2012ko urriaren 23a

Lezon, 2012ko urriaren 23a, asteartea, goizeko 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku, Angel Portugal Formoso eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Ez da bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2012ko urriaren 9an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta aldaketarik gabe onartu eta sinatu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Eskola Garraioaren kontratazioa. Prezioa BEZ gabe adieraztea eta Luzapen aukerak (2010H0170003)

Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek gaia mahai gainean uztea erabaki du.

3. Pasaia eta Lezoko taxisten arteko hitzarmena.(2012H0360005)

Pedro Mª Mateos Fuentesek eta Jose Francisco Castilla Bernardezek, hurrenez hurren Pasaiako eta Lezoko Taxilarien elkarteko ordezkariak hitzarmen proposamen bat bidali diote Lezoko Udalari.

Hitzarmen hau aipatu bi elkarteez gain Pasaiako eta Lezoko Udalek izenpetzeko aurkezte dute.

Hitzarmen honetan Pasaiako eta Lezoko taxilariek, batzuek besteen herrietan, eman dezaketen zerbitzua ezartzen eta mugatzen dute.

Bidaiariak Herri Barruan eta Herriz kanpo kotxez garraiatzeko Zerbitzu Publikoa arautzen duen 2/2000 Legeko 20 artikuluak eta Oarsoaldea deritzon Araubide Bereziko Eremuko lankidetza hitzarmenaren seigarren atalak xedatzen duena kontuan izanik.

Hori dela eta Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: Aurkezturiko hitzarmena onartzea

BI: Lezoko Alkatea hitzarmen hau izenpetzeko ahalmentzea.


GIZARTE ZERBITZUAK

4. Etxez-Etxeko laguntza zerbitzuaren eskaera (2012GZ010001)

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko A.D.I.-ek egin duen eskaera eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: A.D.I.-eri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea egunero 1,5 orduz atentzio pertsonaleko eta akonpainamendurako lanak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 4,50euro/ordu da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5. Gaxuxa Lezoko Emakume Elkartea eta Lezoko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena.(2012GZ050001)

Gaxuxa Lezoko emakume taldeak aurkeztutako programazio eta dirulaguntza eskaerak aztertuta, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: Gaxuxa Emakume taldeari 7.830,00€ko dirulaguntza ematea 2012-2013 ekitaldirako.

BI: Dirulaguntza izendu moduan onartzen zaio Gaxuxa elkarteari, halaber, bi aldeen betebeharrak zehazten dituen lankidetza hitzarmena.

HIRU: Ordainketa bi zatitan egingo da, lehena %60 dirulaguntza onartutakoan eta beste %40 dirulaguntza zuritu ondoren. (AD-653)

LAU:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


PERTSONALA

6. Ontzat hartzea M.G.I.ek seme-alaben zaintzagatik beste urte bete murrizketa luzatzeko egindako eskaera (2012PE100002)

M.G.I.ek, 2012ko urriaren 16an aurkeztutako idatzian, lan murrizketarekin jarraitzeko eskaria egin du seme-alaben zaintzagatik

Lan murrizketa, 2012ko urriaren 13an hasi eta 2013ko urriaren 12a bitarte iraungo luke, jornadaren %40koa izango litzateke eta lanaldiaren amaieran egingo luke.

Eskaria azterturik, eta ikusirik Pertsonal Teknikariak egindako txostena, Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: Ontzat hartzea M.G.I.ek bere semearen zaintzagatik egindako lan murrizketa eskaria, lanaldiaren %40koa. Lan murrizketaren ezaugarriak hurrengoak dira:

- Astelehenetik ostiralera lana egingo du, egunean 4h12min. eginez. Lan murrizketa lanaldiaren amaieran egingo du.

- Lan-murrizketak 2012ko urriaren 13an hasi eta 2013ko urriaren 12a bitarte iraungo du.

BI: Erabaki honen berri interesatuei ematea

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


KIROLA

7. 2012 urteko aurrekontuari dagokion Lezoko Kirol Entitateen egiturak eta ohiko jarduera garatzeko diru-laguntzak banatzea (2012KI100001)

Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: 2012/2013 ikasturteari dagozkion Lezoko kirol entitateen egiturak eta ohiko jarduera garatzeko diru-laguntzak arautzen duten oinarri-arau espezifikoak arautzen duen deialdia dela eta jasotako eskaerak onartzea.

BI: jasotako diru-laguntza eskaerei erantzunez eta arautegian jasotakoari jarraituaz, honako diru-laguntzak luzatzea.


Allerru Futbol Taldea 17.226,40 €
Allerru Saski Baloi Taldea 2.515,13 €
Allerru Judo Taldea 2.054,28 €
Allerru Areto Futbola Taldea 2.106,85 €
Allerru Txirrindulari Eskola 2.151,28 €
Allerru Pilota Taldea 3.257,25 €
Oarsoaldea Igeri Taldea 689,09 €

HIRU: pleguetan jasotakoaren arabera diru-laguntza luzatzea.


ALKATETZA ETA DELEGATUAK

8. Alkatearen erabakien kontu ematea

Urriaren 9an egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik, ebazpenen berri eman da.


URGENTZIAZ

Gai zerrendatik kanpo eta Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik beste gai bat tratatzeko eskaera egin du. Urriaren 31ean bukatzen den kontratu baten luzapenaren proposamena da. Gaiaren urgentzia onartu egin dute batzarkide guztiak.

9. Foru Kontratazioen Zentralaren bidez argindar elektrikoa hornitzeko esparru akordioa urtebetez luzatzea (2012H0500004).

2011ko azaroaren 15ean Tokiko Gobernu Batzar honek Gipuzkoako kontratazio Zentralaren bitartez energia elektrikoa hornitzeko esparru akordiotik eratorritako kontratua (X11028) Iberdrola Generación, S.A. enpresari esleitzea erabaki zuen. Kontratua azaroaren 1eko eraginarekin egin zen eta urte beteko iraupenerako egin zen, 2012ko urriaren 31 bitarte.

Orain, bai Gipuzkoako Kontratazio Zentralak, bai udal zerbitzuak kontratuaren luzapenaren aldeko txostena egin dute. Beste urtebeteko luzapena proposatu dute.

Horiek ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: Urte betez luzatzea argindar elektrikoa hornitzeko Iberdrola Generación, SArekin udalak duen kontratua, 2011ko azaroaren 15ean Tokiko Gobernu Batzar honek Gizpuzkoako Kontratazio Zentralaren bitartez esparru akordiotik eratorritako kontratua (X11028).

BI: Alkatea ahaltzea, enpresa esleipendunarekin luzapen kontratua eta behar diren beste dokumentuak sinatzeko.

HIRU: Udal kontuhartzailetzari erabaki honen berri ematea gastua kontuan hartu dezan.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930242tik 930246ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna