2008.eko Urtarrilaren 29ekoa

Lezon, 2008ko urtarrilaren 29an, asteartea, goizeko 8:10etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar gelan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean, Irati Aranburu Salaberria, Jon Legorburu Arrastua, Iñigo Esnaola Arbiza eta Silbia Folgueira Fernández bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

Silbia Folgueirak, bilera hasi eta hamar minututara, alde egin du. Ordurako akta onartu eta sinatu egin da eta gai guztien errepasoa egin da. Berak alde egin eta gero, gai bakoitzaren azterketa sakonagoa eta erabakiak hartu dira.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2008ko urtarrilaren 15ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu eta sinatu egin da.

Esan bezala, Silbia Folgueirak akta onartu eta beste gaien errepasoa egin ondoren alde egin du.

Ondoren alkateak proposatu du gaurko bileran, urgentziaz, beste bat ere tratatzea: hain zuzen, aurreko gobernu batzarrean, Aldundiak kudeaketa planak burutzeko emango dituen dirulaguntzak eskatu ahal izateko, plana burutzeko aholkularitza teknikorako kontratazio-espedienteari hasiera eman eta gero, aurkeztu berri diren bi eskaintzak aztertu eta dirulaguntza eskatzeko haietatik bat hobesteko proposamena egin du. Bileran diren batzar-kideek onartu dute gaiaren urgentzia eta gaurko bilerarako dauden gaien ondoren aztertuko da bederatzigarren tokian, galde eskeak baino lehen.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

 

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2008ko urtarrilaren 15az geroztik hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Construcciones Moyuak Euskal Herria plazako lurpeko parkinga eraikitzeko obrarengatik aurkeztutako ziurtapenak onartzeko proposamena (2006H0120001).

Construcciones Moyuak Euskal Herria plazako lurpeko parkinga eraikitzeko obrari dagozkion ziurtapenak aurkeztu dira, baina gastu horretarako kontuhartzailetzaren txostena ezagutu arte onartzeko erabakirik ez hartzea adostu da. Behin gastua argitu ondoren dekretuz onartuko dira, hurrengo gobernu batzarrari haren berri emango zaiolarik.

Dekretu horretan zehaztuko zaio, era berean, garajeen irekiera baimenerako aurkeztu beharreko dokumentazioa zein den.

 

4.- U.T.E. Lezok aurkeztutako 4 eta 5 ziurtapenak onartzeko proposamena, S-1 Sektoreko 1. fasearen obrari buruzkoak (2006H0120004).

U.T.E. Lezok bi faktura aurkeztu ditu beren obra-ziurtapenarekin, Lezoko 1 Sektoreko lehen faseko urbanizazio-lanei dagozkienak.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: U.T.E. Lezok aurkeztutako 4 eta 5 ziurtapenak onartzea guztira 110.497,97 € eta 86.262,58 € direlarik, hurrenez hurren eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkielarik.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Autocares Belintxon tramitatzen ari den espedientearen alde informatzeko proposamena, Makurren kaleko 11 helbidean (107 poligonoan) kokaturiko pabilioian autobusak gorde eta zaintzeko jarduera izaki (2007H0050006).

 

Autocares Belintxon enpresak eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal txosten teknikoa eta juridikoa ikusirik, aldi berean, zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Espedientearen aldeko informe ematea, Makurren kaleko 11n, poligonoa 107, kokaturiko pabilioian autobusak gorde eta zaintzeko jarduera izaki.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

6.- Irekitze-lizentzia emateko proposamena, Juan José Pérez Arévalori Contubi, S.A.L., enpresaren ordezkari gisa, Sagasti poligonoko Irurtzun kaleko 62-63 pabilioian hodi mekanizaturen lantegi bat jartzeko (2006H005008).

 

Contubi, S.A.L., enpresak hodi mekanizaturen jarduerako lantegi bat jartzeko irekidura lizentzia eskatu du Sagasti poligonoko Irurtzun kaleko 62-63 pabilioian.

Jarduera espedientea tramitatu dela eta udal teknikariaren aldeko txostena ikusirik, era berean, zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

 

BAT: Juan José Pérez Arévalori Contubi, S.A.L., enpresaren ordezkari gisa, irekidura lizentzia ematea, Sagasti poligonoko Irurtzun kaleko 62-63 pabilioian hodi mekanizaturen lantegi bat jartzeko.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Yolanda Estevez Martíni obra lizentzia emateko proposamena, Donibane kaleko 3ko etxearen fatxada berritzeko (2008H0030001).

 

Yolanda Estevez Martínek, Donibane kaleko 3ko etxearen fatxada berritzeko obra lizentzia eskatu du.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, eta zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Yolanda Estévez Martíni obra lizentzia ematea, Donibane kaleko 3ko etxearen fatxada berritzeko obra lizentzia, ondorengo baldintza hauekin:

Obra hasi baino lehen udal aparejadorearekin hitz egin beharko du aldamioak non eta nola jarri zehazteko eta, era berean, etxearen aurreko aldeko teilatu txikia eraiki ahal izateko,udal teknikariak seinalatutakoa bete beharko dute.

Obra burutzeko epea 60 lanegunetakoa izango da, obra hasten denetik kontaturik.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 94,81 € ordaindu beharko du.

HIRU: Aldamioak jartzeko lizentzia lortzeko horri dagokion udal lizentzia lortu beharko du, bide publikoaren okupazio metroak eta egunak seinalatuz.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

 

8.- Gizarte beharrizan larrialdietarako dirulaguntzak banatzeko irizpideak onartzeko proposamena.

 

Lezoko Udalean jaso diren gizarte beharrizan larrietarako laguntza eskaerak ikusi eta horiei erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, eta alkateak proposaturik, aldi berean, idazkariaren oharpena entzun ondoren, non dioen arau indarra izan ahal izateko araudi forma eta onarpen prozedura jarraitu beharko dela eta ez irizpideen onarpen soila, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Dirulaguntzak emateko ondorengo irizpide hauek onartzea:

1.- Gizarte beharrizan larrialdietarako dirulaguntza eskubidea izango dute Gizarte Eskubideen Gutunaren 10/2000 Legean, 12/1998 Legea, maiatzaren 22koa, gizarte bazterketaren aurkako Legean eta 2001eko otsailaren 14ko lanean hasteko pizgarrien aginduak ezartzen dituen aginduan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek. 1999ko apirilaren 20ko 199/1999 dekretuak arautzen ditu dirulaguntza hauek emateko prozedura.

2.- Familiei dirulaguntza moduan, aipatutako araudi eta dekretuen baldintzak (batez ere errolda denbora eta adinaren baldintzak) betetzen ez dituzten herritarrek ere eskubidea izango dute. Beharrezkoa izango da behar egoerari buruz gizarte langileak egindako gizarte txostena. Hauek erantzuteko Udalak bere aurrekontuetan behar den kontsignazio ekonomikoa jarriko du. Emate prozedura gizarte beharrizan larrialdietarako bera izango da.

3.- Pentsionista edo lan egiteko adinean ez dauden pertsonaz osatutako elkarbizitza unitate bakoitzari gehienez hiru kontzepturengatik onartuko zaio dirulaguntza.

4.- Lan egiteko adinean dauden pertsonaz osatutako elkarbizitza unitate bakoitzari gehienez bi kontzepturengatik onartuko zaio dirulaguntza. Hirugarren kontzeptu bat onartuko da baldin eta eskatzailearen edo elkarbizitza unitateko norbaiten gizarteratzeko ibilbidea bideratzeko beharrezkoa denean, beti ere sinatutako gizarteratze hitzarmenaren baitan eta gizarte langilearen aldeko gizarte txostenarekin.

5.- Dirulaguntza eskaerak 2008 urte guztirako egin ahal izango dira eta urte osorako onartuko dira.

6.- GBL dirulaguntzak alokairuzko kontzeptuan eskatzen duten pertsona guztiak, Etxebiden babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileak izan beharko dute, baldintzak betetzen badituzte behintzat.

7.- Bizigune programen barne alokairuan dauden pertsonak, ez dute GBLa jasotzeko aukera izango, zeren Eusko Jaurlaritzak alokairuaren %70 ordainduz laguntzen die.

8.- Babes ofizialeko etxebizitzaren mailegua duten eskatzaileak GBL laguntzak jasotzerik izango dute.

9.- Dirulaguntza eskatzeko kontzeptuak ondorengoak dira eta gehienez ere ondorengo kopuruak onartuko dira kontzeptu bakoitzeko:

  • a) Alokairu gastuengatik: pentsionista edo lan egiteko adinean ez daudenez osatutako elkarbizitza-unitateak direnean edota lan egiteko adinean daudenak eta lanean ari direnean.

a.1) Maizter bakar bat duten etxebizitzen kasuan, alokairu gastuaren %65, hileroko gehienezko kopurua 290 €koa izango da.

a.2) Etxebizitzak maizter bat baino gehiago badu edo berrakuratzeak badaude, ez da onartuko etxebizitzako gela kopurua baino bizikidetza-unitate gehiago. Dirulaguntza bizikidetza-unitateen kopuruarekin zatituko da, eta mugak ondokoak izango dira:

- Bi bizikidetza-unitate: 165€ hileko bizikidetza-unitateko, eta ezin izango da etxebizitzaren alokairuaren prezioaren %80 gainditu.

- Hiru bizikidetza-unitate edo gehiago: 125€ hileko bizikidetza-unitateko, eta ezin izango da etxebizitzaren alokairuaren prezioaren %87 gainditu.

- Lau bizikidetza-unitate edo gehiago: 105€ hileko bizikidetza-unitateko, eta ezin izango da etxebizitzaren alokairuaren prezioaren %92 gainditu.

a.3)Etxebizitzan ostatu-edo apopilotza-kontraturik egonez gero, kontratu-mota horretarako muga gela kopura da, jabearen gela kontatu gabe. Laguntzaren mugak honakoak izango dira:

- Ostatu edo apopilotza kontraturen batekin okupatutako gela bat badago: 165€ hilero bizikidetza unitate horrengatik.

- Ostatu edo apopilotza kontraturen batekin okupatutako bi gela badaude: 125€ hilero bizikidetza unitate bakoitzagatik.

- Ostatu edo apopilotza kontraturen batekin okupatutako hiru gela badaude: 105€ hilero bizikidetza unitate bakoitzagatik.

a.4)Legez eratutako hostal, hotel eta pentsioetan bizi direnen kasuan, muga 230€koa izango da bizikidetza unitateko.

Ohizko bizilekua izango den etxea alokairuan hartzeko sarrera; hileko alokairu bi kuotari dagokion gastu babesgarriaren %50a onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 560€.

  • b) Alokairu gastuengatik: Lan egiteko adinean daudenak eta ez dutenak gizarteratze hitzarmena sinatzen.

b.1) Maizter bakar bat duten etxebizitzen kasuan, gastuaren %30, hileroko gehienezko kopurua 145 €koa izango da.

b.2) Etxebizitzak maizter bat baino gehiago badu edo berrakuratzeak badaude, ez da onartuko etxebizitzako gela kopurua baino bizikidetza-unitate gehiago.

Dirulaguntza bizikidetza-unitateen kopuruarekin zatituko da, eta mugak ondokoak izango dira:

- Bi bizikidetza-unitate: 165€ hileko bizikidetza-unitateko, eta ezin izango da etxebizitzaren alokairuaren prezioaren %80 gainditu.

- Hiru bizikidetza-unitate edo gehiago: 125€ hileko bizikidetza-unitateko, eta ezin izango da etxebizitzaren alokairuaren prezioaren %87 gainditu.

- Lau bizikidetza-unitate edo gehiago: 105€ hileko bizikidetza-unitateko, eta ezin izango da etxebizitzaren alokairuaren prezioaren %92 gainditu.

b.3) Etxebizitzan ostatu-edo apopilotza-kontraturik egonez gero, kontratu-mota horretarako muga gela kopura da, jabearen gela kontatu gabe. Laguntzaren mugak honakoak izango dira:

- Ostatu edo apopilotza kontraturen batekin okupatutako gela bat badago: 165€ hilero bizikidetza unitate horrengatik.

- Ostatu edo apopilotza kontraturen batekin okupatutako bi gela badaude: 125€ hilero bizikidetza unitate bakoitzarengatik.

- Otatu edo apopilotza kontraturen batekin okupatutako hiru gela badaude: 105€ hilero bizikidetza unitate bakoitzagatik.

b.4)Legez eratutako hostal, hotel eta pentsioetan bizi direnen kasuan, muga 230€koa izango da bizikidetza unitateko.

Ohizko bizilekua izango den etxea alokairuan hartzeko sarrera; hileko alokairu bi kuotari dagokion gastu babesgarriaren %50a onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 560€.

d) Etxebizitza edo bizitokia erosteko kredituen interesen eta amortizazioaren gastuengatik; pentsionista edo lan egiteko adinean ez daudenez osatutako elkarbizitza-unitateak direnean, gastuaren %65, 290€ gehienez hilero. Lan egiteko adinean daudenak eta lanean ari idirenean ere gastuaren %65, gehienez 290€ hilero. Lan egiteko adinean daudenak eta ez dutenak gizarteratze hitzarmena sinatzen, gastuaren %30, gehienez hilero 145 €.

e)Etxeko mantenimendu gastuak: Pentsionista edo lan egiteko adinean ez daudenez osatutako elkarbizitza unitateak direnei, gehienezko kopurua 92.5€ hilean. Lan egiteko adinean daudenak eta lanean ar i direnean ere gehienez 92.5€ hilero. Lan egiteko adinean daudenak eta ez dutenak gizarteratze hitzarmena sinatzen gehienez hilero 30 €.

f) Instalazioak eta konponketak: Pentsionista edo lan egiteko adinean ez daudenez osatutako elkarbizitza unitateak direnei, gehienezko kopurua gehienez 1850€ urtean. Lan egiteko adinean daudenak eta lanean ar i direnean ere gehienez 1850€ urtean. Lan egiteko adinean daudenak eta ez dutenak gizarteratze hitzarmena sinatzen gehienez 360 € urtean.

g) Elektragailuak eta altzariak: Pentsionista edo lan egiteko adinean ez daudenez osatutako elkarbizitza unitateak direnei, gehienezko kopurua gehienez 1850€urtean. Lan egiteko adinean daudenak eta lanean ar i direnean ere gehienez 1850€ urtean. Lan egiteko adinean daudenak eta ez dutenak gizarteratze hitzarmena sinatzen gehienez 360 € urtean.

h) Oinarrizko beharrak: Pentsionista edo lan egiteko adinean ez daudenez osatutako elkarbizitza unitateak direnei, gehienezko kopurua gehienez 1850€urtean. Lan egiteko adinean daudenak eta lanean ar i direnean ere gehienez 1850€ urtean. Lan egiteko adinean daudenak eta ez dutenak gizarteratze hitzarmena sinatzen gehienez 360 € urtean.

i) Aurreko kontzeptu guztiengatik dituen zorrak: kontzeptuaren arabera goian aipatzen diren kopuruak onartuko dira.

BI: Gizarte larrialdietarako laguntzen onuradunek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

- Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.

- Diru laguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz (hiru hilero).

- Laguntza jasotzeko unean eskatu ziren baldintzak zerbaitetan aldatu badira udalari jakinaraztea.

- Onuradunak ohiko etxebizitza aldatuz gero, jakinaraztea.

- Ez dagozkien prestazioak edo kopuruak itzultzea.

- Oinarrizko gizarte zerbitzuetara bertaratzea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen diotenean edota gizarteratze hitzarmenak sinatuta dituztenean.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.-2007-2011 legealdi-plana burutzeko aholkularitza teknikorako proposamena hobestea. (2008ID160001).

Gipuzkoako Foru Aldundiak, helburu eta emaitzetara bideratutako kudeaketa bultzatzeko plan eta proiektuak garatze aldera, Gipuzkoako toki entitateei emango zaizkien dirulaguntzen deialdia onartu du azaroaren 27ko 134/2007 Foru Dekretu bidez (GAO 2007/12/03).

Lezoko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak joan den urtarrilaren 15ean egindako bileran onartu zituen 2007-2011 legealdi plana burutzeko aholkularitza teknikoa kontratatzeko esleipenerako espedientea hastea eta kontratazioa arautuko duten baldintza-agiriak eta gastua.

Publizitaterik gabeko jardunbide negoziatuaren bitartez lau eskaintza eskatu dira, bi jaso eta haietatik LKS, S. Coop.k aurkeztutakoa hobesten da gaurko bileran. Dirulaguntza eskaera eskaintza horren arabera egingo da eta ez da esleipenik egingo harik eta Aldundiak bere dirulaguntza baieztatu arte.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:15 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta xxxtik xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna