- 1. 2018 ekitaldirako ordenantza fiskalak onartzeko diktamena (2017KO290004).
- 2. 2018 urteko taxi tarifak onartzeko diktamena (2017KO290003)
- Aktaren amaiera
Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2017ko urriaren 20ean, ostirala, 8:00etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, EZOHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Maria Noemi Arberas Oses, Alfredo de la Puente Pagola, Enrique Figueroa Laboa, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Angel Sanchez Antunez (EAJ-PNV udal taldea), eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos).
Ez dira bilkuran izan Ainhoa Zabalo Loiarte, Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Igor Cordero de la Fuente, Angel Portugal Formoso eta Asier Irastorza Alustiza (EH BILDU udal taldea).
Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.
Osoko bilkuran dira ere udal kontuhartzailea, Pedro Etxarri Ollokiegi eta kiroldegiko zuzendaria Arkaitz Angiozar Unanue.
1. 2018 ekitaldirako ordenantza fiskalak onartzeko diktamena (2017KO290004).
Udal kontuhartzaileak azaldu du batzorde berriemaile orokorraren diktamena. Proposatutako aldaketak dira: egutegi fiskala eta kiroldegi, igerileku eta futbol zelaiko prezioak aldatzea.
Osoko bilkuran dagoen Kiroldegiko Zuzendariak azaldu ditu kiroldegiko prezioen aldaketak. Kirol instalazioen enpresa kudeatzailearen proposamena izan da azken zortzi urtetan ukitu gabe dauden prezioen eguneratzea. Batzorde berriemaileak ez du erabat onartu proposatutako prezioak, bai ordea igoera batzuk: bazkidetza orokorrean %2a igotzea, hilean 0,25 eta 0,76 €tako igoera eta igerilekuan %13,4 eta %14,9 bitarteko igoera proposatzen da. Eskualdeko prezioekin ere berdindu nahi da.
Honela dio diktamenak:
“Batzorde informatibo orokorreko lehendakariak azaldu ditu 2018. urterako ordenantza fiskalak eratzeko erabilitako irizpideak, kontuhartzailearen informean oinarriturik.
Hori ikusirik eta eztabaidatu ondoren, batzorde informatibo orokorrak, 2017ko urriak 16ean egindako bilkuran behean heldu dena, Jesus Maria Martiarena Jaca, Miguel Angel Sánchez eta Noemí Arberas Osesen botoa alde dela
DIKTAMINATZEN DU:
BAT.- Hasierako onarpena ematea ondorengo ordenantza fiskal hauen aldaketari:
1. 0.-Zergen kudeaketa eta bilketaren Ordenantza Orokorra
2. 6.5.2.- Kultura Aretoa alokatzea
3. 6.5.4.- Gezala Auditorium eta Bekoerrota kiroldegian antolatuko diren ikuskizunetarako sarreren prezioa
4. 6.5.6.- Oholtzaren erabilera eta alokairua
5. 7.-Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea
6. 7.11- Bekoerrota kiroldegia eta Altzate igerilekuak
7. 7.12- Plazeta Futbol Zelaia
8. 7.15- Kultura sailak argitaratutako materiala saltzeko tarifa.
9. 7.18- Etxez etxeko laguntza zerbitzua
BI: Informazio publikorako hogeita hamar lan eguneko epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholtzan iragarkia argitaratuz, alegazioak aurkez daitezen.”
Diktamena bozkatu eta ahobatez onartu da.
Jose Angel Sanchezek dio pozteko modukoa dela azken hiru urteetan lezoarren presio fiskala igo ez izana, ibilgailuen gaineko zerga %15ean jaitsi izana eta hobariak eta onurak onartu izana.
2. 2018 urteko taxi tarifak onartzeko diktamena (2017KO290003)
Miguel Angel Sanchezek diktamena azaldu du. Oarsoaldeako Taxi batzordetik 1,7% igoera ez lineala proposatzen da, Taxista bi elkarteek 1,8 eta 1,6koa igoera proposatu dutenean. Esan bezala igoera ez da lineala, %0,36 1. km-an, 1,23 2. km-an, 1,30 3. km-an, 0 4. km-an, 0,94 5. km-an eta 3,18 zain denbora. Gaur egungo Oarsoaldeako taxi prezioak probintziako beste udaletakoak eta hiriburuetakoak baino altuagoak dira eta horregatik aurten ez da asko igo nahi, prezioak berdintzeko.
Honela dio diktamenak:
“Oarsoaldea S.A.k, proposamena aurkeztu du, 2018 ekitaldirako eskualdeko taxi tarifak, Oarsoaldeako udalek onartu dezaten, Oarsoaldeko taxi batzordeak 2017/10/06ko datarekin adostutako akordioaren arabera.
Espedientean taxi tarifen azterlana eta AGITAXen (Gipuzkoako Taxisten Elkartea) eta G.Taxi, Gipuzkoako Taxisten Elkartearen proposamenak daude.
Proposamena ondorengo hau da:
1.TARIFA |
2. TARIFA |
||||
Gutxienekoa |
Egindako km |
Itxaronaldia orduko |
Gutxienekoa |
Egindako km |
Itxaronaldia orduko |
5,1875 |
1,0971 |
21,5848 |
6,1015 |
1,7172 |
23,8921 |
1.TARIFA: |
Lanegunetan (larunbatak izan ezik) 7:00tatik 22:00etara |
||||
2.TARIFA: |
Larunbata, igande eta udal eta autonomi erkidegoko araudiak ezarritako jai egunetan. Aplikagarria izango da ere lanegunetan 22:00etatik 7:00etara, eta abenduaren 24 eta 31 egunetan. |
||||
Gutxienekoa: |
Itxaronaldiko 5 minutu edo 1,5 egindako km-ak hartzen ditu. |
Aurkeztutako eskaera aztertu eta eztabaidatu ondoren, Batzorde Informatibo Orokorrak, 2017ko urriak 16an egindako bilkuran, Jesús María Martiarena Jaca, Miguel Angel Sánchez Antúnez eta Noemí Arberas Oses zinegotzien botoa alde dela, behean heldu dena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:
BAT: Onartzea 2018ko Oarsoaldeako taxi tarifak Oarsoalderako.
BI: Erabaki hau Oarsoaldea, S.A.ra eta Eusko Jaurlaritzara jakinaraztea.”
Diktamena bozkatu eta ahobatez onartu da.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:15ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243680tik 1243682ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.