1997.eko Maiatzaren 21ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren hogeita batgarrena. Goizeko 10etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jone Salaberria Lizarazu, Agustina Pontesta Garmendia eta Maixabel Unzain Zapiain (zinegotziak) bildu dira.

    Jesus Mª Martiarena kanpoan da eta ez da etorri.

    Xabier Loiola Aristik Gobernu Batzordearen idazkaritza Karlos Etxezurieta Sarasolaren esku utzi duenez, horrek egin du gaurko idazkaritza.

    1.- Onartzea, egoki joz gero, 1997ko maiatzaren 7an egindako bilerako akta.

    Aho batez onartu dute 1997ko maiatzaren 7an egindako bilerako akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren ihardueren berri ematea.

    Ez da ezeren berri eman.

    HIRIGINTZA:

    Informeak:

    3.- Luis Gaytan de Ayalak Vda. de Londaiz y Sobrinos de Mercader, S.A.ren izenean ekarritako iharduera-espedientearen gaineko informea, gasoila gordetzeko depositua jartzeko 110. poligonoko Ipintza kalean, 44.ean.

    Luis Gaytan de Ayalak Vda. de Londaiz y Sobs. de L. Mercader, S.A.ren izenean eraginda tramitatzen ari garen iharduera-espedientea aztertu ondoren (40.000 litro gasoil gordetzeko moduko depositua egiteko bistan 110. poligonoan, Ipintza kaleko 47.ean), eta teknikariaren informea ere aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Aldeko informea egitea Luis Gaytan de Ayalak Vda. de Londaiz y Sobs. de L. Mercader, S.A.ren izenean eragindako iharduera espedientearentzat, 40.000 litro gasoil gordetzeko moduko depositua egiteko bistan 110. poligonoan, Ipintza kaleko 47.ean.

    BI: Gipuzkoako Foru Aldundira bidaltzea espediente osoa (Ingurugiro Departamentura) haiek jarri behar dituzten zuzenketa-neurriak jartzeko jartzea tokatuz gero.

    4.- Gure Bus, S.A.L.k aldatuta ekarritako iharduera-espedientearen gaineko informea, 103 poligonoan, Irurtzun kaleko 8.ean, gasoila gordetzeko bi depositu jartzeko lizentziaren gainekoa.

    Gure Bus, S.A.L.k eraginda tramitatzen ari garen iharduera-espedientea eta teknikariaren informea ere aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Aldeko informea egitea Gure Bus, S.A.L.k ekarritako iharduera-espedientearentzat, lizentzia izateko 103. poligonoko Irurtzun kaleko 8.eko pabilioian bi depositu jartzeko.

    BI: Gipuzkoako Foru Aldundira bidaltzea espediente osoa (Ingurugiro Departamentura) haiek jarri behar dituzten zuzenketa-neurriak jartzeko jartzea tokatuz gero.

    Fakturak eta aurrekontuak:

    5.- Onartzea Biargi, S.L.k ekarritako faktura, Donibane kaleko horma egitearena kitatzeko.

    Gai hau mahai gainean gelditu da, obrak amaituak edo behar bezala eginda daudela esanez udal teknikoak egin behar duen txostena falta baita.

    6.- Onartzea Biargi, S.L.k ekarritako faktura, San Juan Bataiatzailearen elizaren iparraldeko aieka urbanizatzearena kitatzeko.

    Gai hau mahai gainean gelditu da, obrak amaituak edo behar bezala eginda daudela esanez udal teknikoak egin behar duen txostena falta baita.

    7.- Onartzea Garsa, C.B.k ekarritako faktura, Zubitxo kaleko espaloietan egindako lanena.

    Gai hau mahai gainean gelditu da, obrak amaituak edo behar bezala eginda daudela esanez udal teknikoak egin behar duen txostena falta baita.

    8.- Onartzea Urapres-ek ekarritako aurrekontua, Darietako sobrepresoreari kontu egiteko urte betean.

    URAPRESek egindako eskaintza aztertu ondoren, Darietan jarrita dagoen sobrepresoreari kontu egitekoa, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea URAPRESek ekarritako aurrekontua, Darietan jarrita dagoen sobrepresoreari kontu egiteko urte betean.

    BI: Kontu egitearen prezioa 114.050 PTA da (AD 290-97).

    GIZARTE ONGIZATEKOAK:

    9.- Pertsona bat zaharren egoitzan egotea kostatzen dena finantzatzeko konpromezua hartzea.

    Ignacio Salaberria Elizaldek egin duen eskaera aztertu ondoren, 3. adineko egoitza batean sartzeko, eta azterturik egonaldiaren gastua finantzatzeko txostena ere azterturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Konpromezua hartzea Ignacio Salaberria Elizalde ?Julian Rezola? 3. adineko egoitzan egoteak dakarren gastua finantzatzeko. Kostua, hilean 35.192,- pta da (hogeita hamabost mila ehun eta laurogeita hamabi pezeta).

    Idazkariak adierazi du Kontuhartzailetzako txostena falta dela.

    10.- Ordaintzea Euskal Fondoari 1997ko kuota.

    Euskal Fondoak bidalitako idatzia, aurtengo kuotaren ordainketari buruzkoa, ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: EUSKAL FONDOAri 255.000.- pezetako dirulaguntza ematea (berrehun eta berrogeita hamabost mila pezeta), aurtengo kuotaren ordainketa kontzeptutan.

    BI: Kopuru hori partida honi atxikitzea: 1-00-00-481-313-00-01-00 ?3. munduarekin kooperatzeko fondoa".

    Idazkariak adierazi du Kontuhartzailetzako txostena falta dela.

    11.- Diruz laguntzeko eskatzea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari ?Gizarte zerbitzuetako laguntzailea? ikastaro hasierako bat aurrera ateratzen.

    Jakin dugu Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak 1997ko martxoaren 18an agindua argitaratu zuela dirulaguntzak emateko Udalei Lanbide Hastapeneko Programak egiten laguntzeko.

    Hala, aurreko ikasturteko esperientzia positiboa izan denez, bide horri eutsi egin nahi zaionez eta Deikagest, S.L.k 1997-98 ikasturterako egindako hezkuntza proposamena ikusita, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Eskatzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari Lanbide Hastapeneko ikastaro bat, ?gizarte zerbitzuetako laguntzailea? martxan jartzeko dirulaguntza; Gizarte Garantiako Programaren barruan, beti ere.

    BI: Konpromezua hartzea Udalak dagokion zatia finantzatzeko.

    12.- Onartzea zenbait pertsonei etxez etxeko laguntza ematea.

    Etxez-etxeko laguntza eskatzeko Juan Indakoetxea Telletxeak, Maria Zabaleta Ibargurenek eta Sebastián Jiménez Torresek egin dituzten eskabideak eta horien gainean gizarte laguntzaileak egin duen txosten azterturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Etxez-etxeko zerbitzua ematea hemen heldu direnei eta baldintza hauetan:

    1. Juan Indakoetxea Telletxea: Zerbitzua norberarentzako lanak eta etxerako lanak izango da, eta astean 2 ordukoa izango da, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera. Zerbitzua Marian Zuloaga laguntzaileak emango du. Zerbitzua jasotzeagatik dagokion diru-ekarpena, hilean, hau da: 3.045.- pezeta.

    2. María Zabaleta Ibarguren: Zerbitzua norberarentzako lanak eta etxerako lanak izango da, eta astean 3 ordukoa izango da, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera. Zerbitzua Marian Zuloaga laguntzaileak emango du. Zerbitzua jasotzeagatik dagokion diru-ekarpena, hilean, hau da: 1.185.- pezeta.

    3. Sebastián Jiménez Torres: Zerbitzua norberarentzako lanak izango da, eta astean 2 ordukoa izango da, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera. Zerbitzua Paula Davila Cabanillas laguntzaileak emango du. Zerbitzua jasotzeagatik dagokion diru-ekarpena, hilean, hau da: 4.755.- pezeta. Aurrena, ordea, Gurutze Gorriari eskatuko zaio zerbitzu hori ematea (Bolondresen Zerbitzuari), eta hark hartu ezin badu hartuko du Udalak zerbitzua ematea.

    LANGILEEKIKOAK:

    13.- Berrestea alkatearen 77. eta 78. dekretuak, kontratu batzuk egitearen gainekoak biak ere.

    Alkateak emandako 77. dekretua, pertsona bat maiatzaren 15etik ekainaren 13a bitarte kontratatzekoa, eta 78. dekretua, zenbait langile festetan lan egiteko kontratatzeko eman zena, azterturik, Gobernu Batzordeak berretsi egin ditu, aho batez.

    Aho batez PREMIAZKO HARTU ETA GERO, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dira:

    URJENTZIAZ:

    14.- Udalaren eraikinak eta lokalak garbitzeko Limpiezas Elurra, S.L.ekin egindako kontratua luzatzea.

    Limpiezas Elurra, S.L.k idatzia ekarri du Udalaren eraikinak eta lokalak garbitzeko egindako kontratua luzatu eta %3,5 handitzeko prezioa. Hala, idatzia azterturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea Udalaren eraikinak eta lokalak garbitzeko egindako kontratua luzatzea, 1998ko ekainaren 5era arte.

    BI: %3,2 handitzea zerbitzuaren prezioa, %3,2 izan baita iazko KPIa.

    HIRU: Udaleko teknikariarekin eta eskuordedunarekin bilera egitera etortzeko hots egitea Limpiezas Elurrari, zerbitzuaz hitz egiteko.

    15.- Onartzea Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako sotanoa egokitzeko lanak egiteko aurrekontua.

    Xanti Espina Anduezak aurrekontua ekarri du, ?Tomas Garbizu? Lezoko Udalaren Musika Eskolako zuzendari den aldetik, musika eskolako sotanoa egokitzeko lanak egiteko. Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea musika eskolako sotanoa egokitzeko lanak egiteko aurrekontua: 6.368.743 PTA (BEZa barne).

    Alkateak adierazi du aurrekontuan 2.000.000,- pezeta konsignaturik daudela lan horiek egiteko, eta falta den dirua ?Udalaren eraikinak hobetzeko? partidatik hartuko dela.

    Idazkariak adierazi du Kontuhartzailetzako txostena falta dela.

    16.- Diruz laguntzea Murixka Dantza Eskola.

    Apirilean dantzari txiki eguna antolatzeagatik Murixka Dantza Eskola diruz laguntzeko egindako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 500.000,- pezetako dirulaguntza ematea Murixka Dantza Eskolari, apirilean antolatutako dantzari egunaren gastuei aurre egiteko.

    Idazkariak adierazi du Kontuhartzailetzako txostena falta dela.

    14.- Galderak eta eskaerak.

    Gobernu Batzordeak ohar hauek egin dituzte:

    - Gizarte laguntzaileari, Dorleta Jimenezi, eskatzen zaio, alde batetik, proposamenak txosten ekonomikoa behar duenean proposamenarekin batera aurkezteko txostena; eta, beste alde batetik, Gobernu Batzordera ekarri beharreko dokumentazioa Gobernu Batzordea egitea tokatzen den aurreko ostiraleko pronto edukitzeko.

    - Aparejadoreari, Joseba Eizagirreri, kalegarbitzaileekin hitz egiteko eskatzen zaio, Euskal Herria plaza, goiko elizaren ingurua eta kaialdera doazen eskailerak behar bezala garbitzen ez direla eta zenbait kexa baitaude.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:25ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna