2015eko ekainaren 1

Lezon, 2015eko ekainaren 1, astelehena, goizeko 9:30etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Angel Portugal Formos eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2015eko maiatzaren 18an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. HIE Kabite eremuko A5 partzelaren barne bipartzelazioa onartzeko proposamena (2014H0430001).


Luis Arozamena Elorzak, Usukoar Promociones S.L. enpresaren izenean HIE 4 Kabite eremuko A5 partzelaren barne birpartzelazio proiektua aurkeztu zuen 2014ko abenduaren 2an (erregistro sarrera zenbakia 2860). Birpartzelazio proiektuaren egilea Patxi de Assas da.

Udal teknikariek egindako txostenak ikusi ondoren,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: HIE 4 Kabite eremuko A.5 partzelaren barneko birpartzelatze proiektuari haserako onarpena ematea.

BI: Akordio honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta udal web orrialdean, jendaurrean 20 eguneko epean edukiaz, interesdun orok alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezan.

HIRU: Akordio hau jabekideei jakinaraztea

3. Gaintxurizketa gaineko lursailak nekazaritzako eta abeltzaintzarako behin behinekoz erabili ahal izateko egokitzapena gauzatzeko obra baimena emateko proposamena (2015H0020002).


Koldo Lizarralde Iraolak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapenerako Zuzendari Nagusiak, Gaintxurizketa gaineko lursailak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako bideratzeko egokitzapen proiektua aurkeztu zuen 2015eko urtarrilaren 15ean (erregistro zenbakia 134).

Udal Arkitektoaren txostenean jasotzen den moduan, Foru Aldundiak aurkezturiko egitasmoaren kokapenak bat egiten du H.I.E. 36 Gaintxurizketa eremuarekin, eta Plan Orokorrak erabilera industrial moduan kalifikatzen du eremu hau.

Lezon indarrean dagoen Hirigintza Antolaketako Plan Orokorraren testu bateratuaren 73 artikuluak arautzen ditu behin behineko erabileratarako lizentziak. Artikuluaren lehen puntuak honela dio:

Lizentzia mota hori behar dute ordenazio xehatua oraindik onartu gabe duten eta legeriak edo lurralde edo hirigintza plangintzak berariaz debekatuta ez dituzten eremu, sektore edo egikaritze unitateetako behin-behineko erabilerek, baldin eta haiek egikaritzeko arazorik ez dutela sortuko aurreikusten bada.

Foru Aldundiak aurkezturiko egitasmoak, aipatu baldintzak betetzen ditu: ordenazio xehatua onartu gabe dago, nekazaritza erabilera ez dago debekatua eta arazorik sortuko ez duen erabilera bat da.

Hau horrela izanik, 73.artikuluan jasotzen den behin behineko erabilerarako lizentzia eman daiteke.

Erabileraren garapenerako ezinbestekoak diren instalazioetarako obrak baimendu daitezke, beti ere desmuntatu eta/edo eraisteko errazak direnean, kasu honetan bezela.

Plan Orokorraren 73.3 artikuluan jasotzen da, 20 egunez jendaurrean egon beharko duela lizentzia eskaerak.

Eskatzailea Foru Aldundia izanik, ez da beharrezkoa ikusten 73.4 artikuluan jasotzen den fidantza edo bermea eskatzea.

Espedientea aztertu ondoren eta txosten teknikoak ikusirik,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar hoenk ERABAKI DU:

BAT: Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapenerako Zuzendari Nagusiak aurkezturiko eskaera onartzea eta Gaintxurizketa gaineko lursailak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako bideratzeko egokitzapenerako OBRA BAIMENA EMATEA behin behineko erabilerarako, honako baldintzekin:

1.- Baimena prekarioan emango da, baldin eta udalak eskatzen badu behin-behineko erabilera edo erabilerak eteteko, obrak eraisteko eta instalazioak desmuntatzeko legezko baldintzapean eta inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik gabe.

2.- Behin-behineko erabilera proiektatzen duen lurzoru, eraikuntza edo eraikinaren gaineko edozein eskubide erreal edo erabilerakoaren jabe eta titularrek Plan Orokorrak jasotzen dituen konpromisoak eta eskubide horiek baimendutako obra, instalazio eta jardueren gaineko edozein eskubideren hartzaileei eskualdatzeko konpromisoa euren gain hartzeko balio duen idatzia aurkeztuko da.

BI: Behin behineko erabilerarako lizentziaren onarpena jendaurrean jartzea 20 egunez.

HIRU: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik errentetako departamentuak egunean dagoen ordenantza fiskalak ezarritako likidazioaren kopurua ordaindu beharko du.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4. Metrotec, S.A enpresak aurkeztutako jarduera espedientea Eusko Jaurlaritzara helarazteko proposamena (2015H0050001).


Metrotec, S.A. enpresak eskatuta, Txatxamendi kalea, 10 zenbakian Produktuen eta kalitate-kontrol sistemen diseinu, garapen fabrikazio eta merkaturatze jarduera gauzatzeko tramitean dagoen espedientea aztertu ondoren, eta Udal teknikariak egindako txostena ikusirik,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Metrotek, S.A. enpresak eskatuta tramitatzen ari garen Lezoko 110 Ipintza Poligonoko, Txatxamendi kaleko 10 zenbakian Produktuen eta kalitate-kontrol sistemen diseinu, garapen fabrikazio eta merkaturatze jarduera gauzatzeko espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

GIZARTE ZERBITZUAK

5. Famili esku hartze programan parte hartzea onartzeko proposamenak (2015GZ310001, 2014GZ310002, 2014GZ310001, 2015GZ310006, 2015GZ310003, 2015GZ310004, 2015GZ310005, 2015GZ310007, 2015GZ310008).

Ikusi dut K.M.S.k, P.A.P.k, M.V.D.k, R.P.M.k, N.M.M.k, N.B.A.k, L.N.V.k, M.G.M.k eta P.R.Bk egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena.

Hala, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: 1. Onartzea k.M.S.k parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 12 hilabetez.

2. Orekagune Gabineteak gauzatuko du esku hartzea eta Udalak beregain hartuko du gastua, guztira 2800 € .

BI: 1. Onartzea P.A.Pk parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 6 hilabetez.

2. Orekagune Gabineteak gauzatuko du esku hartzea eta Udalak beregain hartuko du gastua, guztira 4.299 €.

HIRU: 1. Onartzea M.V.D.k parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 6 hilabetez.

2, Orekagune Gabineteak gauzatuko du esku hartzea eta Udalak beregain hartuko du gastua, guztira 4.299 €.

LAU: 1. Onartzea R.P.M.k parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 6 hilabetez.

2. Orekagune Gabineteak gauzatuko du esku hartzea eta Udalak beregain hartuko du gastua, guztira 4.469 €.

BOST: 1. Onartzea N.M.M.k parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 6 hilabetez.

2. Orekagune Gabineteak gauzatuko du esku hartzea eta Udalak beregain hartuko du gastua, guztira 4.469 €.

SEI: 1. Onartzea N.B.A.k parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 6 hilabetez.

2. Orekagune Gabineteak gauzatuko du esku hartzea eta Udalak beregain hartuko du gastua, guztira 4.469 €.

ZAZPI: 1. Onartzea L.N.V.k parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 6 hilabetez.

2. Orekagune Gabineteak gauzatuko du esku hartzea eta Udalak beregain hartuko du gastua, guztira 4.469€.

ZORTZI: 1. Onartzea M.G.M.k parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 6 hilabetez.

2. Orekagune Gabineteak gauzatuko du esku hartzea eta Udalak beregain hartuko du gastua, guztira 4.469 €.

BEDERATZI: 1. Onartzea P.R.Bk parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 6 hilabetez.

2. Orekagune Gabineteak gauzatuko du esku hartzea eta udalak beregain hartuko du gastua, guztira 1,525€.

HAMAR: Gastua onartzea (AD-72)

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

6. Alkatearen erabakien kontu ematea.


2015ko maiatzaren 18an egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:00etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105837tik 1105841ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna