Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2012ko irailaren 24ean, 12:05etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, Apartekoa egiteko xedez, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarte alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Eneko Lartige Zabaleku, Angel Portugal Formoso (BILDU), Kepa Garbizu Azkue eta Enrique Figueroa Laboa (EAJ-PNV)
Ez dira bertaratu: Naroa Tubilla Ziganda, Garazi Kuesta Unzain, Luis Garrido Corral, Miren Tarragona Perez (BILDU), Xubero Ubillos Apaolaza (EAJ-PNV) eta Mikel Antxon Arrizabalaga Brusín (EUSKO SOZIALISTAK)
Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.
1. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan arituko diren hautez mahaiak aukeratzeko zozketa. (2012ID250001)
2012ko urriaren 21ean ospatuko diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan arituko diren hautez mahaiak aukeratzeko, INEren CONOCE aplikazio informatikoa erabiliz zozketa egin da.
Aktaren amaiera.
Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 12:40ean eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 930025 zenbakia duen orri ofizialean jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.