2012ko maiatzaren 8a

Lezon, 2012/05/08, asteartean, asteartea, 8:00 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loyarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Luis Garrido Corral.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2012ko apirilaren 24ean egindako bilkurako akta onartzea.

Gazteleraz idatzitako aktaren 930655 orrialdeko 4. eta 5. gaietako erabakietan aipatzen den udalaren osoko bilkuraren dataren urtea zuzendu egin behar da, 2012 dio eta 2011 esan behar du. Aldaketa horrekin akta onartu egin da.


HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Igogailua jartzeko obra lizentzia (2011H0030005).

Aitor Letamendi Ochoak, Donibane kaleko 5.eko jabekideen izenean (CIF H20200291) eraikuntza horren barnean igogailu bat jartzeko obra baimena eskatu zuen 2011ko martxoaren 29an (erregistro sarrera zenbakia 1117). Horretarako Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko 2011ko martxoaren 22ko bisatua daraman Aitor Mimendia Artuzamonoa arkitektoak sinatutako proiektua aurkeztu zuen, honen gauzatze materialaren aurrekontua 72.900,00 eurotakoa zelarik, igogailua barne.

Ondoren jatorrizko proiektuaren moldaketa bat aurkeztu zen 2011ko irailaren 12an (erregistro sarrera zenbakia 3051), igogailua azken solairuraino hel zedin. Horretarako Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko 2011ko abuztuaren 30eko eta irailaren 6ko oniritzi zigilua daramaten eta Aitor Mimendia Artuzamonoa arkitektoak sinatzen dituen dokumentuak aurkeztu ditu, gauzatze materialaren aurrekontua 76.700,00 eurotakoa delarik, igogailua barne.

Proiektua jendaurrean jarri da 20 egunez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2012ko martxoaren 6an (45.zbk) eta Iragarki Taulan iragarkia argitaratu ondoren, eta ez da alegazio edo erreklamaziorik izan.

Era berean aurkeztutako proiektuarekin bat datozela adierazteko Donibane Kaleko 5 zenbakiko jabekide guztiek sinatutako agiria aurkezten da.

Arkitekto aholkulariak egindako txostena ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: Aitor Letamendi Ochoari, Donibane kaleko 5.eko jabekideen izenean, Donibane Kaleko 5. zenbakian igogailu bat jartzeko obra lizentzia ematea, baldintza hauekin:

Lanak hiru hilabeteko epean hasi beharko dira gehienez eta euren amaiera ezingo da baimena jasotzen denetik bederatzi hilabete baino beranduago izan.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 191,75 euro ordaindu beharko ditu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3. Estalkipean etxebizitza bat legeztatzeko obra lizentzia eta lehen erabilpenerako lizentzia (2012H0030008).

Emiliano Manterola Olaizolak, Gaintxurizketako Goiko Bailara 6.ean kokatzen den Aingeru Enea etxeko estalkipean etxebizitza bat legeztatzeko obra lizentzia eskatzen du.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurugiro Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: Emiliano Manterola Olaizolari, Gaintxurizketako Goiko Bailara 6.ean kokatzen den Aingeru Enea etxeko estalkipean etxebizitza bat legeztatzeko obra lizentzia ematea.

BI: Emiliano Manterola Olaizolari, Gaintxurizketako Goiko Bailara 6.ean kokatzen den Aingeru Enea etxeko estalkipean legeztatu den etxebizitzari lehen erabilpenerako lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauekin:

- Udaleko ur zerbitzuekin harremanetan jarri beharko da kontagailuak erregularizatzeko, izan ere legeztatzen den etxebizitza berriak jatorrizko erakuntzan etxebizitza bakarra izatetik bi izatera pasatzea suposatzen duelako.

- Eraikuntza eta beronen lursailaren jabego horizontala eratu beharko da bi etxebizitzen artean. Jatorrizko etxebizitzarekin loturik zegon lursaila zatiezina izango da, bi etxebizitza berrien beste elementu komuna izango da, hauen artean dagozkien portzentajetan banatuz eta beraiei lotuta geratuko da.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik ICIOari dagozkion 4.714,40 euro eta lehen erabilpenerako tasari dagozkion 235,72 euro ordaindu beharko ditu, guztira 4.950,12 euro.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


GIZARTE ZERBITZUAK

4. Aiton Bordako Taberna, atezaintza eta garbiketa zerbitzuaren ustiaketa kontratuaren luzapena (2012GZ170003).

2009ko martxoaren 4ko Tokiko Gobernu Batzarrean Aiton Bordako taberna, atezaintza eta garbiketa zerbitzuaren ustiaketa kontratua Aintzane del Riori ematea onartu zen. Kontratazioa urtebetekoa izango zela adostu zen, luzatzeko aukerarekin, gehienez ere hiru urtez.


Urtea bete delarik, udal teknikariak 2012ko martxoaren 27an sinatutako txostena ikusirik, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: Onartzea Aintzane del Rio eta Naroa Lucas (2011eko martxoaren 29ko Gobernu Batzarrak onartuta, biek ondasun erkidegoa eratu zuten) Aiton Borda tabernaren ustiaketa, garbiketa eta atezaintza zerbitzuaren kontratua luzatzea beste urte betez, hain zuzen, 2012-04-04tik 2013-04-04 arte.

BI: Kontratu honetarako gastua onartzea: AD- 147 (5.793,84€).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KULTURA.

5. 2012ko Mendekoste jaietarako dirulaguntzak onartzea (2012KU010001).

Hainbat entitateek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Kultura eta Gazteria saileko zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: Hirugarren puntuan agertzen diren elkarteentzat 5.660,00 €tako (AD: 192-193-194-195-196-197-198) dirulaguntza ematea 2012ko Mendeskote jaien antolaketarako.

BI: Onarpenean, kopuru bakoitzeko %80 banatuko da (4.528,00 €). Gainontzeko %20a diru zuriketa egin ondoren jasoko dute.

HIRU: Banaketa honokoa izango da:
.
Erregistro Elkartea/Erakundea Onartutakoa 80% AD Zbakia
Zbkia
650 Aiton Borda 430,00 € 344,00 € 192
698 Tiñelu Elkartea 350,00 € 280,00 € 193
697 Tiñelu Elkartea 400,00 € 320,00 € 194
700 Tiñelu Elkartea 2.700,00 € 2160,00 € 195
702 Murixka Taldea 1.100,00 € 880,00 € 196
712 Zabarre taldea 480,00 € 384,00 € 197
798 Gazte Asanblada 200,00 € 160,00 € 198
5.660,00 € 4.528,00 €

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrarengana jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


MUSIKA ESKOLA
6. Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolaren eskaintza 2012-13 ikasturterako (2012ME030001).

Tomas Garbizu Udalaren Musika Eskolako Eskola Kontseiluak apirilaren 24ean egindako bileran onartutako 2012/2013 eskaintza balioetsia onartu du Tokiko Gobernu Batzarrak.


7. Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolaren matrikulazio araudia 2012-13 ikasturterako (2012ME030002).

Tomas Garbizu Udalaren Musika Eskolako Eskola Kontseiluak apirilaren 24ean egindako bileran onartutako 2012/2013 ikasturterako matrikulazio araudia onartu du Tokiko Gobernu Batzarrak.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

8. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Aurreko Tokiko Gobernu Batzarra geroztik alkateak eta zinegotzi delegatuek emandako ebazpenen berri eman da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930662tik 930666ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna