1997.eko Irailaren 24ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hogeita laugarrena. Goizeko 10etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jone Salaberria Lizarazu, Agustina Pontesta Garmendia eta Maixabel Unzain Zapiain (zinegotziak) bildu dira.

    Jesus Mª Martiarena Jaka bilera hasi eta gero etorri da.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- Onartzea, egoki joz gero, uztailaren 30ean egindako bilkurako akta (bilkura ohikoa) eta irailaren 5ean (ohiz kanpora eta premiaz) egindako bilkurako akta.

    Aho batez onartu dira uztailaren 30ean egindako bilkurako akta (bilkura ohikoa) eta irailaren 5ean (ohiz kanpora eta premiaz) egindako bilkurako akta.

    2.- Alkatearen eta zinegotzi eskuordedunen aktibitateen berri ematea.

    Ez da ezeren berri eman.

    HIRIGINTZAKOAK:

    Obra lizentziak:

    3.- Ematea lizentzia Arantza Ibarguren Iñurrategiri Jaizkibel hiribideko 32. etxeko fatxada konpontzeko.

    Arantza Ibarguren Iñurrategik lizentzia eskatu du Jaizkibel hiribideko 32.eko fatxada konpontzeko eta aldamioak jartzeko. Eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia Arantza Ibarguren Iñurrategiri Jaizkibel hiribideko 32.eko fatxada konpontzeko eta aldamioak jartzeko, baina, baldintza hauek betetzekotan:

    Behar diren neurriak hartzea oinezkoei eta ibilgailuei ez minik ez kalterik ez egiteko, sareak jarriz fatxadan goitik beheraino.

    Tuboetan behera jaistea eskonbroak kontainerreraino zuzenean.

    Seinaleak jartzea obrak adierazteko.

    Indarrean dauden arauen arabera jartzea aldamioak.

    BI: Lizentzia jasotzeko 37.220,- pezeta ordaindu behar du (32.600 eraikuntza zergarena eta 4.620 aldamioak jartzearena).

    4.- Ematea lizentzia Jose Joakin Urkizuri Felipeneko (2 bis) eta Agustineneko teilatuak konpontzeko.

    Jose Joakin Urkizu Urretabizkaiak lizentzia eskatu du Donibane kaleko bi etxetako teilatuak konpontzeko (Felipenekoa (2 bis) eta Agustinenekoa) eta aldamioak jartzeko. Eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia Jose Joakin Urkizu Urretabizkaiari Donibane kaleko bi etxetako teilatuak konpontzeko (Felipenekoa (2 bis) eta Agustinenekoa) eta aldamioak jartzeko, baina, baldintza hauek betetzekotan:

    Behar diren neurriak hartzea oinezkoei eta ibilgailuei ez minik ez kalterik ez egiteko, sareak jarriz fatxadan goitik beheraino.

    Tuboetan behera jaistea eskonbroak kontainerreraino zuzenean.

    Seinaleak jartzea obrak adierazteko.

    Indarrean dauden arauen arabera jartzea aldamioak.

    BI: Lizentzia jasotzeko 51.324 pezeta ordaindu behar du (42.084 eraikuntza zergarena eta 9.240 aldamioak jartzearena).

    5.- Ematea lizentzia Autocares Gure Bus, S.A.L.ri gasoila gordetzeko deposituak jartzeko Sagasti poligonoko Irurtzun kaleko 8.eko pabilioian.

    Autocares Gure Bus S.A.L.ek eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientea (berak erabiliko duen gasoleoa gordetzeko bi deposito jartzeko da 103. poligonoan, Irurtzun kaleko 8. pabilioian) eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Obrak egiteko lizentzia ematea berak erabiliko duen gasoleoa gordetzeko bi deposito jartzeko (103. poligonoa; Irurtzun kalea; 8. pabilioia), Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurugiro Sailak jarri dizkioten zuzenketa - neurriak betetzekotan.

    BI: Behin obrak amaituta, ziurtagiri teknikoa ekarri beharko du jarri dizkioten zuzenketa-neurriak betetzen dituela erakusteko.

    HIRU: Lizentzia luzatzeko eskubideengatik 27.302 pezeta ordaindu behar du.

    6.- Gobernu Batzordearen iritzira jartzea Banco Central Hispanok egindako obrak legeetan jartzea eta eraikuntza-zergarenik kitatu gabe uztea.

    Sutea izan ondoren bulegoetan (Antonio Pildain 1) egin zituen obrak legeetan jartzeko eskatu zion Lezoko Udalak Banco Central Hispanori.

    Banketxeak obrak legeetan jartzeko eskabidea ekarri zuen eta, obra horiek berak eragindakoak izan ez zirenez, tasetatik salbuetsia izateko eskaera egin zion Udalari. Aurrekontua, guztitara, 1.995.290 pta. da.

    Maiatzaren 27an, berriz, egindako lanen likidazioa ekartzeko esan zion Udalak.

    Uztailaren 1ean eskatutako likidazioa goian aipatutako kopurua bera ekarri zuen eta kontainerra kalean jarrita 8 egun eduki zuela aipatu.

    Egindako obrak sutearen ondorio direla eta, zerga eta tasen esentzioa eskatu dute.

    Horiek horrela direla, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Egindako obrak ez direla bakarrik sutearen ondoriak konpontzeko izan, banketxearen berrikuntza orokorra egin dela eta ondorioz bonofikaziorik ez ematea.

    BI: Lizentzia jasotzeko 64.259,- pta. ordaindu behar ditu.

    Une honetan Jesus Mª Martiarena Jaka etorri da.

    7.- Gobernu Batzordearen iritzira jartzea Lourdes Pérezek eta Jose Luis Zabalok eraginda bideratzen ari garen espedientea, bi familiarentzako moduko etxea egiteari buruzkoa Gaintxurizketan.

    Lurdes Pérez Aranburuk eta Jose Luis Zabalo Calvok eraginda tramitatzen ari garen espedientea (bi familirentzako moduko etxea egiteko Gaintxurizketa gainean) aztertu ondoren, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Hirigintza Departamentuak ere atzera itzuli digunez espedientea, Udalak berak erabakitzeko esanez, 28/1997 Dekretuaren arabera nekazaritza ustiapenari lotuta ez badago ez dagoela etxerik egiterik-eta urbanizatzerik ez dagoen lurrean, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Foru Aldundiko Hirigintza Departamentuak baimena ez emateko argudiatu zituen arrazoiak kontuan izanik, baimenik ez ematea Lurdes Pérez Aranburu eta Jose Luis Zabalo Calvori Gaintxurizketa gainean egin nahi duten bi familirentzako moduko etxebizitza egiteko.

    Lehenbiziko okupazioa egiteko lizentziak:

    8.- Ematea lizentzia Benito Lekuona Zeberiori Goiko-Bailarako Etxeazpian egindako etxearen lehenbiziko okupazioa egiteko.

    Benito Lekuona Zeberiok lizentzia eskatu du bere terrenoetan Udalean aurkeztutako proiektuaren arabera egindako etxe unifamiliarraren lehenbiziko okupazioa egiteko.

    Udaleko arkitektu asesorearen informea ere aldekoa denez ?ekarri dituela eskatutako agiri guztiak esaten du?, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia Benito Lekuona Zeberiori Goiko-Bailarako Etxeazpian famili batentzako moduko etxearen lehenbiziko okupazioa egiteko.

    BI: Lizentzia jasotzeko, ordea, 68.812 PTA ordaindu behar ditu.

    Espedienteei buruzko informeak:

    9.- Jose Ramon Boedo Ossoriok Promociones Gorosta, S.A.ren izenean eraginda bideratzen ari garen jarduera-espedienteari buruzko informea, Arretxene kaleko lokal bat garajetarako jarri dezaten.

    José Ramón Boedo Ossoriok Promociones Gorosta S.A.ren izenean eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientea aztertu ondoren (Arretxene kaleko 1, 2, 4 eta 5.eko lokaletan obrak egin eta automobilak gordetzeko garaje jartzeko), eta kontuan izanik Udaleko teknikariak kontra egindako informea, auzokoek egindako erreklamazioak eta gaur egun indarrean dauden Arau Ordezkatzaileek ez dutela onartzen honelako erabilera motarik lokal horietan, komertziala baizik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ezezkoa ematea Jose Ramón Boedo Ossoriok Promociones Gorosta, S.A.ren izenean bideratzen ari den jarduera espedienteari, Udal Planeamenduan lokal horien erabilpena komerzial agertzen delako.

    10.- Jose Javier Askasibar Jacak eraginda bideratzen ari garen jarduera-espedienteari buruzko informea, tableroak eta aglomeratuak gorde eta saltzen aritzeko.

    José Askasibar Jacak (Madelesa S.L.ren izenean) eragin eta tramitatzen ari garen jarduera-espedientea (Ipintza poligonoko P-1 partzelako lokal batean egurrezko oholak eta aglomeratuak bildu eta saltzen aritzeari buruzkoa) eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Informea aldekoa egitea José Askasibar Jacak (Madelesa S.L.ren izenean) ekarritako jarduera-espedientearentzat, lizentzia izateko pabilioi batean (Ipintza poligonoko P-1 partzelan) egurrezko oholak eta aglomeratuak bildu eta saltzen aritzeko

    BI: Espedientea, orobat, Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera bidaltzea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.

    Fakturak eta aurrekontuak:

    11.- Onartzea UTE Lezok aurkeztutako 16. ziurtagiria, kiroldegia eraikitzearena.

    Ikusirik UTE Lezok aurkeztutako 16. obra ziurtagiria, kiroldegia eraikitzearena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea UTE Lezok, kiroldegia eraikitzeagatik aurkeztutako 16. obra ziurtagiria, 4.890.251,- pezetakoa (0 99-1039/97).

    12.- Onartzea aurrekontua eta ematea 30. poligonoko (Pysbe auzoa) etxeen zulo beltzeko hondakin fekalak ateratzeko lanak.

    30. poligonoko (Pysbe auzoa) etxeen zulo beltzeko hondakin fekalak atera beharra daude eta lan horiek egiteko Berako-Easo, S.A.k eta Nerki S.A.k aurrekontu bana aurkeztu dute. Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 1.696.840,- pezetako aurrekontua onartzea 30. poligonoko etxeen zulo beltzeko hondakin fekalak ateratzeko lanak egiteko, eta Berako-Easo S.A. enpresari ematea lan hauen egitea (AD 544-97).

    13.- Onartzea Pinturas Isidoro Aguilarrek aurkeztutako faktura, Herri Eskolako komunetan egindako lan batzuena.

    Pinturas Isidoro Aguillarrek ekarritako faktura, Herri Eskolan egindako lan batzuena eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea Pinturas Isidoro Aguillarrek ekarritako faktura, Herri Eskolako komunetan egindako lan batzuena: 3.173.397 PTA. (AD 436, 437, 567/97).

    Gobernu Batzordeak 1997ko uztailaren 16an egin zuen bilkuran 2.639.507 PTA-ko aurrekontua onartu zuen arren, ustegabeko batzuk sortu dira eta horiek igo dute azkenean kontua.

    14.- Onartzea Jose Antonio Etxandi elektrikariak aurkeztutako faktura, Haurtxo haurtzaindegian egindako lanena.

    Jose Antonio Etxandi Jaunarenak ekarritako faktura (haurtzaindegian egindako lanena) eta teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea Jose Antonio Etxandi Jaunarenak ekarritako faktura, Haurtxo haurtzaindegian egindako lanena: 1.432.924 PTA. (1997ko ekainaren 4an onartu zuen Gobernu Batzordeak aurrekontua).

    BI: Onartzea, orobat, haurtzaindegiko zuzendaritzak aginduta egindako lanen faktura: 39.583 PTA.

    Beste lizentzia batzuk:

    15.- Gobernu Batzordearen iritzira jartzea Juan Collado Corchosek egindako eskabidea, pertsonak garraiatzeko baimena (taxi plaza) etenda uztea.

    Juan Collado Corchosek eskabidea egin du, bidaiariak garraiatzeko duen baimena (2. taxi-plaza) eteteko eskuz aldatzea lortzen duen bitartean, Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioak emandako elbarritasun iraunkor erabatekoaren arabera ez baita gauza taxista aritzeko. Horiek horrela direla, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea Juan Collado Corchosek egindako eskabidea, hau da, bidaiariak garraitzeko duen baimena (2. taxi-plaza) etetzea aldatzea lortzen duen bitartean.

    16.- Julian Mendizabal Toledori ematea urte beterako Udalak Jaizkibel mendian duen terreno bat (12.000 m²) erabiltzea.

    1997ko maiatzaren 16an egindako bandoaren bidez epea ireki zen (maiatzaren 30era arte) Elortegi baserriaren gainaldeko terreno bat (12.000 m²) urte betean erabili nahi zuenak bere eskaintza egin zezan.

    Eskaintza egiteko garaian inork ere ez zuen deusen eskaintzarik egin. Hori baino lehen, ordea, terrenoa erabiltzen uzteko eskatu zuen Julian Mendizabal Toledok. Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Julian Mendizabal Toledori ematea Elortegi baserriaren gainaldeko terreno bat (12.000 m²) urte betean erabili dezan. Baldintza huetan:

    - Terrenoari garbi eutsi behar dio.

    - Ez da deusen kanonik kitatuko terrenoa erabiltzen uzteagatik.

    - Kontratua egingo da bi aldeen artean, hau da, Julian Mendizabal Toledoren eta Udalaren artean.

    GIZARTE ONGIZATEKOAK:

    17.- Gizarte beharrizan larrietarako laguntza batzuk ematea.

    Ikusirik gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerez gizarte langileak egin duen txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea espediente hauei (AD 572/97):

    326 a .......... 36.000,-pta

    468 a .......... 60.000,-pta

    175 a .......... 46.800,-pta

    016 a .......... 51.000,-pta

    387 a .......... 41.436,-pta

    294 b .......... 61.320,-pta

    425 b .......... 60.000,-pta

    421 b .......... 60.000,-pta

    051 b .......... 60.000,-pta

    404 b .......... 70.000,-pta

    408 b .......... 5.000,-pta

    231 b.........140.000,-pta

    469 b .......... 60.000,-pta

    224 a .......... 23.028,-pta

    034 a .......... 23.018,-pta

    18.- Aztertzea pertsona bat hirugarren adinekoentzako erresidentzia egotea kostatzen dena finantzatzea.

    Luis Mª Sadak 3. adineko egoitzan izatearen kostoa ordaintzeko Udalari egindako eskabidea eta Luis Mª Sadak berak 3. adineko egoitzan izatearen finantziazioan parte hartzeko sinatutako konpromezu ekonomikoa aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ez onartzea Luis Mª Sadak egindako eskabidea, eta Gobernu Batzordeak 1997ko ekainaren 18an egindako batzarraldian hartutako erabakia berrestea.

    BI: Luis Mª Sadarekin elkarrizketa bat izatea dauden konpromezuak bete daitezen.

    19.- Diruz laguntzea Lezoko Emakume Taldea, helduentzako aktibitate batzuk egin ditzan.

    Lezoko Emakume Taldearen eta Lezoko Udaleko Gizarte Zerbitzuen artean 97-98 ekitaldirako landu den "Helduentzako Aktibitateen" proiektua eta programazioa aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 1.800.000 PTA ematea Emakume Taldeari aipatu aktibitateak egiteko. Dirulaguntza hau hiruhilekotan ordainduko da era honetan zatituta:

    1.go hiruhilabetea: 600.000 pta

    2. hiruhilabetea: 600.000 pta

    3. hiruhilabetea: 600.000 pta

    BI: Dirulaguntza hauek hiruhilabetearen hasieran ordainduko zaizkio Emakume Taldeari. Hiruhilabeteak amaitu ondoren gastuak justifikatu beharko dituzte.

    Ekitaldi amaieran, baldin eta egindako gastuen justifikazioak Udalak emandako dirulaguntza baino txikiagoak balira, diferentzia bueltatu beharko dute.

    HIRU: Dirulaguntza hau 1997ko udal aurrekontutako "1-00-00-227-313 00-04-00" partidaren kargu izango da (AD 570/97).

    20.- Onartzea Lezon Argibide programa abian jartzea.

    Pobreziaren aurkako egitasmoaren barnean dauden onuradunei zuzenduta Nerea Etxezarretak aurkeztu duen ?Argibide? programa eta horri buruz gizarte langileak egindako balorazio txostena aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea Pobreziaren aurkako egitasmoaren barnean dauden onuradunei zuzendutako ?Argibide? programa martxan jartzea Lezon.

    BI: Udalak bere gain hartzea programa honen kostua: 320.000 PTA, guztira. Programa hiru hilabetetan burutuko da, eta 128 ordu izango ditu guztira.

    HIRU: Gastu hori 1997ko Udal Aurrekontutako ?1-00-00-227-313 00-98-00? partidari atxikitzea (AD 569/97).

    21.- Ituna izenpetzea Udalaren eta Hezkuntza Sailaren artean lanbide hastapeneko programa bat aurrera ateratzeko.

    Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lankidetza-itune baten zirriborroa bidali digu Lanbide Hastapeneko programa bat egiteko Lezon 1997-98 ikasturtean. Ikastaroa Gizarte zerbitzuetako laguntzaile ikasteko da. Ikastaroa egiteko emandako dirulaguntza, berriz, 5.467.312 PTA da (bost milioi, laurehun eta hirurogeita zazpi mila, hirurehun eta hamabi pezeta). Horiek horrela direla, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Izenpetzea Ituna Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta Lezoko Udalaren artean lanbide hastapeneko programa bat egiteko Lezon, eranskinean doan ereduaren arabera, ?gizarte zerbitzuetako laguntzailea? ikastaroa emateko.

    BI: DEIKAGEST, S.L.ri ematea ikastaroa kudeatzea eta ematea urte betean (hau da, 1997ko irailaren 25etik 1998ko irailaren 25era) helburu honekin berberarekin orain hurrena egindako kontratuaren baldintza berberetan.

    HIRU: Kontratuaren prezio behin-betikoa 7.810.446 PTA jartzea (zazpi milioi, zortziehun eta hamar mila, laurehun eta berrogeita sei pezeta), 1-00-00 227 321 00-07-00 aurtengo partidan jarrita dagoena.

    LAU: Baimena ematea ikastaroa kudeatzeko eta emateko moduko lokala errentan hartzeko DEIKAGEST, S.L.k erabil dezan urte betean.

    BOST:Dena den akordioa kreditu aldaketa onartzeari baldintzatua dago, gaur egun ez baitago nahiko konsignaziorik hitzarmena finantziatzeko.

    22.- Berritzea hirugarren adinekoei soinketa emateko irakaslearekiko kontratua.

    Mª Carmen LARRIBA ZAMORAren kontratua berritzeaz gizarte laguntzaileak eginiko txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Kontratua kontratu laborala da, eta hiru hilabeteko iraupena du: 1997ko urriaren 1etik abenduaren 19ra arte.

    BI: Tarte horretan 34 ordu beteko ditu Mª Carmen Larribak, asteko hiru egunetan (astelehen, asteazken eta ostiraletan) hiru ordu eginez.

    HIRU: Zerbitzu hori ematearen truke Mª Carmen LARRIBA ZAMORAk 119.340 pezeta jasoko du guztira (ehun eta hemeretzi mila, hirurehun eta berrogei pezeta). Ordainketak hiru hilabetetan banatuko dira, eta fakturak aurkeztu ondoren ordainduko.

    LAU: Kopuru hori kendu egingo da Gizartekintzak (Foru Aldundiak) Udalari eta Udalak Aiton-Bordari 3. adinekoen ekintzak egiteko urtean ematen dion dirutik (500.000 PTA).

    23.- Berritzea eskulanak emateko irakaslearekin egindako zerbitzu-kontratua.

    Eskulanetako monitorearen kontratua (zerbitzu bat hartzekoa) bukatuta dagoenez, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Kontratua luzatzea (oraingo baldintzetan berberetan) Mª Mercedes Alfaro Ruizi (eskulanetako monitoreari), 1997eko urriaren 2tik abenduaren 18ra. Hogeita hamasei (36) ordu beteko ditu guztitara eta 91.440,- pezeta (laurogeita hamaika mila, larehun eta berrogei pezeta) jasoko.

    BI: Kopuru hori kentzea Gizartekintzak (Foru Aldundiak) Udalari 3. adinekoen ekintzak egiteko urtean ematen dion dirutik (500.000 PTA).

    24.- Onartzea Aiton Bordako taberna ustiatzeko eskubidea emateko oinarri berriak.

    Aiton Bordako taberna esleitzeko kontratua abenduaren 31n amaitzen denez, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Lezoko Aiton Bordako tabernaren ustiapen eskubidea adjudikatzeko oinarri berriak onartzea.

    BI: Gaur egun taberna ustiatzen duen Mª Teresa Amiano Ruiz-i jakinaraztea 1997ko abenduan amaitzen zaiola taberna ustiatzeko eskubidea.

    25.- Onartzea ?Lorazaintza ikastaroa? aurrera ateratzea eta hura emateko nekazaritzako injeniero teknikoa hartzeko oinarriak.

    Gobernu Batzordeak ekainaren 4an egin zuen bilkuran aurrera eramatea erabaki zuen ?Lorazaintza ikastaroa?, denbora luzean lanik gabe daudenentzakoa. Baldintza zen, ordea, dirulaguntza jasotzea erakunde publikoetatik.

    Hala, proiektua aurrera ateratzen laguntzeko eskabideak egin eta gero, 870.331 PTA eman ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak Toki Gorporazioekin batera Lana Suspertzeko programatik Nekazaritzako Injeniero Tekniko bat hartzeko ikastaroa emateko.

    Eta beste 1.350.000 PTA Gizartekintzak (Foru Aldundiko erakundeak) Gizarte Kooperaziorako Planetik proiektu hau berbera aurrera ateratzeko.

    Dirulaguntza horiek biak jaso ditugunez, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Aurrera eramatea ?Lorazaintza ikastaroa? izeneko proiektua. Ikastaroa denbora luzean lanik gabe daudenentzako da, Pobreziaren Aurkako Borrokarako Planean, eta 3.000.000 PTA-ko aurrekontua du.

    BI: Nekazaritzako Injeniero Tekniko bat hartzea 9 hilabetean egun erdiz lan egiteko, B taldeko 11. mailari dagokion soldata kobratuz.

    HIRU: Onartzea Nekazaritzako Injeniero Teknikoa hartzeko baldintzak. (Proposamenarekin batera doaz).

    LAU: Baimena ematea ?Antxillastegi? izeneko terrenoa erabil dezaten ikastaroa emateko, eta baita hango biltegia eta han diren makina eta erraminta guztiak.

    BOST:Baimena ematea 1-00-00-227-313 00-98-00 partidan (?Beste programa sozial batzuk? izenekoan) dagoen dirua gastatzeko.

    LANGILEEKIKOAK:

    26.- Famili hezitzailea hartzea hamar hilabeterako.

    Gizarte langileak ?Irakatsi eta ikasteko orientabide? zerbitzuari buruz egindako balantzea aztertu eta INEMek Lezoko Udalari famili hezitzailea hartzeko emango dion dirulaguntza kontuan izanik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Luis Legorburu Elizegiri lan kontratua egitea 10 hilabeteko iraupenekoa,

    aipaturiko zerbitzuaz arduratzeko.

    BI: Lan kontratua ondorengo baldintzetan egitea:

    -Iraupena:10 hilabete, 1997ko irailaren 25etik 1998ko uztailaren 24 arte.

    -Lanordua : %50

    -Lan-maila: 11

    27.- Berrestea alkatearen 126. dekretua (nitxoak eraikitzeko lanak emateari buruzkoa), 129.a (kalegarbitzailea hartzea ordezkapen bat egiteko), 134.a (kalegarbitzailea hartzea lan pilaketagatik) eta 139.a (langileak hartzea brigadari laguntzeko festetan).

    Hurrengo dekretuak berretsi dira:

    126. dekretua (nitxoak eraikitzeko lanak emateari buruzkoa), 129.a (kalegarbitzailea hartzea ordezkapen bat egiteko), 134.a (kalegarbitzailea hartzea lan pilaketagatik) eta 139.a (langileak hartzea brigadari laguntzeko festetan).

    Aho batez urjentzia onartu eta gero, hurrengo gai hauek ere aztertzea erabaki dute:

    URJENTZIAZ:

    28.- UTE Lezori ematea 1.go Sistema Orokorra urbanizatzeko lanak; eta 1.go Sistema Orokorreko obren zuzendaritza kontratatzea.

    Lezoko Udalaren Osoko Bilkurak, irailaren 16an egin zuen bileran, behin betiko onartu zuen 1.go Sistema Orokorra Urbanizatzeko Proiektua (2. fasea).

    Kiroldegia eta haren azpiko garajeak egiteak lehenbailehen egitea eskatzen du lehen esan dugun proiektuak dakartzan lan batzuk. Zehazki zer lan egin behar den Udaleko arkitektu asesorearen informean heldu da. Lanak egitea nori eman erabakitzeko, berriz, begiratu, alderatu eta onartu egin dituzte proiektuaren egileek kiroldegia egiten ari den enpresak (UTE Lezok) aurkeztutako prezioak.

    Beste alde batetik, komeniko gauza dela jo da pertsona batzuk izendatzea 1.go Sistema Orokorra urbanizatzeko lanak zuzentzeko, orain emango diren lanak bezala gero emango direnak zuzentzeko.

    Horiek horrela direla, hona Gobernu Batzordearen ERABAKIA:

    BAT: UTE Lezori ematea 8.729.465 pezetatan, Pedro Mª Azkue Elosegi injenieroak egindako aurrekontuaren arabera, 1.go Sistema Orokorra urbanizatzearen 2.go faseko lanak egitea.

    BI: Raimundo Mendiburu Abad, Rafael Errazkin (arkitektuak) eta Pedro Mª Azkue (injenieroa) hartzea 1.223.228 pezetatan (BEZ aparte) 1.go Sistema Orokorra urbanizatzearen 2.go faseko lanak zuzentzeko.

    Idazkariak ohartarazi egin du kontuhartzailearen informerik gabe emanak direla bi kontratu horiek.

    Alkateak esan du 1.go Sistema Orokorra urbanizatzeko izendatutako diruetan kontatuko dela horien gastua, eta badela behar adina diru hartarako.

    29.- Izena jartzea Lopeneko plaza berriari.

    Lopeneko etxe berrien plazari ?Lopene plaza? izena jartzea erabaki du Gobernu Batzordeak.

    30.- Praktiketan ari den funtzionario izendatzea Pilar Aizkorreta Saizar.

    Dirubilketako administrari laguntzailea hartzeko izendatutako epaimahaiak egindako proposamena kontuan harturik, eta plaza betetzeko izendatutakoak ere (Mª Pilar Aizkorreta Saizarrek) dokumentalki erakutsi dituenez oinarritako 10. baldintzan heldu diren betebeharrak bete egiten dituela, hona Gobernu Batzordearen ERABAKIA:

    BAT: Praktiketan ari den funtzionario izendatzea Pilar Aizkorreta Saizar Dirubilketako administrari laguntzaile posturako. Praktikaldia hiru hilekoa izango da.

    BI: Jakinarazpena jaso eta hiru egun izango ditu Pilar Aizkorreta Saizarrek plaza hartzeko.

    28.- Galderak eta eskaerak.

    Maixabel Unzainek adierazi du kexak daudela kalegarbitzeileekin, ez omen dira kaleak behar bezala garbitzen.

    Adierazi du, halaber, udal langileek norabaitea joan behar dutenean, aurrez eskaria egin behar dutela eta gero justifikantea ekarri eskariari eransteko.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:05ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna