- OARSOALDEA S.A.REN KAPITAL-ZABALKUNTZA ONARTZEKO DIKTAMENA
- 1998KO EKITALDIKO INBERTSIOAK FINANTZIATZEKO, 260.000.000,- PTA. KOPURUKO KREDITU-ERAGIKETA ONARTZEKO DIKTAMENA
- ELKARKIDETZAKO PENTSIO-PLANEAN SARTZEARI BURUZKO DIKTAMENA
- AUTOTAXI-ZERBITZUAREN HIRIKO TARIFAK ONARTZEKO PROPOSAMENA
- egindako km-ko
- BAKE-EPAILE KARGURAKO TITULARRA ETA ORDEZKOA IZENDATZEKO PROZESUA ARAUTUKO DUTEN BALDINTZAK ONARTZEKO DIKTAMENA
- 4? SISTEMA OROKORREAN KIROL EKIPAMENDUA (FUTBOL ZELAIA) EGITEKO DESJABETU BEHAR DEN LURZORUAREN BALIO JUSTUA FINKATZEKO DIKTAMENA
- finka: Azalera: 1.610 m/2. Jabea: Inmobiliaria Provincial Guipuzcoana, S.A.
- finka: Azalera: 2.437 m². Jabea: Jose Etxebesteren oinordekoak.
- finka: Azalera: 4.128 m². Jabea: Josefa Elena Etxebeste Martiarena.
- finka: Azalera: 476 m². Jabea: Antonio Maria Etxebeste Martiarena.
- finka: Azalera: 2.372,5 m². Jabea: Mª Asuncion Macuso Etxebeste eta beste batzuk.
- finka: Azalera: 2.121 m². Jabea: Frantzisko eta Mª Dolores Aierbe Goiburu.
- LEZOKO ZERRATEGIETAKO PLAN PARTZIALEKO 2.3. PLANOA ONARTZEKO PROPOSAMENA
- ENPLEGUA SUSTATZEKO NEURRIEI BURUZ, ELA ETA LAB SINDIKATUEK AURKEZTUTAKO MOZIOA
Lezon, mila baderatziehun eta laurogeita hemeretziko martsoaren hamazazpian, 19:00 orduetan bildu da, Udaletxeko biltzar areto nagusian, UDALBATZA OSOA, bere EZOHIZKO BILKURA egiteko xedez, lehen deialdian, Mikel Arrizabalaga Pikabea alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Jose Luis Ruiz Navarro, Joana Maria Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Nikanor Barradas Piris, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Mirari Rekalde Gonzalez, Pello Garbizu Azkue eta Jesus Mª Martiarena Jaka.
Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea eta Jose Mª Boto Sancho lehen puntua tratatu ondoren heldu dira bilkurara.
Xabier Loiola Aristi aritu da idazkari gisa eta Patxi Apalategi Mendizabal itzultzaile gisa.
1.- OARSOALDEA S.A.REN KAPITAL-ZABALKUNTZA ONARTZEKO DIKTAMENA.
Kontu eta Hazienda Batzordeak, 1998ko martxoaren 1ean izandako bilkuran erabaki zuen osoko udalbatzari proposatzea, udal Gobernu Batzordeak joan den otsailaren 25ean hartutako akordioa berresteko, Mikel Arrizabalaga Pikabea (HB) eta Jesus Mª Martiarena Jakaren aldeko boto neurtuekin eta Pello Garbizu Azkuek (EAJ) eta Iñake Urrestarazu Azurmendik (EA) iritzirik eman gabe. Akordioak honela dio:
"Oarsoalde S.A.ren Administrazio Kontseiluak 1997ko azaroaren 5ean egindako bileran aho batez onartu zuen 200 milioi peztako kapital-zabalkuntza egitea eta dagokien Udalei erabakiaren jakinarazpena bidaltzea, haietariko bakoitzari dagokion kreditu-kontuaren zabalkuntzatik bakoitzak bere partearen erantzukizuna bere gain hartzeko konpromezua erabaki zezaten.
Lurzoru industrialeko ekimenak finantziatzeko suskribaturiko kreditu-kontuaren muga zabaltzeko eragiketari udal sostengua emateko eskaeraren aurrez aurre, eta alkateak Oarsoaldea S.A.ko Gerentearekin izandako bileraren ondoren, hartan eman baita Oarsoaldea S.A.k aurkeztutako azalpen-txostenaren berri, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Oarsoaldea S.A.k eskaturiko kreditu-kontuaren muga zabaltzean Lezoko Udalari, soziedade horretako kide gisa, dagokion partearen erantzukizuna bere egiteko konpromezua hartzea, hori zehatz-mehatz guztira 10.000.000 pta. izanik, 1998ko otsailaren 17ko azalpen-txostenean ageri diren baldintzen arabera.
BI: Akordio hau Osoko Udalbatzak berrestea."
Bozketa eginik, proposamena onartu egin da, bilkuran bertan diren zinegotzi guztien aldeko botoez, alegia, udalbatza osatzen duten hamahiruetatik hamaikaren botoez.
Aztergai zerrendako bigarren puntua eztabaidatzen hastean bertaratu dira Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea eta Jose Mª Boto Sancho zinegotziak.
2.- 1998KO EKITALDIKO INBERTSIOAK FINANTZIATZEKO, 260.000.000,- PTA. KOPURUKO KREDITU-ERAGIKETA ONARTZEKO DIKTAMENA.
Kontu eta Hazienda Batzordeak, 1998ko martxoaren 1ean izandako bilkuran erabaki zuen osoko udalbatzari proposatzea, ondoren adierazten den akordioa har zezan, Mikel Arrizabalaga Pikabea (HB) eta Jesus Mª Martiarena Jakaren aldeko boto neurtuekin eta Pello Garbizu Azkuek (EAJ) eta Iñake Urrestarazu Azurmendik (EA) iritzirik eman gabe. Akordioak honela dio:
"Mailegu bat hartzea"
Lehenbizi epe luzerako mailegu hau hartzeko egindako espedientearen berri eman zaio osoko bilkurari. Mailegua, izan ere, 1998ko Aurrekontuan ageri da, sarreratzat.
Finantza erakundeek egindako eskaintza guztien artean Kutxak egindako eskaintza iruditu zaio Udalaren interesentzako onena.
Fondoen Kontuhartzailearen txostena ikusirik eta Idazkariak egindako ohartarazpena entzun ondoren, akordioa hartzeko udalbatza osatzen duten kideen gehiengo absolutuaren aldeko botoa behar dela jakinarazi baitu.
Osoko Udalbatzak, gai honi buruz eztabaidatu ondoren, eztabaida horretan zehar Pello Garbizuk eta Jose Mª Botok garbi adierazi baitute informazioa falta dela ea kreditu honen bidez zein inbertsio finantziatu behar diren, aldeko boto hauekin: Mikel Arrizabalaga Pikabea, Maixabel Unzain Zapiain, Jose Luis Ruiz Navarro, Joana Mª Salaberria Lizarazu, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jeus Mª Etxebeste Bengoetxea eta Jesus Mª Martiarena Jaka; eta kontrako boto hauekin: Nikanor Barradas Piris, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Mirari Rekalde Gonzalez, Pello Garbizu Azkue eta Jose Mª Boto Sancho; eta aldeko botoak, Udalbatza eskubidez osatzen duten kideetarik legez eskatutako gehiengo absolutua baitira, hau ERABAKI DA:
BAT:
- Gipuzkoa Donostia Kutxarekin 260.000.000 ptakoa (BERREHUNTA HIRUROGEI MILIOI) zenbatekoa duen mailegua kontratatzea; honen ezaugarri berezienak hauek dira, onartu eta ERANSKIN gisa erabaki honi atxikitzen zaion Kontratu.Proiektuaren arabera:
- Maileguaren helburua inbertsioak, 1997ko Aurrekontuetako gastuetan heldu direnak, finantzatzea da, osorik edo partzialki.
- Mailegua itzultzeko bermetarako jarritakoak dira Aurrekontuetako sarrera nagusiak, diren eta izango diren ondasun eta eskubideak, eta baita hau ere
- Era ezeztaezinean Gipuzkoa Donostia Kutxan helbideratzea Udal Finantzaketako Foru-Fondoan esku hartzetik eratorritako diru-sarrerak (Zerga Itunduak) edo, hala dagokionean, haiek ordezka litzana, Udalak, orain kontratazen dena barne, formalizatuak dituen maileguen eta kredituen ehuneko berdinean edo handiagoan, zorpetzearen guztizkoari datako egunean dagokionez.
- Korritua, aldakorra: MIBORa + 0,25
- Amortizatzeko epea: 15 urte (bi gabe).
- Irekiera-Komisioa: % 0,20ekoa
- Interes tasaren berrikuspena: hiruhilerokoa
- Amortizazio-sistema: Kuota beti berdina
"Esandako maileguaren eta hark dakartzan korrituen, gastuen eta gainerako guztien hartzekodun, Lezoko Udalaren hartzekodun, den aldetik, behean heldu diren baliabideetatik sortutako sarrerak lotu eta kargatuko dira bereziki. Baliabideak:
UDALAK FINANTZATZEKO FORU FONDOA.
Bermea hartu ahal izateko, berriz, aginpidea ematen zaio Kutxari -aginpidea kentzeko biderik gabe-, Lezoko Udalak zor dizkionak jasotzeko akordio hau ordainketa egin behar duen Erakunde edo Organuaren aurrean erakuste hutsarekin goian adierazitako baliabideetan duen partetik".
BI: Aginpidea ematea alkate-lehendakariari (Mikel Arrizabalaga Pikabea), edo legez hura ordezkatzen duenari, mailegua hartzeko izenpetu behar diren dokumentuak, publikoak nahiz partikularrak, izenpetzeko Udalaren izenean.
HIRU: Jendaurrera aterata edukitzea erabakia eta espediente osoa 15 egun, hala eskatzen baitu legeak.
LAU: Foru Aldundiari bidaltzea espedientea onartu dezan
3.- ELKARKIDETZAKO PENTSIO-PLANEAN SARTZEARI BURUZKO DIKTAMENA.
1998ko martxoaren 10eko Barne Batzordearen diktamena eman da aditzera, hartan proposatzen baita pentsio-sistema osagarriei buruzko 1997ko abenduaren 30eko Akordio Instituzional-Sindikalei atxikitzea.
Iñake Urrestarazuk esan du, bere taldea akordioa hartzearen aldekoa dela eta, abaguneaz baliatuz, konpromiso serio bat eskatu du langile batzuen egoera irregularra konpon dadin.
Maixabel Unzainek, pertsonalaren gaietarako zinegotzi eskuordetuak alegia, esan du ezen, azken barne batzordean iragarri zuen bezala, 1981 urteaz aurreko antzinatasuna duten funtzionarien gaia tratatzeko konpromisoa hartzen duela.
Jose Mª Botok esan du, akordio hau eragiten duen izpirituaren kontra dagoela bere taldea, langile batzuk mesedetzen baititu beste batzuen gainetik. Alabaina, hitzarmen laboralaren ondorio denez eta hura jadanik udalbatzak onartu zuenez, akordio harekiko koherentziagatik, bozketan abstenitu egingo dela iragarri du.
Hori guztia dela eta barne batzordearen diktamenean oin hartuz, hamaika zinegotziren aldeko botoez eta PSOEko bi zinegotziak, Jose Mª Boto Sancho eta Nikanor Barradas Piris, abstenitu direlarik, akordio hauek hartu dira:
BAT: 1997ko abenduaren 30eko pentsioen sistema osagarriei buruzko Erakunde eta Sindikatuen arteko Erabakiarekin bat etortzea 2.etik 5.era bitarteko ataletan (biak barne). Erakunde eta Sindikatuen arteko Erabaki horri buruz adierazitakoa espedientean jasotzen da.
BI: Lezoko Udalaren ordezkariak Elkarkidetza/Lezoko Udala Planaren Kontrol Batzordean gaitu, aipatutako Erakunde eta Sindikatuen arteko Erabakiaren edukiak eraginkortasun handiagoa izan dezan Planaren egungo Araudian egin beharreko aldaketaren edo aldaketen aldeko botoa eman dezaten.
4.- AUTOTAXI-ZERBITZUAREN HIRIKO TARIFAK ONARTZEKO PROPOSAMENA.
Maixabel Unzainek azaldu du 1998rako autotaxien zerbitzuaren hiri-tarifak onartzeko egindako proposamena. Gaia diktaminatu gabe dagoenez, udalbatzari planteatu dio gaia premiamenduz tratatzea onar dezan.
Hamar zinegotzik gaia premiamenduz tratatzearen alde bozkatu dute: Mikel Arrizabalaga Pikabea, Maixabel Unzain Zapiain, Jose Luis Ruiz Navarro, Joana Maria Salaberria Lizarazu, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jesus Mª Martiarena Jaka, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Mirari Rekalde Gonzalez, eta hiru abstenitu egin dira: Jose Mª Boto Sancho, Nikanor Barradas Piris eta Pello Garbizu Azkue.
Proposamenari buruz bozketa eginik, aldeko hamaika boto eman dira: Mikel Arrizabalaga Pikabea, Maixabel Unzain Zapiain, Jose Luis Ruiz Navarro, Joana Maria Salaberria Lizarazu, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jesus Mª Martiarena Jaka, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Mirari Rekalde Gonzalez eta Pello Garbizu Azkue, eta bi abstentzio: Jose Mª Boto Sancho eta Nikanor Barradas Piris, eta beraz, zera ERABAKI DA:
BAT: Onartzea Gipuzkoako Taxizaleen Elkarteak (AGUITAXek) egindako proposamena gure herrian egiten diren autotaxi zerbitzuen tarifak 1998koak onartzeko.
Tarifa berriak (1998)
Abiasaria |
**egindako km-ko
|
Zain izandako orduko
|
|
Egunez |
350.- pta. |
110 |
2.100.- pta. |
Gauez/Jai-egunez* |
350.- pta. |
175 |
3.300.- pta. |
* Gaua: 23:00etatik 7:00etara. Jai-egunak eta igandeak: egun guztia.
** Zirkuito irekia. Gehigarria: 75.- pezeta maleta edo pardel bakoitzeko.
BI: Merkataritza Ordezkaritza Lurraldekoari eta Gipuzkoako Taxizaleen Elkarteari ematea erabaki honen berri.
5.- BAKE-EPAILE KARGURAKO TITULARRA ETA ORDEZKOA IZENDATZEKO PROZESUA ARAUTUKO DUTEN BALDINTZAK ONARTZEKO DIKTAMENA.
Maixabel Unzain Zapiainek aurkeztu du, osoko udalbatzak onar dezan, barne batzordearen urtarrilaren 29ko diktamena, hartan proposatzen baitira Bake Epaile kargurako titularra eta ordezkoa izendatzea arautuko duten baldintzak.
Bozketa eginik ahobatez onartu da diktamena.
6.- 4? SISTEMA OROKORREAN KIROL EKIPAMENDUA (FUTBOL ZELAIA) EGITEKO DESJABETU BEHAR DEN LURZORUAREN BALIO JUSTUA FINKATZEKO DIKTAMENA.
Alkateak azaldu du 1998ko martxoaren 9ko hirigintza batzordearen diktamena, hartan proposatzen baitzaio udalbatzari 4? Sistema Orokorrean kirol ekipamendua (futbol zelaia) egiteko desjabetu beharreko lurzoruaren balio justua marka dezan.
Pello Garbizuren iritziz, diktamena onartzea jabe horiekin injustizia bat burutzea izango litzateke. Berak parte hartu zuen 1986ko Arau Subsidiarioen idazketan eta haiek deskalifikatu egin zuten terreno hori; geroztik izan da zenbait operazio, batzuek etekina ateratzeko eta beste batzuen kalterako, ehun milioi baino gehiagoko operazioak.
Jose Mª Botori iruditzen zaio, futbol zelaiaren kokagunea eta proiektua okerrak direla. Haren iritzirako, Lezoko herriaren beharrak ez ditu beteko. Bere desadostasuna azaldu du prozedura osoa erabateko moduaren aurrez aurre, horren azken helburua Dozagaraten alde jokatzea eta haren botoa ordaintzea baitzen.
Jose Mª Botori iruditzen zaio ezen, ikuspuntu etikotik eta proposatutako balorazioa ikusirik, etorkizunean ez dela bide izango udalak lizentziarik ematea futbol zelaia baino goragoko terrenoetan.
Alkateak esan du, planteatutako arazoak nahikoa eztabaidatu direla aurreko bilkuretan eta, beraz, ez dela berriro horietara itzuliko. J.M. Botori eskatu dio, Dozagarat ez dezala ahotara atera, gobernu ekipoak ez baitu beste botoren beharrik gai hau aurrera ateratzeko.
Diktamena bozkaturik, aldeko zortzi boto eman dira: Mikel Arrizabalaga Pikabea, , Maixabel Unzain Zapiain, Jose Luis Ruiz Navarro, Joana Mª Salaberria Lizarazu, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jeus Mª Etxebeste Bengoetxea eta Jesus Mª Martiarena Jaka; eta kontrako bost boto hauek: Nikanor Barradas Piris, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Mirari Rekalde Gonzalez, Pello Garbizu Azkue eta Jose Mª Boto Sancho; beraz, diktamena onartu egin da eta, hitzez hitz, honela dio:
"Udalbatzak 1997ko abenduaren 10ean egindako osoko bilkuran erabaki zuen tramiteei ekitea, 4? Sistema Orokorrean kirol ekipamendua (futbol zelaia) egiteko desjabetu beharreko lurzoruaren prezio justua finkatzeko.
Hori dagokien zazpi partzelen jabeek beren estimu-orriak aurkeztu dituzte lehen seinalaturiko udalbatzaren akordioan ezarritako epearen barruan.
Aurkezturiko estimu-orri horiei buruzko txostena udal arkitekto aholkulariak aurkeztu ondoren, bidezkoa da dagokien batzorde informatzailean tratatzea.
Prezio justuaren finkatze hori pieza berezi gisa tramitatzen da banan-banako espediente bidez. Alabaina, aurkezturiko peritazioak eta arkitektoaren txostena ikusirik, diktamen-proposamen hau aurkezten dut, zazpi partzelen balorazioa akordio-proposamen bakar batean bertan tratatuz, baina espediente bakoitza banaka tratatzearen kalterik gabe.
- finka: Azalera: 1.610 m/2. Jabea: Inmobiliaria Provincial Guipuzcoana, S.A.
Inmobiliaria Provincial Guipuzcoana, S.A.ren ordezkari gisa ihardunez eta Jose Inazio Gantxegi arkitekto teknikoak izenpeturik, Inazio Castillo Etxezarretak aurkeztu duen Estimu-Orria azterturik, hartan 10.700,- peztatan estimatzen baita metro karratuaren balioa 4? Sistema Orokorrean kirol ekipamendua egiteko desjabetzari dagokion lurzoruan, alegia, 17.227.000,- pezta guztira, desjabetzeari dagokion eta estimu-orrian deskribatzen den 1. partzelaren balioa.
Halaber, udal arkitekto aholkulariak idatzitako estimu-orria azterturik, hartan 294,18 pta. m² ageri baita prezioa, alegia, 1. partzelaren balioa 473.630,- pta.
Kontuan izanik udal arkitekto aholkulariak finkaturiko prezioa egokitzat ematen dela zeren, indarrean dagoen legedian erabakitako irizpideen arabera egina baita.
Obra eta Hirigintza Batzordeak Mikel Arrizabalagaren (H.B.) eta Jesus Mª Martiarenaren
botoekin, -Iñake Urrestarazuk (E.A.), Jose Mª Botok (P.S.E./E.E.) eta Pello Garbizuk (E.A.J.) ez dute beren iritzirik eman- , Plenoari diktaminatzea erabaki du ondorengo akordio hauek har ditzan:
BAT: Inmobiliaria Provincial Guipuzkoana S.A.ren ordezkari gisa ihardunez eta haren jabegoko finkarri dagokionez, Inazio Castillo Etxezarretak egindako balorazioa atzera botatzea.
BI: Udal arkikto ahulkulariak egindako balorazioa egokitzat ematea, haren estimu-orria onartuz, eta hura jabeari jakinaraziko zaio, zeinak, hurrengo hamar egunetako epearen barruan, beste gabe onartu ahal izango baitu edota atzera bota, eta bigarren kasu hori balitz, eskubidea izango du bidezko iruditzen zaizkion alegazioak aurkezteko, bere balorazioa justifikatzeko egokienak irudituko zaizkionbalorazio-metodoak erabiliz eta, halaber, alegazio horien justifikazio gisa egoki irudituko zaizkion frogak ekartzeko.
HIRU: Baldin eta hamar egun horiek iraganik, udalaren estimu-orrian seinalaturiko prezioa jabeak atzera botako balu, prezio justuaren espedientea Desjabetze-Epaitegira igorriko da, Nahitaezko Desjabetzearen Legeko 31. artikulua betez.
2. finka: Azalera: 2.565,5 m². Jabea: Joan Maria Etxebeste Martiarena.
Joan Maria Etxebeste Martiarenaren ordezkari gisa ihardunez eta Jose Inazio Gantxegi arkitekto teknikoak izenpeturik, Ander Etxebestek aurkeztu duen Estimu-Orria azterturik, hartan 10.700,- peztatan estimatzen baita metro karratuaren balioa 4? Sistema Orokorrean kirol ekipamendua egiteko desjabetzari dagokion lurzoruan, alegia, 27.450.850,- pezta guztira, desjabetzeari dagokion eta estimu-orrian deskribatzen den 2. partzelaren balioa.
Halaber, udal arkitekto aholkulariak idatzitako estimu-orria azterturik, hartan 294,18 pta. m² ageri baita prezioa, alegia, 2. partzelaren balioa 754.719,- pta.
Kontuan izanik udal arkitekto aholkulariak finkaturiko prezioa egokitzat ematen dela zeren, indarrean dagoen legedian erabakitako irizpideen arabera egina baita.
Obra eta Hirigintza Batzordeak Mikel Arrizabalagaren (H.B.) eta Jesus Mª Martiarenaren
botoekin, -Iñake Urrestarazuk (E.A.) Jose Mª Botok (P.S.E./E.E.) eta Pello Garbizuk (E.A.J.) ez dute beren iritzirik eman- , Plenoari diktaminatzea erabaki du ondorengo akordio hauek har ditzan:
BAT: Ander Etxebestek, Joan Maria Etxebeste Martiarenaren ordezkari gisa ihardunez eta haren jabegoko finkarri dagokionez, egindako balorazioa atzera botatzea.
BI: Udal arkikto ahulkulariak egindako balorazioa egokitzat ematea, haren estimu-orria onartuz, eta hura jabeari jakinaraziko zaio, zeinak, hurrengo hamar egunetako epearen barruan, beste gabe onartu ahal izango baitu edota atzera bota, eta bigarren kasu hori balitz, eskubidea izango du bidezko iruditzen zaizkion alegazioak aurkezteko, bere balorazioa justifikatzeko egokienak irudituko zaizkionbalorazio-metodoak erabiliz eta, halaber, alegazio horien justifikazio gisa egoki irudituko zaizkion frogak ekartzeko.
HIRU: Baldin eta hamar egun horiek iraganik, udalaren estimu-orrian seinalaturiko prezioa jabeak atzera botako balu, prezio justuaren espedientea Desjabetze-Epaitegira igorriko da, Nahitaezko Desjabetzearen Legeko 31. artikulua betez.
- finka: Azalera: 2.437 m². Jabea: Jose Etxebesteren oinordekoak.
- finka: Azalera: 4.128 m². Jabea: Josefa Elena Etxebeste Martiarena.
- finka: Azalera: 476 m². Jabea: Antonio Maria Etxebeste Martiarena.
- finka: Azalera: 2.372,5 m². Jabea: Mª Asuncion Macuso Etxebeste eta beste batzuk.
- finka: Azalera: 2.121 m². Jabea: Frantzisko eta Mª Dolores Aierbe Goiburu.
Rufina Mikelperizena Endarak bere izenean eta Jose Etxebesteren oinordekoen ordezkari gisa ihardunez eta Jose Inazio Gantxegi arkitekto teknikoak izenpeturik, Ander Etxebestek aurkeztu duen Estimu-Orria azterturik, hartan 10.700,- peztatan estimatzen baita metro karratuaren balioa 4? Sistema Orokorrean kirol ekipamendua egiteko desjabetzari dagokion lurzoruan, alegia, 26.075.900,- pezta guztira, desjabetzeari dagokion eta estimu-orrian deskribatzen den 3. partzelaren balioa.
Halaber, udal arkitekto aholkulariak idatzitako estimu-orria azterturik, hartan 294,18 pta. m² ageri baita prezioa, alegia, 3. partzelaren balioa 716.917,- pta.
Kontuan izanik udal arkitekto aholkulariak finkaturiko prezioa egokitzat ematen dela zeren, indarrean dagoen legedian erabakitako irizpideen arabera egina baita.
Obra eta Hirigintza Batzordeak Mikel Arrizabalagaren (H.B.) eta Jesus Mª Martiarenaren
botoekin, -Iñake Urrestarazuk (E.A.), Jose Mª Botok (P.S.E./E.E.) eta Pello Garbizuk (E.A.J.) ez dute beren iritzirik eman- , Plenoari diktaminatzea erabaki du ondorengo akordio hauek har ditzan:
BAT: Rufina Mikelperizena Endarak bere izenean eta Jose Etxebesteren oinordekoen ordezkari gisa ihardunez eta guztien jabegoko finkari dagokionez, egindako balorazioa atzera botatzea.
BI: Udal arkikto ahulkulariak egindako balorazioa egokitzat ematea, haren estimu-orria onartuz, eta hura jabeari jakinaraziko zaio, zeinak, hurrengo hamar egunetako epearen barruan, beste gabe onartu ahal izango baitu edota atzera bota, eta bigarren kasu hori balitz, eskubidea izango du bidezko iruditzen zaizkion alegazioak aurkezteko, bere balorazioa justifikatzeko egokienak irudituko zaizkionbalorazio-metodoak erabiliz eta, halaber, alegazio horien justifikazio gisa egoki irudituko zaizkion frogak ekartzeko.
HIRU: Baldin eta hamar egun horiek iraganik, udalaren estimu-orrian seinalaturiko prezioa jabeak atzera botako balu, prezio justuaren espedientea Desjabetze-Epaitegira igorriko da, Nahitaezko Desjabetzearen Legeko 31. artikulua betez.
Jose Inazio Gantxegi arkitekto teknikoak izenpeturik, Josefa Elena Etxebeste Martiarenak aurkeztu duen Estimu-Orria azterturik, hartan 10.700,- peztatan estimatzen baita metro karratuaren balioa 4? Sistema Orokorrean kirol ekipamendua egiteko desjabetzari dagokion lurzoruan, alegia, 44.169.600,- pezta guztira, desjabetzeari dagokion eta estimu-orrian deskribatzen den 4. partzelaren balioa.
Halaber, udal arkitekto aholkulariak idatzitako estimu-orria azterturik, hartan 294,18 pta. m² ageri baita prezioa, alegia, 4. partzelaren balioa 1.214.375,- pta.
Kontuan izanik udal arkitekto aholkulariak finkaturiko prezioa egokitzat ematen dela zeren, indarrean dagoen legedian erabakitako irizpideen arabera egina baita.
Obra eta Hirigintza Batzordeak Mikel Arrizabalagaren (H.B.) eta Jesus Mª Martiarenaren
botoekin, -Iñake Urrestarazuk (E.A.), Jose Mª Botok (P.S.E./E.E.) eta Pello Garbizuk (E.A.J.) ez dute beren iritzirik eman- , Plenoari diktaminatzea erabaki du ondorengo akordio hauek har ditzan:
BAT: Josefa Elena Etxebeste Martiarenak bere jabegoko finkari dagokionez, egindako balorazioa atzera botatzea.
BI: Udal arkikto ahulkulariak egindako balorazioa egokitzat ematea, haren estimu-orria onartuz, eta hura jabeari jakinaraziko zaio, zeinak, hurrengo hamar egunetako epearen barruan, beste gabe onartu ahal izango baitu edota atzera bota, eta bigarren kasu hori balitz, eskubidea izango du bidezko iruditzen zaizkion alegazioak aurkezteko, bere balorazioa justifikatzeko egokienak irudituko zaizkionbalorazio-metodoak erabiliz eta, halaber, alegazio horien justifikazio gisa egoki irudituko zaizkion frogak ekartzeko.
HIRU: Baldin eta hamar egun horiek iraganik, udalaren estimu-orrian seinalaturiko prezioa jabeak atzera botako balu, prezio justuaren espedientea Desjabetze-Epaitegira igorriko da, Nahitaezko Desjabetzearen Legeko 31. artikulua betez.
Jose Inazio Gantxegi arkitekto teknikoak izenpeturik, Antonio Maria Etxebeste Martiarenak aurkeztu duen Estimu-Orria azterturik, hartan 10.700,- peztatan estimatzen baita metro karratuaren balioa 4? Sistema Orokorrean kirol ekipamendua egiteko desjabetzari dagokion lurzoruan, alegia, 5.093.200,- pezta guztira, desjabetzeari dagokion eta estimu-orrian deskribatzen den 5. partzelaren balioa.
Halaber, udal arkitekto aholkulariak idatzitako estimu-orria azterturik, hartan 294,18 pta. m² ageri baita prezioa, alegia, 5. partzelaren balioa 140.030,- pta.
Kontuan izanik udal arkitekto aholkulariak finkaturiko prezioa egokitzat ematen dela zeren, indarrean dagoen legedian erabakitako irizpideen arabera egina baita.
Obra eta Hirigintza Batzordeak Mikel Arrizabalagaren (H.B.) eta Jesus Mª Martiarenaren
botoekin, -Iñake Urrestarazuk (E.A.), Jose Mª Botok (P.S.E./E.E.) eta Pello Garbizuk (E.A.J.) ez dute beren iritzirik eman- , Plenoari diktaminatzea erabaki du ondorengo akordio hauek har ditzan:
BAT: Antonio Mª Etxebeste Martiarenak bere jabegoko finkarri dagokionez, egindako balorazioa atzera botatzea.
BI: Udal arkikto ahulkulariak egindako balorazioa egokitzat ematea, haren estimu-orria onartuz, eta hura jabeari jakinaraziko zaio, zeinak, hurrengo hamar egunetako epearen barruan, beste gabe onartu ahal izango baitu edota atzera bota, eta bigarren kasu hori balitz, eskubidea izango du bidezko iruditzen zaizkion alegazioak aurkezteko, bere balorazioa justifikatzeko egokienak irudituko zaizkionbalorazio-metodoak erabiliz eta, halaber, alegazio horien justifikazio gisa egoki irudituko zaizkion frogak ekartzeko.
HIRU: Baldin eta hamar egun horiek iraganik, udalaren estimu-orrian seinalaturiko prezioa jabeak atzera botako balu, prezio justuaren espedientea Desjabetze-Epaitegira igorriko da, Nahitaezko Desjabetzearen Legeko 31. artikulua betez.
Jose Inazio Gantxegi arkitekto teknikoak izenpeturik, Maria Asuncion Etxebeste Martiarenak aurkeztu duen Estimu-Orria azterturik, hartan 10.700,- peztatan estimatzen baita metro karratuaren balioa 4? Sistema Orokorrean kirol ekipamendua egiteko desjabetzari dagokion lurzoruan, alegia, 25.385.750,- pezta guztira, desjabetzeari dagokion eta estimu-orrian deskribatzen den 6. partzelaren balioa.
Halaber, udal arkitekto aholkulariak idatzitako estimu-orria azterturik, hartan 294,18 pta. m² ageri baita prezioa, alegia, 6. partzelaren balioa 697.942,- pta.
Kontuan izanik udal arkitekto aholkulariak finkaturiko prezioa egokitzat ematen dela zeren, indarrean dagoen legedian erabakitako irizpideen arabera egina baita.
Obra eta Hirigintza Batzordeak Mikel Arrizabalagaren (H.B.) eta Jesus Mª Martiarenaren
botoekin, -Iñake Urrestarazuk (E.A.), Jose Mª Botok (P.S.E./E.E.) eta Pello Garbizuk (E.A.J.) ez dute beren iritzirik eman- , Plenoari diktaminatzea erabaki du ondorengo akordio hauek har ditzan:
BAT: Bere jabegoko finkari dagokionez, Maria Asuncion Macuso Etxebestek egindako balorazioa atzera botatzea.
BI: Udal arkikto ahulkulariak egindako balorazioa egokitzat ematea, haren estimu-orria onartuz, eta hura jabeari jakinaraziko zaio, zeinak, hurrengo hamar egunetako epearen barruan, beste gabe onartu ahal izango baitu edota atzera bota, eta bigarren kasu hori balitz, eskubidea izango du bidezko iruditzen zaizkion alegazioak aurkezteko, bere balorazioa justifikatzeko egokienak irudituko zaizkionbalorazio-metodoak erabiliz eta, halaber, alegazio horien justifikazio gisa egoki irudituko zaizkion frogak ekartzeko.
HIRU: Baldin eta hamar egun horiek iraganik, udalaren estimu-orrian seinalaturiko prezioa jabeak atzera botako balu, prezio justuaren espedientea Desjabetze-Epaitegira igorriko da, Nahitaezko Desjabetzearen Legeko 31. artikulua betez.
Enrike Jimenez Moran perito tasatzaileak izenpeturik, Frantzisko eta Maria Dolores Aierbe Goiburuk aurkeztu duten Estimu-Orria azterturik, hartan 15.589.350,- peztatan baloratzen baita desjabetzeari dagokion eta estimu-orrian deskribatzen den 7. partzelaren balioa.
Halaber, udal arkitekto aholkulariak idatzitako estimu-orria azterturik, hartan 294,18 pta. m² ageri baita prezioa, alegia, 6. partzelaren balioa 623.956,- pta.
Kontuan izanik udal arkitekto aholkulariak finkaturiko prezioa egokitzat ematen dela zeren, indarrean dagoen legedian erabakitako irizpideen arabera egina baita.
Obra eta Hirigintza Batzordeak Mikel Arrizabalagaren (H.B.) eta Jesus Mª Martiarenaren
botoekin, -Iñake Urrestarazuk (E.A.), Jose Mª Botok (P.S.E./E.E.) eta Pello Garbizuk (E.A.J.) ez dute beren iritzirik eman- , Plenoari diktaminatzea erabaki du ondorengo akordio hauek har ditzan:
BAT: Beren jabegoko finkari dagokionez, Frantzisko eta Maria Dolores Aierbe Goiburuk egindako balorazioa atzera botatzea.
BI: Udal arkikto ahulkulariak egindako balorazioa egokitzat ematea, haren estimu-orria onartuz, eta hura jabeari jakinaraziko zaio, zeinak, hurrengo hamar egunetako epearen barruan, beste gabe onartu ahal izango baitu edota atzera bota, eta bigarren kasu hori balitz, eskubidea izango du bidezko iruditzen zaizkion alegazioak aurkezteko, bere balorazioa justifikatzeko egokienak irudituko zaizkionbalorazio-metodoak erabiliz eta, halaber, alegazio horien justifikazio gisa egoki irudituko zaizkion frogak ekartzeko.
HIRU: Baldin eta hamar egun horiek iraganik, udalaren estimu-orrian seinalaturiko prezioa jabeak atzera botako balu, prezio justuaren espedientea Desjabetze-Epaitegira igorriko da, Nahitaezko Desjabetzearen Legeko 31. artikulua betez."
7.- LEZOKO ZERRATEGIETAKO PLAN PARTZIALEKO 2.3. PLANOA ONARTZEKO PROPOSAMENA.
Alkateak aurkeztu du proposamena premiamenduz, arazoa gehiago ez luzatzeko asmoz. Proposamenak honela dio hitzez hitz:
"Udal plenoak onartu zuen hastapenez eta behin-behinean Lezoko Zerrategien Sektoreko Ordenamenduaren Plan Partziala 1997ko maiatzaren 15eko eta urriaren 3ko bilkuretan.
Espediente hura Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidrauliko eta Hirigintza Departamendura igorri genuenean, behin-betiko onarpenerako, beharrezkoa hauteman zuten beste txosten bat eranstea, alegia, Gipuzkoako Errepide eta Bideei buruzko 17/1994, Arau Foralean, azaroaren 25ekoan, 94. Artikuluan aginduzkotzat aurrikusten den txostena. Planak errepide baten trazabidea edo ezaugarriak aldatu bide dituenean txosten hori beharrezkoa da eta Garraio eta Errepide Departamenduari dagokio egitea.
Txostena eskaturik, eman zen lehena (97/12/4) ez zen Plan Partziala tramitatzearen aldekoa zeren, indarrean dauden Arau Subsidiarioetan behar lukeen justifikaziorik ez daukan sarrera-soluzioa aurkezten baitu Sektorerako, aldiz, Arau Subsidiarioetan, Sagasti (103) eta Ipintza (110) poligonoetarako sarbide gisa gaur egun dagoenaz bestelako glorieta berri batetik barrena planteatzen baita Sektorerako sarbidea. Horregatik dio txostenak "beharrezkoa izango litzatekeela Lezoko Arau Subsidiarioen aldakuntza bat egitea, proposaturiko sarbide-glorieta definituz".
Txostenak aipatzen du ezen, igorritako Plan Partzialean jasotako proposamena, planaren sustatzaileen, Lezoko Udalaren eta Foru Diputazioaren artean izandako elkarrizketen ondorio dela eta haietan adostu zela sarbide gisa glorieta bat planteatzea GI-2638 (Lezo-Gaintxurizketa) errepidean Sagasti (103) eta Ipintza (110) poligonoetarako gaur egungo sarbideetan, alabaina, iruditzen zaie, Plan Partzialeko 2.3. planoan jasotzen den sarbide-definizio berriak zehaztasun-maila eskasa daukala eta dagokion dokumentuan zehaztasun handiagoz markatu beharko litzatekeela.
Txostenak espezifikatzen du, poligonoaren garapena aipaturiko sarbideak egiteari lotuta geratzen dela eta azpimarratzen du errepide Departamenduak ez duela glorietaren finantziazioa bere gain hartzen.
Uste izanik ezen, arazo horiek konpontzeko hirigintza-planeamenduko eredurik egokiena zein den erabakitzea, Garraio eta Errepide Departamenduaren eskumenekoa ez dela, eta promotoreek eta Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiko Hirigintza eta Errepide departamenduetako ordezkariekin hitzegin ondoren, Plan Partzialaren tramitazioan aurrera segitzea erabaki zen, udalaren eta diputazioaren aurrean Plan Partzialeko 2.3. plano berri bat aurkeztuz. Sektorearen promotoreek beren gain hartu zuten sarbide berriaren finantziazioa. Plano berriak zehazkiago markatu behar du errepide arteko loturari dagokion soluzio teknikoa, alegia, 103 eta 110 poligono industrialen eta Lezoko Zerrategietako Sektorearen loturak GI-2638 errepidearekin.
Plan Partzialaren idazleek 1998ko otsailaren 9an aurkeztu zuten 2.3. planoa (1998ko otsailaren 6an bisatua). Hura Errepide Zuzendaritza Nagusira igorri zen, hari buruzko iritzi teknikoa adieraz zezan. Martxoaren 11n Zuzendaritzak beste txosten bat bidali zuen Plan Partzialaren aldeko informea emanez, jasotako sarbide-glorietaren planoa beren dokumentazioaren barruan sartutzat emanez, bestalde, poligonoaren garapenaren loturari eta glorietaren finantziazioari dagozkion gainerako baldintzak mantenduz, Arau Subsidiarioak aldatu ala ez baloratzen aritu gabe.
Azaldutako aurrekinen ildotik ahal izango litzateke Lezoko Zerrategien Sektoreko Plan Partzialeko 2.3. plano berria onartzea eta Errepide Departamenduaren aldeko txostenarekin batera Foru Aldundira igortzea, Plan Partziala behin-betikoz onar dezaten. Komenigarri iruditzen zait, alabaina, hamabost eguneko beste denboraldi batez informazio publikorako ipinita edukitzea, horietan zehar alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen 103 eta 110 poligonoetarako eta Lezoko Zerrategietarako aurrikusitako sarbideei buruz.
Hori guztia dela eta, Plenoari proposatzen diot ondorengo akordio hauek har ditzan:
BAT: Lezoko Zerrategietako Sektorearen Plan Partzialeko 2.3. planoa berria onartzea, hori Arplan S.C. arkitektoek idatzia eta 1998ko otsailaren 6an bisatua izanik.
BI: Hamabost eguneko beste denboraldi batez informazio publikorako ipinita edukitzea, horietan zehar alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen aurrikusitako sarbide-soluzioari buruz. Alegaziorik aurkeztuko ez balitz, 2.3. planoa onartutzat emango da eta Foru Diputaziora igorriko da Plan Partziala behin-betiko onartzeko."
J. M. Boto poztu egin da zeren, gertakariak arrazoia ematen ari baitzaizkio: plan partziala onartzeari kontra egin zion, hark Arau Subsidiarioak ez zituela betetzen iritziz, eta errotonda bat bestearen gainean ezartzen zela onartu zen. Iruditzen zaio ezen, bideratzen ari den bezala, arazoa gaizki amaituko dela. Dioenez, beste errotonda egiteko interesik handiena duena Lezoko udala da.
Iñake Urrestarazuk eskatu du gaia mahai gainean laga dadila, hirigintza batzordean tratatzeko eta han planoak aztertu ahal izateko. Alkateak esan dio gaia jadanik Diputazioarekin adosturik dagoela eta badagoela jenderik ere plana noiz onartuko zain, eta beraz ez dela gehiago luzatzearen aldekoa.
Pello Garbizuk esan du, ikusi ez duen plano bat ezin duela onartu. Ez lukeela ezetz bozkatuko baina, gertatzen dena gertaturik, abstenitu egingo dela.
Gaia mahai gainean uzteko eskaera baztertu egin da aldeko bost boto izan direlako: Iñake Urrestarazu Azurmendi, Mirari Rekalde Gonzalez, Pello Garbizu Azkue, Jose Mª Boto Sancho eta Nikanor Barradas Piris; eta zazpi kontra: Mikel Arrizabalaga Pikabea, Maixabel Unzain Zapiain, Jose Luis Ruiz Navarro, Joana Maria Salaberria Lizarazu, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, eta Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea; eta abstentzio bat: Jesus Mª Martiarena Jaka.
Gaia mahai gainean lagatzeko proposamena bazterturik eta, beraz, batzarraldi honetan premiamenduz tratatzea onarturik, proposamenari buruzko bozketa egin da. Zortzi boto izan ditu alde: Mikel Arrizabalaga Pikabea, Maixabel Unzain Zapiain, Jose Luis Ruiz Navarro, Joana Maria Salaberria Lizarazu, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea eta Jesus Mª Martiarena Jaka; eta bost kontra: : Iñake Urrestarazu Azurmendi, Mirari Rekalde Gonzalez, Pello Garbizu Azkue, Jose Mª Boto Sancho eta Nikanor Barradas Piris. Hortaz, onartu egin da udalbatza osatzen duten partaideen gehiengo absolutuaren aldeko botoaz.
8.- ENPLEGUA SUSTATZEKO NEURRIEI BURUZ, ELA ETA LAB SINDIKATUEK AURKEZTUTAKO MOZIOA.
Agustina Pontestak mozioa irakurri ondoren, alkateak hartu du hitza eta iragarri du ezen, HBk mozioaren alde egingo duela, testimonialtasunez ezezik baita udalak eskumena duen heinean gauzatzen saiatzeko asmorik sendoenaz ere.
Jose Mª Boto langabeziaren kontrako edozein neurriren aldekoa da, baina ez dago ados mozioaren testuarekin: sektore publikokoei beste langileen aurrez aurre orduen zenbatekoan egiten zaien bereizkerian ez dator bat, eta halaber ez dator bat langabezia kobratzen ez dutenek lanbide arteko gutxieneko soldata kobratzeko eskubidearekin ere zeren, horrek bidea emango bailuke langabezian kide batzuk dituzten familiek lanean ari direnek baino diru gehiago jasotzeko. Mozioa testimonialtzat eman du eta zalantzak ditu beste erakundeetan onartuko ote duten.
Mirari Rekaldek esan du, bere talde politikoak jarrera ofiziala hartu baino lehen heldu dela mozioa, eta eskierki horretarako egin behar duela bihar bertan exekutibak bilera bat mozioa sinatu duten sindikatuekin. Zuhurtziaz eta beste udaletan jarrera desberdinik izan ez dadin, gaia mahai gainean lagatzea eskatu du.
Gaia mahai gainean uzteko eskaerak aldeko lau boto lortu ditu: Iñake Urrestarazu Azurmendi, Mirari Rekalde Gonzalez, Jose Mª Boto Sancho eta Nikanor Barradas Piris; eta zortzi kontra: Mikel Arrizabalaga Pikabea, Maixabel Unzain Zapiain, Jose Luis Ruiz Navarro, Joana Maria Salaberria Lizarazu, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea eta Pello Garbizu Azkue; eta abstentzio bat: Jesus Mª Martiarena Jaka. Beraz, mozioa bozkatzea erabaki da.
Mozioa bozkaturik, aldeko bederatzi boto eman dira Mikel Arrizabalaga Pikabea, Maixabel Unzain Zapiain, Jose Luis Ruiz Navarro, Joana Maria Salaberria Lizarazu, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Pello Garbizu Azkue eta Jesus Mª Martiarena Jaka; bi izan dira kontra: Jose M. Boto Sancho eta Nikanor Barradas Piris; eta bi abstentzio: Mirari Rekalde Gonzalez eta Iñake Urrestarazu Azurmendi.
Onartutako Mozioak honela dio hitzez hitz:
"Euskal Herrian oro har eta gure udalerrian bizi dugun langabezia, bazterketa eta kanporatze soziala oso larriak dira. Iharduera tasa txikia, enplegu-tasa are murritzagoa eta gazte jende nahiz emakumeengan eragin bereziki latza duten enplegu baldintza txarrak ikusirik, gizarte arazo horiek konpontzeko bidean jartzeko erabakiak hartu behar dira lehen bailehen.
Erabaki horiek are premia handiagoz hartu behar dira beste datu bat izanik: lanik gabe dauden 213.000 lagunetik soilik 30.909 (hots, %14,5ak) jasotzen dute I.N.E.M.engandik langabezi babes kontributiboa, iraupen mugatua duena.
Hori dela eta, behean sinatzen dugun E.L.A. eta L.A.B. sindikatuok, Lezoko udalbatzari ondorengo mozioa edo lege-gaia proposatzen diogu:
BAT: Udalbatza hau bat dator lanaldia murrizteko helburuarekin, gehienez, sektore pribatuan asteko 35 ordukoa eta sektore publikoan 32 ordukoa izan dadin. Aldi berean, lanaldi-murrizketak lanpostu berriak sortzeko bidea izan behar du. Horregatik, Udal honek gizarte-eragileei eta administrazioei neurri horiek aplika ditzatela eskatzen die.
BI: Lanik ez eta/edo diru sarrera eskasa dutenei oinarrizko errenta ezartzea eskatzen dugu, Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren pareko izango litzatekeena.
HIRU: Euskal Autonomi Elkarteko Legelbiltzarrari erabaki horiek har ditzan galdegiten diogu, eta beharrezko dena egin dezala helburu horietara iristeko legegintza eskumenak lortzearren."
Aktaren amaiera.
Eta beste aztergairik ez dagoenez, 20:15 orduetan lehendakaritzak amaitutzat eman du batzarraldia, bertan diren zinegotzi guztiek nirekin batera sinatzen duten akta hau jasorik eta nik, idazkari gisa, hau guztia ziurtatuz.