2005.eko Azaroaren 9ekoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2005eko azaroaren 9an, 8:35etan eratu da OSOKO UDALBATZA EZOHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Iñake Urrestarazu Azurmendi (EA taldea), Mikel Antxon Arrizabalaga Brusín (PSE taldea), Aroia Goienetxea Egibar (EAJ taldea), Aitor Mimendia Artuzamonoa (EAJ taldea), Enrique Figueroa Laboa (EAJ taldea), Noemí Arberas Osés (EAJ taldea), Isabel López Aulestia (IU-EB taldea) eta María Luz Anglada González (PP taldea).

Ez dira bilkurara etorri Jesus María Martiarena Jaka (EAJ taldea) eta Ainhoa Villanúa Ayuela (PSE taldea). Lehenak esana zion alkateari ezin izango zuela etorri.

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

Patxi Apalategi aritu da itzultzaile lanetan.

1.- Diktamena: Lezoko herrian lurpeko parking bat eraikitzeko eta exekutatzeko proiektua idazteko, prozedura irekiaren bidez eta lehiaketa bidez adjudikatzeko, obra kontratuaren klausula administratibo partikularren Agiria onartzea.

Alkateak aurkeztu dio osoko bilkurari Hirigintza, Obra eta Zerbitzu Batzordeak 2005eko azaroaren 2an onartutako diktamena. Honela dio diktamenak hitzez hitz:

?Lezoko Udalak Euskal Herria plazan lurpeko parking bat eraikitzeko asmoa du herrian dagoen aparkaleku gabeziari irtenbide bat eman nahirik. Halaber, Euskal Herria plazako urbanizazioa berritzeko aukera ere sortzen denez, obra hau ere burutzeari egoki irizten dio.

Kontratu hau HAKLTBaren 125 artikuluan aurreikusitako proiektu idazketa eta obra exekuzio kontratu bat da, beraz HAKLTBaren lehen liburuan aurreikusitakoa kontuan izateaz gain, bigarren liburuaren I tituluan xedaturikoari ere jarraitu behar diogu.

Espediente motari dagokionez, ohikoa bezala tramitatzeari egoki irizten diot presazkoa bezala tramitatzeko arrazoirik ez dudalako printzipioz, agindu didatenaren arabera. Emergentziazkoa berriz are gutxiago.

HKLTBaren 73. artikuluan ezarrita dagoenez, kontratuen esleipena egiteko jardunbide irekia, mugatua edo negoziatua erabil daiteke. Jardunbide irekian interesdun enpresari orok aurkez dezake proposamena, jardunbide mugatuan berriz Administrazioak espresuki hautaturiko enpresariak soilik aurkez dezakete proposamena, aurretik eskaera egin ondoren eta jardunbide negoziatuan enpresari desberdinekin negoziazio eta kontsulta egin ondoren Administrazioak hautaturiko enpresariari esleituko zaio.

HKLTBaren 74. artikuluaren arabera, Jardunbide irekia edo mugatua erabiltzen bada enkante edo lehiaketa bidez egin daiteke esleipena. Enkante bidez egiten bada, dirutan adierazitako tipo bati buruz izango da eta esleipena prezio baxuena eskaintzen duenaren alde egingo da beti ere aipatu tipoaren azpitik jotzen badu, lehiaketan berriz orokorrean eskaintza hoberena aurkezten duen lizitatzailearen alde egingo da esleipena, pleguetan zehazturiko irizpideak kontuan izanda eta prezioari soilik begiratu gabe.

Bestalde 75. artikuluaren arabera, kontratazio organoek enkante edo lehiaketa bidez egingo dute esleipena. Jardunbide negoziatua, aitzitik, aipatutako legean zehaztutako kasuetan baino ez da erabiliko; obra kontratuei dagokienez, alegia 140 eta 141 artikuluetan jasotako kasuetan. Bi artikulu horietan jasotako kasuak betetzen ez direnez, jardunbide negoziatua baztertu egin behar dugu hasieratik. HAKLTBaren 56 artikuluan eta 121 artikuluan aurreikusitako kontratu txikia ere ezin da aplikatu kasu honetan aipatu artikuluen kopuruetan sartzen ez delako Euskal Herria Plazan Lurpeko Garajeak eraikitzeko obrak egitea eta urtebeteko burutze epea baino luzeagoa duelako kontratu horrek.

Kontratu mota hori oso konplexua ez denez aipatu legearen 73.2 artikuluan aurreikusitako jardunbide irekia erabiltzea aukeratu dut idatzi osatu dudan administrazio-baldintza zehatzen agirian. Dena den jardunbide mugatua ere posible da eta aukerazkoa da.

Bestaldetik, kontratuaren ezaugarriak kontuan izanik, bidezkoa da lehiaketa bidez egitea, administrazio-baldintza zehatzen agirian zehazturiko irizpide objektiboak erabiliz, HAKLTBaren 74.3, 75, 85 eta 86 artikuluetan aurreikusitakoaren arabera, proiektu desberdinen idazketa ere kontratuaren barruan sartzen denez, beraz, prezioaz gain kontuan izan beharreko beste irizpide garrantzitsu bat obra proiektua eta plangintza izango denez, hori dela eta, kontratu hau enkante bidez esleitzea baztertu egin da

Horrela, Administrazio publikoko Kontratuen Testu Bateratuko 125 artikuluak aurreikusten du proiektuaren idazketa eta obren exekuzioa batera kontratatzea, artikulu berak xedatzen duen kasuetan.

Hirigintza batzordeak 2005ko azaroaren 2an egindako batzarraldian aho batez onartu du ondorengo DIKTAMINA:

BAT: Lezoko Herrian lurpeko parking bat eraikitzeko proiektuak idatzi eta obrak exekutatzeko kontratazio espedientea hastea, lehiaketa irekiaren jardunbide bitartez

BI: Lezoko Herrian lurpeko parking bat eraikitzeko proiektuak idatzi eta obrak exekutatzeko kontratua arautuko duten Baldintza pleguak onartzea

HIRU: Kontratu horretarako gastua kontratuaren baldintza eta kopuruak jakiterakoan egingo da proposamen hautatua ezagutu ondoren Administrazio publikoko Kontratuen Testu Bateratuko 125.4 artikuluak xedatzen duen moduan.?

Jendartetik Aitor Sarasolak hartu du hitza eta martxoan hasitako espediente honek zenbat zuzenketa behar izan dituen eta oraindik behar dituen kritikatu du. Horrela, osoko bilkura honek ekainean onartu eta jendaurrean egon ziren aurreproiektuari eta obra kontzesio proposamenari tartekatu zitzaizkion alegazioak erantzun gabe daudela dio, eta gaur onartzea proposatzen den tramitazio modu berrirako haiek ez erantzutea oztopo ez bada ere, gaiaren mamiaren ingurukoak izanik alegazio haiek, errespetuz sikiera, aurrez erantzun beharko zirela dio. Alegazioen edukia errepasatu du: garajeei beste kokapen aukerarik ez bilatu izana; hirigintza planetan ez jasotzea kokapen hori eta bai beste batzuk, eta horren inguruko inongo txosten teknikorik ez izatea; diru publikoarekin finantzatu nahi izatea 97 garajeen jabeak, diru hori herrian diren beste premia larriagoetara bideratu gabe, e.a.. Bere kezka azaldu du obra hauek izango duten kostea ez dagoelako erabat zehaztua, aurrez egin behar diren zenbait ikerketa egiteke daudenean oraindik, ikerketa geoteknikoa kasu.

Idazkariak ohartarazi du, irailean egindako txostenetik zenbait zuzenketa egin direla eta beste batzuk ez, horrela, beharrezkoa den agiri-orri teknikorik ez dagoela dio, aurreproiektua izanik haren ordezko. Ohartarazi du ere ez datozela bat agiri administratiboetan eta aurreproiektuan aurreikusitako epeak.

Alkateak dio, agiri administratiboan dioena lehenetsiko dela kasu horretan.

Bilkuran diren bederatzi zinegotzien aldeko botoarekin onartu da diktamena.

2.- Diktamena: Euskal Herria plazan egingo diren lurpeko parkingean garaje-plaza itxien kontzesio demanialerako Baldintza Agiria onartzea.

Alkateak aurkeztu dio osoko bilkurari Hirigintza, Obra eta Zerbitzu Batzordeak 2005eko azaroaren 2an onartutako diktamena. Honela dio diktamenak hitzez hitz:

?Lezoko Udalak, Euskal Herria plazan kokatuko diren , eta jabari publikoko eta udalaren titularitatekoak izango diren, garage-plaza itxiei dagokionez, denboraldi seinalatu baterako emakida demanialak gauzatzea proposatzen du.

Horrela, Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 74. artikuluaren eta ondorengoen arabera, udalak emakidaren egitasmoa eta baldintza plegua idatzi eta onartu egin behar ditu, eskaerak aurkezteko iragarkia argitaratu, eta gutxienez 30 eguneko epean interesa duen orok bere proposamena aurkez dezan.

Bestalde idazkariaren txosten baten arabera emakida hauen ordainetan jasotzen diren diru sarrerak tasa izaera dute eta beraz tasak onartzeko derrigorrezkoak diren dokumentu eta izapideak aurrera eramatea proposatzen du. Hori dela eta gai honen inguruan Foru Aldundiko txosten batek egin den proposamenaren egokitasuna baieztatzen duenaren baldintzapena onartzen da diktamina.

Hirigintza batzordeak 2005ko azaroaren 2an egindako batzarraldian aho batez onartu du ondorengo DIKTAMENA:

BAT:Euskal Herria plazan kokatuko diren, eta jabari publikoko eta udalaren titularitatekoak izango diren, garage-plaza itxiei dagokionez, denboraldi seinalatu baterako emakida demanialak arautuko dituen baldintza plegua onartzea.

BI: Aipatu emakidetarako proposamenak aurkezteko deialdia ateratzea baldintza pleguaren arabera, Gipuzkoako Aldizkari ofizialean iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 2 hilabeteko epean pleguko baldintzak betetzen dituen orok bere eskaera aurkez dezan.?

Jendartetik Aitor Sarasolak dio, martxoan arkitekto aholkulariak egindako txostenaren arabera merkatuak onartuko omen zukeen garajeak 25.000 ?tako prezioan ateratzea. Orain pleguan 20.000 ?tako prezioa proposatzen omen da inongo arrazoi edo motiborik gabe. Hori salatu du eta, baita ere, ez aurreikustea obraren gainkostea garajeen prezioan erreperkutitu ahal izatea, udalak bere gain hartuz arrisku hori.

Idazkariak ohartarazi du, irailean egindako txostenean aipatutako gehienak ez direla kontutan izan, adibidez plaza bakoitzaren prezioa justifikatzen duen txostenik ez dagoela, prezioaren eguneratze formula ez dela argia, emakidarako bi hasiera data proposatzen direla, isunen arauketa nahastua, aipatzen den eranskinik ez dagoela, dokumentu administratiboa onartzearen premia eta aseguru polizek aseguratu beharreko kapitalak zehaztea. Txostenean zioen bezala, erabakia onartuko bada gehiengo osoaren aldeko botoa behar duela gogoratu du.

Bozketan diktamena onartzearen alde sei boto eman dira (EAJ eta EAko zinegotzienak) eta hiru abstentzio (PSE, IU-EB eta PPko zinegotzienak). Beraz diktamenak ez ditu onartzeko behar zituen botoak jaso. Abstenitu diren hiru zinegotziek esan dute espedientea behar bezala osatzeko abstenitu direla.

3.- Diktamena: Taxien 2006ko tarifak onartzea.

Ogasun eta Kontuetako zinegotzi delegatuak aurkeztu dio osoko bilkurari Ogasun eta Kontuetako Batzordeak 2005eko azaroaren 2an onartutako diktamena. Honela dio diktamenak hitzez hitz:

?Ogasun arlorako Delegatuak 2006ko tarifaren proposamena irakurri du.

Hori ikusirik, Ogasun eta Kontuetako Batzordeak, 2005eko Azaroaren 2an egindako bilkuran, Aroia Goienetxea (E.A.J.-P.N.V.), Kepa Garbizu (E.A.J.-P.N.V.), Iñake Urrestarazu (E.A.), Mikel Antxon Arrizabalaga (PSE-PSOE) eta Mª Luz Anglada (P.P.) zinegotzien aldeko boto ponderatuekin, behean heldu den proposamena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan.

BAT:. 2006 ekitaldirako taxien tarifak onartzea.?

Diktamena ahobatez onartu da.

4.- Diktamena: Oarsotek S.L., insertziorako enpresan parte hartzea.

Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak aurkeztu dio osoko bilkurari Hirigintza, Gizarte Zerbitzuetako Batzordeak 2005eko azaroaren 2an onartutako diktamena. Honela dio diktamenak hitzez hitz:

?Gizarte Ongizate batzordean Oarsotek S.L. insertzio enpresa moduan kalifikatzeko prozesua aztertu da. Enpresa honen kapital soziala Oarsoaldea S.A. eta Rubitek S.A. ren artean osatua dago. Orain konturatu dira gizarteratze enpresa moduan kalifikatzeko entitate sustatzaileari irabazi asmorik gabeko entitatea izatea exijitzen zaiola. Hau horrela proposatzen da Lezoko Udalak Oarsoaldea S.A.k duen kapital sozialaren zatia erostea, hala gizarteratze enpresa gisa kalifikatu eta dagozkion dirulaguntzak izan ahal izateko.

Oarsoaldea S.A.ko Administrazio Kontseiluan aho batez onartu da Oarsotek S.L enpresako Oarsoaldea S.A ren jabetzeko 1054 partizipazio sozial Lezoko Udalaren alde izendatzea.

Iñake Urrestarazu Azurmendi (EA) Mikel Antxon Arrizabalaga Brusínen (PSE) Pello Garbizu Azkueren (EAJ) eta Mª Luz Anglada (PP):: Partaide guztiak aho batez ondorengo proposamena luzatzen diote Lezoko Udaleko Osoko Bilkurari

BAT: Rubitek, S.A.rekin eta Oarsoaldea, S.A.rekin batera, ?OARSOTEK, S.L..? deritzan sozietate mugatua eratzea, horren helburua lan-merkatuan sartzeko zailtasunak azaltzen dituzten pertsonen gizarteratze laborala izanik, Eusko Jaurlaritzaren 305/2000 Dekretuaren babesean.

BI: Oarsotek, S.L. enpresaren 1.054 partizipazio harpidetzea, identifikazio ondorioetarako zenbaki hauek dituztenak, 1.807 zenbakitik hasieta 2.860 artekoak, biak barne, Oarsoaldea, S.A. enpresak besterenduak, guztira 1.053,5 ? prezioan, 975 aurrekontu-partidaren kargura.

HIRU: Eranskin gisa doan Estatutu Proiektua onartzea.

LAU: Oarsotek, S.L. Sozietate Mugatuaren Batzar Nagusian Lezoko Udalaren ordezkari izan dadin, Kepa Garbizu Azkue alkatea izendatzea.

BOST: Lezoko Udalaren izenean eskuhartzeko alkateari ahalmena ematea, akordio hauen betekizunerako, horretarako behar diren dokumentu publiko eta pribatu guztiak izenpetuz.

SEI: Harpidetza-kopuruaren ordainketa agintzeko alkateari ahalmena ematea.?

Osoko bilkurako kideek aldeko bederatzi botoz, hau da, ahobatez onartu dute diktamena.

5.- Diktamena: Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren araudiaren onarpena eta EUDEL eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren hitzarmenarena, ezintasuna duten herritarren zerbitzuari buruzkoa.

Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak aurkeztu dio osoko bilkurari Hirigintza, Gizarte Zerbitzuetako Batzordeak 2005eko azaroaren 2an onartutako diktamena. Honela dio diktamenak hitzez hitz:

?Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eudel-ek hitzarmena sinatu dute etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzeko eta kudeaketa udalen esku uzteko.

Aipatutako kudeaketa udalen esku uztea eta araudi berriaren aplikazioak izango dituen aldaketak aztertu dira Gizarte Zerbitzuetako Batzordeko kideen artean.

Iñake Urrestarazu Azurmendi (EA) Mikel Antxon Arrizabalaga Brusín (PSE) Kepa Garbizu Azkue (EAJ) eta Mª Luz Anglada (PP): Partaide guztiek aho batez ondorengo proposamena luzatzen diote Lezoko Udaleko Osoko Bilkurari

BAT: Lezoko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean ezintasuna duten herritarrei etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko, kudeaketa udalaren esku uzteko hitzarmena sinatzea. Hitzarmena eransten da.

BI: Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen araudi berriari hasierako onarpena ematea. Jendaurrean izan ondoren alegaziorik ez bada jasotzen, behin betiko onarpena izango luke. Araudia eransten da.

HIRU: Araudi berriak 2006 urterako ordenantza fiskaletan izan ditzakeen aldaketak jaso ahal izateko erabakiaren berri kontuhartzailetza sailari igortzea, dagozkion ondorioak jaso ditzaten.

LAU: Aipatutako kudeaketa udalaren esku uztea arautuko duen hitzarmena sinatzeko Gizarte Zerbitzuetako delegatu eskuordeduna den Iñaki Urrestarazu izendatzea.?

Mari Luz Angladak dio, kontrako botoa emango diola diktamenari Udal eskumenak murrizten dituelako: aldundiak ez duelako zerbitzuaren koste osoa ordainduko eta udal eskumena den autonomoen kudeaketan sartzen delako, berari jakinaraztera behartuz.

Mikel Antxon Arrizabalagak dio aldeko botoa emango duela aurrera pausoa delako nahiz eta ez egon ados Aldundiak ezartzen duen tutelarekin.

Aitor Sarasolaren iritziz, aurrera pausoa da baina ez nahikoa. Gogoratu du Lezoko udalak ez zuela onartu egindako konpetentzia banaketa, udala egiten delako erantzule nahikoa ez den finantziazioarekin. Adibidez, kasu honetan, udal ordenantzetan aurreikusten den 21 ?tako gastutik 16 ? soilik ordainduz. Hitzarmen hauen aurrekoak ez ezagutzeak beste baloraziorik ezin egin izana omen dakar, gizarte zerbitzuetako batzordea urtebete bildu gabe izana kritikatuz.

Bozketan diktamenaren onarpenaren aldeko zortzi boto eman dira (EAJ, EA, PSE eta IU-EBko zinegotzienak) eta aurkako bat (PPko zinegotziarena).

6.- Proposamena: Bake Epaile titularra eta ordezkoa izendatzea.

Alkateak aurkeztu dio osoko bilkurari proposamena. Proposamenak honela dio hitzez hitz:

?Bake Epaile titularra eta ordezkoa aukeratzeko urriaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko eta Bake Epaitegiko iragarki oholetan eta egunkarietan argitaratutako deialdiari erantzunez hiru eskaera jaso dira: Agustina Pontesta, Ainara Larrea eta Alberto Santos.

Azken lau urtetan Agustina Pontesta aritu izan da karguan eta ez jarraitzeko ez dago inongo arrazoirik, beste bien artean Ainara Larrea hobesten dut eskatutakoa hobekiago betetzen duelako.

Guzti horregatik, alkatetza honek Osoko Bilkurara darama ondorengo erabaki proposamena:

BAT: Bake epaile titular bezala Agustina Pontesta Garmendia izendatzea eta 1. ordezko bezala Ainara Larrea Unzain.

BI: Erabaki honen berri EAEko Auzitegi Nagusiari ematea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Osoko Bilkurara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da?

Mikel Antxon Arrizabalagak galdetu du, ea proposamen hau ez al den pasa behar batzordetik. Idazkariak dio ez dakiela zein batzordek diktaminatu beharko lukeen eta alkateak ahal dituela proposamen zuzenak egin plenoari; izendapen epeak pasatuta daudela gogoratu du.

Alkateak dio ez duela oztoporik gaia mahai gainean uzteko, Arrizabalagak eskatutakoa betetzeko.

Denen adostasunarekin gaia mahai gainean utzi da.

7.- Proposamena: San Markoseko Mankomunitateko udal ordezkarien ordezkoen izendapena zehaztea.

Alkateak aurkeztu dio osoko bilkurari proposamena. Proposamenak honela dio hitzez hitz:

?2005eko ekainaren 30ean egindako ezohiko osoko bilkuran hartutako San Markoseko Mankomunitateko korporazioaren ordezkariak izendatzeari buruzko akordioa zehaztu egin nahi da, orduan izendatutako ordezkoak bi titularren ordezko izan ahal daitezen.

Horregatik Alkatetza honek Osoko Bilkurara darama ondorengo erabaki proposamena:

BAT: Aitor Mimendia Artuzamunoa bi titularren lehenengo ordezko izendatzea eta Noemi Arberas Oses haien bigarren ordezkoa.

BI: Erabaki honen berri San Markos Mankomunitateari ematea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Osoko Bilkurara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.?

Mikel Antxon Arrizabalaga proposamenaren aurka azaldu da, gobernu taldeak beretzat gorde nahi dituelako ordezkaritza guztiak.

Bozketa egin da eta alde zazpi boto izan dira (EAJ, EA eta IU-EB zinegotzienak) eta bi aurka (PSE eta PPko zinegotzienak).

8.- Mozioa, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren ingurukoa.

Alkateak irakurri du mozioa. Honela dio mozioak:

?Emakumeen aurkako indarkeria giza eskubideen urraketa onartezina da eta bizitzaren eremu guztietan emakumeek jasaten duten bereizkeriaren ondoriorik larriena seguru asko.

Emakumeen aurkako indarkeriaren eta bereizkeriaren arazoak gizartearen egiturarekin du zerikusia eta alderdi anitz eta ezberdin ditu. Horregatik, gizartetik erauzteko herri-aginte guztien eta gizarte osoaren inplikazioa beharrezkoa da. Arazo honi aurre egingo bazaio, hainbat alorretan modu koordinatuan lan egin beharra dago: legegintzan, ikerkuntzan, sentsibilizazioan, prebentzioan eta biktimak babesten eta laguntzen.

Udal honek badaki toki-administrazioak oinarrizko papera duela emakumeen aurkako indarkeria prebenitzen eta desagerrarazten eta, hori dela eta, azaroaren 25ean emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela-eta:

· Konpromisoa hartzen du, bere eskumenen barruan eta indarrean dagoen legeria betez, emakumeen berdintasunaren alde eta euren aurkako indarkeriaren kontra udal politika aktiboa izateko.

· Udalerriko hiritar guztiak animatzen ditu indarkeria honen aurkako jarrera aktiboa azaltzera eta azaroaren 25ean deitzen diren ekitaldietan parte hartzera.?

Mikel Antxon Arrizabalagak galdetu du, ea inolako ekintzarik prestatuko den Gizarte Zerbitzuetatik egun horretarako. Iñake Urrestarazuk dio, ez dagoela ezer aurreikusita baina ezin duela esan ez denik egingo.

Isabel Lopez Aulestiak dio, mozioaren lehen erabakia onartzekotan udalak konpromiso batzuk hartzen dituela eta haiek gauzatzeko plana beharrezko dela.

Berdin dio jendartetik Aitor Sarasolak, deklarazio hauek alferrikakoak direla orain arte ikusi ez diren ekintza konkretuetan gauzatu ezean.

Bilkura-kide guzien adostasunarekin mozioa onartu da.

9.- Mozioa, Euskal Udal-Legearen ingurukoa.

Mª Luz Angladak Alderdi Popularrraren taldearen izenean hemen heldu den mozioa aurkeztu du:

?2005eko apirileko hauteskunde Autonomikoen ondoren lege-aldi berri bati ekin zaio Euskal Autonomi Erkidegoan eta, gure iritziz, oraingoan erabaki osoz aurre egin beharko litzaioke Euskadiko Udal-Legea tramitatzeari eta onartzeari.

25 urtez gobernu autonomikoak izan ondoren, denboraldi horretan Euskal Erkidego Autonomoaren alde eskumen deszentralizatzea egundokoa izan delarik, benetan deigarria gertatzen da euskal gobernu autonomoak bere garapen autonomiko propiorako suposatu duen barrera-eragina.

Euskal Udalok 25 urte daramagu begirale soil gisa eta, euskal gobernu nazionalistaren aldetik gobernu zentralarekiko etengabeko eskumen-errebindikatze horretan, subjektu pasibo gisa, eta ordea, bitarte horretan, euskal gobernu nazionalista euskal udalen errebindikazioei jaramonik ere egiteko asmorik gabe, Udalok hiritarrengan bertatik bertarako eragin zuzenekoena duten eskumenak kudeatzeko gai garen erakundetzat har gaitzan.

Denboraldi horretan zehar euskal Udalok beharturik gertatu gara geuri ez dagokigun hainbat zerbitzu ematera eta baina geure baliabide propioekin finantzatuz. Egoera hau XXI. mendean bete-betean ez da onargarria. Euskal Udalek arrazoibidezko eran eta orekaz kudeatu behar dituzte beren hiritarrei ematen dizkieten zerbitzuak. Ezin da utzi beste lege-aldi bat gehiago ere joaten funtsezko garrantzia duen arazo horri aurre egin gabe.

Hori guztia dela eta, Udal Talde Popularrak Udalbatzaren azterketarako aurkezten ditu ondorengo akordio hauek:

1.- Lezoko Udalbatzak premiamenduz eskatzen dio Euskal Legebiltzarrari Euskal Udal-Legea onartzeari lehentasunik handiena eman diezaion, Udalok 2007. urterako Lege hori gure esku izan dezagun.

2.- Lezoko Udalbatzak premiamenduz eskatzen dio Euskal Legebiltzarrari denboraldi horretan bertan iker dezan Ekarpenen Legea eraberritzeko aukera, udalek beren eskumen-marko berriaren garapenerako behar dituzten finantza-baliabideak eskura eduki ditzaten.?

