1996.eko Ekainaren 5ekoa

    Agiri mota

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko ekainaren bosgarrena. Arratseko zazpietan (19:00) hasi du Udalak OSOKO BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian; Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkatea, lehendakari dela eta beste zinegotzi hauek ere bileran direla: Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Mª Carmen Viaña Balda, Jose Luis Ruiz Navarro, Jesus Mª Martiarena Jaka, Mirari Recalde González, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris.

    Pello Garbizu Azkue ez da bilkuran izan.

    Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza, eta Pello Goikoetxea Agirrek interpretaritza.

    1.- Mª CARMEN VIAÑA BALDA ZINEGOTZIAREN KARGU UZTEAREN BERRI EMATEA.

    Mª Carmen Viaña Baldak, maiatzaren 29an errejistroan aurkeztu zuen idatzian, zinegotzi karguari uzteko borondatea azaldu zuen.

    Indarrean dauden legeetan (Hauteskunde Orokorren gaineko Lege Organikoko 182., 184f eta 203. artikuluak; 2568/1986 Antolakuntza eta Iharduera Araudiko 9.4) artikulua) jartzen duenez, jakinaren gainean gelditu eta ordezkoa izendatzeko tramiteak egiten hasi behar du Udalak.

    Hala, Udal-hauteskundeetarako zerrenden arabera, Hautes-Batzorde Zentralari dagokio kredentziala ematea Rafael Miguel Salaberria Echezurietari.

    Udalbatza, beraz, jakinaren gainean gelditu da Mª Carmen Viañak kargua utzi izanaz, eta behar diren tramiteak egiteko agindu du hark utzitako kargua betetzeko.

    2.- ONARTZEA AURREKO BILKURETAKO AKTAK: 1996KO MAIATZAREN 8KOA (OHIKO BILKURA) ETA 1996KO MAIATZAREN 13KOA (OHIZ KANPORAKOA ETA PREMIAZKOA).

    1996ko maiatzaren 8ko akta:

    "Bileran direnek ontzat hartu dute planteamentua; dena den, Mirari Recaldek berak onartzeko zain gelditu dira" esaldia kentzeko esan du J.M. Botok lehenbiziko orrialdeko bigarren puntuko bigarren paragrafotik, haiek ez zutela ezer ere esan-eta horrezaz, alkateak izendatu zuela iruditu zitzaielako. Onartu egin dute zuzenketa.

    Era berean, 3. puntuko botazioa egin aurretik esan zuena (5. orrian heldu da) zuzentzeko eskatu du J.M. Botok: pluralean jartzeko. Onartu egin dute zuzenketa, eta, beraz, honela idatzita geldituko da J.M. Botok esana: "J.M. Botok esan du haren alderdia ados heldu dela mozioak dakartzan printzipioekin, baina ez zaiela iruditzen Lezoko Udalaren osoko bilkura denik forumik egokiena mozioa aztertzeko, egokiagoa iruditzen zaiela Eusko Legebiltzarra, esate baterako; eta, hargatik, abstenitu egingo direla botazioan".

    Beste zuzenketarik gabe onartu dute maiatzaren 8ko akta.

    1996ko maiatzaren 13ko akta:

    Maiatzaren 13ko akta ezeren aldaketarik gabe onartu dute.

    3.- ONARTZEA 1. SISTEMA OROKORREKO ARAU ORDEZKATZAILEAK ALDATZEKO 4. PLANOA.

    Aurkeztu duen proposamena onartzea eskatu du alkateak. Hauxe dio proposamenak:

    "Diputatuen Kontseiluak 1995eko azaroaren 21ean onartu zuen behin betiko Lezoko Hiri Antolaketako 1. Sistema Orokorreko Arau Ordezkatzaileak aldatzeko espedientea, baldintza bat jarrita; eta ondoren, GAOn argitaratu zen akordioa. Hala, baldintza hura betetze aldera, eta teknikariaren informea ere aldekoa delarik, behean heldu den erabakia hartzea proposatu nahi diot osoko bilkurari:

    BAT: Onartzea 4. plano berria, Lezoko Hiri Antolaketako 1. Sistema Orokorreko Arau Ordezkatzaileak Aldatzeko espedientekoa".

    I. Urrestarazu eta J.M. Boto kexu dira Hirigintza Batzordearen bilera jarri zuten orduan jarri zutelako, eta ez dutela behar adina dokumentazio jaso iruditzen zaie. J.M. Botok esan du aldaketa horren kontra egon dela haren taldea orain arte eta orain ere kontrako botoa emango dutela.

    Diktamena eginkizun dagoenez, puntua aztertzeko premiarik dagoen erabakitzeko botazioa egin dute. Onartu egin dute premia: zazpi boto alde (alkatea, HBko gainerako zinegotziak eta EAJko bat) eta lau kontra (EAko zinegotziak eta PSE/PSOEkoak) izan baitira.

    Proposamenari berari buruzko botazioan ere lehengo emaitza bera izan da: zazpi boto alde: alkatea (Mikel Arrizabalaga Pikabea), HBko gainerako zinegotziak (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia eta Jose Luis Ruiz Navarro) eta EAJko bat (Jesus Mª Martiarena Jaka); eta lau kontra: EAko zinegotziak (Mirari Recalde González eta Iñake Urrestarazu Azurmendi) eta PSE/PSOEkoak (Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris). Hala, bada, Udalbatzaren gehiengo osoa alde delarik, hona hartu duten ERABAKIA:

    BAT: Onartzea 4. plano berria, Lezoko Hiri Antolaketako 1. Sistema Orokorreko Arau Ordezkatzaileak Aldatzeko espedientekoa.

    4.- ALEGAZIOEI ERANTZUTEA, "4 SISTEMA OROKORRA GARATZEKO PLAN BEREZIA" EGITEKO DERRIGORREZ HARTU BEHARREKO ONDASUNEN ETA ESKUBIDEEN GAINEAN EGINDAKOEI.

    Proposatu duen erabakiaren berri eman du alkateak. Hauxe dio hitzez hitz:

    "Udalak, 1996ko apirilaren 3an egin zuen osoko bilkuran, espedientea egiten hastea erabaki zuen Arau Ordezkatzaileetako 4 Sistema Orokorra egiteko behar diren ondasunak eta eskubideak derrigor espropiatzeko, kirol ekipamenduak jartzeko han.

    Era berean, Plan Berezia aurrera ateratzeko hartu behar diren ondasunen eta eskubideen zerrendak ere onartu zituen, eta baita jendaurrera aterata eduki ere zerrendak, zuzentzeko bidea izan zedin ezeren akatsik baldin bazen.

    Hala, jendaurrera aterata egon diren denboran hiru alegazio aurkeztu dituzte: Mª Asunción Macuso Echevestek eta beste batzuek bat; Josefa Elena eta Juan Maria Echeveste Martiarenak beste bat; eta Mª Dolores eta Francisco Ayerbe Goiburuk bestea.

    Ondoren, informeak egin dituzte Udaleko teknikariek alegazioen gainean, zeinak Hirigintza Batzordean aztertu ziren maiatzaren 21ean. Batzordeak izan zuen bilkuran behar adinako quorumik izan ez zenez, osoko bilkurari aurkeztu diot proposamena.

    Mª Asunción Macuso Echevestek eta beste batzuek eskatzen dutena da etetzea, bada-ezpada ere, espropiazio espedientea, harik eta Euskadiko Auzitegi Nagusiak zer epai ematen duen ikusi arte 4 S.O.ko Arau Ordezkatzaileak Aldatzea behin betiko onartzearen kontra sartutako errekurtsoaz. Lezoko herriak, ordea, badu ekintza hori aurrera ateratzearen beharra, eta antolaketa ere, nahiz eztabaidatua izan, indarrean dago; beraz, alegazio hori ez aintzakotzat hartzea da nire proposamena.

    Alegazioan adierazitako bigarren puntua da ondasunak rustiko klasifikatu izana zerga ordainketarako. Hala klasifikatu izana, ordea, Lezoko Udaleko Arau Ordezkatzaileen Testu Bateratua behin betiko onartu izanak ekarri du, urbanizatu ezin diren lur klasifikatuta daudelako han. Testu Bateratua, berriz, 1987ko maiatzaren 25ean onartu zuen Diputatuen Kontseiluak behin betiko.

    Josefa Elena eta Juan Maria Echeveste Martiarenak alegazioan esaten dutenez, ez daude konforme kirolgunea 4 Sistema Orokorrean kokatzearekin, hirigintza, arkitektura eta ekonomi aldeko arrazoiak bitarteko direla. Alegazioaren edukia 4 S.O.ko Arau Ordezkatzaileak aldatzeko tramiteak egitekoan azaldutakoaren antzeko samarra da; eta orduan ere, 1994ko uztailaren 22an egindako osoko bilkuran, ez zuen aintzakotzat hartu Udalak. Hala, bada, orain ere aintzakotzat ez hartzea da nire proposamena, orduan azaldu ziren arrazoiak berberak bitarteko direla.

    Mª Dolores eta Francisco Ayerbe Goiburuk aurkeztutako alegazioak zeharkako errekurtsoa jarri behar dutela iragartzen du 4 S.O.ko Arau Ordezkatzaileak Aldatzea behin betiko onartzearen kontra, eta baita 4 S.O. Garatzeko Plan Bereziaren kontra ere. Haiek esaten dute urbanizatu ezin diren terreno klasifikatu eta hasierako prezioan espropiatzea dela antolaketa berriak tapatu nahi duen maniobra, hiri-lurrean kokatua zegoela-eta lehengo antolaketan kirolgunea.

    Hartu beharreko ondasunen gaineko ezer jakinik eskatzen ez duten arren, garbi utzi nahi dudana da alegazioan aipatzen duten antolaketa aldatzeak ez duela Lezoko Arau Ordezkatzaileen Testu Bateratuak zekarren klasifikazioa aldatzerik ekarri, lehen ere urbanizatu ezineko lurrak baitziren aipatzen dituztenak.

    Horiek guztiak horrela direla, behean heldu den erabakia hartzeko proposatu behar diot osoko bilkurari. ERABAKIA:

    BAT: Ez onartzea ez Mª Asunción Macuso Echevestek eta beste batzuek aurkeztutako alegazioa, ez Josefa Elena eta Juan Maria Echeveste Martiarenak aurkeztutakoa, eta ezta Mª Dolores eta Francisco Ayerbe Goiburuk aurkeztutakorik ere, proposamenean azaldutako arrazoiengatik.

    BI: Onartzea behin betiko Arau Ordezkatzaileetako 4 Sistema Orokorra Garatzeko Plan Berezia (Kirol Ekipamenduetarakoa) aurrera ateratzeko hartu behar diren ondasunen eta eskubideen zerrendak, 1996ko apirilaren 3an onartu zirenak osoko bilkura eginda.

    HIRU:Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa Sailera tramitatzea espedientea Lezoko Udalak urjente hartu beharrekotzat izendatu eta Plan Berezia aurrera ateratzeko behar diren ondasunak eta eskubideak nahitaez espropiatzeko".

    Ondoren, zinegotziek parte hartzeko txanda ireki delarik, J.M. Botok esan du kezka ematen diola espropiazio horri esker etorriko den arau ordezkatzaileak aldatzea baliorik gabe geldituko balitz gertatuko denak. Era berean, oso arin jokatzen ari direla iruditzen zaiola gauza honetan, eta ea nork izango duen ardura galdetu du deskuidoan prozesu guztia baliorik gabe utziko balute.

    Alkateak erantzun dio Udalak baduela soberania bere hiri-antolaketa erabakitzeko, erabakiaren arrazoibidea erakutsita; bizilagun guzti-guztiak ez direla bat etortzen beti-beti antolaketarekin, hala izaten dela hori, baina horrek ezin duela Udalak hartutako erabakia geldiarazi.

    Diktamena eginkizun dagoenez, puntua aztertzeko premiarik dagoen erabakitzeko botazioa egin dute. Onartu egin dute premia: zazpi boto alde (alkatea, HBko gainerako zinegotziak eta EAJko bat) eta lau kontra (EAko zinegotziak eta PSE/PSOEkoak) izan baitira.

    Proposamenari berari buruzko botazioan ere lehengo emaitza bera izan da: zazpi boto alde: alkatea (Mikel Arrizabalaga Pikabea), HBko gainerako zinegotziak (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia eta Jose Luis Ruiz Navarro) eta EAJko bat (Jesus Mª Martiarena Jaka); eta lau kontra: EAko zinegotziak (Mirari Recalde González eta Iñake Urrestarazu Azurmendi) eta PSE/PSOEkoak (Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris). Hala, bada, Udalbatzaren gehiengo osoa alde delarik, hona hartu duten ERABAKIA:

    BAT: Ez onartzea ez Mª Asunción Macuso Echevestek eta beste batzuek aurkeztutako alegazioa, ez Josefa Elena eta Juan Maria Echeveste Martiarenak aurkeztutakoa, eta ezta Mª Dolores eta Francisco Ayerbe Goiburuk aurkeztutakorik ere, proposamenean azaldutako arrazoiengatik.

    BI: Onartzea behin betiko Arau Ordezkatzaileetako 4 Sistema Orokorra Garatzeko Plan Berezia (Kirol Ekipamenduetarakoa) aurrera ateratzeko hartu behar diren ondasunen eta eskubideen zerrendak, 1996ko apirilaren 3an onartu zirenak osoko bilkura eginda.

    HIRU:Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa Sailera tramitatzea espedientea Lezoko Udalak urjente hartu beharrekotzat izendatu eta Plan Berezia aurrera ateratzeko behar diren ondasunak eta eskubideak nahitaez espropiatzeko.

    5.- OINARRIAK ONARTZEA, HELDU DIREN BI URTEETARAKO BALIOKO DUTEN LAN-POLTSAK OSATZEKO.

    Proposatu duen erabakiaren berri eman du alkateak. Hauxe dio hitzez hitz:

    "Lan-poltsa batzuk eratzeko langileak hartzeko probak eraentzeko oinarriak onar ditzan proposatu nahi diot osoko bilkurari. Lan-poltsak: administrari-laguntzaileena, udaltzainena, etxez etxeko laguntzaileena, peoi kualifikatuena, peoi kualifikatu gabekoena, musika-irakasleena eta liburuzainena.

    Bi urteko balioko dute lan-poltsek".

    Ondoren, proposamenaren arrazoia emate aldera, alkateak esan du Udalarentzat konponbide praktikoa eta eraginkorra emateko modua dela lanik gabe dauden herritarrekin lan-poltsa osatzea, bajak, oporrak edo behar puntualak bete behar direnean ordezkoak izateko.

    I. Urrestarazu eta J.M. Boto bat heldu dira HBri urte bete badaramala gehiengo osoarekin eta hala ere ez dela gauza izan Barne Batzordea eratzeko kritika egiten. Ez zaie ondo iruditzen, hala berean, alderdien ordezkariek etortzerik izango duten begiratu gabe jartzea batzordeak egiteko orduak. Horregatik ezin izan dira aztertu, esan dutenez, ez oinarriak ez eta gaurko bilkurako beste gai batzuk ere. Egoera horren aurrean, kritikatu egin dute oinarriak deialdiarekin batera bidali ez izana, hartara lana samurxeago egingo zutela behintzat eta.

    J.M. Botok esan du ondo iruditzen ziola lan-poltsak eratzea; ez, ordea, era honetara. Egin duten eran, gainera, informazioa ezkutatu nahi dietela ematen duela esan du.

    M. Unzainek, Barne Batzordeko lehendakari denak, esan du behin baino gehiagotan egin dutela batzordea eratzeko deialdia, baina quorumik ez dela izan eta ezin izan dela eratu. Hala, zinegotzi batzuk izan ez direnez, alkatearen, ordezkari sindikalaren, idazkariaren eta haren artean landu dituztela oinarriak esan du.

    Zinegotziek batzordeetan zer eginkizun izan behar duten eta zer aukera izan behar duten bileretan parte hartzeko eztabaidan aritu dira hurrena. Ondoren, botazioa egitea planteatu du alkateak; dena dela, azterketak bukatu eta handik aurrera iraungo dutela lan-poltsek bi urte esan du alkateak.

    Diktamena eginkizun dagoenez, puntua aztertzeko premiarik dagoen erabakitzeko botazioa egin dute. Onartu egin dute premia: zazpi boto alde (alkatea, HBko gainerako zinegotziak eta EAJko bat) eta lau kontra (EAko zinegotziak eta PSE/PSOEkoak) izan baitira.

    Proposamenari berari buruzko botazioan ere lehengo emaitza bera izan da: zazpi boto alde: alkatea (Mikel Arrizabalaga Pikabea), HBko gainerako zinegotziak (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia eta Jose Luis Ruiz Navarro) eta EAJko bat (Jesus Mª Martiarena Jaka); eta lau kontra: EAko zinegotziak (Mirari Recalde González eta Iñake Urrestarazu Azurmendi) eta PSE/PSOEkoak (Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris). Hala, bada, Udalbatzaren gehiengo osoa alde delarik, hona hartu duten ERABAKIA:

    BAT: Onartzea lan-poltsak eratzeko probak eraentzeko oinarriak. Lan-poltsak: administrari-laguntzaileena, udaltzainena, etxez etxeko laguntzaileena, peoi kualifikatuena, peoi kualifikatu gabekoena, musika-irakasleena eta liburuzainena.

    Bi urteko balioko dute lan-poltsek.

    6.- HASIERAKO ONARPENA EMATEA MUSIKA ESKOLAKO PREZIO PUBLIKOEI.

    Proposatu duen erabakiaren berri eman du alkateak. Hauxe dio hitzez hitz:

    "Kontserbatorioak eta Musika Eskolak 1996/97 ikasturtean izan behar dituzten prezio publikoak proposatu dituzte bai "Tomas Garbizu Musika Eskola"ko Batzorde Exekutiboak (1996ko maiatzaren 10ean egindako bilkuran) eta bai Kultura Batzordeak (1996ko maiatzaren 15ean egindako bilkuran).

    Hala, ontzat dauzkat prezioak, eta osoko bilkurari ere onartzeko proposatu nahi diot. Hona prezioak:

    KONTSERBATORIOKO TASAK.

    Lezon bizi diren ikasleak:

    1) GAI BAT: 22.000,- + 1.000 = 23.000,- pezeta.

    2) BI GAI: 27.000,- + 1.000 = 28.000,- pezeta.

    3) HIRU GAI: 33.000,- + 1.000 = 34.000,- pezeta.

    4) LAU GAI: 40.000,- + 1.000 = 41.000,- pezeta.

    * Instrumentuko 40´ duten ikasleek 5.000,- pezetako gehigarria ordaindu behar dute (Maila aldaketa eta maila ertaina).

    Lezon bizi EZ diren ikasleak:

    1) GAI BAT: 27.000,- + 1.000 = 28.000,- pezeta.

    2) BI GAI: 36.000,- + 1.000 = 37.000,- pezeta.

    3) HIRU GAI: 45.000,- + 1.000 = 46.000,- pezeta.

    4) LAU GAI: 53.000,- + 1.000 = 54.000,- pezeta.

    * Instrumentuko 40´ duten ikasleek 6.500,- pezetako gehigarria ordaindu behar dute.

    MUSIKA ESKOLAKO TASAK

    Lezon bizi diren ikasleak:

    1) 1.go MAILA 2. KURTSOA: 14.000,- + 1.000 = 15.000,- pta.

    2) HELDUEN MAILA: 14.000,- + 1.000 = 15.000,- pta.

    3) 1.go MAILA (3-4): 19.000,- + 1.000 = 20.000,- pta.

    4) BIGARREN MAILA: 22.000,- + 1.000 = 23.000,- pta.

    5) HIRUGARREN MAILA: 22.000,- + 1.000 = 23.000,- pta.

    6) LAUGARREN MAILA: 22.000,- + 1.000 = 23.000,- pta.

    7) TALDEAK: 22.000,- + 1.000 = 23.000,- pta.

    * 2., 3. eta 4. mailako ikasle errefortzatuek 28.000,- pezeta ordainduko dituzte (instrumentoko 40´ dira).

    Lezon bizi EZ diren ikasleak:

    1) 1.go MAILA 2. KURTSOA: 17.000,- + 1.000 = 18.000,- pta.

    2) HELDUEN MAILA: 17.000,- + 1.000 = 18.000,- pta.

    3) 1.go MAILA (3-4): 23.000,- + 1.000 = 24.000,- pta.

    4) BIGARREN MAILA: 27.000,- + 1.000 = 28.000,- pta.

    5) HIRUGARREN MAILA: 27.000,- + 1.000 = 28.000,- pta.

    6) LAUGARREN MAILA: 27.000,- + 1.000 = 28.000,- pta.

    7) TALDEAK: 27.000,- + 1.000 = 28.000,- pta.

    * 2., 3. eta 4. mailako ikasle errefortzatuek 34.500,- pezeta ordainduko dituzte (instrumentoko 40´ dira)".

    I. Urrestarazu eta J.M. Boto ez daude konforme iharduteko moduarekin, proposamena Ogasun Batzordean aztertu behar zela eta informe ekonomikoa behar zela proposamena taxuz egiteko iruditzen zaielako. Era berean, ea prezioa zer-nola ulertu behar duten galdetu dute, erantsitako 1.000 pezetako hori batez ere. Iaz zer prezio ziren eta iazkoen aldean zinetan zenbat handitu diren ere galdetu dute.

    Alkateak azaldu duenez, koordinazio akatsak eragin zuen Ogasun Batzordeko bilerarako deia egitea gai hori aztertzeko; baina, Kultura Batzordeak bere irizpena egina zuela iruditu zitzaienez, bertan behera utzi zutela Ogasun Batzordearen bilerarako deia. Kultura Batzordeko bileran ez zela quorumik izan eta hargatik dagoela gaia diktamenik gabe esan du. Horrela, bada, premiarik dagoen erabakitzeko botazioa egin behar da lehenbizi.

    Prezioen gainean, berriz, iazkoak berak direla esan du alkateak, K.P.I.ren arabera eguneratuta; horrezaz gainera, beste mila pezetako bat jarri dutela eskolaz kanporako ekintzetan parte hartu nahi duen ikasle bakoitzarentzat, ekintza horiek egiteak dakarren gastua ordaintzen laguntzeko. Mila pezetako horrekin bildutako dirua "Tomas Garbizu" Musika Eskolako Batzorde Exekutiboak kudeatuko du.

    Azkeneko kontu horrek eztabaida sortu du prezioaren argitasunaz, jestioaren argitasunaz, eskolaz kanporako ekintzetatik bildutako diruaren kontrolaz, etab.

    M. Recaldek esan du prezioak zekartzan orri bat eman besterik ez zutela egin Kultura Batzordean, ez zutela beste dokumenturik eman; ez zuripiderik ez eta konparazio-taularik ez zela, eta, beraz, batzordekoak ixilik gelditu izanak ez duela esanahi proposamena ondo iruditzen zitzaienik edo ados zeudenik.

    Diktamena eginkizun dagoenez, puntua aztertzeko premiarik dagoen erabakitzeko botazioa egin dute. Onartu egin dute premia: zazpi boto alde (alkatea, HBko gainerako zinegotziak eta EAJko bat) eta lau kontra (EAko zinegotziak eta PSE/PSOEkoak) izan baitira.

    Proposamenari berari buruzko botazioan ere lehengo emaitza bera izan da: zazpi boto alde: alkatea (Mikel Arrizabalaga Pikabea), HBko gainerako zinegotziak (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia eta Jose Luis Ruiz Navarro) eta EAJko bat (Jesus Mª Martiarena Jaka); eta lau kontra: EAko zinegotziak (Mirari Recalde González eta Iñake Urrestarazu Azurmendi) eta PSE/PSOEkoak (Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris). Hala, bada, Udalbatzaren gehiengo osoa alde delarik, hona hartu duten ERABAKIA:

    BAT: Hasierako onarpena ematea Tomas Garbizu musika-eskolan eta kontserbatorioan 1996/97 ikasturtean izango diren prezio publikoak aldatzeari. Beren espedientean heldu dira prezioak.

    BI: Hogeita hamar egun egongo da espedientea jendaurrera aterata, erreklamazioak nahiz oharrak egiteko nahi duenak, eta baita interesatuek zer esaten duten entzuteko ere.

    HIRU:Erreklamaziorik aurkeztuko ez balitz, behin betiko onartuta izango dira prezio berriak, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko indarrean sartu daitezen hurrengo egunetik aurrera. Erreklamazioak aurkeztuz gero, berriz, erantzun eta argitaratzea aginduko da.

    Hona prezioak:

    KONTSERBATORIOKO TASAK.

    Lezon bizi diren ikasleak:

    1) GAI BAT: 23.000,- pezeta.

    2) BI GAI: 28.000,- pezeta.

    3) HIRU GAI: 34.000,- pezeta.

    4) LAU GAI: 41.000,- pezeta.

    * Instrumentuko 40´ duten ikasleek 5.000,- pezetako gehigarria ordaindu behar dute (Maila aldaketa eta maila ertaina).

    Lezon bizi EZ diren ikasleak:

    1) GAI BAT: 28.000,- pezeta.

    2) BI GAI: 37.000,- pezeta.

    3) HIRU GAI: 46.000,- pezeta.

    4) LAU GAI: 54.000,- pezeta.

    * Instrumentuko 40´ duten ikasleek 6.500,- pezetako gehigarria ordaindu behar dute.

    MUSIKA ESKOLAKO TASAK

    Lezon bizi diren ikasleak:

    1) 1.go MAILA 2. KURTSOA: 15.000,- pta.

    2) HELDUEN MAILA: 15.000,- pta.

    3) 1.go MAILA (3-4): 20.000,- pta.

    4) BIGARREN MAILA: 23.000,- pta.

    5) HIRUGARREN MAILA: 23.000,- pta.

    6) LAUGARREN MAILA: 23.000,- pta.

    7) TALDEAK: 23.000,- pta.

    * 2., 3. eta 4. mailako ikasle errefortzatuek 28.000,- pezeta ordainduko dituzte (instrumentoko 40´ dira).

    Lezon bizi EZ diren ikasleak:

    1) 1.go MAILA 2. KURTSOA: 18.000,- pta.

    2) HELDUEN MAILA: 18.000,- pta.

    3) 1.go MAILA (3-4): 24.000,- pta.

    4) BIGARREN MAILA: 28.000,- pta.

    5) HIRUGARREN MAILA: 28.000,- pta.

    6) LAUGARREN MAILA: 28.000,- pta.

    7) TALDEAK: 28.000,- pta.

    * 2., 3. eta 4. mailako ikasle errefortzatuek 34.500,- pezeta ordainduko dituzte (instrumentoko 40´ dira).

    7.- ALKATEAREN ETA ZINEGOTZI ESKUORDEDUNEN INFORMEAK.

    Ez da ezeren informaziorik.

    8.- GALDERAK ETA ESKAERAK.

    1.- I. Urrestarazuk galdetu dio alkateari ea zer-nola erantzun behar dien osoko bilkuretan egindako galderei, erantzunkizun daudenei: idatziz erantzungo dien banan-banan galdera egin dutenei; osoko bilkuretan erantzungo dituen; idatziz egin behar diren eskabideak; edo...

    Alkateak esan dio hurrengo osoko bilkuran erantzungo diola.

    2.- M. Recaldek esan du Agerreko bidean badaudela, Altamiratik aurrera joanda, halako konkor batzuk nolazpait seinalizatu beharrekoak: pintatuta, seinaleak jarrita...

    Alkateak erantzun dio buzoiak jartzen hasi behar duela brigadak baserrietako bideetan eta, beharbada, orduantxe egingo dutela zerbait: seinaleak jarri, pintatu edo...

    3.1.- J.M. Botok, berriz, ea zerbitzu-eginkizunen bidez brigadara pasa zen udaltzainak jasotzen duen lanpostuko gehigarriaz zerbait egin duten galdetu du, gehigarria jasotzeko baldintza guztiak ez dituela beteko eta, agian.

    Alkateak esan dio disponibilitate erabatekoa daukala pertsona horrek, eta orain ari dela Foru Aldundia zerbitzu-eginkizunak aztertzen.

    J.M. Botok, ordea, horrekin ez diola erantzun esan dio.

    3.2.- Hurrena, berriz, ea bolak egiteko dirulaguntzak nola doazen galdetu du J.M. Botok.

    J.M. Etxebestek erantzun dio partidaren erdia dagoela gastatuta, eta aurrera segitzeko asmoa dutela. Era berean, baleak eta ordainketak Behemendik jestionatzen dituela esan du, eta nornahik ikusteko moduan daudela guztiak.

    3.3.- J.M. Botok esan du irekita egoten direla oraindik ere Joanes Etxeberri eskolako ateak, nahiz eta galdetu izan duenetan itxirik egoten zirela esan izan zaion.

    J. Salaberriak erantzun dio idatziz eman zitziola kontu horren berri eskolako zuzendariari, baina esango diola berriz ere.

    3.4.- Alkateari eta gobernu taldeari hainbat galdera egin eta beste hainbat gaitan (Algeposako obrak, Olatzar baserriko bidea hartzea...) ekiteko eskatu arren ez duela ezeren erantzunik jaso, edo behintzat ez diotela erakutsi ekiten denik esan du J.M. Botok. Jokabide horren aurrean, hau da, ekiten ez badiote, dimititzeko eskatu dio, jendaurrean, J.M. Botok alkateari, edo heltzeko bestela gai horiei eta uzteko partikularren interesak defenditzeari.

    4.1.- N. Barradasek, bestetik, ea Jaizkibel mendian zer asmo daukaten galdetu du.

    J.M. Etxebestek esan dio 72 Ha. garbitu, 1.200 zuhaitz aldatu eta aieka itxi egin dituztela. Eta udazkenean segitzeko asmoa daukatela.

    4.2.- N. Barradasek Altamirako aldapako sumideroak, tabernaren parean daudenak, zikinduta daudela jakinarazi du.

    4.3.- Era berean, Gaintxurizketako bidegurutzeko seinaleak oso behean daudela esan du N. Barradasek, eta kolpe franko izaten dituztela automobilzaleek horren erruz.

    Alkateak, berriz, jakinaren gainean dagoela Foru Aldundia erantzun dio, hura dela eta horien aginpidea duena.

    4.4.- N. Barradasek esan du zakurtegia jarri dutela Joanes Etxeberri eskolako atean, ehiza-zakur batzuekin.

    Kontu horrekin batera, txabola ere aipatu dute, eskola horretan egina dagoena Udalaren lizentziarik gabe.

    AKTAREN BUKAERA.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, alkate-lehendakariak buru eman dio bilkurari, arratseko zortziak laurden gutxian (20:15). Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziak izenpetu dugun akta honi.

    Eguna