- Oarsoaldeako Taxi Batzordeak adostutako 2015ko eskualdearen taxi tarifak onartzeko proposamena (2014KO290002)
- 1. Egoki irudituz gero, 2014ko azaroaren 3an egindako bilkurako akta onartzea.
- 2. 2014. urteko GAXUXA EMAKUME TALDEAri dagokion dirulaguntza arautzen duen Hitzarmena onartzeko proposamena (2014GZ050003)
- 3. Etxez-Etxeko Laguntza Zerbitzuak emateko proposamenak (2014GZ010008, 2014GZ010011, 2014GZ010012)
- 4. Alkate dekretua berrestea (D14/00984)
- 5. Alkatearen erabakien kontu ematea
Lezon, 2014ko azaroaren 17, astelehena, goizeko 9:30ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Angel Portugal Formoso eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.
Ez da bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
Ainhoa Zabalo alkateak, urgentziaz, gai zerrendan ez dagoen gai bat sartzea proposatu du. Batzarkideek aho batez onartu dute.
Oarsoaldeako Taxi Batzordeak adostutako 2015ko eskualdearen taxi tarifak onartzeko proposamena (2014KO290002)
Oarsoaldea, S.A.ren izenean, Fernando Nebreda Diaz de Espadak, 2014ko urriaren 13an eta 2335 zenbakidun erregistro bidez, idatzi bat aurkeztu du, Oarsoaldeako taxi batzordeak 2014/09/29ko datarekin adostutako 2015rako eskualdearen taxi tarifak, eskualdeko udalen onarpenerako.
Eskaera honekin batera, adostutako akordioa helarazten du eta bertan eskualdeko Udalen onarpenerako, ondorengo taulan zehazten diren 2015erako taxi zerbitzuaren tarifa bateratuak zehazten dira:
1.TARIFA |
2. TARIFA
|
||||
Gutxienekoa |
Egindako km |
Itxaronaldia orduko |
Gutxienekoa |
Egindako km |
Itxaronaldia orduko |
5,1690 |
1,0838 |
21,3074 |
6,1015 |
1,7012 |
23,1549 |
1.TARIFA: |
Lanegunetan (larunbatak izan ezik) 7:00tatik 22:00etara |
||||
2.TARIFA: |
Larunbata, igande eta udal eta autonomi erkidegoko araudiak ezarritako jai egunetan. Aplikagarria izango da ere lanegunetan 22:00etatik 7:00etara, eta abenduaren 24 eta 31 egunetan. |
||||
Gutxienekoa: |
Itxaronaldiko 5 minutu edo 1,5 egindako km-ak hartzen ditu. |
Aurkeztutako eskaera aztertu ondoren,
Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: Oarsoaldeako taxi batzordeak adostutako 2015erako eskualdearen taxi tarifak onartzea.
BI: Erabaki hau Oarsoaldera eta Eusko Jaurlaritzara jakinaraztea.
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
AKTA ONARTZEA.
1. Egoki irudituz gero, 2014ko azaroaren 3an egindako bilkurako akta onartzea.
Akta onartu eta sinatu egin da
GIZARTE ZERBITZUAK
2. 2014. urteko GAXUXA EMAKUME TALDEAri dagokion dirulaguntza arautzen duen Hitzarmena onartzeko proposamena (2014GZ050003)
Gaxuxa Lezoko Emakume Taldeak aurkeztu duen programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta, eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren,
Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: GAXUXA EMAKUME TALDEA-ri 8.769€ko dirulaguntza ematea 2014. urterako. (AD-495)
BI: Dirulaguntza izendu moduan onartzen zaio Gaxuxa Emakume Taldeari eta eransten den lankidetza hitzarmena sinatu beharko dute bi aldeek, betebeharrak zehazten dituena.
HIRU: Ordainketa bi zatitan egingo da. Lehena, dirulaguntzaren %70ari dagokiona, eskaera onartutakoan. Bigarren ordainketa, beste %30ari dagokiona, dirulaguntzaren zuriketa egin ondoren ordainduko da.
LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
3. Etxez-Etxeko Laguntza Zerbitzuak emateko proposamenak (2014GZ010008, 2014GZ010011, 2014GZ010012)
Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko E.D.F.P-ek, M.G.J.E-k eta S.P.F.k egindako eskabideak eta gizarte langileak egindako gizarte txostena
Horiek horrela, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: E.D.F.P-eri, M.G.J.Eri eta S.P.Fri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea.
E.D.F.P-eri zerbitzua astean hiru orduz emango da atentzio pertsonalean laguntzeko
M.G.J.Eri eta S.P.Fri Zerbitzua astelehenetik ostiralera ordu betez emango zaie atentzio pertsonalean laguntzeko.
Zerbitzu orduak gehitu edo gutxitu daitezke beharren arabera.
BI: Zerbitzua itxoin zerrendan geratzen da EEL zerbitzuaren antolaketan aukera egon bitartean.
HIRU: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoak ondokoak izango dira:
• E.D.F.P.rena, 9,06€ /orduko
• M.G.J.E.rena 4,53€/orduko
• S.P.F.rena, 2,83€/ orduko.
LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
ALKATETZA ETA DELEGATUAK
4. Alkate dekretua berrestea (D14/00984)
Etxez Etxeko langileen lan poltsa eratzea (2014PE070003)
Egun indarrean dugun etxez etxeko langileen lan poltsak ez ditu betetzen Gizarte Zerbitzutako departamentuko beharrak.
Hori dela eta, beharrezkoa ikusten dugu beste lan poltsa berri bat sortzea, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan gerta daitezkeen langileen ordezkapen posibleak eta zerbitzuaren beharrak bete ahal izan daitezen.
Lan poltsa berri hori sortzea, jadanik aztertu eta adostu da ordezkaritza sindikalarekin.
Horiek horrela, alkatetza honek ERABAKI du:
BAT: Etxez etxeko laguntzaileen lan poltsa berriaren erakuntza arautuko duten oinarriak onartzea, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan gerta daitezkeen langileen ordezkapen behar posibleak eta zerbitzuaren beharrak bete ahal izan daitezen.
Lan poltsa berri honek indar gabe utziko du egun Udalean indarrean dagoen etxez etxeko langileen lan poltsa. Dena den, aurreko lan poltsetatik hautatuta, egun Udalean plaza bat behin behinekoz betetzen dauden langileak lehentasuna izango dute sortzear dagoen lan poltsa berriaren aurrean. Langile hauek hurrenez hurren Pepi Lasarte, Miren Susperregi eta Mertxe Astrain dira.
BI: Lan poltsa berri honen sorreraren eta hartan sartu ahal izateko bete behar nagusien berri emanez, bando bat aldarrikatzea.
HIRU: Akordioa berrestea Tokiko Gobernu Batzordean.
LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
5. Alkatearen erabakien kontu ematea
2014ko azaroaren 3an egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.
GALDE ESKEAK
Ez da izan galde eskaerarik
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105570tik 1105574ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.