1998.eko Maiatzaren 19ekoa

Agiri mota

Lezon, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko maiatzaren hemeretzian, 19:00 orduetan bildu da, Udaletxeko biltzar areto nagusian, UDALBATZA, bere bere OSOKO BILKURA EZ OHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Mikel Arrizabalaga Pikabea alkatearen lehendakaritzapean, eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Jose Luis Ruiz Navarro, Joana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Mª Boto Sancho, Nicanor Barradas Piris, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Mirari Rekalde Gonzalez, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Pello Garbizu Azkue.

Xabier Loiola Aristik dihardu idazkari gisa eta Patxi Apalategi Mendizabalek itzultzaile gisa.

1.- TRANSFERENTZIA BIDEZ EGIN BEHARREKO KREDITU ALDAKETARAKO 30003 ZK.KO ESPEDIENTEA ONESTEKO PROPOSAMENA.

Alkateak azaldu du proposatutako kreditu aldakuntzaren xedea: alde batetik, berriki udalbatzaren osoko bilkuran adjudikatutako udal planeamendurako Arau Subsidiarioak idazteko gastuen partida nahikoa kredituz hornitzea eta, bestetik, inbertsioen ataletik partida bat subentzioen atalera pasatzea zeren, interes kulturala duten etxeak zaintzeko eraginkorragoa izan baitaiteke subentzio bidea, udalaren zuzeneko eskuhartzea baino.

Jose Mª Boto kexatu egin da proposamenaren argitasun faltaz zeren, alkateak argitutakorik ezer ez baitu esaten. Halaber, bere taldearen desadostasuna adierazi du, Arau Subsidiarioen idazle-ekipoa izendatu den moduagatik: nahierara eta gehiegizko ordainsariekin.

Gaia diktaminatu gabe dagoenez, horretarako deitu zen hazienda batzordean ez baitzen quorumik izan, proposamena premiamenduz bozkatzeko jarri du alkateak. Zortzi boto eman dira bozkaketa horren alde: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Joana Mª Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia eta Jesus Mª Martiarena Jaka; hiru abestentzio: Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Pello Garbizu Azkue; eta bi boto kontra: Jose Mª Boto Sancho eta Nikanor Barradas Piris.

Gaiaren premiazkotasuna onarturik, proposamena jarri du alkateak bozketarako. Proposamenak hitzez hitz honela dio:

"Udal honen Aurrekontuari eragiten dion gastuen aurrekontu partiden arteko kreditu transferentziaren bidez egin beharreko kreditu aldaketarako espedientearen berri eman da.

Kontuhartzaileak egindako txostena irakurri da, zeinak adierazten baitu aipatutako espedientea aplikagarria zaion araudiari egokitzen zaiola, zehazki Udal Entitateen Aurrekontuei buruzko otsailaren 26ko 4/1991 Foru Arauak 29. artikuluan eta Udal Entitateen Aurrekontu Erregelamendua onesten duen abenduaren 1eko 96/1992 Foru Dekretuak 34. artikuluan ezarritako beharkizunei egokitzen zaiela.

Alkate naizen aldetik hemen heldu den erakabia hartzea proposatzen diot osoko bilkurari:

Lehenik.- Proposamenean zerrendatzen diren gastuen aurrekontu partiden arteko transferentzia bidez egin beharreko kreditu aldaketarako espedientea onestea, udal honen Aurrekontuari dagokiona, kapitulukako ondoko laburpenaren arabera:

Transferitutako kredituak biltzen dituzten gastuak (bajak)

Art.

Azalpena

Crédito. Inicial

Minoración

C. Resultante

226-11099

Crédito Global

10.000.000

3.250.160

6.749.840

602-433

Ondare hostorikoaren hobekuntza

1.000.000

1.000.000

0

Total

11.000.000

4.250.160

6.749.840

Gehitutako kredituak biltzen dituzten gastuak (altak)

Art.

Denominación

Crédito inicial

Aumento

C. resultante

642-433-1

Arau subsidiarioak

6.500.000

3.250.160

9.750.160

480-110-1

Ondare historikoaren hobekuntza.

0

1.000.000

1.000.000

Total.

6.500.000

4.250.160

10.750.160

Bigarren.- Egintza hau bestelako tramiterik gabe irmo eta betebeharrekoa denez gero, bidezkoa da onetsitako kreditu aldaketa Fondoen Kontuhartzailetza Zerbitzuek kontabilitatean berehalako ondorioekin isladatzea."

Bozketa eginik zortzi boto eman dira alde: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Joana Mª Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia eta Jesus Mª Martiarena Jaka; lau kontrakoak: : Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho eta Nikanor Barradas Piris; eta abstentzio bat: Pello Garbizu Azkue.Beraz, 30003 zenbakiaz planteatu den kreditu aldaketa onartu egin da.

2.- DIKTAMENA, LEZO HERRI ESKOLA IKASTETXE PUBLIKOA HAUNDITZEKO BEHAR DEN PARTZELA HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAREN ESKU IPINTZEKO.

Alkateak aurkeztu du onarpenerako hirigintza batzordearen diktamena. Diktamenak honela dio hitzez hitz:

"Alkatetzaren proposamena aurkeztu eta eztabaidatu da, eta honela dio:

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak handitu egin nahi du Lezo Herri Eskola ikastetxe publikoa.

Gaur egun dagoenaren ondoan, oraingo eraikina bera handitzeaz gain, terreno bat behar du kirol-zelaia kokatzeko.

Udal bulego teknikotik kokatu da kirol-zelai hori 1 Sistema Orokorrak aurkezten duen errealitate berria kontuan izanik urbanizazio obrak eginez.

Handitzea interesgarritzat eta proposatutako soluzio teknikoa egokitzat emanik, Obra eta Hirigintza Batzordeari proposatzen diot ondorengo akordio hau diktamina dezan:

Lezoko Udalak Hezkuntza Sailaren esku ipintzen du behar den partzela Lezo Herri Eskola Ikastetxe Publikoa handitzeko eta, gainera, konpromezua hartzen du hartan izan daitekeen edozein oztopo kentzeko eta hura ur, argi eta estolderia zerbitzuez hornitzeko.

Proposamena botaziora eramanik, onartu egin da Mikel Arrizabalaga (H.B.) eta Jesus Mª Martiarenaren botoekin.

Jose Mª Botok (P.S.O.E.), Iñake Urrestarazuk (E.A.) eta Pello Garbizuk (E.A.J.) ez dute iritzirik eman."

Alkateak azaldu du ezen, hirigintza batzordearen bileratik atera daitekeenez, udal korporazioa osatzen duten talde politiko guztiek dutela borondate nabarmena Hezkuntza Ordezkaritzari behar duen terrenoa emateko, eskola handitu dezan eta behar diren kirol zelaiak egin ahal izan ditzan. Bere iritziz, aukera horren ildotik lana egiteaz aparte, oraingo eskaera zehaztu beharra dago Ordezkaritzaren eskabide presazkoari erantzunez, horrela bideratu ahal izateko 1999-2000 ikasturtean eskolaren handitzea eraiki ahal izatea, ordezkaritzaren beraren kalkuluen arabera.

Terreno erabilgarri gehiago edukitzearren Zubitxo erreka estaltzeko posibilitateari dagokionez, talde politiko batzuek hala planteatu baitute hirigintza batzordean, gaur goizean bertan Eusko Jaurlaritzako teknikari batekin izandako elkarrizketa aipatu du alkateak, harek adierazi baitio ezen, beraiek, biribilki, errekak estaltzearen kontrakoak direla. Nola nahi ere, kontsulta idatziz egitea erabaki dute eta Pedro Jauregiri zuzentzea, Eusko Jaurlaritzako Uren Zuzendaria denez haren eskumeneko arazo horri buruz erantzun ofiziala lortzeko.

Jose Mari Botok bere desadostasuna adierazi du planteamenduarekiko: Ikastetxea handitzearekin eta hartarako behar diren kirol zelaiak egitearekin ados izanik ere, bere iritzirako, 1 Sistema Orokorraren garapena inprobisazioz eta erabaki okerrez beterik dagoela (garajeen eraikuntza, haietarako sarrera eta guzti, haur-parkearen kokapena, e.a.). Beraz, iruditzen zaio, erabaki horiek guztiak hartu duenak berak konpondu behar dituela akatsak.

Iñeke Urrestarazuk nahiago du planteatutako bakarraren ordez bi kirol-zelai egin. Haren iritzirako, gaur osoko bilkurara ekarri den proposamena denbora labur barru alda daiteke beste planteamendu batekin eta, beraz, gaur denbora aurreratzeagatik egiten dena gero alderantzizkoa gerta daiteke.

Kepa Garbizuren iritziz, proposamen bat bidaliz gero, nahiz behin behinekoa izan, eta beste bat landu gabe denbora iragan heinean, gerta daiteke prozesuak aurrera egitea eta gero atzera egiten zaila izatea. Korporazio osoa behar diren terrenoak ematearekin ados dagoenez, proposatu du Hezkuntza Ordezkaritzari borondate hori jakinaraztea eta, bide batez, haiek beren hautabideak proposa ditzaten gonbidatzea, udalak horiek aztertzeko konpromezua hartuz.

Alkatea ados azaldu da egin den planteamenduarekin eta, gainera, proposatu du ezen, talde politikoen ordezkariek aukera izan dezatela Hezkuntzako eskuordedunari bere borondatea azaltzeko helburu horretarako alkateak berak eskatuko duen bilera batean. Adierazi du, bera ez dagoela prest gaur planteaturiko lur-lagapenaren bidez eskola handitzeko aurkeztu den aukera galtzen uzteko, eta gero hobetzen bada guztientzat hobe.

Iñake Urrestarazuk iradoki du 1 Sistema Orokorraren plano osoa bidaltzea Hezkuntza Ordezkaritzara.

Bozketa eginik diktamena onartu egin da, Kepa Garbizuk proposatutako emendakinarekin batera, alegia, Hezkuntza Ordezkaritza gonbidatzea kirol-zelaiaren kokagunearen proposamena egin dezan, aldeko hamaika botoz (: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Joana Mª Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia, Jesus Mª Martiarena Jaka, Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Kepa Garbizu Azkue) eta bi abstentziorekin (Jose Mª Boto Sancho eta Nikanor Barradas Piris).

Aktaren amaiera.

Eta beste aztergairik ez dagoenez, 19:40 orduetan lehendakaritzak amaitutzat eman du batzarraldia, bertan diren zinegotzi guztiek nirekin batera sinatzen duten akta hau jasorik eta nik, idazkari gisa, hau guztia ziurtatuz.

Eguna