Mari Luz Angladak dio, EAJ-EAk aurkeztutako mozio alternatiboak ber-bera dioela. Berak aurkeztutakoak udal legea eskatzen duela udalek autonomia gehiago eta finantzazio gehiago izan dezaten. Dio gaur egun, EAEko aurrekontuetako 100 ?tatik bakarrik 9,40? datozela udaletara

EAJ-EA talde politikoak, Alderdi Popularrak Lezoko Udalean aurkeztutako mozioari hemen heldu den alternatiba aurkeztu dio:

?Udalerriek euskal erakunde sarean behar duten kokapenari buruz Lezoko Udalean Talde Popularrak aurkezten duen mozioaren aurrean, Lezoko EAJ-PNV eta EA Udal Taldeek Osoko Bilkuran onar dadin honako mozio alternatiboa aurkezten dute:

Zorionez, Euskal Udalerrien egoera politikoa eta batez ere finantzieroa espainiarrena baino askoz hobea dela esan beharra dago aldez aurretik.

Gure ustetan gai hau ez da demagogia egiteko erabili behar, gure lurraldearen erakunde antolamenduaren ereduari buruzko hausnarketa-prozesuari ekiteko baizik, adostasun handiagoa lortzearren eta etorkizunean garatuko dela bermatzearren.

Benetan garrantzitsua izan behar duena, euskal erakunde-sare osoan aurrera egitea da, Udalak modu koordinatuz eta armonikoz lotzea beste bi erakunde-mailekin lotuz, Erakunde Komunekin eta Foru Erakundeekin alegia. Guzti horregatik, Lezoko Udalak ezinbestekotzat jotzen du eta horregatik eskatzen du:

1.- Euskal udalen eskumenak areagotzea, sektorekako tratamenduen bidez. Kantitatea areagotu baino kalitatea hobetzea izan behar du helburu, hau da, udal erakundeek politika publikoetan parte hartzeko aukera handiagoa izatea, eta, nahikoa baliabide eduki gabe ere, beretzat hartzen dituzten jarduera kudeatzaileak zehaztea.

2.- Adostasun politiko zabala abiapuntu dela, Euskadiko Udal Legea lantzea eta onartzea, erakundearteko lankidetza areagotzearren eta, finantza-baliabideen nahikotasuna oinarri dela, udalen autonomian eta eskumen-mailan sakontzea.?

Jendartetik Iker Salaberriak dio, PPk mozioa erdara hutsean aurkeztu izana Lezoko herriarekiko errespetu falta dela eta, eskatu dio, hurrengoetan euskara erabiltzea. Bi mozioak demagogoak omen dira, PPk, orain udalen alde agertuz, agintean egon denean izan duen jarrera zentralista baino zentralistagoa izan baitu, eta gobernu taldeek partehartzeaz ari denean, herrian hori ukatu egiten baitu. Deszentralizazio eta eskumen gehiago eskatu ditu udalentzat, behar duten finantziazioarekin batera. Bere zorrak estaltzeko gobernu taldeak proposatu duen bidea kritikatu du, milioi bat metro karratu urbanizatzearena hain zuzen. Sakoneko eztabaida behar omen da eta euskal udal instituzioen antolaketan lagunduko duena. Eztabaida hori Udalbiltza bezalako erakundeak desblokeatuz gauzatu beharko litzatekeela dio.

Alkateak bozketa planteatu du: lehenik PPk aurkeztutako mozioa bozkatzea eta, hura onartu ezean, EAJ-EA taldeak aurkeztutakoa.

PPk aurkeztutako mozioak aldeko boto bat izan du (PPko zinegotziarena), aurkako zazpi (EAJ,EA eta IU-EB zinegotzienak) eta abstentzio bat (PSEko zinegotziarena). Beraz, ez da onartu mozio hori.

EAJ-EA taldeak aurkeztutako mozio alternatiboak aldeko zazpi boto izan ditu (EAJ, EA eta IU-EB), aurkako bat (PPko zinegotziarena) eta abstentzio bat (PSEko zinegotziarena). Beraz, mozio alternatiboa onartu da.

Mikel Antxon Arrizabalagak dio ez duela batere konfidantzarik gobernu nazionalista batek udalen legea onartuko duenik.

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 9:40 orduetan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 310.xxxtik 310.xxxera arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna