2010.eko Urriaren 5ekoa

Lezon, 2010ko urriaren 5ean, asteartea, 8:00 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak OHIKO BILKURA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean, Jon Legorburu Arrastua eta Pili Legorburu Etxegarai bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Iñigo Esnaola Arbiza eta Urko Lopetegi Campano.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2010ko irailaren 21ean egindako bilkurako akta onartzea.

 

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- S-1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-obrei dagokion 8.go ziurtapena onartzeko proposamena (2009H0120001).

U.T.E. Sector S-1 (2.fasekoak) aurkeztu du Lezoko 1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-lanei dagokion 8. obra-ziurtapena.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, aldi berean, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Aurkeztutako 8. ziurtapena onartzea, 41.117,61 € delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (ADO 99- 733).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3.- Udal eraikuntzaren garbiketarako zerbitzuaren kontratuaren behin betiko esleipena onartzeko proposamena (2010H0170004).

Mahai gainean utzi da, kontratazio mahaia biltzear baitago.

4.- Aizkorri kaleko 2.eko etxearen fatxada birgaitzeko obra lizentzia emateko proposamena (2010H0030016).

Ofiserv, S.L.k, Aizkorri kaleko 2 zenbakiko jabekideen ordez, obra lizentzia aukeztu du aipaturiko etxearen fatxada birgaitzeko.

Era berean aurkeztu du dagokion segurtasun eta osasun azterlana.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, aldi berean, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Ofiserv, S.L.ri obra lizentzia ematea, Aizkorri kaleko 2 zenbakiko jabekideen ordez, aipaturiko etxearen fatxada eraberritzeko, hemen heldu diren baldintzak kontuak izanik:

  • Obraren epea: 30 egun.
  • Aldamioren okupazioa: 20 m²
  • Aldamioen azpian, bai pertsonen nahiz kotxe kapoten iragatea bermatzeko, gutxienez 2 m ko leku librea utzi beharko da une oro.
  • Obra egiteko beharrezko diren segurtasun neurriak osatu beharko dira, sareak jarriz aldamioak babestuz, ikurrak ipiniz, hondakinak zuzen botatzeko hodiak ipiniz...

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.785,87€; ordaindu beharko da (1.389,87€ eraikuntzaren gaineko zerga eta 396 €. aldamioak jartzea).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Zubitxo kaleko 21. zk.ko Leon Enea etxearen lehen erabilerako lizentzia emateko proposamena (2006HO300005).

Leon Enea, S.L.k Zubitxo kaleko 21. zk.ko Leon Enea etxea lehenengoz okupatzeko lizentzia eskatu zuen 2006ko ekainaren 30ean.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko maiatzaren 20an egindako bilkuran, lehenengoz okupatzeko lizentzia ukatu zion interesdunari, obra lizentzien emakidan ezarritako baldintzak ez zituelako betetzen.

2010eko ekainaren 15ean berriro eskatu zuen aipatutako lehenengoz okupatzeko lizentzia eta, horrekin batera, Udalaren aldeko lursailaren bereizketa, deslotura, eraginik ez eta askapen eta lagapen eskritura aurkeztu zuen.

Hori ikusita, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Leon Enea S.L.ri Zubitxo kaleko 21. zk.ko Leon Enea etxearen lehen erabilerako lizentzia ematea. Eraikin horrek 12 etxebizitza, beheko merkataritza solairua eta aparkalekuak ditu.

BI: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 2.630,05 € ordaindu beharko ditu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Urune kaleko 22-23 zenbakietan dagoen pabilioian okindegi eta opildegiren iharduerarako titularitate aldaketa (2005H0050005).

 

2010eko martxoaren 23ko Tokiko Gobernu Batzarrak Urune kaleko 22. eta 23. zenbakietan dagoen pabiloian okintza eta opilgintza jarduerarako irekiera lizentzia eman zion Fermín Pinzolas Bidaurreri, Itturrin S.A.ren ordezkari den aldetik.

2009ko uztailaren 9an, Fermín Pinzolas Bidaurrek, Zubiri Ogiak S.L.ren ordezkari gisa, Itturrin S.A.ren izenean agertzen den jardueraren titulartasuna aldatu eta Zubiri Ogiak S.L.ren izenean jartzeko eskaera egin zuen.

Udal teknikariak eginiko txostena aztertu ondoren, aldi berean, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Itturrin S.A.ren izenean agertzen den titulartasuna, Urune kaleko 22. eta 23. zenbakietan dagoen pabiloiko okintza eta opilgintza jarduerari dagokiona, aldatu eta Zubiri Ogiak S.L.ren izenean jartzeko lizentzia ematea.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 9.420 € ordaindu behar izango ditu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Espedientearen aldeko informea emateko proposamena, eraikitzailearen materiala gordetzeko biltegi bat eta bulego jartzeko, Ipintza kaleko 39an kokaturiko pabilioian (2010H0050008).

Construcciones Nigurko, S.L., enpresak eskaturik tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta horri buruz egin den txosten teknikoa ikusirik, aldi berean, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Espedientearen aldeko informea ematea, eraikitzailearen materiala gordetzeko biltegi bat eta bulego jartzeko, Ipintza kaleko 39an kokaturiko pabilioian.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

PERTSONALEKO GAIAK

8.- Udal langile batek seme-alaben zaintzagatik egindako lan murrizketaren eskaria onartzeko proposamena (2010PE100005).

 

Maite Getaria Iriartek, 2010eko irailaren 10ean aurkeztutako idatzian, lan murrizketa egiteko eskaria egin du seme-alaben zaintzagatik.

Lan murrizketa, 2010eko urriaren 13an hasi eta 2011ko urriaren 12a bitarte iraungo luke, jornadaren %40koa izango litzateke eta lanaldiaren amaieran egingo luke.

Eskaria azterturik, eta ikusirik Pertsonal Teknikariak egindako txostena, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Ontzat hartzea Maite Getaria Iriartek bere semearen zaintzagatik egindako lan murrizketa eskaria, lanaldiaren %40koa. Lan murrizketaren ezaugarriak hurrengoak dira:

  • Astelehenetik ostiralera lana egingo du, egunean 4h12min. eginez. Lan murrizketa lanaldiaren amaieran egingo du.
  • Lan-murrizketak 2010ko urriaren 13an hasi eta 2011eko urriaren 12a bitarte iraungo du.

BI: Erabaki honen berri interesatuei ematea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- Arkitektoa praktiketako funtzionario izendatzeko proposamena (2010PE100006).

 

Arkitekto plaza betetzeko hautaketa prozesua amaitu ondoren, hautaketa horretaz arduratu den epaimahai kalifikatzaileak, hauta prozesua gainditu duen hautagai bakarra, Adur Ezenarro Agirre hain zuzen, izendatzea proposatu du arkitekto plaza betetzeko.

Epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamena aintzat harturik, eta Adur Ezenarro Agirrek hautaketa prozesua arautzen duen oinarrietako hamahirugarrenean eskatzen den dokumentazioa aurkeztu eta egiaztatu duenez, Tokiko Gobernu Batzorde honi dagokio praktiketako funtzionario izendapena gauzatzea.

Era berean Tokiko Gobernu Batzar honi dagokio proposatutako hautagaiaren praktikaldia ebaluatuko duen Ebaluazio Batzordearen kideak izendatzea.

Horiek horrela, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Adur Ezenarro Agirre praktiketako funtzionario izendatzea arkitekto plaza betetzeko. Izendapena 2010eko azaroaren 2an sartuko da indarrean eta probaldia 9 hilabetekoa izango da.

BI: Hauta prozesua arautu duten oinarrien hamalaugarren puntuaren jarraibideen arabera, proposatutatako hautagaiaren praktikaldia ebaluatuko duen Ebaluazio Batzordearen kideak izendatzea. Batzordea hurrengo kideak osatuko dute:

  • Xabier Loiola Aristi.
  • Aitor Iztueta Garaikoetxea.
  • Karlos Etxezurieta Sarasola (idazkari lanetan).

HIRU: Akordio honen berri ematea interesatuei.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

10.- Fakturen 40., 42. eta 43. erlazioa onartzea.

 

40., 42. eta 43. fakturen erlazioa onartu egin dira. Idazkariak ohartarazi du kontuhartzailearen oharpena duela 42. erlazioko fakturak, aurrekontuetan kontsignazio nahikorik ez dagoelako. Dena den, onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

11.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2010eko irailaren 21az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

URJENTZIAZ

Aurrez bileran diren batzordekide guztien adostasunerekin, ondorengo gaia eta erabakia hartu da:

12.- Eguneko zentroa eta babespeko apartamentuen obrei dagokien 9. ziurtapena eta likidazioa onartzeko proposamena (2008H0110003)

Eguzki Eraikuntzak S.L.k, eguneko zentroa eta babespeko apartamentuen obrei dagokion 9. ziurtapena eta likidazioa aurkeztu ditu.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, aldi berean, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Eguneko zentroari dagokion 9. obra ziurtapena eta likidazioa onartzea, 9.821,67 € direlarik (ADO-99-747).

BI: Babespeko apartamentuei dagokien 9. obra ziurtapena eta likidazioa onartzea, 19.300 € direlarik (ADO-99-746-1/2).

 

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 885.346tik 885.352ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna