2012ko irailaren 12a, Ezohikoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2012ko irailaren 12a, eguerdiko 13:00etan, eratu da ez ohiko OSOKO UDALBATZA, egiteko xedez, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarte alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel Arruti Salaberria, Eneko Lartige Zabaleku, Angel Portugal Formoso, Naroa Tubilla Ziganda eta Miren Tarragona Perez (guztiak Lezoko Bildu Udal taldeko kideak), Kepa Garbizu Azkue, Enrique Figueroa Laboa (azken hauek EAJ-PNV taldekoak), eta Mikel Antxon Arrizabalaga Brusín (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldekoa).

Ez dira bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Garazi Kuesta Unzain, Luis Garrido Corral (Lezoko Bildu Udal taldeko kideak) eta Xubero Ubillos Apaolaza (EAJ-PNV taldekoak).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

1.- Proposamena, Bekoerrota eta Altzate kirol instalazioen ordenantza fiskalaren aldaketa (2012KO290005).

Lehenik, alkateak gaiaren urjentzia arrazoitu du: kirol jardueretan BEZ zergaren igoera izan da irailaren 1etik, %8tik %21ra, eta horrek kirol instalazioak kudeatzen dituen enpresari sortzen dion desoreka arindu nahian prezioen errebisioa proposatzen da. Gaiaren urjentzia onartu egin da aldeko zortzi botoekin (Lezoko Bildu eta EAJ-PNV taldekoak) eta kontrako boto bat (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldekoa).

Proposamenak honela dio:

Kirol instalazioetako zuzendariak, 2012ko Bekoerrota eta Altzate kirol instalazioen ordenantza fiskalaren aldaketari buruz aurkeztutako proposamena ikusirik, plenoari ondorengo erabaki proposamena egiten diot:

ERABAKI PROPOSAMENA:

BAT.- Hasierako onarpena ematea ondorengo ordenantza fiskalaren aldaketari:

• 7-11.- Bekoerrota Kiroldegia eta Altzate igerilekuak
BI: Informazio publikorako hilabeteko epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholtzan iragarkia argitaratuz, alegazioak aurkez daitezen.


Mikel Antxon Arrizabalaga ez dago ados proposamenarekin, erabiltzaileari igotzen zaiolako. Bere ustetan udalak eta enpresa kudeatzaileak igoeraren zati bat hartu beharko lukete.

Kepa Garbizuk dio gaur abstenitu egingo direla eta behar badute aldaketa jendaurrean dagoen epean egingo dituztela alegazioak.

Proposamena bozkatu eta onartu egin da aldeko sei botorekin (Lezoko Bildu Udal taldeko zinegotziena), aurkako bat (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena) eta bi abstentziorekin (EAJ-PNV taldeko zinegotziena).

2.- Proposamena, udal langileen lanpostuen zerrenda aldatzeko (2012PE290005).

Alkateak gaiaren urjentzia arrazoitu du: Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoa idazkaririk gabe geratu da eta abuztuaren egindako eskaeran Lezoko udaleko idazkariari eginkizun horiek gehitzeko baimena eskatu du. Kontsortzioaren beharra ikusirik erabaki du alkateak gaia batzorde berriemailean diktaminatu gabe urjentziaz pleno honetan aurkeztea.

Gaia urjentziaz tratatzea onartu egin da aldeko sei boto (Lezoko Bildu Udal taldeko zinegotzienak) eta aurkako hirurekin (bi EAJ-PNV taldeko zinegotzienak eta bat Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena).

Deialdiarekin bidalitako proposamenak honela dio:

Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak, Lezoko Unibertsitateko Udalari baimena eskatu dio, bertako Udal Idazkariak Gipuzkoako Hondakinen Partzuergokoko idazkari lanak egin ahal izateko.

Guri dagokigunez, Udalaren egin beharra da, baimena ematea eta Lanpostuen Zerrendan beharrezkoak diren aldaketak egitea, funtzioetan, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko lanak gehituz.

Horiek horrela, Alkatetza honek Udal Osoko Bilkurara aurkezten du ondorengo

ERABAKI PROPOSAMENA:

BAT: Lanpostuen Zerrendan beharrezkoak diren aldaketak egitea, Idazkari lanpostuaren funtziotan, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoan Idazkari lanak egitea gehituz.

BI: Lezoko Unibertsitateko Udal Idazkariari, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko idazkari lanak egin ahal ditzan dagokion baimena ematea.

HIRU: Erabaki honen jarraipenerako beharrezkoak diren dokumentuak sinatzeko Alkatetzari ahalmena ematea.

Mikel Antxon Arrizabalaga ez dago ados udal idazkaria Kontsortzioarekin konpartitzearekin, Gipuzkoan badirelako baliabide pertsonal gehiago duten udal eta erakunde.

Kepa Garbizu ere proposamenaren aurka azaldu da, Lezoko udalean nahiko lan duelako. Aipatu ditu pendiente dituela mahai sektorialen inguruan berak eskatutako txostenak. Bestalde iruditzen zaio beste erakundeentzako ere lan egin ahal badu, murriztu egin beharko zela lan postuen zerrendan udalarekiko duen dedikazioa.

Alkateak dio iruditzen zaiola udal idazkaria iritsiko dela udalean dituen eginkizunak egitera eta Lezo ez dela kaltetua aterako. Baldintzen inguruan dio gaur egun Lezoko udalak San Marko Mankomunitatearekin duen baldintza beretan izango dela hau ere.

Eneko Lartigek galdetu dio Mikel Antxon Arrizabalagari ea bera zenbat tokitan ari den lanean.

Bozketa egin da eta proposamena onartu egin da aldeko sei botorekin (Lezoko Bildu Udal taldeko zinegotzienak) eta aurkako hirurekin (bi EAJ-PNV taldeko zinegotzienak eta bat Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena).



Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 13:15etan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 930019etik 930021ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna