2018KO MARTXOAK 12

Lezon, 2018ko martxoaren 12an, astelehena, goizeko 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses eta Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea).

Ez dira bileran izan Irlentz Ortega Ugalde (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2018ko otsailaren 26ean egindako bilkurako akta onartzea (2018ID210004).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Calderería Galdatek , S.L.L. enpresari obra eta jarduera baimena emateko proposamena (2017H0050006).

Calderería Galdatek, S.L.L. enpresak, Sagasti poligonoko Sagasti kalea 15-16 eta 17an Galdaragintza jarduera gauzatzeko eta zuzenketa neurriak ezarri ahal izateko, obra eta jarduera lizentziak eskatu ditu.

2017-09-29an eta Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuaren D17/0927 dekretuz, jarduera espedienteren tramitazioari hasiera ematea erabaki zuen.

2017-11-08an Udalak Eusko jaurlaritzako Osasun sailak helarazitako jarduera sailkatuen osasun txostena jaso du, hau aldekoa delarik.

2018-03-01ean Udalean jaso da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailetik egindako neurri zuzentzaileen ezarpenari buruzko Txostena.

Udal teknikariaren 2018-03-02ko aldeko txostena ikusi eta espedientea aztertu ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Calderería Galdatek, S.L.Lempresari obra baimena ematea aurkeztutako proiektuan definitutako lanak burutzeko ondorengo baldintzetan:

Obra lanak burutu ondoren, obra bukaerarekin ondorengo dokumentazioa aurkeztea eskatzen da:

· Obra bukaeraren ziurtagiria, eskudun teknikariak idatzia eta bisatua.

· Obra bukaerari dagokion memoria, likidazioa eta plano eguneratuak.

· Obra hondakinen kudeaketaren ziurtagiria.

BI: Obra baimena ematearen gaineko eskubideengatik egunean dagoen ordenantza fiskaletan ezarritako kopurua ordaindu beharko du Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarengatik, hau da 5% x 8.800,20€: 440,01€

HIRU: Calderería Galdatek, S.L.Lempresari Jarduera baimena ematea Sagasti kalea 15-16 eta 17an Galdaragintza jarduera gauzatzeko ondorengo baldintzetan:

· Honekin batera igortzen zaizkion Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak banan- banan betetzen dituela esaten duen agiria aurkeztu beharko da.

· Añarbeko urak ur zikinak kolektorera botatzea baimentzen duen idatzia.

· Suaren aurkako instalazioak egoki direnen ziurtagiria.

· Instalazio elektrikoari dagokion ziurtapen elektrikoaren kopia aurkeztea.

LAU: Jarduera baimena ematearen gaineko eskubideengatik egunean dagoen ordenantza fiskaletan ezarritako kopurua ordaindu beharko da. Kontutan izanda 867,83m2ko azalera, 4.866,15€.

BOST: Egokitzapen lanak bukatu ondoren eta jarduera martxan jartzeko, dagokion teknikariak sinaturiko, honekin erantsita doan Jarduera sailkatuan aritzeko aurretiko komunikazioa eta egiaztatze teknikoko ziurtagiria beteta aurkeztu beharko dira, dagokion tasa ordaindu ondoren.

EUSKARA ETA KULTURA

3. Euskaraz Koop. Elkartearen izenean J.D.M.S.ik egindako 2017-2018 ekitaldia diruz laguntzeko eskaera ontzat jotzeko proposamena (2018KU080003).

2018ko aurrekontuetan, Euskaraz Koop. E. (AEK) jardueragatik 2017-2018 ekitaldia diruz laguntzea jaso zen. Esleipenerako espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT:Euskaraz Koop. Elkartearen izenean, J.D.M.S.kegindako eskaeraontzat jotzea.

BI:2014-07-21ean Gobernu Batzordean onartutako aipatu erakundeak eta Lezoko Udalaren artean sinatutako Hitzarmenari dagokion 2017-2018 ikasturteko aurrekontua 15.000,00 €koa da. Beraz, aipatu ikasturterako dagokion dirulaguntza 15.000,00 eurokoa izango da eta 2140 (AD-111/2018) partidaren kargura egingo da.

HIRU:Ordainketa bi zatitan egingo da, proposamen honen onarpena jasota 10.500,00 (%70) eta behin ikasturtea amaituta eta zuriketa egin eta gero, beste 4.500,00 (%30), baldin eta balantzeak negatiboa izaten jarraitzen badu.

BERDINTASUNA

4. Lezoko udala eta Gaxuxa elkartearen arteko 2018ko hitzarmena onartzeko proposamena (2018GZ360002).

Gaxuxa Lezoko Emakume Taldeak aurkeztu duen programazioa eta diru-laguntza eskaerak aztertuta, eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Berdintasuneko zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: GAXUXA EMAKUME TALDEA-ri 14.500€ko diru-laguntza ematea 2018. urterako (AD- 81).

BI: Dirulaguntza izendu moduan onartzen zaio Gaxuxa Emakume Taldeari eta eransten den lankidetza hitzarmena sinatu beharko dute bi aldeek, betebeharrak zehazten dituena.

HIRU: Ordainketa bi zatitan egingo da. Lehena, diru-laguntzaren %70ari dagokiona, eskaera onartutakoan. Bigarren ordainketa, beste %30ari dagokiona, diru-laguntzaren zuriketa egin ondoren.

GIZARTE ZERBITZUAK

5. A.R.ren oporraldiari buruzko eskaera onartzeko proposamena (2018GZ320001).

A.R.ren oporraldiaren eskaerari buruzkoespedientea aztertu ondoren, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT:Onartzea A.R.k 2018ko Martxoaren 26tik apirilaren 1era eta abuztuaren 8tik 31era oporrak egiteko egin duen eskaera.

BI: A.R.k ordezko bat izendatu behar izatea martxoaren 26tik apirilaren 1era elkartearen atezaintzako eta garbiketako betebeharrak bermatzeko eta ordezko horrek esleipendunak dituen ardura berdinak izatea. Egun horietan elkartea 17:00etatik 20:30etara ireki beharko da.

HIRU: Esleipendunak tabernan eta elkarteko zuzendaritzari erabakiaren berri ematea.

6. 2018ko GLL eskaeren zerrenda onartzeko proposamena (2018GZ020005).

2018ko GLL eskaerak onartzeko espedientea azterturik, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT:Onartzea2018.urteko GLL eskaeren zerrenda. Gastua guztira 24.400,34€ (A-91).

BI: A.R-ren eskaera ukatzea eskatzen duen zorpetzeko kontzeptua ez delako bateragarria GLL-ko irizpideekin.

PERTSONALA

7. I.E.G. karrerako funtzionario izendatzeko proposamena (2017PE100002).

Arkitekto tekniko plaza betetzeko hautaketa prozesua amaitu ondoren, Tokiko Gobernu Batzordeak 2017ko apirilaren 10ean egindako bilkuran, I.E.G. aipatu plaza betetzeko praktiketako funtzionarioa izendatu zuen, eta baita, praktikaldia ebaluatuko zuen Ebaluazio Batzordeko kideak.

Praktikaldia amaitu ondoren, Ebaluazio Batzordeak, I.E.G.ren praktikaldia gainditutzat eman du, eta ondorioz, karrerako funtzionarioa izendatzea proposatu du.

Horiek horrela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: I.E.G. karrerako funtzionario izendatzea arkitekto tekniko plaza betetzeko. Plazaren ezaugarriak: Administrazio Berezia, Azpieskala Teknikokoa, Erdi Mailako Klasea.

BI: Ebazpen honen berri interesatuari ematea eta honen laburpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

HIRU: I.E.G.k 10 egun izango ditu kargua hartzeko, izendapena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

8. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzarra egin zen ezkero, otsailaren 26az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:25ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243776, 1243778tik 1243780ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna