Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko urtarrilaren hogeita zortzigarrena. Goizeko 10etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jone Salaberria Lizarazu, Agustina Pontesta Garmendia, Maixabel Unzain Zapiain eta Jesus Mª Martiarena Jaka (zinegotziak) bildu dira.
Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.
1.- 1998ko urtarrilaren 14an ospaturiko ohiko bilkurako akta onartzea egoki irudituz gero.
Aho batez onartu dute 1998ko urtarrilaren 14an ospaturiko ohiko bilkurako akta.
2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordetuek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.
Jone Salaberriak esan du haurtzaindegiko gastuen egiaztagiriak kontuhartzailetzan aurkeztu dituela eta edonoren esku daudela.
Alkateak esan du futbol zelaiko obrak hasiak direla.
HIRIGINTZA
Obra lizentziak:
3.- Construcciones Garsa C.B.ri obra lizentzia ematea, Guillermo de Lazon kaleko 14an soto bat egokitzeko obrak egiteko.
Guillermo de Lazon 14.ean soto bat egokitzeko lizentzia eskatuz Construcciones Garsa C.B.k aurkeztu duen eskabidea azterturik, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Construcciones Garsa C.B.ri obra lizentzia ematea lurren eta zatarrien garbiketako obrak egiteko, bi lokal banatzeko trenkada eraikitzeko, hoditeria eta arketak berritzeko, zorua egin eta ate bat jartzeko zuloa irekitzeko, Guillermo de Lazon kaleko 14.eko sotoan, betiere obrak etxearen egitura baitan eraginik ez izatekotan, ez haren oinarri, zutabe, habe eta abarretan, gaurko egoeraren arabera inolako eraikuntza-aldaketarik hartan eragin gabe.
Sotoko lurrak zatarriz garbitu eta egokitzeak ezin izango du inolako eraginik eraikinaren oinarri eta zutabeen inguruguneetan.
Egituraren eta haren inguruaren edozein aldaketa, egin aurrez eskatu beharko da eta bisaturiko proiektu tekniko bat aurkeztuz justifikatu.
BI: Kontainer bat bost egunez jartzea baimendu.
HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa, guztira 68.676 pta. ordaindu beharko du.
Espedienteak:
4.- Pedro Mª Gorostegi Azurmendik eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedienteaz informatzea, Guillermo de Lazon kaleko 2an taberna-jatetxe bat jartzeko.
Pedro M. Gorostegi Auzmendik eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, hartan Gillermo Lazon kaleko 2an taberna-jatetxe bat jartzeko lizentzia eskatzen baitu, eta horri buruz emandako txosten teknikoa ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Pedro M. Gorostegi Auzmendik eskaturik Gillermo Lazon kaleko 2an taberna-jatetxea jartzeko tramitatzen ari den iharduera espedientearen aldeko informea ematea.
BI: Espediente osoa Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamendura bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzan.
Fakturak eta aurrekontuak:
5.- Jose Antonio Etxandi Jaunarenak aurkeztutako presupostuak onartzea, Antonio Pildain eta Agustina Lizarazu kaleetan luminaria berriak jartzeko.
Argiteria publikoan luminaria berriak jartzeko, Jose Antonio Etxandi Jaunarenak aurkeztu dituen aurrekontuak azterturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Antonio Pildain kalean argiteria publikoko luminaria berriak jartzeko Jose Antonio Etxandi Jaunarenak aurkeztutako aurrekontua onartzea, guztira 866.290,- pta. (AD 34/98).
BI: Agustina Lizarazu kalean argiteria publikoko luminaria berriak jartzeko Jose Antonio Etxandi Jaunarenak aurkeztutako aurrekontua onartzea, guztira 371.267,- pta. (AD 34/98).
GIZARTE ONGIZATEA
6.- Aiton Bordari 64.908,- peztatako transferentzia, 3. adinekoentzat iharduerak subentzionatzeko 1997. urteari dagokionez.
Ikusi ondoren Foru Aldunditik jaso dugun dirulaguntza, 543.473,- pezeta, hirugarren adineko ekintza batzuk egiteko, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Aiton-Bordako kontura sartzea 64.908.- pta. (hirurogeita lau mila bederatzirehun eta zortzi pezeta). Subentzio osoari eskulanetako begiraleen eta soinketako begiraleen kontratazio gastuak kentzetik ateratako kopurua da, hirugarren adinekoentzako ekintza batzuk egin ditzaten.
Idazkariak adierazi du kontuhartzailetzako txostena falta dela.
7.- Gizarte Larrialdietarako Laguntzak ematea.
Ikusi ondoren gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerez gizarte langileek egin duten txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea, ondorengo espedienteei:
326 a .................150.660,-pta
468 a ................345.000,-pta
175 a ................216.000,-pta
016 a ................413.550,-pta
093 a .......... .....45.000,-pta
306 a ................ 123.570,-pta
101 a ................130.000,-pta
294 b ................383.000,-pta
421 b ................340.000,-pta
051 b ................340.000,-pta
404 b ................400.000,-pta
408 b ................525.000,-pta
006 b .......... .....52.000,-pta
473 b ................ 236.000,-pta
488 b ................ 25.000,-pta
469 b ................140.000,-pta
343 b ................ 50.419,-pta
BI: Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzarik ez ematea 494a espedienteari, bere titularrak lana aurkitu baitu.
PERTSONALA:
8.- Alkatetzaren 6. dekretua berrestea, hartan erabakitzen baita Antonio Serrano Sanchez kontratatzea kale-garbiketa lanetarako.
Ikusirik alkateak emandako 6. dekretua, Gobernu Batzordekideak berretsi egin dute. Dekretu honen bidez Antonio Serrano Sanchez-en zerbitzuak kale-garbiketa lanetarako kontratatzea erabakitzen da, 1998ko urtarrilaren 29tki otsailaren 25era bitarte.
Aho batez urjentzia onartu eta gero, hurrengo gai hauek ere aztertzea erabaki dute:
URJENTZIAZ:
9.- ?Sociedad Protectora de Animales y Plantas de Gipuzkoa? delakoarekin sinatzeko hitzarmena onartzea.
Abandonaturiko animaliak jasotzeko ?Sociedad Protectora de Animales y Plantas de Gipuzkoa? delakoak aurkeztu duen hitzarmena azterturik, Gobernu Batzordeak hau ERABAKI DU:
BAT: Lezoko udalerrian abandonaturiko animaliak jasotzeko ?Sociedad Protectora de Animales y Plantas de Gipuzkoa? delakoak aurkeztu duen hitzarmena onartzea eta hura sinatzeko Alkatea ahalduntzea.
Kontuhartzailetzaren txostenaren falta ohartarazi du idazkariak.
10.- Galde eskeak.
Gobernu Batzordeak hurrengo bilera otsilaren 12an egingo du.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:25ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.