- 1. Egoki irudituz gero, 2012ko irailaren 11ean egindako bilkurako akta onartzea.
- 2. Arantxa Superbiola Apalategik egindako Lehen erabilerako lizentziaren eskaera (2011H0300009)
- 3. Marmolgintza Jarduera Baimena (Fco. Javier Pereira Moreirak). (2010H0050011)
- 4. Kale Garbiketa eta Zabor bilketa kontratuaren prezioaren eguneraketa. (2008H0180001)
- 5. Familia eskuhartzea eskaera (2010GZ310008)
- 6. Familia eskuhartzea eskaera (2011GZ310007)
- 7. Familia eskuhartzea eskaera (2011GZ310005)
- 8. Familia eskuhartzea eskaera (2010GZ310007)
- 9. D.A.M. bere soldataren %20ko udal pentsio ematea (2012PE100006)
- 10. Fakturen zerrenda onartzea (2012KO110038)
- 11. Alkatearen erabakien kontu ematea.
Lezon, 2012ko irailaren 25ean, asteartea, goizeko 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.
Ez dira bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Luis Garrido Corral.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
AKTA ONARTZEA.
1. Egoki irudituz gero, 2012ko irailaren 11ean egindako bilkurako akta onartzea.
Akta, aldaketarik gabe onartu da.
HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK
2. Arantxa Superbiola Apalategik egindako Lehen erabilerako lizentziaren eskaera (2011H0300009)
Arantza Suberbiola Apalategik, lehen erabilerarako baimena eskatu zuen 2011ko urriaren 5ean (erregistro sarrera zenbakia 3.319) eta horretarako Markitec Arquitectas S.L. enpresako arkitektoek sinatzen duten obra amaierako dokumentazioa aurkeztu zuen.
Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:
BAT: Arantxa Suberbiolari Goiko Bailarako 28an, Larraka baserriaren lurretan, nekazaritza eta abeltzaintzako ustialekuan egindako etxebizitzari Lehen Erabilera Baimena EMATEA.
Etxebizitza hori Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006.Legearen 31.artikuluko 3) atalarekin bat etorriz, gutxienez 25urteko epean, jarraian eta etenik gabe, “Baratz-Eko” ustiategiaren baratze eta abeltzaintza erabilerari lotuta egon beharko da. Lehen erabilpen lizentzia honi Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuak bidalitako zerrenda, aipaturiko ustiategiak erabilitako partzelen zerrenda, erantsiko zaio, Nekazaritza Ustiategien Erregistroan jaso bezala, eta baimendutako etxebizitzaren eraikuntzari lotuta geratu beharko dute hirigintzari eta erregistroari dagokienez.
BI: Arantxa Suberbiolari jakinaraztea berdez margotu den eraikina baimenik gabe egin dela, eta jasotako eraispen aginduak honi eragiten diola baita ere. Eraikina mantendu nahi bada, bere beharra justifikatu beharko da, landa-eremuarekin eta lurzoru horren ezaugarriekin bat datorren jarduera batekin lotuz. Eraikinaren erabilera justifikatzen ez bada, eraitsi beharko da. Berau legeztatzeko bi hilabeteko epea emango da.
HIRU: Eremua leheneratzeko falta diren lanak (errekaren ubidea berreskuratu, besteak beste) egiteko epea urtebetez luzatzea.
LAU: Salgai jarrita dagoen etxe prefabrikatua lursailetik kentzeko epea urtebetean finkatzea. Eremuan dagoen bitartean, eraikinari ezingo zaio inolako erabilerarik eman, bereziki etxebizitzarena. Horrelakorik antzemango balitz emandako epea bertan behera geratuko litzateke eta lehenbailehen kendu beharko da lursailetik.
BOST: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 851,62 euro ordaindu beharko ditu. Hauetatik 684,40 euro lehen erabilpenerako tasari dagozkionak dira eta 167,22 euro azken kitapenaren eta aurkeztutako gauzatze materialaren artean dagoen diferentziari dagokion eraikuntzen zergarena.
SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
3. Marmolgintza Jarduera Baimena (Fco. Javier Pereira Moreirak). (2010H0050011)
Francisco Javier Pereira Moreira.k eskaturik, 108.Poligonoko Iturrin kaleko 41 zenbakiko pabilioian marmolgintza jarduerarako tramitatzen ari den Jarduera lizentziaren espedientea azterturik, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:
BAT: Francisco Javier Pereira Moreirari 108.Poligonoko Iturrin kaleko 41 zenbakiko pabilioian marmolgintza jarduerarako jarduera lizentzia ematea, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzeko baldintzapean, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik.
Ezarritako neurri zuzentzaileak hartu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lanek Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaile guztiak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko du.
Era berean, suteen aurka jarritako neurriak proiektuan zehazten direnekin bat datozela adierazten duen, Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailaren aldeko txostena eta Añarbeko Urak Mankomunitateak, urak kolektorera isurtzeko baimena ematen duen aldeko txostena aurkeztu beharko ditu.
BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 35,21euro ordaindu beharko ditu eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga kontzeptuan.
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
4. Kale Garbiketa eta Zabor bilketa kontratuaren prezioaren eguneraketa. (2008H0180001)
Lezoko Udalak eta “LIMPIEZA Y RSU LEZO UTE”k kontratu bat izenpetu zuten 2007ko maiatzaren 28an.
Kontratu honen arabera “LIMPIEZA Y RSU LEZO UTE”k Lezoko kale garbiketa eta hondakin solidoen bilketa zerbitzua aurrera eramateko konpromisoa hartzen zuen ondorengo honako hauek betez:
1.- 2006ko abenduaren 7ko osoko bilkuran onarturiko baldintza teknikoen eta administrazio baldintza zehatzen agiria. Agiriok kontratu balioa zutela adierazten da kontratuan eta esleipenduna den “LIMPIEZA Y RSU LEZO UTE”k hori jasota gera dadin, agiri horiek izenpetu zituen.
2.- “LIMPIEZA Y RSU LEZO UTE”k bere proposamenean zehaztutakoak. Hauen artean kontratuaren esleipenerako aurkeztu zuen B Kartazalaren, hau da, proposamen ekonomikoaren “1 LIBURUA: IKERKETA EKONOMIKOA” azpimarratu behar delarik.
2008ko uztailaren 10ean Lezoko Udalak eta “LIMPIEZA Y RSU LEZO UTE”k arestian aipatu kontratuaren aldaketa formalizatu zuten. Aldaketa hau osoko bilkuran onartu zen 2008ko ekainaren 4ean.
3.- 2012 ekainaren 19an Tokiko Gobernu Batzordearen akordioaren bitartez, Lezoko Udalak CAIXARENTEIN SAUrekin hitzartua zuen kale garbigailua rentingen eskuratzeko kontratua etetea erabaki zuen. Ondorioz 2012ko uztailaz geroztik (hau barne) ez da kale garbigailua erabiltzen.
Arestian aipatu ikerketa ekonomikoaren arabera (26 orrialdea) kale garbigailuren erregaiaren kostua eguneko 21,60 eurokoa da.
Kontuan izanik gainontzeko mantenu gastuak udalak bere gain hartzen dituela eta igande eta jai egunetan ez dela kale garbiketa zerbitzurik ematen kontratu aldaketaren ondorioz, 2012ko uztailatik aurrera eguneko (igande eta jai egunak kenduta) 21,60 euro gutxiago kobratu behar du “LIMPIEZA Y RSU LEZO UTE”k eta hori hileroko fakturan atzeman behar da.
Horrela uztailean 5 igande eta jai egun batekin 25 egunetan egun bakoitzeko 21,60 euro:
25 x 21,60………………………………………………………… 540€
540 x %14 (onura industriala)……………………………………615,6€
615,6 x %7 (BEZ)…………………………………………………658,69€
Uztaileko fakturan 658,69 € gutxiago ordaindu behar ditugu.
Abuztuan 4 igande eta jai egun batekin 26 egunetan egun bakoitzeko 21,60 euro:
26 x21,60………………………………………………………… .561,6€
561,6 x %14 (onura industriala)…………………………………640,22€
640,22 x %7 (BEZ)……………………………………………….685,03 €
Beraz, Abuztuko fakturan 685,03 € gutxiago ordaindu behar ditugu.
Hori dela eta hona, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:
BAT: “LIMPIEZA Y RSU LEZO UTE”ri adieraztea uztaila eta abuztuko fakturetatik hurrenez hurren 658,69€ eta 685,03€ itzuli behar dituztela.
BI: Aurrerantzean aurkezten dituzten fakturetan kontuan izan dezatela kale garbigailua ez dela erabiltzen ari eta ondorioz erregaiari dagokion kostua gutxitu behako dutela hileroko fakturan, arestian adierazitako irizpideak kontuan izanik.
GIZARTE ZERBITZUAK
5. Familia eskuhartzea eskaera (2010GZ310008)
Ikusi dut G.S.M.k egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena. Hala, alkateak proposaturi, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:
BAT: Onartzea P. G. familiaren parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan , luzatzeko aukerarekin.
BI: OREKAGUNE gabinetekoak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du hezitzailearen eta terapeutaren saioen kostua, guztira 6.396,52 € (A-111 D-481).
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
6. Familia eskuhartzea eskaera (2011GZ310007)
Ikusi dut egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena. Hala, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:
BAT: Onartzea G. M., Mª M.en parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan , luzatzeko aukerarekin.
BI: OREKAGUNE gabinetekoak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du hezitzailearen eta terapeutaren saioen kostua, guztira 5.911,27 € ( A-111 D-479).
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
7. Familia eskuhartzea eskaera (2011GZ310005)
Ikusi dut B. N.ek egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena. Hala, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:
BAT: Onartzea B. N.en parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan, luzatzeko aukerarekin.
BI: Orekagune gabinetekoak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du terapeutaren saioen kostua, guztira 2.669,15€ ( A-111 D-478 ).
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
8. Familia eskuhartzea eskaera (2010GZ310007)
Ikusi dut B. B.,Mek egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena. Hala, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:
BAT: Onartzea A.B. familiak parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan , luzatzeko aukerarekin.
BI: OREKAGUNE gabinetekoak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du terapeutaren saioen kostua, guztira 2.077,70 € (A-111 D-480).
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da
PERTSONALA
9. D.A.M. bere soldataren %20ko udal pentsio ematea (2012PE100006)
Udaleko langilea izan den D.A.M. Gizarte Segurantzaren Institutuak ezintasun iraunkor osoa eman zion 2012ko abuztuaren 30eko datarekin.
Udalak, bere ezintasunarekin bateragarria den lanposturik ez dio eskaini langile honi.
Udal honetako lan hitzarmenak, hobekuntzetako 1. eranskineko 98/99. artikuluak, honela dio:
“Inkapazidade totala duen 45 urtetik gorako langileari bere soldataren %20ko pentsioa eskainiko dio Udalak, jubilatu arte, non eta beste lanik egiten ez duen, ez udalean ez Udaletik kanpo”.
D.A.M., 2012ko abuztuaren 31ean erregistratutako idatzian, adierazten du ez duela inongo lanik egingo, eta bide batez Udalak eskaintzen duen pentsioa kobratzea eskatzen du 2012ko abuztuaren 31etik aurrera.
Horiek horrela, eta idazkariak ohartu duelarik ez dagoela proposatzen den gastu hori onartzen duen kontuhartzailearen txostenik,
Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:
BAT: Eskatu bezala, D.A.M. pentsio gisa bere soldataren %20 ematea, hau da 588,47€ hileko (urtean 14 hilabetetan).
BI: Kopuru hau urtero eguneratuko da KPIaren arabera.
HIRU: Erabaki honek eragina izango du 2012ko abuztuaren 31tik aurrera.
LAU: Pentsioa emateko kontuan hartu den egoera aldatuko balitz, D.A.M. horren berri eman beharko dio Udalari, egoera aldatu eta 15 eguneko epearen barruan.
BOST: Akordio honen berri ematea interesatuei.
KONTUHARTZAILETZA
10. Fakturen zerrenda onartzea (2012KO110038)
Udaleko kontu-hartzaileak sinatutako faktura zerrenda ikusirik, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:
BAT: Ontzat hartzea ondorengo fakturaren zerrenda:
Zbkia/ Nº €
35 3.352,10
BI: Horien ordainketa agintzea dagokien hartzekodunei.
ALKATETZA ETA DELEGATUAK
11. Alkatearen erabakien kontu ematea.
Irailaren 11ean egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.
Dekretu horien artean ba dira bi Tokiko Gobernu Batzarrak berrestu beharrekoak, D12/00729 eta D12/00773 zenbakidunak, biak Tomas Garbizu Udal Musika Eskolako bi irakasleen eszendentzia eta haien ordezkapen kontratua erabakitzen dutenak. Bi dekretuak berrestu dira bilera honetan.
GALDE ESKEAK
Ez da izan galde eskaerarik.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930218tik 930225ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.