2008.eko Urriaren 21ekoa

Lezon, 2008ko urriaren 21ean, asteartea, 8:00 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean eta Irati Salaberria Aranburu, Jon Legorburu Arrastua, Iñigo Esnaola Arbiza eta Silbia Folgueira Fernández bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2008ko urriaren 7an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2008ko urriaren 7az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- 2004ko irailaren 27ko Tokiko Gobernu Batzarraren ebazpenaren bitartez Apaiziartza baserria zaharberritzeko eman zen lizentzia iraungitzeko espedienteari hasera emateko proposamena (2008H0320072).

Lezoko Udalak Garbiñe Irazusta Eskamendiri 2004ko irailaren 27ko Tokiko Gobernu Batzordearen ebazpenaren bitartez Apaiziartza baserria zaharberritzeko lizentzia eman zion. Lizentzia honetan ez da exekuzio eperik zehazten.

Bestalde, Lezoko udalak Juana Eskamendi Garmendiari behin behineko obra lizentzia eman zion 2005ko otsailaren 16an Apaiziartza baserriaren ondoan eta honen eraberritze lanak irauten zuten bitartean etxebizitza erabilera izango lukeen eraikin bat egiteko.

Halaber, Lezoko udalak Garbiñe Irazusta Eskamendiri 2007ko otsailaren 19ko Tokiko Gobernu Batzordean 18 hilabeteko epea eman zion Aparziartza baserria zaharberritzeko obrak amaitzeko. Epe hau jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita zenbatu behar denez eta jakinarazpena 2007ko otsailaren 27an jaso zuenez, obra amaitzeko 18 hilabeteko epe hori 2007ko otsailaren 28tik hasi behar da zenbatzen. Beraz 2008ko abuztuaren 28an amaitutzat jo behar da obra egiteko eman zen lizentziaren epea.

Guztira lizentzia eman zenetik 4 urte pasa direla kontuan izanik, hau da denbora nahikoa eta gehiago izan dela aurkezturiko proiektua egikaritzeko eta sustatzaileari soilik egotzi dakiokeen zioarengatik amaitu gabe daudenez.

Lurzoruaren eta Hirigintzaren 2/2006 legearen 216 artikuluak xedatzen duena kontuan izanik, eta txosten teknikoa ikusirik, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Lezoko Udalak Garbiñe Irazusta Eskamendiri 2004ko irailaren 27ko Tokiko Gobernu Batzordearen ebazpenaren bitartez Apaiziartza baserria zaharberritzeko eman zion lizentzia iraungitzeko espedienteari hasera ematea.

BI: Garbiñe Irazusta Eskamendiri akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik zenbatzen hasita 15 eguneko aditze epea ematea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Kiroldegia handitzeko arkitektura eta instalakuntzen proiektuaren idazketa eta obra zuzendaritzaren kontratazioa behin betikoz esleitzeko proposamena (2008H016001).

Lezoko Udalak 2008ko Irailaren 9ko Tokiko Gobernu Batzarrean Coronado Arquitectura, S.L.ri kiroldegia handitzeko arkitektura eta instalakuntzen proiektuaren idazketa eta obra zuzendaritzaren kontratazioaren behin behineko esleitzea erabaki zuen ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: 44.500 €, BEZ gabe (AD-699).
  • Exekuzio epea. 2 hilabete.

Tokiko Gobernu Batzar honetan, halaber esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean ondorengo hauek ekarri behar zituela ere erabaki zen:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 2.250 €.

b) Baldintza agiriko 18 ataleko a), b), c), d), e), f) eta g) puntuetako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Coronado Arquitectura, S.L.k adierazitako dokumentazioa aurkeztu duenez, 30/2007 Legearen 135 eta artikuluak xedatzen duena kontuan izanik, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Coronado Arquitectura, S.L.ri behin betikoz esleitzea, Kiroldegia handitzeko Arkitektura eta instalakuntzen Proiektuaren idazketa eta obra zuzendaritzaren kontratazioa behin behineko esleipenean zehazturiko baldintzetan.

BI: Jakinarazpen hau jaso eta 10 egun baino lehen kontratua formaltzera aurkeztu beharko dute Lezoko Udalaren aurrean.

HIRU: Esleipen honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako kontratatzailearen profilean argitaratzea.

LAU: Esleipen hau kontratuan parte hartu duten gainontzeko enpresei jakinaraztea

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Aiton Bordako tabernako gunearen zaharberritzearen obra kontratazio espedientea onartzeko proposamena (2008H0100004).

Lezoko Udalak "Aiton Bordako" taberna eremua eraberritzeko konpromisoa hartua du 2008ko udal aurrekontuetan.

Obra hauek 2008ko Irailaren 29an Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak bisaturiko eta J.M. Toledo Etxepare Arkitektoak idatziriko Proiektuaren arabera egingo dira.

Kontratu hau Arlo Publikoko Kontratu Legearen 6 artikuluan aurreikusitako obra kontratu bat da, beraz aipatu legeko 105 eta hurrengo artikuluetan xedaturikoari ere jarraitu behar diogu.

Proiektuaren arabera obra honen aurrekontua 102.310,70 € BEZ gabe eta exekuzio epea bi hilabetekoa, beraz 153-2, 161 eta 162 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanik prozedura negoziatuaren bidez posible da kontratu hau esleitzea.

Horrela 3 enpresa gonbidatu ondoren, bik aurkeztu dituzte proposamenak, hain zuzen ere ondorengo honek:

  • - Biok Etxegintza, S.L. ...........................101.198,05 € BEZ gabe.
  • - Bidasoro igeltseritza eta lorezaintza........ 107.055,03 € BEZ gabe.

Aurkeztu diren proposamenetatik Biok Etxegintza, S.L.k aurkezturikoak kontratu hau arautzen duen baldintza agirian zehazten diren baldintzak betetzen ditu, Bidasorok aurkezturikoak ordea ez, baldintza agiri administratiboetan ezarritako kontratuaren prezioa gainditzen duelako.

Hori dela eta baldintza agiriko 16 eta 19 atalek xedatzen dutena kontuan izanik, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: "Aiton Bordako" taberna gunea eraberritzeko obra proiektua onartzea.

BI: "Aiton Bordako" taberna gunea eraberritzeko obren kontrataziorako espedientea onartze eta arautuko duten baldintza agiria onartzea.

HIRU: Kontratu honetarako gastua onartzea (AD-750).

LAU: "Aiton Bordako" taberna gunea eraberritzeko obrak Biok Etxegintza, S.L.ri

behin behineko esleitzea ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: 101.198,05 €, BEZ gabe.
  • Exekuzio epea: 2 hilabete.

BOST: Esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 5.059,9 €.

b) Baldintza agiriko 18 ataleko a), b), c), d), e), f) eta g) puntuetako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

SEI: Behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratuko da 15 egunez eta eskaintza aurkeztu duten guztiei jakinaraziko zaie. Behin behineko esleipen hau, automatikoki behin betikoa bihurtuko da aipatu 15 egunetako epean kontratistak aurreikusitako ekintzak gauzatzen baditu. Bestela behin betiko esleipena ez da gauzatuko behin behinekoa jaso duenaren alde.

IDAZKARITZA

6.- Artxibo historikoko hiru libururen zaharberritze lanak esleitzea (2008ID130007).

Artxibo historikoko dokumentuen zaharberritze edo erresetaurazio lanen esleipena: 3 liburu eta dokumentu bat zaharberritze lanen esleipenerako espedientea azterturik, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Artxibo historikoko hiru liburu eta dokumentu bat zaharberritze edo errestauratzeko lanen proiektua onartzea eta lanak, Henar Peso Delgadori esleitzea. Kontratuaren prezio osoa 16.310 €takoa izango da eta kontratua burutzeko epea azaroaren 28 bitartekoa.

BI: 16.310 €tako gastua onartzea (A-344 eta 779).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Gastu horrek Gipuzkoako Foru Aldundiaren 9.790 €tako dirulaguntza jasoko duela azaldu da.

KONTUHARTZAILETZA

7.- Trafiko gaietan isunen osoko kudeaketan lankidetza eta laguntza zerbitzua kontratatzeko espedientea onartzeko proposamena (2008KO160001).

 

Trafiko gaietan prozedura santzionatzailearen osoko kudeaketan lankidetza eta laguntza zerbitzuaren esleipenerako espedientea azterturik, eta Hazienda gaietarako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Trafiko gaietan prozedura santzionatzailearen osoko kudeaketan lankidetza eta laguntza zerbitzua proiektua onartzea.

BI: Trafiko gaietan prozedura santzionatzailearen osoko kudeaketan lankidetza eta laguntza zerbitzuaren kontratazio espedientea hastea, jardunbide negoziatuaren bitartez.

HIRU: Trafiko gaietan prozedura santzionatzailearen osoko kudeaketan lankidetza eta laguntza zerbitzurako kontratua arautuko duten baldintza agiriak onartzea, kontratu epea urte betekoa izango denaren zuzenketarekin.

LAU: Kontratu honetarako gastua onartzea 5.000 € (A-759).

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Gaiarekin zerikusia duen Kontuhartzailetzari eta Udaltzaingoko bi departamentu-buruei kontratu honen beharrari buruzko txostena eskatuko zaie.

GIZARTE ZERBITZUAK

8.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2008GZ010009).

Etxez etxeko laguntza eskatzeko 2008GZ010009 espedientea ikusirik, eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Interesatuari etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero 3 ordu zaintza edo atentzio pertsonaleko lanak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 2.66€/orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Idazkariak 3.281 idatzia gogoratu die alkateari eta gainontzeko gobernu batzarkideei, non udal erabaki eta akten kopia eskatzen duen Gipuzkoako Gobernuaren Ordezkaritzak. Erantzungo duela dio alkateak.

Ez da beste galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:50 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna