 26an aparteko eta urgentziako izaerarekin egindako osoko bilkuren aktak onartzea.


2015eko irailaren 24ko erdarazko aktan Jose Angel Sanchez Gallardo zinegotziak errore bat erreparatu du. 1105984 orrialdean, “La corporación municipal de Andoain” eta “El pleno del Ayuntamiento de Andoain” esan beharrean, “La corporación municipal de Lezo” eta “El pleno del Ayuntamiento de Lezo” esan behar du.


2015eko azaroaren 19ko aktan, zuzenketa egin behar da bertaratuen zerrendan eta bertatik Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra EHBILDUko zinegotzia kendu, ez baitzen bilerara etorri.

Zuzenketak egin ondoren, bi akta horiek onartu eta sinatu dira.

Urriaren 26koko aparteko eta urgentziako osoko bilkuraren akta zuzenketarik gabe onartu da.

  1. 2016 ekitaldirako Udal Aurrekontuak onartzeko diktamena (2015KO290002).


Alkateak Udal Batzorde Informatibo orokorrak onartutako diktamena onartzea proposatu du. Honela dio diktamenak:

2016ko Udal Aurrekontua lantzeko eta onartzeko tramitatzen ari den espedientea ikusirik, Batzorde Informatibo Orokorrak, 2015ko azaroaren 19an egindako bilkuran, Kepa Garbizu Azkue, Noemi Arberas Oses, eta Xubero Ubillos Apaolaza zinegotzien botoa alde dela eta Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Jose Angel Sanchez Gallardo zinegotzien abstentzioarekin, behean heldu dena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

BAT: Hasierako onarpena ematea 2016. ekitaldiko Udal Aurrekontuari. Hona hemen aurrekontua atalez-atal zehaztuta:

Kap

AZALPENA

Concepto

GASTUAK

Gastos

Kap

AZALPENA

Concepto

SARRERAK

Ingresos

2016

2016

1

Pertsonal Gastuak

Gastos de personal

2.765.000,00

1

Zuzeneko zergak

Impuestos Directo

2.446.000,00

2

Gastuak ondasun arrunt.

Gastos en Bienes Ctes.

2.797.400,00

2

Zeharkako zergak

Impuestos indirectos

140.000,00

3

Finantza gastuak

Gastos financieros

65.000,00

3

Tasak eta bestelako zergak

Tasas y otros ingresos

1.380.000,00

4

Transferentzia arruntak

Transferencias Ctes

1.182.000,00

4

Transferentzia arruntak

Transferencias corrientes

3.990.000,00

5

Kreditu Globala eta bes

Crédito Global y otros

159.600,00

5

Ondare sarrerak

Ingresos Patrimoniales

27.000,00

6

Inbertsio errealak

Inversiones Reales

489.000,00

7

Kapital transferentziak

Transferencias de capital

5.000,00

8

Finantza aktiboak

Activos Financieros

12.000,00

8

Finantza aktiboak

Activos financieros

12.000,00

9

Finantza pasiboak

Pasivos Financieros

530.000,00


GUZTIRA

8.000.000,00

GUZTIRA

8.000.000,00

BI: Informazio publikorako hamabost egunetako epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholtzan iragarkia argitaratuz, alegazioak aurkez daitezen.”

EH Bildu taldeko Ainhoa Zabalok eta Mikel Arrutik aurrekontuetako zenbait gastu partiden inguruko zalantzak adierazi dituzte eta haien inguruko azalpenak eskatu. Besteak beste hauek azpimarratu dituzte: aurrekontuaren memoria eta aurrekontuetako gastu partida kopuruak zenbait kasuetan ez datozela bat (famili esku-hartzean, musika eskolan, kredituetan, …); euskaraz idatzitako memoriaren 3. lerroaldian akatsa dagoela gastu kapitulua aipatzerakoan; Oarsoaldeako garapen agentziaren gastu igoeraren zergatiaz galdetu dute; berdintasunerako partidako 50.000 €ak zertan erabiliko diren; eskola garraioaren gastu murrizketaren zergatia; komunikazio partidako murrizketaren zergatia; eta beste hainbat gastu murrizketen zergatiaz galdetu dute.

Noemi Arberasek dio berdintasunerako aurreikusitako gastu partidan urte guztiko aholkularitza zerbitzua barneratzen dela eta ohikoak diren genero biolentziaren aurkako kanpaina, tallerrak eta zenbait hitzaldi.

Beste zalantzen inguruan ez da argibiderik eman, errepasatuko direla agindu du alkateak.

Zalantza hauez gain EHBildu udal taldeak aurkeztutako emendakinen azalpena eman du Ainhoa Zabalok. Emendakinak azaroaren 25ean erregistratu zituzten udalean.

Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko Jose Angel Sanchez zinegotziak ere emendakinak aurkeztu dizkio aurrekontuari azaroaren 25ean erregistratutako idatzian zerrendatzen direnak.

Bi emendakin hauek zirela eta osoko bilkura osatzen dute hiru udal talde politikoak bilera egin dute bilkura honen aurretik emendakinak aztertzeko. Bileran emendakinak aurkeztu dituzten bi taldeak adostu egin dituzte aurkeztu beharrekoak idatziz aurkeztutakoetatik batzuk erretiratuz. Ondoko hauek dira osoko bilkurari bozkatzea proposatzen zaizkion adostutako sei emendakin:

1.- Enplegu Planerako 140.000 €tako gastua aurreikustea, Alkatearen Kreditu Global gastu partidatik diru hori hartuaz.

2.- Gastu I kapitulutik 80.000 € Gastuetako VI. Kapitulura pasatzea. Aurreko legealdian baino politiko gutxiago liberatuak egotetik datorkion aurrerapena hain zuzen.

3.- Inbertsioetako gastu partidan aurreikusitako 569.000 €tako gastu partidatik 200.000 €tako gastua irisgarritasun proiektuak bultzatzeko izatea.

4.- Inbertsioetako gastu partidan aurreikusitako 569.000 €tako gastu partidatik 100.000 €tako gastua Gaintxurizketa auzoan prozesu partehartzaile baten ondoren erabakiko diren inbertsioak egiteko izatea.

5.- Euskarako gastu partida 10.000 €tan handitzea, diru hori Alkatearen Kreditu Globaleko partidatik hartuz.

6.- Gertuko komertzioa sustatzeko 5.000 €tako gastu partida aurreikustea, dirua Alkatearen Kreditu Globaleko partidatik hartuz.

Sei emendakinak bozkatu egin dira eta aho batez onartu dira, osoko bilkuran diren hamaika zinegotzien aldeko botoa jasoz.

Onartutako sei emendakinaz gain aurkeztutako aurrekontu proposamena bozkatu da. Eta onartu egin da aldeko 7 botoekin (6 EAJ-PNV udal taldea eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos) eta lau abstentzioekin (EHBildu udal taldekoak). Ondorioz, erabaki hauek hartu dira:

BAT: Hasierako onarpena ematea 2016. ekitaldiko Udal Aurrekontuari. Hona hemen aurrekontua atalez-atal zehaztuta:

Kap

AZALPENA

GASTUAK

Kap

AZALPENA

SARRERAK

Cap.

Concepto

Gastos

Cap.

Concepto

INGRESOS

1

Pertsonal Gastuak

2.685.000

1

Zuzeneko zergak

2.446.000

Gastos de personal

Impuestos directos

2

Gastuak ondasun arrunt.

2.802.400

2

Zeharkako zergak

140.000

Bienes corrientes y servicios

Impuestos indirectos

3

Finantza gastuak

65.000

3

Tasak eta bestelako zergak

1.380.000

Gastos financieros

Tasas y otros ingresos

4

Transferentzia arruntak

1.272.000

4

Transferentzia arruntak

3.990.000

Transferencias corrientes

Transferencias corrientes

5

Kreditu Globala eta Bestelako

64.600

5

Ondare-sarrerak

27.000

Crédito Global y otros imprevi

Ingresos patrimoniales

6

Inbertsio errealak

569.000

6

Hirigintzako Jarduerak

0

Inversiones reales

Actuaciones urbanísticas

8

Finantza aktiboak

12.000

7

Kapital transferentziak

5.000

Activos financieros

Transferencias de capital

9

Finantza pasiboak

530.000

8

Finantza aktiboak

12.000

Pasivos financieros

Activos financieros

TOTAL

8.000.000 €

GUZTIRA

8.000.000 €

BI: Informazio publikorako hamabost egunetako epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholtzan iragarkia argitaratuz, alegazioak aurkez daitezen.”

  1. 2015. ekitaldian Kreditu Kobraezinak deklaratzeko diktamena (2015KO120001).

Honela dio Batzorde Informatibo Orokorrak onartutako diktamenak:

“2011ko ekitaldira arte kobraezinak izan diren erreziboei dagokienez, zerga-bilketako sailak aurkeztutako dokumentazioa aztertu eta gero, Batzorde Informatibo Orokorrak, 2015eko azaroaren 19an egindako bilkuran, Kepa Garbizu Azkue, Noemi Arberas Oses, Xubero Ubillos Apaolaza, Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Jose Angel Sanchez Gallardo, zinegotzien botoa alde dela, behean heldu den proposamena diktaminatu du osoko bilkuran onar dadin:

BAT: Kaudimen-gabezia eta preskripzioagatik aurkeztutako zerrendetan jasotakoak (Zenbatekoa 93.708,68 €) kobraezinak deklaratzea, honako egoerak direla medio:

- Hainbat entitatetan egindako funtsen bahitura negatiboa izan da.

- Soldataren bahitura ezinezkoa izatea nominarik ez dutelako.

- Ondasun higiezinak izanik, hauen bahituraren kostua zorraren kopuruarekiko neurrigabea izatea.

Diktamena bozkatu eta ahobatez onartu da aldeko 11 botoekin (6 EAJ-PNV udal taldea, 4 EHBILDU udal taldea eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos)

  1. Bide Segurtasunaren arloko informazioren inguruan, Lankidetza-Hitzarmena onartzeko diktamena (2015KO360001).


Honela dio Batzorde Informatibo Orokorrak onartutako diktamenak:

“Alkateak hitzarmenaren berri eman du, Trafikoko Buruzagitza Nagusia Erakunde Autonomoaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Lezoko Udala Toki Erakundearen artekoa, bide segurtasunaren arloko informazioa trukatzeko eta datu baseetan sartzeko.

Aipatu hitzarmenaren edukia Udalarentzat interesgarritzat jotzen denez eta udal kontu-hartzaileak egindako txostena ikusirik, Batzorde Informatibo Orokorrak, 2015eko azaroaren 19ko bilkuran, Kepa Garbizu Azkue, Noemí Arberas Oses, Xubero Ubillos Apaolaza, Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Jose Angel Sanchez Gallardo zinegotzien botoa alde dela, behean heldu dena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

BAT: Onartzea Lankidetza hitzarmena, Trafikoko Buruzagitza Nagusia Erakunde Autonomoaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Lezoko Udala Toki Erakundearen artekoa, bide segurtasunaren arloko informazioa trukatzeko eta datu baseetan sartzeko.

BI: Onartutako lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko, Lezoko alkatea den Pedro Maria Garbizu Azkue, ahalmentzea.

HIRU: Hitzarmenaren Jarraipen Batzordearen udal-ordezkapena Segundo Garbizu Rodriguez udaltzainburuak eta Kepa Garbizu Azkue alkateak osatuko du.

LAU: Mª Carmen Sarasua Garmendia, N.A. zbk.15977385K duena eta Segundo Angel Garbizu Rodriguez, N.A. zbk. 15915385Y duena, udal-langileen alta eskatzea, erregistroaren erabiltzaile gisa.

BOST: Interesatuei erabaki honen berri ematea, horretarako dagokion ziurtagiria eginez, eta halaber, hitzarmenaren aleak bidaltzea, alkate-lehendakariak sinatuta, beste aldeak sinatu ditzaten.”

Diktamina bozkatu eta ahobatez onartu da aldeko 11 botoekin (6 EAJ-PNV udal taldea, 4 EHBILDU udal taldea eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos)

  1. 2016 urteko taxi tarifak onartzeko diktamena (2015KO290005).


Honela dio Batzorde Informatibo Orokorrak onartutako diktamenak:

“Oarsoaldea, S.A.ren izenean, Fernando Nebreda Diaz de Espadak, 2015eko azarzoaren 16an eta 2603 zenbakidun erregistro bidez, idatzi bat aurkeztu du. Bertan, Oarsoaldeako taxi batzordeak adostutako 2016 ekitaldirako eskualdeko taxi tarifak jasotzen dira, eskualdeko udalek onartu dezaten.

Eskaera honekin batera, adostutako akordioa helarazten du eta bertan hitzez hitz zera adierazten da: “Taxilarien elkarteak irailak 15-a baino lehen ez dutenez eskualdeko udaletan auto-taxi zerbitzuaren tarifak berrikusteko eskaerarik aurkeztu, indarrean dauden 2015eko prezioen indarraldia luzatuta ulertzen da, …”

Beraz, eskualdeko Udalen onarpenerako, ondorengo taulan 2016rako taxi zerbitzuen tarifa bateratuak zehazten dira:

1.TARIFA / TARIFA 1

            1. 2. TARIFA / TARIFA 2


Tarifa mínima

Km recorrido

Hora de espera

Tarifa mínima

Km recorrido

Hora de espera

5,1690

1,0838

21,3074

6,1015

1,7012

23,1549


TARIFA 1:

            1. Días laborables (excepto sábados) de 7:00 a 22:00

2.TARIFA:

            1. Sábados, domingos y festivos fijados en la correspondiente normativa autonómica y local. Se aplicará también los días laborables de 22:00 a 7:00 y los días 24 y 31 de diciembre.

Tarifa mínima

            1. Incluye 5 minutos de espera ó 1,5 km de recorrido.

Aurkeztutako eskaera aztertu eta eztabaidatu ondoren, Batzorde Informatibo Orokorrak, 2015eko azaroaren 19ko bilkuran, Kepa Garbizu Azkue, Noemi Arberas Oses, Xubero Ubillos Apaolaza,

Eguna