2015eko urriaren 19

Lezon, 2015eko urriaren 19an, astelehena, goizeko 8:30etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkueren lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses eta Xubero Ubillos Apaolaza (EAJ-PNV udal taldea)

Ez da bileran izan Jose Angel Sanchez Gallardo zinegotzia (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos), aurrez ezin etorria justifikatu du

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2015eko urriaren 5ean egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu egin da.
HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Eskola garraio zerbitzua urte betez luzatzeko proposamena. (2014ID170003)
Emilio Belintxon Soraluzek 2015ko irailaren 30ean 2220 erregistro zenbakiarekin sartutako idatziaren bitartez zera eskatu dio Lezoko Udalari:

Altamira auzotik Jaizkibel-Azpi ikastetxerako eskola garraio zerbitzuaren eskaintza hilean 1.460 euro gehi BEZ izatea proposatzen dutela 2015-2016 ikasturterako horretarako izapidetu den kontratu txikian eta prezio hori mantenduko luketela 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteetarako adierazten dute, baldin eta Lezoko instituturako udalarekin 2016ko urriaren 11 arte duten garraio zerbitzua 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteetarako luzatuko balitzaie, beti ere Lezoko Udalak zerbitzu hau eskaintzen jarraitzea erabakitzen badu.

Lezoko Udalak 2014ko irailaren 8an Tokiko Gobernu Batzordean Eskola Garraio Zerbitzua AUTOCARES BELINTXON, SLri esleitzea erabaki zuen bi urtetarako. Kontratua arautzen duen baldintza agiriaren arabera bi urteko epe hau beste bi urtez luza daiteke gehienez eta urtez urte.

Altamira auzotik Jaizkibel-Azpi ikastetxerako eskola garraio zerbitzuaren eskaintza, merkatuko prezioak kontuan izanik udalarentzat ekonomikoki oso onuragarria denez,

Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT.- Lezoko Udalak 2016-2017 ikasturtean Lezo Instituturako eskola garraio zerbitzua mantentzen badu, zerbitzu hori kudeatzeko, AUTOCARES BELINTXON, SLrekin izenpeturiko kontratuan aurreikusitako luzapena onartuko du urte betez aipatu ikasturterako.


KULTURA

3. 2015-16 ikasturterako ludoteka kudeaketa eta Gezalaren sarrera zerbitzua esleitzea. (2015ID160002)

2015-16 ikasturteko ludotekaren kudeaketa zerbitzua kontratatzeko espedientea azterturik,

Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Kontratazio mahaiak proposatutako lehiakideen sailkapena onartzea.

BI: 2015-16 ludotekaren kudeaketa zerbitzuaren esleipena lehenengo sailkatuari esleitzea. Hau da, Hezkide Eskolari esleitzea ondorengo baldintzetan:

Prezioa: 17.100€ eta Gezalaren kultur emanaldiko 50€ (gehienez ere 1.000€).

HIRU: Esleipendunari erabaki honen jakinarazpena egin eta errekerimendua bidali, eta biharamunetik kontatzen hasita egutegiko bost egunetako epean honako hauek aurkeztu beharko ditu:

a) Administrazio-Baldintza agiriko 18. atalean aipatzen den dokumentazioa.

LAU: Interesatuari esleipen hau jakinarazi eta zazpi eguneko epean kontratua izenpetzera agertu beharko da.

BOST: Erabaki honen berri ematea eskaintza aurkeztu duten gainerako enpresei eta, aldi berean, web orrian itsastea.

EUSKARA

4. Euskara ikasteagatik bekak onartzea. (2015KU070006).
2015-Euskara ikasteagatik BEKAK (2015eko UDA) esleipenerako espedientea azterturik,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Euskara ikasteagatik egindako beka eskaerak onartzea 2146 partidatik (A-207 D-628/1-9), beken guztirakoa 1.842,50 eurokoa delarik.

BI: Dirulaguntzaren %100 ordainketa bakarrean ematea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KIROLAK

5. 2015 urteko aurrekontuari dagokion kirol entitateen ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko diru-laguntza deialdia. (2015KI100001)
2015/10/05an eginiko Tokiko Gobernu Batzarrean espediente hau mahai gainean gelditu zen, lezoko dirulaguntzei dagokion plan estrategikoa onartua ez baitzegoen.

Jakinik herritarrengan eta herriko elkarteengan dirulaguntzak jaso ahal ez izatea duen eragina eta sortarazi ditzaken arazoak proiektuak aurrera eramateko orduan, egun hauetan udaleko sail ezberdinek aipatutako plan estrategikoari azken bulkada eta amaiera eman diote.

2015eko urriaren 16ko D15/01002 alkate dekretu bidez onartu da Dirulaguntzen Plan Estrategikoa.

Hau honela, “2015 urteko aurrekontuari dagokion kirol entitateen ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko diru-laguntza deialdia” esleipenerako espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: 2015 urteko aurrekontuari dagokion kirol entitateen ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko diru-laguntzen banaketa arautzen duten oinarri-arau espezifikoak onartzea. Oinarriak eransten dira.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


ALKATETZA ETA DELEGATUAK

6. Alkatearen erabakien kontu ematea.
Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2015eko urriaren 5az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105886tik 1105889ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna