1999.eko Maiatzaren 17ekoa

    Agiri mota
    Lezon, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko maiatzaren hamazazpian, 12:00 orduetan bildu da, Udaletxeko biltzar areto nagusian UDALBATZA OSOA bere EZOHIKO BILKURA egiteko, lehen deialdian, Mikel Arrizabalaga Pikabea alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Joana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Jesus Mª Martiarena Jaka

    Jose Mª Boto Sancho, Nicanor Barradas Piris, Jose Luis Ruiz Navarro, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Mirari Rekalde Gonzalez eta Pello Garbizu Azkue ez dira bilkurara etorri.

    Xabier Loiola Aristi aritu da idazkari gisa.

    1.- UDALETAKO, BATZAR NAGUSIETARAKO ETA EUROPEAR LEGEBILTZARRERAKO, EKAINAREN 13AN EGINGO DIREN HAUTESKUNDEETARAKO MAHAIKIDEAK AUKERATZEKO ZOZKETA

    Hautes-Legeak xedatutakoaren ildotik, Udaletako, Batzar Nagusietarako eta Europear Legebiltzarrerako ekainaren 13ko hauteskundeetarako hautes-mahaietako partaideak izendatzeko zozketa egin da.

    Zozketaren emaitza, espedientean jasorik dagoena, Eskualdeko Hauteskunde Juntari igorriko zaio, behar den eran bidera dezaten.

    AKTAREN AMAIERA.

    Eta beste aztergairik ez dagoenez, 12:35 orduetan lehendakaritzak amaitutzat eman du batzarraldia. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen dut, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna