2005.eko Urriaren 25ekoa

Lezon, 2005ko urriaren 25ean, goizeko 9:05 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Biltzar Areto Nagusian lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2005eko urriaren 10ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, urriaren 10az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GIZARTE ZERBITZUAK

3.- Oarsoaldea S.A.ri gizarteratzeko bi tailer martxan jartzeko ardura eta gestioa uzteari buruzko proposamena.

Lezoko Udalak Gizarteratzeko programak egiteko dirulaguntza eskatu zion Eusko Jaurlaritzari, hain zuzen ere Sortu eta Txertatu izeneko bi tailer martxan jartzeko. Gizarteratze zuzendariaren 2005eko urriaren 5eko ebazpenaren arabera Lezoko Udalari gizarteratze arloko jarduerak egiteko guztira 33.000 ?ko dirulaguntza ematen zaio. Bi tailer hauek Oarsoaldeako Intsertzio batzordearen lanaren ondorioz sortu dira. Eskualde mailako izaera izango dute eta bertan Lezo, Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako herritarrak parte hartuko dute, beti ere gizarteratze beharra dutenak. Gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Oarsoaldea S.A. ri uztea gizarteratzeko bi tailer hauek martxan jartzea eta gestioa.

BI: Lezoko Udalak Eusko Jaurlaritzarengandik jasotako dirulaguntza Oarsoaldea S.A. ri transferituko dio bi tailer hauek gestionatzeko. Guztira 33.000? (AD-655).

HIRU: Ordainketa zatika egingo da; erabakia onartzen denean %75 emango da, eta gainerako %25 egindako gastuen egiaztagiriak aurkeztu eta gero.

LAU: Oarsoaldea S.A.k gizarteratzeko bi jarduerak ebaluatzen dituen memoria igorriko dio Lezoko Udalari, egindako gastuen egiaztagiriekin batera. Hau guztia 2006ko martxoaren 1a baino lehen.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Idazkariak ohartu du, eskaerak erregistratu egin behar direla.

4.- Gaxuxa Elkartearekin lankidetza-hitzarmena sinatzeko eta dirulaguntza emateko proposamena.

Gaxuxa elkarteak 2005 urterako aurkeztu duen programazioa eta dirulaguntza eskaera aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, eta Udal Idazkariak egin dituen oharpenak entzun ondoren, 38/2003 dirulaguntza legea kontutan hartuta, alde batetik, dirulaguntza hau ez dagoela udal aurrekontuetako 4. kapituluan zerrendatutako dirulaguntza zuzenen artean eta, ondorioz, aurrekontua aldatu ezean gastua ezin dela onartu eta, bestetik, espedientean ez daudela zehaztuak diruz lagundu nahi diren jarduerak, haien helburuak, eta dirulaguntza zuzenki ematearen arrazoiak, gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, eta udal kontu-hartzaileak udal aurrekontuaren aldaketa egiteko tramiteak egitearen kaltetan izan gabe eta espedientea osatzeko aginduarekin, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Gaxuxa elkartearekin lankidetza hitzarmena sinatzea.

BI: Gaxuxa elkarteari 12.575? ko dirulaguntza ematea. (AD-661)

HIRU: Dirulaguntzaren ordainketa ondoren zehazten den moduan egingo da. Lehen ordainketan dirulaguntzaren %60a, eta aktibitateen memoria eta gastuak zuritu ondoren dirulaguntzaren %40a.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Aiton Bordari lankidetza-hitzarmena sinatzeko eta dirulaguntza emateko proposamena.

Aiton Borda elkarteak 2005 urterako aurkeztu duen programazioa eta dirulaguntza eskaera aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, eta Udal Idazkariak egin dituen oharpenak entzun ondoren, 38/2003 dirulaguntza legea kontutan hartuta, alde batetik, dirulaguntza hau ez dagoela udal aurrekontuetako 4. kapituluan zerrendatutako dirulaguntza zuzenen artean eta, ondorioz, aurrekontua aldatu ezean gastua ezin dela onartu eta, bestetik, espedientean ez daudela zehaztuak diruz lagundu nahi diren jarduerak, haien helburuak, eta dirulaguntza zuzenki ematearen arrazoiak, gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, eta udal kontu-hartzaileak udal aurrekontuaren aldaketa egiteko tramiteak egitearen kaltetan izan gabe eta espedientea osatzeko aginduarekin, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Aiton Borda elkartearekin lankidetza hitzarmena sinatzea.

BI: Aiton Borda elkarteari 7.393? ko dirulaguntza ematea. (AD-662)

HIRU: 2005eko abenduaren 31 baino lehen Aiton Borda elkarteak aktibitateen memoria eta gastuen zuriketa aurkeztu beharko dio Udalari.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Gizarte beharrizan larrietarako eskaerak onartzeko proposamena.

Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz, gizarte langileak egin duen txostena ikusirik eta Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituen maiatzaren 22ko 12/1998 legean eta apirilaren 20ko 199/1999 dekretuak xedatutakoari jarraituz, gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: 2005erako gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea honako espedienteei:

Esp. Zbk.

Kontzeptua

Zenbatekoa

231

1

432,4 ?

949

1

240 ?

2

300 ?

GUZTIRA

972,4 ?

BI: Oharturik Eusko Jaurlaritzak ematen dituen dirulaguntzak joan den otsailaz geroztik agortuak daudela, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi eskuordedunak proposatu du udalak berak sustatutako laguntza programa bidez ordaintzea (A-1097/2004).

.

HIRU: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

§ Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.

§ Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.

§ Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira, horien berri ematea.

§ Onuradunak bizileku aldaketaren berri ematea.

§ Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.

§ Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.

LAU: Halaber, laguntzak emateko baldintzak oraindik betetzen direla konprobatuko du udalak, dagozkion bitartekoak erabiliz.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxera zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna