2005.eko Otsailaren 28ekoa

Lezon, 2005ko otsailaren 28an, goizeko 9:10 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA Tokiko Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Jesús Mª Martiarena Jaca, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2005eko otsailaren 16an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Alkateak azken Gobernu Batzarraren ondoren emandako dekretuen kontu eman du.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Lezoko Planeamenduko Arau Ordezkatzaileetako hirigune historikoa birgaitzeko Plan Berezia landu eta idazteko lehiaketa esleitzeko proposamena.

Lezoko Planeamenduko Arau Ordezkatzaileetako hirigune historikoa birgaitzeko Plan Berezia landu eta idazteko lehiaketa esleitzeko kontratazio mahaiak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Parte Zaharreko Eraberritze Plan Bereziaren idazketa Rosario Marijuan de la Asuncioni esleitzea, 31.811 ?gatik (2004ko A 985) eta 11,5 hilabeteko epearekin.

BI: Esleipendunak esleipenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri. Bi berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %4 izango da, hau da, 1.272,48 ?.

b) Jendaurreko zabalkunde ofizialean gastuak egin badira, aldizkari ofizial eta argitaraldietako gastuak ordaindu. Gastu horien zenbatekoa 1.000 ? izango da, gehienez.

c) Azkenik, administrazio honen bulegoetara etorri, kontratua administrazio-agiri gisa formalizatzeko.

GIZARTE ZERBITZUAK

4.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena.

Ikusita etxez etxeko laguntza eskatzeko Oscar Freirek egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Oscar Freireri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero ordu betekoa etxeko eta superbisio lanak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 34,02 ? da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarra jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK.

Ez da ezer galdetu.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:25 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta xxxxari naizen aldetik, akta 309.992 elecciones de 2004.deetarako hauteskunde-mahaien zerrendaren onarpena.

eko pabilioiaren instalatik xxxxa eta zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna