2004.eko Azaroaren 22ekoa

Lezon, 2004ko azaroaren 22an, goizeko 9:05 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA Tokiko Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, eta Jesús Mª Martiarena Jaca, Aroia Goienetxea Egibar eta Iñake Urrestarazu Azurmendi bertan direlarik.

Ez da bileran izan Aitor Ocerín Ibáñez.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA

1.- Egoki irudituz gero, 2004ko azaroaren 8an egindako bilkurako akta onartzea.

Bileran diren zinegotzi guztien adostasunarekin akta onartu eta firmatu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Alkateak azken Gobernu Batzarraren ondoren emandako dekretuen kontu eman du.

3.- Orratx! Antzerki Taldeari emandako dirulaguntzaren berri ematen duen 553. dekretua berrestea.

Gobernu batzarkideek berretsi egin dute dirulaguntza horren erabakia.

4.- 2005eko lan egutegia onartzeko proposamena.

2005. urteko Udal langileen lan-egutegi orokorra finkatzeko asmoz, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Lezoko Udaleko langileen egutegi orokorra, 2005. urtekoa, onartzea.

· Urtean egin beharreko orduak: 1440.

· Opor egunak: 26.

· Zubiak: 6 zubi aukera daude.

- Urtarrilaren 7a.

- Urriaren 31.

- Abenduaren 5, 7, 9 eta 21a.

Sei aukera hauetatik langile bakoitzak 3 zubi aukeratuko ditu. Langile bakoitzak egingo dituen zubiak departamentu bakoitzean seinalatu eta adostuko dira egutegi hau indarrean sartu aurretik.

Zubi guztietan udaleko zerbitzu guztiek zabalik egon behar dute eta beti publikoaren harrera bermatua egon behar da (Zerbitzu buru bakoitzaren ardura).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

5.- Kale Nagusiko hiritartze-lanen exekuzioaren kontrataziorako mahaia izendatzeko proposamena.

Lezoko Udalak Kale Nagusiko hiritartze obrak aurrera eramateko kontratazio prozesua hasi du. Horrela, Baldintza agiriak onartu eta kontratuaren iragarkia argitaratu du interesdun bakoitzak bere eskaintza aurkez dezan.

Aipatu baldintza agiriko 18. atalean eta hurrengoetan xedatzen dena kontuan izanda, kontratazio mahai batek egin behar du aurkezten den dokumentazioaren sailkapena eta proposamenen irekitzea.

Halaber, Kontratazio Mahaiak esleipen-proposamena aurkeztuko dio esleipena egin behar duen kontratazio-organoari.

Hori dela eta Administrazio Publikoen kontratuen Testu Bateratuaren 81. atalak eta Administrazio Publikoen kontratuen Araudi Orokorraren 79. atalak xedatzen dutena kontuan izanik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Kale Nagusiko hiritartze lanen kontrataziorako mahaia izendatzea.

BI: Kontratazio mahai honetako kide ondorengoak izendatzea:

Lehendakaria: Jesus Mari Martiarena, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatua.

Bokala: Kepa Garbizu, alkatea.

Bokala: Aitor Mimendia, zinegotzia.

Bokala: Xabier Loiola, udal idazkaria eta kontuhartzaile ihardunetan.

Bokala: Joseba Eizagirre, udal aparejadorea.

Idazkaria: Aitor Iztueta, hirigintza arduraduna.

HIRU: ?A? gutunazala irekitzeko bilera bihar, hilak 23, eguerdiko 13:00etan egingo da Gobernu Batzar gela honetan.

6.- Salva Industrial, S.A.k aurkezturiko 107 poligonoko Konpentsazio Juntaren iharduera arautzeko Estatutu eta Oinarrien Proiektuari behin betiko onarpena emateko proposamena.

Lezoko Udalak 2004ko irailaren 27ko Tokiko Gobernu Batzarrean ondorengo akordio hauek hartu zituen:

- SALVA INDUSTRIAL, S.A.k aurkezturiko 107 poligonoko Konpentsazio Juntaren iharduera arautzeko Estatutu eta Oinarrien Proiektuari hasierako onarpena ematea.

- 107 poligonoko Konpentsazio Juntaren iharduera arautuko duten Estatutu eta Oinarrien Proiektua 15 egunez jendaurrean jartzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

- Akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

- Akordio hau 107 poligonoko jabekideei jakinaraztea eta adieraztea 15 egun izango dituztela jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak egiteko eta bere kasuan Konpentsazio Juntan partaidetza eskatzeko.

Akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2004ko urriaren 11an, 196 zenbakidun alean, eta, 15 egunez jendaurrean jarri ondoren, ez da alegazio edo erreklamaziorik jaso. 107 poligonoko jabekideek ere ez dute alegaziorik aurkeztu.

Hirigintza Gestiorako Araudi Orokorreko 162 artikuluak eta 14/94 legeko 10.1 artikuluak eta 1976ko Lurzoru Legearen Testu Bateratuaren 127.1 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: SALVA INDUSTRIAL, S.A.K aurkezturiko 107 poligonoko Konpentsazio Juntaren iharduera arautzeko Estatutu eta Oinarrien Proiektuari behin betiko onarpena ematea.

BI: Jesus Maria Martiarena Jaka izendatzea Lezoko Udalaren ordezkari 107 poligonoko Konpentsazio Juntan.

HIRU: Akordio hau 107 poligonoko jabekideei jakinaraztea, eta konkretuki María Carmen Etxeberria Casaresi adieraztea, 15 egunetako epea dutela, akordio honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, 107 poligonoko Konpentsazio Juntan beren partaidetza eskatzeko, horrela nahi badu. Halaber María Carmen Etxeberria Casaresi jakinarazi aipatu 15 egunetako epean Konpentsazio Juntan parte hartzea eskatzen ez badu Udalak bere lur-sailak desjabetu egingo dituela onuradun izaera juridikoa duen konpentsazio juntaren alde.

LAU: Akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Obra eta jarduera lizentzia emateko proposamena, David Llordési, Industrial Salva, S.A.ren izenean, 107. Poligonoan, N-1 errepideko 471. Km.-an kokaturiko pabilioi berrian elikagai-industriarako makineria fabrikatzeko, labeak, gozogintzarako tresnak, okindegia, ostalaritzakoak, ore-mahaiak eta hartzidura kontrolatua egiteko.

Obra baimena mahai gainean uztea erabaki da, aho batez, harik eta hiritartze proiektua eta konpentsazio proiektua egin eta onartu arte ezin delako eman.

Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- Tarteko solairua legalizatzeko lizentzia emateko proposamena, Juan Antonio Ozores Miqueori, Plásticos Reforzados Jusan, S.L. enpresaren ordezkari gisa, Sagasti (103) poligonoko pabilioian, Sagasti kaleko 27an kokatutakoan.

Juan Antonio Ozores Miqueok, Plásticos Reforzados Jusan, S.L., enpresaren ordezkari gisa, Sagasti (103) poligonoko pabilioian, Sagasti kaleko 27an kokatutakoan, egindako tarteko solairua legalizatzeko lizentzia eskatu du.

Txosten teknikoa ikusirik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzordeak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Juan Antonio Ozores Miqueok, Plásticos Reforzados Jusan, S.L., enpresaren ordezkari gisa eskaturik, Sagasti (103) poligonoko pabilioian, Sagasti kaleko 27an kokatutakoan, egindako tarteko lehen solairua legalizatzea, eta ez bigarrena, Udal Arau Ordezkatzaileek tarteko solairu bakarra onartzen dutelako.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.163,10 ?.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- Jarduera espedienteari oniritzia emateko proposamena, Antonio Pazos Junkalek, Inmaser, S.A.-ren ordezkari gisa aurkeztu eta eskaturikoari, Ipintza kaleko 17an (Ipintza poligonoa) dagoen pabilioia egokitzeko.

Antonio Pazos Junkalek, Inmaser, S.A.-ren ordezkari gisa aurkeztutako jarduera espedientea aztertu eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Antonio Pazos Junkalek, Inmaser, S.A.-ren ordezkari gisa aurkeztu eta eskaturik tramitatzen ari den jarduera espedienteari oniritzia ematea, Ipintza kaleko 17an (Ipintza poligonoa) dagoen pabilioia egokitzeko, ostalaritza sektorean erabiltzeko makineriaren muntaiako jarduerarako.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

10.- Arkitekto aholkulariak egindako txostena onartzeko proposamena, UAD-8 (Andreseneko Tolarieta? Kale Nagusia, 25) urbanizazioaren ezaugarriak aldatzeko. Alejandro Arrospide Liceagak, Promociones Jauregialde enpresaren ordezkaritzan, eskaera aurkeztu du.

Alejandro Arrospide Liceagak, Promociones Jauregialde enpresaren ordezkaritzan eskaera aurkeztu du UAD-8 (Andreseneko Tolarieta? Kale Nagusia, 25) urbanizazioaren ezaugarriak aldatzeko.

Arkitekto aholkulariak egindako txostena ikusirik, hitzez hitz honela baitio:

?LEZOKO ?TOLARIETA? U.A.D. 8ko URBANIZAZIOA ALDATZEARI BURUZKO TXOSTEN TEKNIKOA.

Udal honetan aurkeztu da eskaera bat, Lezoko UAD 8ri dagokion esparruan urbanizazioaren ezaugarriak aldatzeko.

Proposaturiko aldaketak hauek izango lirateke:

Atariaren kotaraino sarrera bideratzeko arrapala bat egitea, 20.54 kotatik 21.13raino igoz. Arrapala horren alboan eskailera bat egingo da, era berean, atalondoraino heltzeko.

Aldameneko etxebizitzen terrazak itxi, fatxadatik 4 metrotara eraikitako horma motz baten bidez.

Bi metro zabaleko eta %8ko aldapako arrapala bat egitea, garajeen sabaiaren gainean eratzen den plazara sarbidea emateko.

Garajeen gainean sortzen den plazan lau eserleku luze eta hiru farola jartzea.

Seinalatutako aldaketak azterturik informa daiteke ez dela eragozpenik ikusten horiek burutara eramateko. Soilik seinalatu beharko litzateke, egokiagotzat jotzen dela eserlekuak, proposatutako koka-moldeari dagokionez, perpendikularrean jartzea, eta elkarren aurrez aurre plazaren Ipar-mendebalde eta Hego-ekialdeko muturretan. Halaber, aski izango litzateke farola bi bakarrik jartzea, proposatutako hiruren ordez, modelo honetakoak izan beharko dutelarik: ?Zutabe artistikoa burdinurtuzko oinarekin 2,5 metro alturakoa eta altzairuzko fustea 6,5 metro alturakoa, inprimatua eta esmaltatua metro bateko hegaldurako besoarekin SYRA-70/CMH 150w. luminaria zintzilikatuarentzat, lanpara barne (zutabe oina RAL eta luminaria 3004)?.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak alkatearen kalitatezko botoarekin, horrela erabaki duelako bozketan berdinketa izan ondoren, proposamenaren alde alkateak berak eta Jesus Mari Martiarenak bozkatu baitute eta aurka Iñake Urrestarazuk eta Aroia Goienetxeak, honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Arkitekto aholkulariak egindako txostena bere xehetasun guztiekin onartzea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Iñake Urrestarazuk azaldu du, berak ezezko botoa eman duela iruditzen zaiolako ezen, %8ko aldapa jartzea irisgarritasunaren kontra doala eta urbanizazioan gastu gehiago ez egiteagatik oinezkoentzat beste traba berri bat jartzea suposatzen duela.

GIZARTE ZERBITZUAK

11.- Elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune txartel berezia eskuratzeko Juan Manuel Gala Pérezek aurkeztutako eskabidea onartzeko proposamena.

Ikusita elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune txartel berezia eskuratzeko Juan Manuel Gala Pérezek egin duen eskabidea, era berean, aztertuta Gizartekintzako Balorapen Unitateak eskaera horri buruz egindako baiezko txostena, eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea Ezinduentzako Txartela ematea Juan Manuel Gala Pérezi. Arrazoia: elbarritasun kalifikazioan mugitzeko arazoak neurtzeko baremoan 7 puntu baino gehiago du.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

12.- Elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune txartel berezia eskuratzeko Ignacio Gaztelumendi Urdampilletak aurkeztutako eskabidea onartzeko proposamena.

Ikusita elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune txartel berezia eskuratzeko Ignacio Gaztelumendi Urdampilletak egin duen eskabidea, era berean, aztertuta Gizartekintzako Balorapen Unitateak eskaera horri buruz egindako baiezko txostena. Hala, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea Ezinduentzako Txartela ematea Ignacio Gaztelumendi Urdampilletari. Arrazoia: elbarritasun kalifikazioan mugitzeko arazoak neurtzeko baremoan 7 puntu baino gehiago du.

BI: BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Idazkariak gogoratu die, abenduaren 3a bitarteko epea ireki dela mugikortasun arazoak dituztenentzako egokitutako etxebizitza baterako eskaerak egiteko, S-3an eraikitzen ari direnetatik bat hartu gabe geratu delako.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxari naizen aldetik, akta 309.992 elecciones de 2004.deetarako hauteskunde-mahaien zerrendaren onarpena.

eko pabilioiaren instalatik 522.xxxera zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna