1998.eko Otsailaren 12ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko otsailaren hamabigarrena. Goizeko 10etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jone Salaberria Lizarazu, Agustina Pontesta Garmendia eta Maixabel Unzain Zapiain (zinegotziak) bildu dira.

    Jesus Mª Martiarena Jakak ezin izan du etorri.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- 1998ko urtarrilaren 28an ospaturiko ohiko bilkurako akta onartzea egoki irudituz gero.

    Aho batez onartu dute 1998ko urtarrilaren 28an ospaturiko ohiko bilkurako akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.

    Ez da ezerren berri eman.

    HIRIGINTZA

    Espedienteak:

    3.- Gure Txoko tabernak eragiten dituen zaratengatiko eragozpenei dagokienez hartu beharreko erabakia Gobernu Batzordearen iritzipean ipintzea.

    Gure Txoko taberna-ihardueraren funtzionamendua dela eta, Kale Nagusiko 13.eko etxeko biztanleek Nekazaritza eta Ingurugiro Sailaren aurrean jarritako salaketen ondorioz, aipaturiko Saileko teknikariek 1997ko martxoaren 13an toki horretara egindako bisitaren ondoren emandako txostena jaso dugu Udal honetan.

    Aipaturiko txostenaren konklusioak (proposamen honekin batera doa) ondorengo hauek dira:

    Airean hedaturiko hotsak hotsgabetzeari dagokionez, jangelan eta tabernan dB(A) 53,4´ eta 48,9´-ekoa da, hurrenez hurren, etxebizitza kaltetuenari begira (Kale Nagusia, 13-1.esk.), isolamendu askoz ere txikiagoak, kasu honetan bezala potentzia handiko musika aparatua eduki eta erabiltzen bada, bi eremu horietarako eskatzen den gutxieneko isolamendua baino 60 dB(A).

    Bizilagunek ez dezaten kalterik jaso, kautelazko neurri gisa Udal horrek erabaki dezake berehala kentzea musika aparatua, bozgorailuak eta horien instalazioak.

    Kontuan hartu behar da lokala eraikin zahar batean dagoela, solairua egurrezkoa dela eta lokalak ez duela behar adina altuerarik behar bezala egokitzeko. Hartaz, debekatu egin beharko litzateke aparatu musikak erabiltzea eta, behar izanez gero, mugatu egin beharko lirateke lokala ireki eta ixteko orduak goizeko 8etatik gaueko 10etara.

    Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen Arautegiak 36.artikuluan ezarritakoaren arabera, udala da gai honetan kontrol eta diziplinako zereginak bete behar dituen lehen agintea eta lurralde organoa bakarrik subsidiarioki aritu daiteke.

    Hartaz, bidezkoa da, eta Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Salatutako jardueraren titularrari, Eloina Rodriguez Vaquerori eskatzea berehala musika aparatua kentzeko, bozgorailuak eta horien instalazioak, txosten teknikoak dioenaren arabera.

    GIZARTE ONGIZATEA

    4.- Gizarte Larrialdietarako Laguntza baten eskaera onartzea.

    Ikusi ondoren gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza jasotzeko eskaerez gizarte langileak egin duen txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea, ondorengo espedienteari (AD 61/98).

    231 b ..........345.000,-pta

    KULTURA ETA EUSKARA

    5.- Zenbait erakunderi diru-laguntzak ematea, 1998ko ihauterietan egitekoak diren iharduerak finantziatzeko.

    Ikusirik, 1998ko ihauteriak direla eta, zenbait erakunderi diru-laguntzak emateko, Kultura Batzordeko lehendakariak egindako proposamena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Jarraian aipatzen diren elkarte eta taldeei dirulaguntzak ematea, 1998ko ihauterietan egitekoak diren iharduerak finantziatzeko.

    - Murixka Dantza Taldeari 125.000,- pezeta (AD 53/98).

    - Oroitzene AEK Euskaltegiari 15.900,- pezeta (AD 53/98).

    - Ekaitz Atseden Taldeari 75.000.- pezeta (AD 53/98).

    6.- ORRATX aldizkariari diru-laguntza ematea.

    Orratx aldizkariaren 8. alearen defizita estaltzeko, Kultura Batzordeko lehendakariak aurkeztutako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 159.800,- pezetako dirulaguntza ematea Orratx aldizkariari, 8. alea inprimitzeagatik sortutako defizita berdintzeko (AD 50/98).

    PERTSONALA

    7.- Alkatetzaren 7., 11., 14. eta 15. dekretuak berrestea, haien bidez zenbait langile-kontratazio egin baita.

    Alkateak emandako 7., 11., 14. eta 15. dekretuak ikusirik, Gobernu Batzordeak berretsi egin ditu.

    7. dekretuaren bidez Andoni Pikabea Lertxundi behin-behineko funtzionario izendatu da 1998ko urtarrilaren 19tik hasita 1998ko abenduaren 31 arte, ordezkari sindikalaren liberatu egoera, egun erdikoa, bete dezan eta Jose Cazorla Galvezen ordezkapena egin dezan.

    11. dekretuaren bidez, Xabier Fernandezi hilabete batetarako kontratu luzapena egin zaio eta Jose Antonio Aranburu kontratatu da Manuel Mesaren ordezkapena egiteko.

    14. dekretuaren bidez, Edurne Osari dedikazioa sei ordutara handitu zaio.

    15. dekretuaren bidez, Valentin Morgado Poloren zerbitzuak kontratatu dira kale garbiketa lanetarako.

    Aho batez urjentzia onartu eta gero, hurrengo gai hau ere aztertzea erabaki dute:

    URJENTZIAZ:

    8.- Biolin irakaslea aldi batez ordezkatzeko deialdirako oinarriak onartzea.

    Oinarri hauen bidez, azterketa eta meritu bidezko lehiaketa egin eta biolin irakaslearen ordezkoa aldi baterako hartzeko deialdia arautzea da, irakasleak amatasunagatik hartuko duen baja egunetik hasita 1998ko ekainaren 31a arte (edo bajan izango den denboran).

    Horiek horrela, Gobernu Batzordeak oinarriak onartu egin ditu.

    9.- Galde eskeak.

    Hurrengo bilera otsailaren 25ean egingo da, 10:30etan.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:25ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna