2009.eko Ekainaren 16ekoa

Lezon, 2009ko ekainaren 16an, asteartea, 8:00 etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean eta Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik..

Ez dira bileran izan Urko Lopetegi Campano eta Maria Pilar Legorburu Etxegarai

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2009ko ekainaren 2an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- Guillermo de Lazon kaleko 10 behean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia ematea (2009H0300003).

 

Miren Garmendia Urzelaietak, Guillermo de Lazon kaleko 10eko beheko lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta halaber hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Miren Garmendia Urzelaietak, Guillermo de Lazon kaleko 10eko beheko lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion uztailaren 12ko Alkatetzaren 06/536 ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2006ko uztailaren 12an hitzarmena izenpetu zuen Miren Garmendia Urzelaietarekin, Guillermo de Lazon kaleko 10eko beheko lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko urtarrilaren 8an egindako bilkuran eman zion Miren Garmendia Urzelaietari Guillermo de Lazón kaleko 10eko beheko lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Arkitekto aholkulariaren txostena eta txosten juridikoa kontuan edukirik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Miren Garmendia Urzelaietari Guillermo de Lazón kaleko 10eko beheko lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta, gainera, jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU: Miren Garmendia Urzelaietari, Guillermo de Lazon kaleko 10eko beheko lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 80,87 euro.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

3.- Saldise Plaza birgaitu eta estaltzeko obrari dagokion 1. ziurtapena onartzeko proposamena (2009H0110001).

 

Construcciones Otegi Gaztañaga, S.L.k aurkeztu du Saldise Plaza birgaitu eta estaltzeko obrari dagokion 1. ziurtapena.

Kontratazio organo honi obra horien lanen egitaraurik aurkeztu ez zaionez eta, ondorioz, onartu ez duenez, hura aurkeztu eta onartu bitarte ez du ziurtapenik onartuko. Beraz, aipatu arrazoiengatik gaia mahai gainean laga da.

4.- Altzate eremuko birpartzelatze proiektuaren behin betiko onarpena onartzeko proposamena (2008H0430005).

 

2009ko apirilaren 1an Altzate 16 Eremuko Kontzertazio Batzordeak haserako onarpena eman zion eremu horretako Egikaritze Unitatearen Birpartzelatze Proiektuari.

Birpartzelatze proiektu hau jendaurrean egon zen 20 egunez bere onarpenaren iragarkia Gipuzkoako aldizkari ofizialean 2009ko apirilaren 6an argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurreko epe honetan Lezoko Udalaren aurrean alegazio bakarra aurkeztu zen, hain zuzen ere Jose Javier Fernandez Fernandezek "GEDINOR, SL" ren izenean aurkezturikoa.

Haatik, Altzate 16 Eremuko Kontzertazio Batzordearen aurrean ADIFek beste alegazio bat aurkeztu zuen.

2009ko ekainaren 11ean Altzate 16 Eremuko Kontzertazio Batzordeak eremu horretako Egikaritze Unitatearen Birpartzelatze Proiektuaren Testu Bateratua onartu zuen, aurkezturiko alegazioak onartu ondoren, sartutako aldaketekin.

Bestalde, Lezoko Udalak eta RESICENCIAL IBAI-GAIN, SAk hirigintza hitzarmen bat izenpetu zuten 2007ko ekainaren 8an. Hitzarmen honen arabera RESIDENCIAL IBAI-GAIN S.A.k Lezoko Udalari adierazitako egikaritza unitateko eraikigarritasunaren %10ren zati bat dirutan ordaindu zion eta beste parte bat 3/5 babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko lursail urbanizatu baten lagapenaren bitartez beteko zela adierazi zen .

Hitzarmen hori izenpetu zenean RESICENCIAL IBAI-GAIN, SA, lursailen %88,11aren jabe zenez egindako lagapenak beti ere ehuneko hori muga izanda egin ziren. Beraz udalari dagokion eraikigarritasunaren % 10aren beste % 11, 89 ordaindu gabe geratu zen.

Horrela, hitzarmena indarrean dagoen 2/2006 legearen arabera izapidetu zenez, 11/2008 Legearen xedapen iragankorraren arabera, aipatu hitzarmenak xedatzen duenena gailenduko da eta beraz %15ren ordez %10 da udalari hirigintza-jarduerez sortutako gainbalioetan erkidegoak izen behar duen parte-hartzearen kopurua.

RESIDENCIAL IBAI-GAIN, SAk 2009 ekainaren 15an, adierazitako %11,89ari dagokion 157.315 € ordaindu zizkion Lezoko Udalari, arestian aipaturiko hirigintza hitzarmenaren edukiarekin bat etorriaz.

Halaber, birpartzelatze proiektu honetan udalari lagatzen zaio 3/5 lursaila urbanizatua, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko.

2/2006 Lurzoru eta Hirigintza Legearen 163 artikuluak xedatzen duena kontuan izanik, eta Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Altzate 16 eremuko egikaritze unitatearen Birpartzelatze Proiektua behin betikoz onartzea

BI: Akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

 

ONGIZATE

 

5.- Oarsoaldea S.A.ren esku uztea gizarteratze arloan jarduerak egiteko dirulaguntza eskaera eta ondoren jarduera horien antolaketa eta kudeaketa.

 

Lezoko Udalak Eusko Jaurlaritzako Justizia, lan eta gizarte segurantza sailak ematen dituen gizarteratze arloko jarduerak egiteko dirulaguntza eskaeren deialdia jaso du EHAAn argitaratu den aginduaren bidez. 2004 urtetik hasita eta ihazko ekitaldian barne, Lezoko Udalak Oarsoaldea S.A.ren bidez egin du gizarteratze arloko jarduerak egiteko dirulaguntza eskaera, hain zuzen ere Sortu eta Txertatu izeneko bi tailer. Programa hauen antolaketa eta kudeaketa Oarsoaldea S.A.ren esku egon da ere. Gizarteratze jarduera hauek Oarsoaldea eta eskualdeko Gizarte Zerbitzuen arteko Gizarteratze batzordearen lanaren ondorioz sortu dira. Eskualde mailako izaera dute eta bertan Lezo, Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako herritarrak parte hartzen dute, beti ere gizarteratze beharra dutenak. Gizarteratze Batzordeak egiten duen balorazioa kontutan izanda eta ikusirik 2009ko apirilaren 22ko agindua, Euskal Autonomia Erkidegoan gizarteratze arloan jarduerak egiteko diru laguntzak arautzen dituena, Alkate honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT:Lezoko Udalak Oarsoaldea S.A.ren esku uzten du Eusko Jaurlaritzari gizarteratze arloko jarduerak egiteko dirulaguntza eskaera egitea, Lezoko Udalaren izenean.

BI: Lezoko Udalak, Eusko Jaurlaritzak onartzen dion dirulaguntzaren baitan, Oarsoaldea S.A. ri uzten dio gizarteratzeko jardueren antolaketa eta gestioa. AD-

HIRU: Lezoko Udalak Eusko Jaurlaritzarengandik jasotako dirulaguntza Oarsoaldea S.A. ri trasferituko dio. Ordainketa zatika egingo da; erabakia onartzen denean %75 ordainduko da, eta gainerako %25 egindako gastuen egiaztagiriak aurkeztu eta gero (Gizarteratze jardueren dirulaguntza arautzen duen 2009ko apirilaren 22ko aginduaren 11.artikuluaren jasota dagoen moduan)

LAU: Oarsoaldea S.A.k gizarteratzeko jarduerak ebaluatzen dituen memoria igorriko dio Eusko Jaurlaritzari eta Lezoko Udalari, egindako gastuen egiaztagiriekin batera. Hau guztia 2010eko otsailaren 28a baino lehen. (Gizarteratze jardueren dirulaguntza arautzen duen 2009ko apirilaren 22ko aginduaren 15.artikuluaren jasota dagoen moduan)

 

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

 

KONTUHARTZAILETZA

 

6.- Fakturen 20. zerrenda onartzea.

 

20. fakturen zerrenda onartu da, Construcciones Otegi-Gaztañaga, S.L.k aurkeztutakoa izan ezik. Faktura horren onarpena mahai gainean utzi da akta honen 3. puntuan aipatzen diren arrazoiengatik.

 

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

7..- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, ekainaren 2az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

Alkateak dio, eguneko zentroaren obrak hasteko epea aldatu egin dela, esleipendunaren adostasunarekin. Obren zuinketa egiaztatze akta datorren urriaren 1ean egingo da, sinatutako kontratuan adierazi bezala. Gainontzeko baldintzak mantendu egiten dira Tokiko Gobernu Batzar honek 2008ko abenduaren 2an eta 2009ko martxoaren 10ean erabakitako moduan. Tokiko Gobernu Batzarrak berrestu du enpresa eta udalaren arteko adostasunez egindako kontratu aldaketa.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:15 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 828.615tik 828.619ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna