2004.eko Abenduaren 9ekoa

Lezon, 2004ko abenduaren 9an, goizeko 9:00 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA Tokiko Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, eta Jesús Mª Martiarena Jaca, Aroia Goienetxea Egibar eta Iñake Urrestarazu Azurmendi bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA

1.- Egoki irudituz gero, 2004ko azaroaren 22an egindako bilkurako akta onartzea.

Bileran diren zinegotzi guztien adostasunarekin akta onartu eta firmatu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Alkateak azken Gobernu Batzarraren ondoren emandako dekretuen kontu eman du.

Baita ere gogoratu du legealdi honetan batzar honetako partaide izan den Aitor Ocerín Ibañez zinegotziak kargua utzi duela, abenduaren 1eko osoko bilkuran haren berri eman bezala. Alkateak, bere izenean eta batzarkideen izenean eskerrak eman dizkio Lezoren alde egindako lanarengatik.

PERTSONAL ETA BARNE GAIAK

3.-2005. urteko bulegoetako langileen lan-egutegia onartzeko proposamena.

Langileen ordezkariak, 2005. urteko bulegoetako langileen lan egutegia finkatzeko egindako proposamena ikusirik, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Lezoko Udaleko bulegoetako langileen egutegia, 2005. urtekoa, onartzea.

BI: 2005. urteko bulegoetako langileen egutegiaren zehaztasunak hurrengo hauek dira:

(1) Egin beharreko orduak: 1440 ordu.

(2) Opor egunuak: 26 lanegun

(3) Puenteak: 3 puente. Langile bakoitzak zein puente egingo dituen aurrez izendatu behar ditu (2004/12/31a baino lehen).

(4) Lan egunak: 218 egun.

(5) Nor bere eginkizunetarako egunak: 4 egun. Egun hauek errekuperatu egin behar dira. Errekuperatzea, eguna/k eskatu aurreko hilabetetan pilatutako denborarekin egin daiteke, baita ondorengo hilabetekoetakoekin ere.

(6) Egunean lana egin beharreko orduak: 6h 37min.

(7) Sarrera ordua: 7:15tik, 8:00etara.

(8) Irteera: 14:00etatik 15:00etara.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

4.- S-1 Sistema Orokorrean dauden lursailak bateratzeko proposamena.

Euskal Herria Plazan, Kiroldegian eta Jaizkibel Azpi Eskolan oro har kokaturiko lurren titularra Lezoko Udala da, eta horiei dagozkien erregistro-datuak hauek dira:

1) Compañía Ekin, S.A-ren lagapena: 1.283,48 m²

- Erregistroa: Donostia zk. 3

- Liburukia: 238

- Liburua: 25, Lezokoa

- Folioa: 45

- Finka:1.068

- Inskripzioa: 2.a lagapenekoa

- Data: 17-10-1979

2) Aluminiaren Sulfato Fabrika: 3.675 m²

- Erregistroa: Donostia zk. 3

- Liburukia: 89

- Liburua: 1. Lezokoa

- Folioa: 73

- Finka:422

- Inskripzioa: 5.a

- Data: 17-1-1987

3) Bidea 90 m²

- Erregistroa: Donostia zk. 3

- Liburukia: 372

- Liburua: 36 Lezokoa

- Folioa: 23

- Finka:2.015

- Inskripzioa: 2.a erosketa

- Data: 17-1-1987

4) Partzela Irregularra (terreno librea) 6230 m²

- Erregistroa: Donostia zk. 3

- Liburukia: 589

- Liburua: 68 Lezokoa

- Folioa: 168

- Finka:3.231

- Inskripzioa: 1.a bereizketarena

- Data: 25-4-1988

5) Eraikin Zaharrak (errepidearen ondoan) 11.283,96 m²

- Erregistroa: Donostia nº 3

- Liburukia: 113

- Liburua: 15 Lezokoa

- Folioa: 223

- Finka:659

- Inskripzioa: 5.a

- Data: 20-2-1986

6) Lur-mutur bat 474, 50 m²

- Erregistroa: Donostia zk. 3

- Tomo: 492

- Liburua: 56 Lezokoa

- Folioa: 105

- Finka:2.444

- Inskripzioa: 1. Bereizketa eta trukea

- Data: 23-2-1982

7) Lur-partzela librea, trapezio formakoa 2000 m²

- Erregistroa: Donostia zk. 3

- Liburukia: 541

- Liburua: 64 Lezokoa

- Folioa: 113

- Finka:410-N

- Inskripzioa: 5.a erosketa

- Data: 17-1-1987

- Oharrak: 23. Folioaren atzeko aldean dator, artxiboko liburukia 89, Liburua 11, Lezokoa, Inskripzioa 5.a

Neurketa planimetrikoaren arabera, partzela hauek guztien artean 30.000 m² daukate Euskal Herria Plazan eta Sistema Orokor 1.an. Azalera horren barruan Kiroldegiak 2.965 m² duen orubea okupatzen du eta, bestalde, Jaizkibel Azpi Eskolak eta bere terreno urbanizatuak 4.150 m² okupatzen dute.

Horrek duen erregistro-egoera erregulartzeko asmoz, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Goian deskribaturiko finkak partzela bakar batean bateratzea, horren mugak hauek liratekeelarik: Iparra: bide publikoak; Ekialdea eta Hegoaldea: Errenteriatik Pasaiarako errepidea; Mendebaldea: Pasaiako Portuko Agintaritzarena.

BI: Udal Kiroldegia dagoen eraikinaren obra berria deklaratzea.

HIRU: Jaizkibel Azpi Eskola dagoen eraikinaren obra berria deklaratzea.

LAU: Udal Kiroldegia dagoen eraikinaren jabetza horizontaleko banaketa deklaratzea, ondorengo partzela hauek sortuz: Sotoko Oina garajetara eta kirol erabilpenetara xedatua batetik, eta eraikinaren gainerakoa bestetik.

5.- Eraikuntza eta Obra Zergaren 151/04 likidazioa aldatzeko proposamena, Arkaitz Goia Olaizolaren izenean lokal bat etxebizitzetarako moldatzeko, Jaizkibel hiribideko, 39 behea ezkerrean.

Eraikuntza eta obra gaineko zergari dagokion likidazioa azterturik, zenbakia 151/04, guztira 2361,87 ?, Tokiko Gobernu Batzarrak 2004-10-13 datan emandako obra lizentziari egina, Arkaitz Goia Olaizolaren izenean lokal bat etxebizitzatarako moldatzeko xedatua, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKIAK hartu ditu:

BAT: Aipaturiko likidazioa deuseztatzea, horren kalkuluan akatsa hauteman delako, kalkulatzeko erabili zen aurrekontuko partida batean sukaldeko altzariak eta etxeko tresna elektrikoak ere jasota zeudelako.

Hori ikusirik, beste likidazio bat egin da, guztira 1981,52 ?.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

6.- Gai denarentzat etxebizitza tutelatuaren egonaldiaren defizit ekonomikoa Udalak bere gain hartzeko proposamena.

Ikusirik Jesús María Montes Ugartemendiaren pisu tutelaturako eskaera, era berean azterturik adineko pertsona horren egoerari buruz finantziazioari buruz gizarte langileak egindako txostena, eta gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea Jesús María Montes Ugartemendiaren etxebizitza tutelatu eskaera.

BI: Lezoko Udalak beregain hartuko du Jesús María Montes Ugartemendiak, Astigarragako udal etxebizitza tutelatuan sortzen duen defizita; 379,65 ?/hileko 2004ko azarotik aurrera (AD-942).

HIRU: Ekarpen ekonomikoa berrikusiko da, beti ere hori zehazteko kontuan hartu ditugun baldintzak aldatzen badira.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Familia esku hartze programan parte hartzea onartzeko proposamena.

Ikusita 887 esp. familiaren egoeraren txostena eta udal familia eskuhartze programan parte hartzeko akordioa, hala, gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea 887 esp. familiaren parte hartzea Udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan.

BI: ORAIN gabineteak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du terapia eta hezitzailearen saioen kostua, guztira, 6.100 ? (A-791), 2004/09/30tik 2005/09/30 bitarte.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxeari naizen aldetik, akta 309.992 elecciones de 2004.deetarako hauteskunde-mahaien zerrendaren onarpena.

eko pabilioiaren instalatik 522.xxxera zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna