1997.eko Uztailaren 16ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hamaseigarrena. Goizeko 10etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jone Salaberria Lizarazu, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Maixabel Unzain Zapiain (zinegotziak) bildu dira.

    Agustina Pontesta Garmendiak ezin izan du bilerara etorri.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- Onartzea, egoki joz gero, 1997ko uztailaren 3an egindako bilerako akta.

    Aho batez onartu dute 1997ko uztailaren 3an egindako bilerako akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren ihardueren berri ematea.

    Ez da deusen berri eman.

    HIRIGINTZA:

    Obra lizentziak:

    3.- Onartzea Donibane kaleko 12. sotoko lokal batean obrak egiteko proiektua eta ematea, era berean, obrak egitea.

    Obrak egiteko asmoa du Udalak AEKri Donibane kaleko 12. sotoan utzita daukan lokalean, euskarazko eskolak hobeto emateko moduan jartzeko.

    Hala, Izaskun Zabala Cobeaga arkitektuak barne erreformarako egindako proiektua azterturik, eta Udaleko arkitektu asesoreak egindako informean oinarriturik, behean heldu den erabakia hartu Gobernu Batzordeak:

    BAT: Onartzea Izaskun Zabala Cobeaga arkitektuak Donibane kaleko 12. sotoko lokalaren (AEKko Euskaltegiaren) barne erreformarako egindako proiektua.

    BI: Tecsa-Jaureguizahar UTEari ematea Donibane kaleko 12. sotoan egin beharreko lan horiek 14.267.950 pezetatan.

    Idazkariak adierazi du legearen kontrakoa dela erabakia, ez delako lehiaketarik izan eta aurrekontuan ez dagoelako dirurik lan horretarako izendatuta.

    Alkateak dio badakiela ilegalitatea ezin dela justifikatu, baina hasera batean Lopeneko lokal bat AEKri ematea pentsatzen zela, hori ez dela horrela gertatu eta ondorioz Donibane kaleko lokaletan obrak egitea erabaki dela.

    Esan du, hala berean, 5.000.000 daudela kontsignaturik lan horretarako (AD 439/97) eta gainontzekoa finantzatzeko kreditu aldaketa bat egitea proposatuko diola plenoari.

    Fakturak eta aurrekontuak:

    4.- Onartzea 4. ziurtagiria eta kitapena, Construcciones Biargi, S.L.k ekarria San Juan Bataiatzailearen elizaren iparraldeko eskailera konpontzen eta ingurua urbanizatzen egindako lanena.

    Mahi gainean gelditu da, aparejadoreak egin behar duen txostena falta baita.

    GIZARTE ONGIZATEKOAK:

    5.- Onartzea langile bat kualifikaziorik gabeko peoien lan-poltsan sartzea.

    Jesus Mª Correas Enriquezen eskabidea (kualifikatu gabeko peoien lan-poltsan sartzea) eta gizarte laguntzaileak egindako txostena aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU

    BAT: Sartzea Jesus Mª Correas Enriquez kualifikatu gabeko peoien lan-poltsan, gizarte programakoen sailean, zerrendako azkeneko tokian (Rosario Uzarraga Larrearen ondoren).

    BI: Lan-poltsan egoteko, ordea, hitz eman eta bete egin behar du baldintza hau: berriz hasi eta bukatzea Gizakia Helburu-n programa. Gizarte laguntzaileak begiratuko du baldintza betetzen duen.

    6.- Onartzea pertsona bati etxez-etxeko laguntza ematea.

    Etxez-etxeko laguntza eskatzeko Concha de la Fuente Canok egin duen eskabidea eta horri buruz gizarte laguntzaileak egin duen txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Etxez-etxeko zerbitzua ematea hemen heldu denari eta baldintza hauetan:

    1. Concha de la Fuente Cano: Zerbitzua norberarentzako lanak eta etxerako lanak izango da, eta astean 2 ordukoa izango da, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera. Zerbitzua Josefa Lasarte San Sebastian laguntzaileak emango du. Zerbitzua jasotzeagatik dagokion diru-ekarpena, hilean, hau da: 1.902.- pezeta.

    7.- Ematea dirulaguntza bat laguntza sikologikoa jasotzeko programa egitera joateko.

    Carmen Vidal Pazosek laguntza psikologikoa jasotzeko eskaera egin du, eta terapia saioetara joaten da, hala baloratu zuelako Lezoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte langileak. Laguntza psikologikoa jasotzeko saioen kostua, guztira, 72.600,- pta da.

    Gizartekintzak eta Lezoko Udalak Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Sarea osatzeko sinatutako Hitzarmenaren arabera, Lezoko Udalak laguntza psikologikoa kostatzen denaren %25 ordaindu behar du eta %75 Gizartekintzak.

    Hala, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposatuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Udalak aurreratzea famili terapiaren kostu osoa, guztira, 72.600,- pta.

    BI: Udalak beregain hartzea laguntza psikologikorako saioen kostuaren %25, hau da, 18.150,- pta., eta beste %75, hau da, 54.450,- pta. Gizartekintzak ordainduko dio Udalari.

    HIRU: Kopuru hori partida honi atxikitzea: 1-00-00-227-313 00-99-00 ?Famili eskuhartzea? izenekoan.

    LANGILEEKIKOAK:

    8.- Onartzea etxez-etxeko hiru langileren lanaldia handitzea.

    Gobernu Batzordeak onartu egin zituen etxez-etxeko laguntza jasotzeko egindako eskabide berriak, baina egun ez dago zerbitzu guztia betetzeko adina ordu. Hala, ordezkari sindikalari galdetu eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea behean heldu diren etxez-etxeko laguntzaileei lanaldia handitzea, zerbitzu hauek eman ditzaten:

    A.- Egunean ordu bete handitzea Angeles Zuloaga Olascoagaren lanaldia (egunean sei ordu, guztitara), Juan Indacoechea Tellecheari etxeko lanak egiteko eta berari kontu egiteko astean bi ordutan, eta astean hiru ordutan Maria Zabaleta Ibargureni.

    B.- Egunean ordu bete handitzea Paula Dávila Cabanillasen lanaldia (egunean sei ordu, guztitara), Isabel Piñas Alonsori etxeko lanak egiteko eta berari kontu egiteko astean bi ordu eta erditan, eta beste bi ordu eta erditan Sebastian Jiménez Torresi.

    C.- Egunean bi ordu handitzea Josefa Lasarte San Sebastianen lanaldia (bost ordu eta hogeita lau minutu egunean, guztitara), Concha de la Fuente Canori etxeko lanak egiteko eta berari kontu egiteko astean bi ordutan.

    BI: Onartzea lanaldi horiek ttikitzeko aukera ere, baldin eta zerbitzurik ematerik ez bada, egunean 5 orduko gutxieneko lanaldiari eutsiz beti lanaldi ohiko gisa.

    KULTURAKOAK:

    9.- Dirulaguntza ematea Gaintxurizketako Festetako Batzordeari.

    Abuztuaren erdi aldera Gaintxurizketako San Roke jaiak ospatzen dira; hori dela eta, bertako jai batzordeak egindako eskaria ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 600.000,- pezetako dirulaguntza ematea Gaintxurizketako festa batzordeari auzoko festak antolatzeko (AD 433-97).

    Aho batez urjentzia onartu eta gero, hurrengo gai hauek ere aztertzea erabaki dute:

    URJENTZIAZ:

    10.- Monseñor Pildain Herri Eskolan eginbeharreko egokitze lanak esleitzea.

    Haur eta Lehen Hezkuntzako mailetan eman den ikasle kopuruaren gorakada kontuan izanik, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua sortzearen ondorioz udalerri honetan gertatu den eskolatze arazoa aztertu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Lehen Hezkuntzako taldeak Monseñor Pildain eraikinean birkolokatzea proposatu du, Jaizkibel Azpi eraikina handitzen den bitartean.

    Handitzea burutu bezain pronto Monseñor Pildain eraikina Udalera itzuliko denez, Hezkuntza Sailak hala eskatuta, eraikin horretan egin beharreko egokitze lanak (elbarrientzat komunak eta komun zaharren konponketa) bere gain hartuko ditu Lezoko Udalak.

    Horiek horrela, eta lan horiek egiteko Pinturas Isidoro Aguilarrek aurkeztutako aurrekontua azterturik, eta horri buruz Udaleko teknikariak dioena kontuan hartuz, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Pinturas Isidoro Aguilarri ematea Monseñor Pildain herri eskolan egin behar diren lanak. Lanak hauek dira: komun berri bat egitea eta komun zaharrak konpondu eta pasiloko hormak eta egurrak margotzea. Aurrekontua: 2.639.507,- pezeta (AD 436-97 eta 437-97).

    Idazkariak adierazi du ez dela lehiaketarik izan.

    11.- Galderak eta eskaerak.

    Alkateak esan du Olamartatik pasa behar duen herribideko obrak gelditu egin direla, Olamartako jabeak eta inguruko baserritarrak bide partikularra dela baitiote. Gai hau argitzeko informe juridikoa egitea eskatu da eta prozedura urjentziaz ematea erabaki da.

    Gobernu Batzordearen hurrengo bilera uztailaren 30ean egingo da, 10:00etan.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna