2015eko ekainaren 13a, Eratzea

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2015eko ekainaren 13an, larunbata, eguerdiko 12:00ean, eratu da OSOKO UDALBATZA, Alkate-Lehendakariak egindako lehen deialdian, maiatzaren 24ean izandako udal hauteskundeetan hautatuak gertatu ziren zinegotziak, eta hauek dira: Kepa Garbizu Azkue, Maria Noemi Arberas Oses, Alfredo de la Puente Pagola, Xubero Ubillos Apaolaza, Enrique Figueroa Laboa, Irlentz Ortega Ugalde (EAJ-PNV), Ainhoa Zabalo Loiarte, Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Inxaurrandieta Ezkurra, Igor Cordero de la Fuente, Garazi Cuesta Unzain, Angel Portugal Formoso (EHBILDU) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (PSE-EE (PSOE).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

Bilkura honen xedea Udalbatzaren eraketa da, ondorengo prozedura honen arabera:

1.- Adineko Mahaia eratzea.

2.- Kredentzialak egiaztatzea.

3.- Zinegotzien zina edo promesa.

4.- Alkatearen hautaketa.

5.- Alkatearen zina edo promesa eta, hala balitz, karguaren jabetza hartzea.

1.- Adineko Mahaia eratzea.

Idazkariak biltzarrari hasiera emanik, Adineko Mahaia eratu da, ekainaren 19ko Hauteskunde Erregimen Orokorraren 5/1985 Lege Organikoko 195.2 artikuluan eta, halaber, hau aldatzen duen martxoaren 13ko 8/1991 Lege Organikoan aurreikusten den bezala. Adineko mahai hori eraturik geratu da, batetik Kepa Garbizu Azkue da mahaia presiditzen duena, adinez nagusiena izaki, eta bestetik Garazi Cuesta Unzain zinegotzia adinez gazteena.

2.- Kredentzialak egiaztatzea.

Mahaiburuak dei egin die bilerara etorri diren zinegotzi hautatuei eta haiek aurkeztutako kredentzialak egiaztatu ditu.

3.- Zinegotzien zina edo promesa.

Aurreko egintza hori buruturik eta batzarraldi honetara hamahiru zinegotzi hautatu etorri direla kontuan izanik, beraz, legezko gehiengo absolutua, Adineko Mahaiburuak zinegotziei karguaren jabetza eman die, aldez aurretik promesa jasorik legez ezarritako formulari jarraiki, Adineko mahaiko lehendakariak irakurri duelarik.

EH BILDUko eta EAJ-PNVko Xubero Ubillos zinegotziek, “Legeak horrela behartuta, hitza ematen dut” erantzun dute.

(PSE-EE (PSOE)ko eta EAJ-PNVko gainerako zinegotziek, “Bai, hitza ematen dut” erantzun dute.

4.- Alkatearen hautaketa.

Adineko mahaiburuak, Kepa Garbizu Azkuek, bildutakoei adierazi die ezen, Hauteskunde Erregimen Orokorreko 5/85 Lege Organikoko 196. artikuluak xedatzen duen bezala, Udalbatzaren Erakuntzarako batzarraldi berean egin behar dela Alkatearen hautaketa.

Batzarraldi honetan alkatetzarako hautagaiak Kepa Garbizu Azkue, Eusko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco (EAJ-PNV) hautets zerrenda burua eta Ainhoa Zabalo Loiarte, Euskal Herria Bildu (EHBILDU) alderdiko zerrenda-buruak dira. Jose Angel Sanchez Garridok, PSE-EE(PSOE) hautets zerrenda buruak bere hautagaitza erretiratu du.

Hautesleei paper zuri bana banatu zaie eta seinalatu zaie, paper horretan idatzi behar direla alkatetarako bozkatu nahi den zinegotziaren izena eta abizenak, eta paperak tolesturik entregatu.

Paper guztiak jaso ondoren botoen zenbaketa egin da, mahaiburuak ozenki irakurriz paper bakoitzean alkatetarako proposatutako zinegotziaren izena eta abizenak, eta hau izan da emaitza:

- Kepa Garbizu Azkue 6 boto.

- Ainhoa Zabalo Loiarte 6 boto.

- Boto txuria 1 boto.

Bozketa horren emaitza ikusirik, eta alkatetzarako hautagaiak ez duenez gehiengo osoa jaso, hauteskunde araubideak dioenaren arabera, botorik gehien jaso duen zerrendaburua izango da alkate. Beraz, Kepa Garbizu Azkue (EAJ-PNV) zinegotzia gertatu da Lezoko alkate aldarrikatua.

5.- Alkatearen zina edo promesa eta, hala balitz, karguaren jabetza hartzea.

Alkatea hautaturik suertatu ondoren, Kepa Garbizu Azkuek kargua onartu eta betetzeko hitza eman du. Eskertu egin du korporazio kideak eta herriak beregan jarri duen konfiantza.

Ainhoa Zabalo Loiartek zoriondu egin du alkate berria eta eskerrak eman dizkie bera alkate izan den azken lau urte hauetan lagundu dioten herritar, udal langile, famili eta zinegotzi taldeari. Esan du orain oposizioan lanean jarraituko dutela, elkarlanerako prest daudela. Esan du ere udala egoera ekonomiko onean uzten dutela.

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 12:15ean eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 1105765tik 1105766ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna