1996.eko Ekainaren 13ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko ekainaren hamahirugarrena. Goizeko 10:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako Aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkate-lehendakaria, Jone Salaberria Lizarazu eta Jesus Mª Martiarena Jaka, zinegotziak, bildu dira.

    Maixabel Unzain Zapianek ezin izan du bilerara etorri.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- Onartzea, egoki joz gero, 1996ko maiatzaren 30eko akta.

    Aho batez onartu da 1996ko maiatzaren 30eko akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren ihardueren eta erabakien berri ematea.

    Ez da ezeren berri eman.

    HIRIGINTZA

    Obra lizentziak:

    3.- Ematea lizentzia Presentación Saldias Agestari Kale Nagusiko 10.eko sotoa, eskilerak eta fatxada konpontzeko.

    Presentacion Saldias Agestak, eskabidea egin eta lizentzia eskatu du Kale Nagusiko 10.eko sotoa eta fatxada konpontzeko, eta baita kontainerra eta aldamioak jartzeko ere. Hala, eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Presentacion Saldias Agestari Kale Nagusiko 10.eko sotoa, eskailerak eta fatxadak konpontzeko, eta kontainerra (40 egun) eta aldamioak (bi hilabete) jartzeko. Baldintza hauek betetzekotan, dena delarik ere:

    a) Teknikariek egin eta ikus-onetsitako proiektua ekartzea obrak egiten hasi baino lehen etxearen egiturari ikutuz gero obrak.

    b) Behar diren neurriak jartzea automobilen eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko.

    d) Beste hainbeste aldamioekin.

    e) Atzekoate alderako fatxadan dagoen harlandurik ez kentzea.

    f) Libre da Kale Nagusi aldeko fatxadako harria bistara ateratzea; baina, lurretik lehenbiziko solairura bitartekoa bakarrik.

    g) Gainerako fatxada guztiak zuriz pintatu behar dira, beren egurrezko zirrindekin.

    h) Bi hilabete baino lehen bukatzea lanak.

    BI: Lizentzia jasotzeko, dena dela, 200.786,- pezeta ordaindu behar dute.

    4.- Ematea lizentzia Carlos Lopetegi Mekolalderi Jaizkibel hiribideko 25. sotoko 1. pisua hortz-kontsulta jartzeko.

    Aztertu ondoren Carlos Lopetegi Mekolaldek eragin eta tramitatutako iharduera-espedientea, hagin-kontsulta jartzeko Jaizkibel hiribideko 25. sotoko 1.go pisuan; eta begiratu ondoren, orobat, Udaleko teknikariaren informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Carlos Lopetegi Mekolalderi hagin-kontsulta jartzeko Jaizkibel hiribideko 25. sotoko 1.go pisuan. Baina, dena delarik ere, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Foru Aldundiko Ingurugiro Departamentuak jarritako zuzenketa-neurriak betetzekotan. (Lizentziarekin batera bidali zaizkio zuzenketa-neurrien fotokopiak).

    BI: Obrak bukatutakoan, berriz, kontsulta irekitzeko lizentzia eskatu behar du, obrak bukatu izanaren ziurtagiria ekarri, teknikariak ikus-onetsia eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Foru Aldundiko Ingurugiro Departamentuak jarritako zuzenketa-neurriak bete dituztela berariaz jartzen duena.

    HIRU:IGOKA espedientea tramitatzeagatik 22.400,- pezeta ordaindu behar dira.

    Irekitzeko lizentziak:

    5.- Ematea lizentzia Manuel Vicenta Nicolasi Ipintza poligonoko Iribarren kaleko 7. eta 8. lokalak ireki eta automobilak konpontzen (mekanika eta karrozeria) aritzeko.

    Aztertu ondoren Manuel Vicenta Nicolasek egindeko eskabidea: ematea lizentzia Iribarren kaleko (Ipintza poligonoa) 7. eta 8. lokalak irekitzeko. Begiratu ondoren Udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Manuel Vicenta Nicolas Iribarren kaleko (Ipintza poligonoa) 7. eta 8. lokalak ireki eta automobil-konponketan (mekanika eta karrozeria) aritzeko.

    6.- Ematea lizentzia Luis Quintana Mariscali eta beste bati, Donibane, C.B. zurgindegiaren izenean, Iturrin kaleko 14. lokala ireki eta zurgin aritzeko.

    Luis Quintana Mariscalek eta Ramon Emazabelek, Donibane, C.B. zurgindegiaren izenean, lizentzia eskatu dute Iturrin kaleko 14. lokala irekitzeko. Begiratu ondoren Udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Luis Quintana Mariscali eta Ramon Emazabeli, Donibane, C.B. zurgindegiaren izenean, Iturrin kaleko 14. lokala ireki eta zurgin aritzeko.

    (Iharduera-espedientea 1992an tramitatu zen, Salvador Sarriegi Sarastiren izenean).

    7.- Eskabidea, Rosa Mª Dominguez Aguirrek egindakoa: ematea lizentzia Sotxo paba handitzeko.

    Gai hau erabakitzeke gelditu da.

    Iharduera-espedienteak:

    8.- Aldeko informea egitea Emilio Belintxon Mitxelenak aurkeztutako iharduera-espedientearentzat: autobusak gordetzeko garaje jartzea Herrikoetxe kaleko 1. pabilioia.

    Aztertu ondoren Emilio Belintxon Mitxelenak eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientea. Espedientea lizentzia izateko da, Ipintza poligonoko Herrikoetxe kaleko 1.go pabilioia autobusak gordetzeko garaje jartzeko. Begiratu ondoren Udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Informea aldekoa egitea Emilio Belintxon Mitxelenak ekarritako iharduera-espedientearentzat. Espedientea lizentzia izateko da, Ipintza poligonoko Herrikoetxe kaleko 1.go pabilioia autobusak gordetzeko garaje jartzeko.

    BI: Espedientea, orobat, Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera bidaltzea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.

    Fakturak eta aurrekontuak:

    9.- Onartzea Guipasak ekarritako faktura, Euskal Herria plazari brea botatzearena.

    Gobernu Batzordeak, 1996ko apirilaren 24an egin zuen bilkuran, Guipasari ematea erabaki zuen Euskal Herria plazari brea botatzea 5.704.523,- pezetatan.

    Hala, egindako lanen faktura ekarri du Guipasak: 6.095.387,- pezeta. Aurrekontuaren eta kontuaren arteko aldea metrokarratuak ondo hartu ez zirelako da. Horiek horrela direla, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Onartzea Guipasak aurkeztutako faktura (6.095.387,- pta.), Euskal Herri plazari brea botatzearena (O 99 682-96).

    Idazkariak ohartarazi du Kontuhartzailetzako aurkako informea dagoela, nahiko kontsignaziorik ez dagoela argudiatuz.

    10.- Roberto Garcia Antolini ematea frontoia pintatzeko lanak.

    Aztertu ondoren frontoia pintatzeko eskaintzak, Pinturas Aguilarrek eta Roberto García Antolínek eginak, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Eskaintzarik onena egin duenari ematea, Roberto García Antolíni, frontoia pintatzeko aurkeztu duen aurrekontuaren arabera: 501.909,- pta. (AD 311-96).

    BI: Pintaketa lanak abuztuan egin beharko dira eta lehenengo hamabostaldirako bukatuak egon behar dute, Josetxo Etxandiren oroimenezko txapelketa jokatzeko bidea izateko.

    11.- Kitapena, Construcciones Biargi, S.L.k ekarritakoa, Elias Salaberria hiribideko espaloia egiteagatik eta kolektorean egindako lanengatik.

    Gai hau erabakitzeke gelditu da, alkateak hobeto aztertu dezan.

    12.- Isidoro Aguilar, S.L.ri ematea Herri Eskolako etxebizitza jangela jartzeko lanak.

    Aztertu ondoren Herri Eskolan atezainarentzat zegoen etxea jangela jartzeko obrak egiteko eskaintzak; eta begiratu ondoren Udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Isidoro Aguilar, S.L.ri ematea Herri Eskolan atezainarentzat zegoen etxea jangela jartzeko obrak 1.446.600,- pezetatan (B.E.Z. aparte).

    Egin behar ez diren partidak ere sartuta daude aurrekontuan, baina, Osakidetzak kumunerako eta sukalde aiekarako jarritako baldintzak kontuan harturik, lanak emateko prezioan sartzen saiatuko da.

    Idazkariak ohartarazi du kontuhartzaileak egindako txostenaren arabera indarrean dagoen aurrekontuan nahiko konsignaziorik ez dagoela gastu honi aurre egiteko.

    13.- Jose Antonio Etxandiri ematea Herri Eskolako etxebizitza jangela jartzeko elektrika-lanak.

    Aztertu ondoren Jose Antonio Etxandi Jaunarena elektrizistak ekarritako aurrekontua, Herri Eskolan atezainarentzat jarritako etxea jangela jartzeko egin beharreko lanei buruzkoa; eta begiratu ondoren, Udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Jose Antonio Etxandi Jaunarena elektrizistari ematea Herri Eskolan atezainarentzat jarritako etxea jangela jartzeko egin beharreko elektrika-lanak 509.815,- pezetatan

    Idazkariak ohartarazi du kontuhartzaileak egindako txostenaren arabera indarrean dagoen aurrekontuan nahiko konsignaziorik ez dagoela gastu honi aurre egiteko.

    14.- Onartzea elizako horma berritzeko lanak emateko lehiaketako baldintza-orriak.

    1996ko Udal aurrekontuan aurrekusitako inbertsioen artean, elizako horma berritzeko lanena aurrikusten da, hori dela eta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lezoko San Juan Batalatzailearen Elizaren iparraldea urbanizatzeko proiektua onartzea, Ramón Ayerza Elizarain arkitektuak idatzia eta 1995eko ekainaren 1ean bisatua, 13.107.237,- pezetako aurrekontuarekin.

    BI: Obren esleipena egiteko lehiaketa publikoa arautuko duen baldintza plegua onartzea

    HIRU:Ofertak aurkezteko epea abuztuaren 30ean bukatuko da.

    GIZARTE ONGIZATEA:

    15.- Proposamena, Udalaren tasetaik salbuetsiak izateko egin diren eskaerak onartzea.

    Aurten Udal Tasetatik salbuetsiak izateko jaso diren eskaerei buruz gizarte laguntzaileak egindako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Proposamenaren lehenengo eranskinean azaltzen diren eskaerak onartzea eta bigarrengo eranskinean azaltzen direnak ukatzea.

    16.- Diruz laguntzea haur batek behar duen tratamendu psikoterapeutikoa izateak sortuko duen gastua ordaintzen.

    Gai hau erabakitzeke gelditu da, familiaren egoera ekonomikoaren berri emango duen txostenaren zain.

    KULTURA ETA EUSKARA:

    17.- Zenbait dirulaguntza ematea.

    Kultura Batzordeak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Hurrengo dirulaguntza hauek ematea (AD 314-96).

    - Allerru Futbol Sailari 500.000,- pzta.

    - Allerru Eskubaloi Saialari 100.000,- pzta.

    - Allerru Mendi Sailari 250.000,- pzta.

    - Mendi bizikletazaleak 100.000,- pzta.

    - Gipuzkoako Bertsolarien

    Elkarteari 25.000,- pzta.

    - Zamalbide eskolari 100.000,- pzta.

    - Hezikuntzari 250.000,- pzta.

    - Hezikuntzari (lan estra-

    eskolarrengatik) 150.000,- pzta.

    - Zikloturismo taldeari 100.000,- pzta.

    - Haurtxo Eskolari 5.000.000,- pzta.

    - Tiñeluri (truk txapelketa) 100.000,- pzta.

    - Allerru Elkarteari (Josetxo Etxandi

    Oroigarria antolatzeko) 1.850.000,- pzta.

    - Orratx aldizkariari

    (Joxe Luix Agirretxe) 25.000,- pzta.

    Dirulaguntzak tesoreria egoeraren arabera emango dira.

    18.- 5.OOO.OOO pezetako dirulaguntza ematea Pasaia-Lezo Lizeoari.

    Gobernu Batzordeak hurrengo dirulaguntza ematea ERABAKI DU:

    BAT:Pasaia-Lezo Lizeoari: 5.000.000 pezeta, ikasle lezoarrekin egindako garraio gastuen konpentsazio gisa.

    Dirulaguntza hau tesoreria egoeraren arabera emango da.

    Idazkariak ohartarazi du kontuhartzailearen txostena falta dela.

    Aho batez PREMIAZKO HARTU ETA GERO, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte:

    URJENTZIAZ:

    19.- Berritzea Nerea Azkue Segurolarekin udalak sinaturik duen kontratua.

    Izenpetua dago "Erakundeek elkarri lagundu eta Gipuzkoako herrietako zerbitzu sozialak sendotzeko ituna" Lezoko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren -Gizartekintzaren- artean. Itunak bermatu egiten du gizarte zerbitzuetako langiletako gastuaren (egun erdiaren) finantziazioa. Hala, Nerea Azkuerekiko kontratua bukatzear dagoenez, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Berritzea beste sei hilabeteko (1996ko uztailaren 1etik abenduaren 31ra) Nerea Azkue Segurolarekiko kontratua, egun erdiz eta 13. lan-mailarekin.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:25ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna