2011ko uztailaren 29ko akta

Lezon, 2011ko uztailaren 29an, ostirala, 8:20ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA ezohikoa eta urgentea egiteko xedez, udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loyarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku eta Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Luis Garrido Corral eta Angel Portugal Formoso.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

1.- Deialdiaren urgentzia berrestea.

Alkateak deialdiaren urgentzia arrazoitu du: aurreko astearteko Tokiko Gobernu Batzarrean hartutako erabakiak aldatzea edo zuzentzea izanik eta lanpostuak betetzeko prozedura luzea denez, urratsak lehenbailehen ematen hastea komeni delako deitu omen du bilera. Azaldu diren batzarkideak deialdia berrestu dute.

PERTSONALA

2.- 2011. urteko Lan Eskaintza Publikoaren handitzea aldatzea (2011PE080002).

Tokiko Gobernu Batzarrak 2011ko uztailaren 26an egindako bilkuran, 2011. urteko Lan Eskaintza Publikoaren Handitzea onartu zuen, 4 administrari plaza, lehiaketa-oposizio irekia bidez betetzekoak zirenak, barneratuz.

Udal langileen lan hitzarmenak (1 Eranskineko 105. artikuluan), hutsik geratu diren eta sortu berri diren lanpostu finko guztiak, lehenik Lezoko Udaleko langile finkoei eskainiko direla dio.

Horiek horrela, eta kontuan izanik langile batek administrari plaza bat barne sustapenez eskaintzea eskatu duela,alkatetza honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Aldatzea, 2011. urteko Lezoko Unibertsitateko Udaleko Lan Eskaintza Publikoaren Handitzea, Tokiko Gobernu Batzarrak 2011ko uztailaren 27an onartutakoa, administrari plaza bat barne sustapenez eskaini ahal izateko.

Lan Eskaintza Publiko hori, aurrekontuko dotazioa duten eta karrerako funtzionarioentzat diren 4 administrari plaza hauetarako da:

Lau (4) administrari plaza.

.Eskala: Administrazio Orokorra.

.Azpieskala: Administratiboa.

.Klasea: Administraria.

.Sailkapen Taldea: C taldeko C1 azpitaldea.

.Hornitzeko era: 3 plaza Lehiaketa-oposizio irekiaz eta plaza bat Barne Sustapenez.

.Hizkuntza Eskakizuna derrigorrezkoa: 3. Derrigortasun data gaindituak.

.Destino Osagarria: 20.

BI: Onartutako Lan Eskaintza Publikoaren Handitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki taulan argitaratzea. Lan Eskaintza honen berri emango da baita Estatuko eta Euskal Herriko Aldizkari Ofizialetan

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3.- Udal honetan hutsik dauden 4 administrari plaza betetzeko onartutako oinarriak aldatzea (2011PE090001).

Tokiko Gobernu Batzarreak 2011ko uztailaren 26an egindako bilkuran, Udal honetan hutsik dauden 4 administrari plaza lehiaketa-oposaketa irekiaz betetzeko, oinarriak onartu zituen.

Udal langileen lan hitzarmenak (1 Eranskineko 105. artikuluan), hutsik geratu diren eta sortu berri diren lanpostu finko guztiak, lehenik Lezoko Udaleko langile finkoei eskainiko direla dio.

Horiek horrela, Gobernu Talde honek, 2011ko uztailaren 26an hartutako erabakaia aldatzea proposatzen du, administrari plaza bat barne sustapenez eskaini ahal izateko.

Guzti horregatik, alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko uztailaren 26an onartu zituen oinarriak aldatzea, administrari plaza bat barne sustapenez eskaintzeko.

BI: Onartutako oinarrietako lehenengo eta laugarren puntuak aldatzea (deialdiaren xedeari eta izangaiei eskatutako betekizunei dagozkienak), horiek barne sustapenerako aukeratze-prozedurara moldatzeko helburuarekin.

HIRU: Deialdi publikoaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki taulan argitaratzea eta honen berri ematea Estatuko Aldizkari Ofizialean.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:40 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 885.640tik 885.642.ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izandiren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna