2014KO EKAINAREN 23

Lezon, 201ko ekainaren 23an, astelehena, 09:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Eneko Lartige Zabaleku lehendakaritzapean, Mikel Arruti Salaberria eta Angel Portugal Formoso bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Ainhoa Zabalo Loiarte alkatea eta Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra. Alkateak bilerako lehendakaritza lehen alkateordea den Eneko Lartige Zabalekurengan utzi du.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2014ko ekainaren 9an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Arretxene 1 behean dagoen lokala etxebizitza bihurtzeko obra baimena emateko proposamena (2014H0030008)

2014ko apirilaren 16an Jose Mari Payo Astiasaranek, Arretxene kaleko 1. zenbakiko behe oinean dagoen lokal komertziala etxebizitza bihurtzeko erabilera aldaketa eskatu zuen (erregistro sarrera zenbakia 996). Horretarako Iñigo Cabañas Etxeberria arkitektoak sinatzen duen dokumentazioa aurkeztu zuen.

2014ko maiatzaren 22an, Jose Mari Payok berak posta elektroniko bidez helarazi zigun obra baimena eskatzeko gauzatze proiektua, egun batzuen buruan paperean eskura ekarri ziguna. Proiektua Iñigo Cabañas Etxeberria arkitektoak sinatzen du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2014ko maiatzaren 22ko oniritzi zigilua darama eta gauzatze materialaren aurrekontua 28.110,11 euro dira.

Udal txosten teknikoa ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara aldatzeko baimena ematea, horretarako ezinbestekoa izango da Hirugarren Sektoreko Erabileratik Etxebizitza Erabilerara Aldatzeko Udal Ordenantzaren 7. artikuluan ezartzen diren karga urbanistikoei dagozkien 4.830,53 euroak ordaintzea.

BI: Lokala etxebizitza bihurtzeko obra baimena ematea, udal etxebizitza tasatuaren behin-behineko kalifikazioarekin batera, honako baldintza hauek bete beharko direlarik:

1.- Obra 3 hilabeteko epean hasi beharko da eta 5 hilabeteren buruan amaitu beharko da. Salbuespen moduan eta modu egokian justifikatzen bada hiru hilabeteko luzapena eska liteke.


2.- Baimena lortzen denetik urtebetera etxebizitzak amaituta eta eskatzaileak bertan bizitzen egon beharko du.

3.- Lanak amaitu ondoren lehen erabilpenerako lizentzia eta Udal Etxebizitza Tasatuaren behin betiko kalifikazioa eskatu beharko da eta horretarako obren amaierako ziurtagiriak eta fatxaden argazkiekin batera, hondakinen kudeaketa modu egokian egin dela ziurtatzen duen txostena aurkeztu beharko da, ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Bainugelako aireztapena ezingo da arkupera atea eta sabai faltsutik estalkira doan hodiraino eraman beharko da. Sukaldeko erauzgailuaren keak karbonoko filtro bat edukiko du, airea usain eta gantzez garbitzen duena eta hau sukaldera bertara aterako da ordenantzan ezartzen den moduan. Sukalde eta bainugelako aireztapena adierazi bezala egin dela eta modu egokian funtzionatzen duela adierazten duen instalatzailearen ziurtagiria aurkeztu beharko da baita ere. Garbilekua esekitoki moduan moldatzen ez bada lehorgailu bat jarri beharko da derrigorrez. Logela nagusia moldatuko da harik eta 11,35 metro koadroko azalera lortu arte. Azkenik, fatxadan jada dauden leihoak moldatzeko baimena eskatuko zaio komunitateari, goiko solairuetakoen moduan lurzoruraino zabaltzeko.

Era berean ezinbesteko baldintza izango da etxebizitza berriak hiri azpiegiturekin hartune eraginkorrak edukitzea, hala nola: ur hornidura, saneamendua, argi indarra eta balegokio gas hornidura. Ur kontagailua jarri baino lehen uren udal zerbitzuarekin adostu beharko da zein kontagailu mota jarri behar den eta beronen kokapena.

4.- Eskatzaileak lokala etxebizitza bihurtuko ez balu, erabilera aldaketarako baimenarekin irabazitako eskubidea galduko luke eta, zigor moduan, karga urbanistiko moduan ordaindutakoaren % 50 baino ez litzaioke itzuliko.

HIRU: Arretxene 1 beheko lokalean sortuko den etxebizitza berria erregimen orokorreko udal etxebizitza tasatu bezala kalifikatzea behin behinekoz, hirugarren sektoreko erabileratik etxebizitza erabilerara aldatzeko udal ordenantzak eta udal etxebizitza tasatuenak ezartzen dituen baldintzen arabera. Lehen erabilpeneko baimenarekin batera behin betiko baimenarekin batera behin betiko kalifikazioa emango da, bete beharreko baldintzak guztiak bete direla ziurtatzen denean.

LAU: Obra lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.458,51 € ordaindu beharko ditu (1.405,51 € eraikuntzen eta obren gaineko zergarengatik eta 53 € udal tasa kontzeptuan).

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo beharko du.


b) Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake zuzen zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo beharko du.

3. Arretxene 1 behean dagoen lokalaren erabilera etxebizitzara aldatzeko lizentzia emateko proposamena (2014H0340002)

2014ko apirilaren 16an Jose Mari Payo Astiasaranek, Arretxene kaleko 1. zenbakiko behe oinean dagoen lokal komertziala etxebizitza bihurtzeko erabilera aldaketa eskatu zuen (erregistro sarrera zenbakia 996). Horretarako Iñigo Cabañas Etxeberria arkitektoak sinatzen duen dokumentazioa aurkeztu zuen.

2014ko maiatzaren 22an, Jose Mari Payok berak posta elektroniko bidez helarazi zigun obra baimena eskatzeko gauzatze proiektua, egun batzuen buruan paperean eskura ekarri ziguna. Proiektua Iñigo Cabañas Etxeberria arkitektoak sinatzen du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2014ko maiatzaren 22ko oniritzi zigilua darama eta gauzatze materialaren aurrekontua 28.110,11 euro dira.

Udal txosten teknikoa ikusirik,

Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara aldatzeko baimena ematea, horretarako ezinbestekoa izango da Hirugarren Sektoreko Erabileratik Etxebizitza Erabilerara Aldatzeko Udal Ordenantzaren 7. artikuluan ezartzen diren karga urbanistikoei dagozkien 4.830,53 euroak ordaintzea.

BI: Lokala etxebizitza bihurtzeko obra baimena ematea, udal etxebizitza tasatuaren behin-behineko kalifikazioarekin batera, honako baldintza hauek bete beharko direlarik:

1.- Obra 3 hilabeteko epean hasi beharko da eta 5 hilabeteren buruan amaitu beharko da. Salbuespen moduan eta modu egokian justifikatzen bada hiru hilabeteko luzapena eska liteke.

2.- Baimena lortzen denetik urtebetera etxebizitzak amaituta eta eskatzaileak bertan bizitzen egon beharko du.

3.- Lanak amaitu ondoren lehen erabilpenerako lizentzia eta Udal Etxebizitza Tasatuaren behin betiko kalifikazioa eskatu beharko da eta horretarako obren amaierako ziurtagiriak eta fatxaden argazkiekin batera, hondakinen kudeaketa modu egokian egin dela ziurtatzen duen txostena aurkeztu beharko da, ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Bainugelako aireztapena ezingo da arkupera atea eta sabai faltsutik estalkira doan hodiraino eraman beharko da. Sukaldeko erauzgailuaren keak karbonoko filtro bat edukiko du, airea usain eta gantzez garbitzen duena eta hau sukaldera bertara aterako da ordenantzan ezartzen den moduan. Sukalde eta bainugelako aireztapena adierazi bezala egin dela eta modu egokian funtzionatzen duela adierazten duen instalatzailearen ziurtagiria aurkeztu beharko da baita ere. Garbilekua esekitoki moduan moldatzen ez bada lehorgailu bat jarri beharko da derrigorrez. Logela nagusia moldatuko da harik eta 11,35 metro koadroko azalera lortu arte. Azkenik, fatxadan jada dauden leihoak moldatzeko baimena eskatuko zaio komunitateari, goiko solairuetakoen moduan lurzoruraino zabaltzeko.

Era berean ezinbesteko baldintza izango da etxebizitza berriak hiri azpiegiturekin hartune eraginkorrak edukitzea, hala nola: ur hornidura, saneamendua, argi indarra eta balegokio gas hornidura. Ur kontagailua jarri baino lehen uren udal zerbitzuarekin adostu beharko da zein kontagailu mota jarri behar den eta beronen kokapena.

4.- Eskatzaileak lokala etxebizitza bihurtuko ez balu, erabilera aldaketarako baimenarekin irabazitako eskubidea galduko luke eta, zigor moduan, karga urbanistiko moduan ordaindutakoaren % 50 baino ez litzaioke itzuliko.

HIRU: Arretxene 1 beheko lokalean sortuko den etxebizitza berria erregimen orokorreko udal etxebizitza tasatu bezala kalifikatzea behin behinekoz, hirugarren sektoreko erabileratik etxebizitza erabilerara aldatzeko udal ordenantzak eta udal etxebizitza tasatuenak ezartzen dituen baldintzen arabera. Lehen erabilpeneko baimenarekin batera behin betiko kalifikazioa emango da, bete beharreko baldintzak guztiak bete direla ziurtatzen denean.

LAU: Obra lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.458,51 € ordaindu beharko ditu (1.405,51 € eraikuntzen eta obren gaineko zergarengatik eta 53 € udal tasa kontzeptuan).

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo beharko du.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake zuzen zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo beharko du.

4. Emilio Belintxoni utzitako herri lur partzelaren erabilera bertan behera uzteko proposamena (2014ID190002)

2004ko maiatzaren 24ean Emilio Belintxon Mitxelenak, udal jabegokoa den 01-023 partzela (Elortegiko igoeran) erabiltzeko baimena eskatzen du. Eskaeran adierazten denez, partzela horri nekazal erabilera eman nahi dio, eta erabilera hori gehienez 5.urtez luzatuko da.

2004ko uztailaren 5ean izandako ohiko bilkuran, Tokiko Gobernu Batzarrak erabakitzen du Emilio Belintxoni baimena ematea lursail publiko hori baratza lanetarako erabiltzeko, gehienez ere 5 urterako (espedientearen signatura 1348-02). Horretaz gain, urtero ordaindu beharrekoa ere finkatzen da erabaki horretan.

Interesdunak eskatuta, baimen horren aldaketa adosten du Tokiko Gobernu Batzarrak 2004ko abuztuaren 2an egindako ohiko bilkuran, urtero ordaindu beharrekoa gutxituz, izan ere, Emilio Belintxonek ez du 01-023 partzela osoa erabiliko, baizik eta partzela horren 4.500 m2 bakarrik.

2004ko abenduaren 27an, Emilio Belintxonek 01-023 partzelan erabiltzen duen azalera berriz neurtzeko eskatzen du, izan ere bertan txabola batzuk omen daude eta berak azalera gutxiago erabiltzen du. Hurrengo hilabeteetan interesdunak egindako hainbat eskaeren ondoren, udal aparejadoreak Emilio Belintxonek 01-023 partzelan hesitutako eremua neurtzen du erabiltzen duen azalera behingoz finkatzeko. Horrela, 3.209 m2 direla hesitutako eremua zehazten da.

Azkenik, 2007ko abuztuaren 8an Tokiko Gobernu Batzarrak egindako ohiko bilkuran, 2004ko abuztuaren 2an hartutako erabakia aldatzea adosten da, 01-023 partzelaren 3.209 m2 nekazal jardueretarako erabiltzeko baimena emanez.

2007ko abuztuaren 9ko jakinarazpenaren bitartez (irteera erregistroa 1494) eman zitzaion erabaki horren berri Emilio Belintxon Mitxelenari. Jakinarazpen hori jaso zuen interesdunak 2007ko azaroaren 26an.

Espedientean idatzi diren hainbat txosten juridikoetan adierazten den moduan, 01-023 partzela Lezoko Udalaren ondare ondasuna da, beraz, Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 92 eta hurrengo ataletan arautzen dena bete beharko da, non zehazten den ondasun mota honen erabilera eta aprobetxamendua.

Atal horren arabera, ondare ondasun baten erabilera kontratuaren prestaketa eta esleipena Toki Administrazioen Kontratuen legediarekin bat etorriko da, eta erabileraren iraupena 5 urte baino luzeagoa bada edo ondasunaren balioa aurrekontuko errekurtso arrunten % 5 baino handiagoa bada, enkantea egitea beharrezkoa izango da.

Emilio Belintxonek egindako eskaeran (sarrera erregistroa 1328, 2004ko maiatzaren 24koa) argi adierazten da partzela hori gehienez bost urtez erabiliko duela, eta horregatik erabaki zen ez zela behar enkantea egitea lursailaren erabilpena esleitzeko.

Aurrekarietan ikusi daitekeenez, lehenengo baimena 2004ko uztailaren 5ean eman zitzaion, baina horren ondoren, hainbat aldaketa eman dira. Azken erabakia kontuan hartzen badugu, eta horren berri Emilio Belintxonek noiz jaso zuen ikusita, 2007ko azaroaren 26ean, gaur egun arte bost urte baino gehiago pasa direla ikusten da.

Lur eremu hori erabiltzeko baimena bukatu bazaio ere, Emilio Belintxonek partzela hori erabiltzen jarraitzen du gaur egun, baita horregatik Udalari ordaindu ere. Horrela, azken ordainketa 2013ko abenduaren 12an egin zuen.

Bestalde, 2013ko otsailean Lezoko Baratza Parkea proiektua jarri zuen martxan Udalak, Kutxa Ekogunea fundazioarekin batera. Proiektu horren helburuetako bat da landa eremuan lurrik ez duten lezoarrei baratza egiteko aukera ematea, eta, bide batez, gaur egun herri lurretan dauden erabilera pribatuak Udalaren jabegoko eremu zehatz batean biltzea, erabilera horien kontrola erraztu aldera.

Lezon martxan jarritako proiektu horren antzekoak ere egin dira inguruko zenbait udalerritan, Errenterian eta Donostian, adibidez.

Hori guztia kontutan hartuta, eta udal teknikariak egindako txostena aztertu ondoren, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Emilio Belintxon Mitxelenari jakinarazi 01-023 partzela erabiltzeko baimena bukatu zaiola.

BI: Emilio Belintxon Mitxelenari jakinarazi 01-023 partzela erabiltzeari utzi egin behar diola eta lursaila erabiltzen hasi zenean bezala utzi beharko duela. Horretarako, hiru hilabeteko epea ematen zaio.

HIRU: Emilio Belintxon Mitxelenari jakinarazi baratza landu nahi badu baduela Donostian Baratza Parkea proiektuan izena emateko aukera.

LAU: Kontu-hartzailetzari erabaki honen berri eman.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo beharko du.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake zuzen zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo beharko du.

5. Donibanealde Bailara 13an eraikitako txabolari buruzko informazio jabetza erregistrora bidaltzeko proposamena (2014H0250004)

Donostiako 3. Jabetza Erregistroaren ziurtagiri bat jaso da Hirigintza, Obra eta Zerbitzuen Departamentuan, udal erregistrotik igaro gabe eta, beraz, data eta pertsona eskatzailea zehaztu gabe. Ziurtagiri horren bidez ondorengo obra erregistratu dela jakinarazi da (158. erregistro finka, Idufir 20009000000588, 619. liburukia, Lezoko 71. liburua, 43. folioa, 12. inskripzioa).

“Solairu bakarreko etxea, Lezoko Donibanealde Bailarako 13X zenbakia duena. Berrogeita bost metro koadroko azalera eraikia du eta inguruan bere jabetzako lurrak ditu, baita eraikin bat ere (etxebizitza eta garaje itxia), Lezoko Donibanealde Bailarako 13Z zenbakia duena. Etxebizitzak solairu bakarra eta berrogei metroko azalera eraikia ditu, eta garaje itxiak solairu bakarra eta hogeita hamar metro koadroko azalera eraikia ditu. Bi eraikinek beren jabetzako lurrak dituzte inguruan.”

Era berean, Jabetza Erregistroan aitortutako obraren hirigintza egoera zehatzaren aitorpena jasotzeko aukeraren berri ematen da.

Udal honetako dokumentazioa eta espedienteak, 158. erregistro finkaren hirigintza egoera eta horren gainean egindako eraikina aztertuta, hau da finkaren hirigintza egoera zehatza:

Jabetza Erregistroan inskribatutako obra dagokion eraikitzeko udal lizentziarik gabe egin zen.

Eraikinak euskarritzat duen lurzorua urbanizaezin gisa dago sailkatuta Lezoko indarreko Hirigintza Plan Orokorrean, zehazki “UR.2 Nekazaritzako, abeltzaintzako eta landazabaleko landa gune” gisa.

Euskal Herriko lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 101. artikuluaren lehen atalean ezartzen denaren arabera, “hirigintzako plangintzak zehaztuko du zein etxe, eraikin, instalazio eta erabilera ez datozen bat ezarritako hirigintza antolamenduarekin”.

Hirigintza Plan Orokorreko 46. artikuluan zehaztutakoaren arabera (antolamenduz kanpo dauden edo plangintzarekin bat ez datozen erakin, instalazio eta erabilerak), “oro har eta hala dagokionean berariaz ezartzen diren salbuespenen kalterik gabe, hirigintza antolamenduaren kontrakotzat jotzen dira plangintzan xedatutako hirigintza araubidearekin bat ez datozen eraikin, instalazio eta erabilerak”. Zehatzago, honela dio lurzoru urbanizaezinak zehazten dituen bigarren atalak (46.2): “antolamenduz kanpokotzat jotzen dira txabolak, teilapeak, eranskin prekarioak eta landa ingurunean dauden gainerako elementuak, baldin eta horiek mantentzea ingurunea, natura, ingurumen eta paisaia baldintza egokietan edukitzeko eta lehengoratzeko kaltegarria bada eta, horregatik, eraitsi egin behar dira”. Horrez gain, eraikin bat existitzen den edo ez ulertze aldera eta finkatutzat edo antolamenduz kanpokotzat jotze aldera, 45. artikuluaren 3. atalari jarraitu behar zaiola zehazten du. Ildo horretatik, aipatutako atalak argi adierazten du beharrezko udal lizentziarik gabe egindako eraikinak antolamendutik kanpo gelditzen direla.
Ez dakigu nola lortu zen hemen zehaztuko eraikinak katastroan etxebizitza gisa erregularizatzea, horien eraikuntza baimendu gabe ez baita etxebizitza gisako lehen erabilerako lizentziarik ematen.

Ez du ur hornikuntzarik, konexioa ukatu baitzitzaion ur hornikuntza jartzeko helburuarekin ur hargune bat instalatzean datzan obra gauzatzeko lizentzia eskaera ukatzen duen abuztuaren 22ko Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuaren D06/620 Erabakiaren bidez. Erabaki horren aurkako errekurtsoa aurkeztu zen administrazioarekiko auzien Donostiako 2. epaitegian (518/2006 prozedura arrunta), eta sententziak aurkeztutako errekurtsoa atzera bota zuen. Ondoren, sententzia horren aurkako apelazioa aurkeztu zen (365/09 apelazio errekurtsoa) EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan. Bertako 262/2011 sententziak atzera bota zuen aurkeztutako errekurtsoa eta egokitzat jo zuen aipatutako eraikinetan ura eskuratzeko lizentzia ukatzen duen administrazio egintza. Izan ere, preskripzio epeak igaro badira eta eraikina eraistea agindu ezin bada ere, legez kanpo eraiki ziren, zegokien udal lizentziarik gabe.

Beranduago ere ez da ur hartunerik baimendu.

Antolamendutik kanpoko eraikin bat denez, hirigintza legerian eta Plan Orokorrean mota horretako eraikinetarako ezarritako arauak aplikatuko zaizkio.

Udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrera honek ERABAKI DU:

BAT: Donibanealde Bailara 13X helbideko eraikina antolamendutik kanpo dagoela aitortzea eta horren etxebizitza erabilera inola ere EZ BAIMENTZEA.

BI: Donostiako 3. Jabetza Erregistroari idazkariaren ziurtagiri bat bidaltzea. Bertan, aipatutako finkaren hirigintza egoera zehatza azalduko da, txosten honetan adierazitakoarekin bat etorriz.

HIRU: Interesdunei JAKINARAZTEA, antolamendutik kanpoko eraikin bat denez, hirigintza legerian eta Plan Orokorrean mota horretako eraikinetarako ezarritako arauak aplikatuko zaizkiola.

LAU: Erabaki honen aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake (30/1992 Legea).
• Horretarako hilabeteko epea izango du, erabaki honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, Tokiko Gobernu Batzarrera jo beharko du.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake zuzenean.
• Horretarako bi hilabeteko epea izango du, erabaki honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Donostiako epaitegira jo beharko du.

6. S-1 sektoreko B-4 lursailean 18 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko gauzatze proiektua onartzeko proposamena (2009H0030004)

2014ko maiatzaren 19an, Ibon Izquierdo Garatek, Arditurri Bidania S.L. enpresaren izenean (B75025312), S-1 sektoreko B-4 lursailean 18 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko gauzatze proiektua aurkeztu zuen (erregistroko sarrera zenbakia: 1219).

Horretarako Juan Maria Querejeta eta Guillermo Otegi Zalakain arkitektoek sinatzen duten dokumentazioa aurkezten dute, bi zatitan: batetik Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2012ko maiatzaren 30eko oniritzi zigilua daraman gauzatze proiektua, eta bestetik, obra hasi baino lehen sustatzaile berriak eskatu dituen aldaketak jasotzen dituen dokumentazioa. Azken hau ez dago bisaturik eta aldaketa guztiak obra amaierako dokumentazioan jasoko direla adierazten da. Gauzatze materialaren aurrekontua 2.458.807,12 euro dira.

Telekomunikazio instalazioetarako proiektua ere aurkeztu da, modu digitalean, Nicolas Maria Corta Echaniz telekomunikazio ingeniariak sinatzen du eta gauzatze materialaren aurrekontua 25.254,89 eurokoa da. Aurrekontu orokorra beraz, 2.484.062,01 eurokoa litzateke.

2009ko otsailaren 24an Tokiko Gobernu Batzarrak S-1 sektoreko B-4 lursailean 18 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko obra baimena eman zion Javier Mikeo Aiestarani, Aztilan Promociones S.L. enpresaren izenean.

2009ko maiatzaren 4an, Javier Mikeok, AZTILAN PROMOCIONES S.L. enpresaren izenean, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko otsailaren 24an emandako obra lizentziaren aurka. Urbanizazio lanek eragin ditzaketen kalteei erantzuteko bermearen aurkako errekurtsoa aurkeztu eta aipatutako lanak egiteko epea luzatzea eskatu zuen.

2009ko uztailaren 7an, Aztilan Promociones S.L. enpresak (B 20690202) obra baimenean jarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu zuen (erregistro sarrera: 2360).

2009ko uztailaren 14an, Tokiko Gobernu Batzarrak, aurkeztutako errekurtsoa onartu zuen partzialki, bermea gutxiagotu eta eraikitzeko epea 12 hilabetetatik 18 hilabetera luzatuz.

2014ko maiatzaren 8an, Javier Mikeo Aiestaran jaunak - AZTILAN PROMOCIONES S.L. enpresaren izenean- eta Mikel Urra Aguirrezabala jaunak - ARDITURRI BIDANIA S.L. enpresaren izenean-, Lurzoru eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 208. artikuluko 2. atalean adierazten den moduan, Lezoko Udalari jakinarazten diote, aipatu obra baimena, Arditurri Bidania S.L. enpresari eskualdatzea adostu dutela bi alderdiek (erregistro sarrera zenbakia: 1132).

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Arditurri Bidania S.L. enpresak aurkeztu duen S-1 sektoreko B-4 lursailean 18 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko GAUZATE PROIEKTUA ONARTZEA honako baldintza hauekin:

1. Indusketa lanak medio, lursailaren inguruan urbanizazioan eragin daitezkeen kalteei erantzuteko 35.000 eurotako bermea jarri beharko da. Zentzu honetan, lanak hasi baino lehen udal langileekin eta azpiegituren arduradunak diren enpresekin zerbitzuen desbideraketak adostu eta burutu beharko dira, eremu arriskutsuan geratzen diren atalak bertan behera gera daitezen. Inguruko urbanizazioari eragiten dion ezustekorik gertatuko balitz Udalari jakinaraziko zaio lehenbailehen eta arazoak konpondu bitartean lanak geldituko dira.

2. Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2. atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren % 120 izango da, hau da, 5.720,85 x 1,2 = 6.865,02 euro alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatuko da dagokion agirien bidez eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

3. V4-F leihoek ez dute betetzen kanpoko beiratea garbitzeko ezartzen diren segurtasun baldintzak. Dagoen moduan egin nahi bada, zehaztu beharko da beheko beirate finkoa ezingo dela gardena izan, eta horrela izatea nahiko balitz, gehienez 0,85 m izan beharko lituzke, goitik irekigarria den leihoa hasten den gunetik neurtuta. Bi aukeretan, beheko beirak segurtasunezkoa beharko luke, haustura kasuan, sestra aldaketa dagoelako barne eta kanpo aldearen artean. Bestalde eskailerako helduleku eta barandailak ere SUA dokumentuko lehenengo ataleko 3. eta 4. kapituluetan adierazten diren dimentsioak bete beharko dituzte, eta baita irisgarritasun baldintzak arautzen dituen 68/2000 Dekretukoak ere.

4. Eraikuntzaren Kode Teknikoan baldintza akustikoak arautzen dituen HR dokumentua justifikatu beharko da eranskin batean. Lehendabizi indusketa lanekin hasiko direnez, eta harik eta etxebizitzen sestraraino iritsi arte, lanekin hasteko eragozpenik ez da ikusten, edonola ere, aipatu maila horretara iritsitakoan eranskina aurkeztu ez bada obra geldiaraziko da eskatutako jaso bitartean.

5. Lanak bukatzeko epea 18 hilabetetakoa izango da zuinketa akata sinatzen denetik zenbatzen hasita. Amaitzen obra amaierako dokumentazioa aurkeztu beharko da, dagokion ziurtagiriekin batera, lehen erabilpen baimena eskatu ahal izateko.

6. Garajeen jarduera baimenaren espedientearen baitan, ondoko lursaileko garajearekin bat eginda dagoen garajeen justifikazioa aurkeztuko da, suteen aurkako neurriei dagokienean, azken finean bi garajeek sektore bakarra osatuko baitute.

BI: Likidazioa egiterakoan, obra aurrera eramateko okupatuko den lurzoru publikoaren okupazioa 100 metro karratukoa eta 2 hilabetetarako kontsideratzea.
Epe hori iragandakoan berriro kalkulatuko da. Edonola ere okupazio eremuak obra aurrera doan heinean aldatuko balira, Udalari jakinarazi beharko zaio lehenbailehen, gainontzean ez baititu okupazio tasak birkalkulatuko. Okupazioari dagokion tasa 4.392 eurokoa da.

HIRU: Oinarrizko proiektuan aurkeztu zen gauzatze materialaren aurrekontua 1.850.000 eurokoa zen eta orain gauzatze materialaren aurrekontu orokorra 2.049.254,89 eurokoa da, ondorioz, aldea 199.254,89 eurokoa da. Gauzak honela, bere garaian eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga kalkulatzerakoan zenbateko hau aintzakotzat hartu ez zenez, orain ordaindu beharko da honi dagokion zerga :9.962,74 eurokoa.

LAU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 14.354,74 € ordaindu beharko ditu (9.962,74 € eraikuntza instalazio eta obren gaineko zerga kontzeptuan, eta 4.392 € okupazio tasagatik).

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo beharko du.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake zuzen zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo beharko du.

GIZARTE ZERBITZUAK
7. Presoen senideei eta auziperatuei zuzendutako dirulaguntzen deialdiaren oinarriak onartzeko proposamena (2014GZ190001)

Ikusi dut preso daudenen familiei eta auziperatuei zuzendutako dirulaguntzen deialdiaren oinarriak, udalak dirulaguntzak emateko duen araudi orokorra eta kontutan izan da udal aurrekontuetan gastu honetarako jasota dagoen diru kopurua,
Alkate honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Presoen senideei eta auziperatuei zuzendutako dirulaguntzen deialdiaren oinarriak onartzea.

BI: 42.000€ bitarteko gastua onartzea (A-347) aurrekontuko 1480.02.313.30 2014 (86) partiden gain.

HIRU: Deialdiaren iragarkia GAOn argitaratzea eta eskariak aurkezteko epea irekitzea.

LAU :Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8. Etxez-Etxeko laguntza emateko proposamena (2014GZ010004)

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko S.E.S-k egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena.

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: S.E.S-ri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua astelehenetik ostiralera ordu betez emango da atentzio pertsonalean laguntzeko. Zerbitzu orduak gehitu edo gutxitu daitezke beharren arabera.

BI: Egin beharreko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 6,60€ orduko izango da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9. Etxez-Etzeko laguntza emateko proposamena (2014GZ010002)

Ikusi dut gizarte langileak egindako gizarte txostena.

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: EEL zerbitzuaren onuraduna den O.R.A-k, uztailaren 1etik aurrrera, EEL zerbitzuagatik 2,83€ orduko ordaintzea

Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KIROLAK
10. Josetxo Etxandi 39. pilota txapelketarako diru-laguntza emateko proposamena (2014KI010002)

Allerru Kirol Elkartearen Pilota Taldeak, JOSETXO ETXANDIren XXXIX. oroitaldia antolatzeko egindako eskaera aztertuta, horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, eta teknikariak egindako txostena aztertu ondoren,

Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrera darama ondorengo,

BAT: ALLERRU PILOTA TALDEAri 12.000 €tako (AD-61) dirulaguntza ematea, 2014. urtean Josetxo Etxandiren oroitaldia antolatzeko.

BI: Diru-laguntzaren baldintzak jasotzen dituen hitzarmena onartzea eta hura sinatzeko alkatea ahaltzea.

HIRU: Diru-laguntza, honela ordaintzea:
• Hitzarmena sinatzerakoan 11.000,00 € aurrerapen gisa
• Beste 1.000,00 €ak hitzarmenean eskatutako dokumentazioa aurkezterakoan.

LAU: Beharrezko azpiegiturei dagokion eskaera onartzea proposatzen da; hau honela Goiko frontoiaren sarea konpondu eta txukunduko da eta arreta berezia izango da bertan garbitasunari dagokionean, txapelketak lehentasuna izango du herriko bi frontoietan, federatuek aldatzeko aldagela bat bere esku izango dute, megafonia eta hesiak antolatzaileen esku egongo dira dagokion egunean eta Bekoerrota itxia dagoen bitartean baliabideak jarriko dira erabilera bermatzeko.

BOST: Lezoko Udalak onartuta dituen eta azpian zerrendatzen diren hizkuntz irizpideak betetzea:

• Diru-laguntza aurreko eta ondorengo tramitazioan: Idatzizko eta ahozko harremanak euskaraz izateko saiakera egitea (kontuan izanda, azaroaren 24ko 10/1982 Legeak herritarrei administrazioan eskaerak gaztelaniaz egiteko eskubidea aitortzen diela).
• Diru-laguntzaren xede den ekintzan euskara erabiliko dela bermatzea. Jendaurreko ekimenetan esataria euskalduna izan beharko du.
• Diruz lagundutako ekintzetan argitaratzen diren esku-orriak, kartelak, iragarkiak, oharrak eta gainerakoak, ahozkoak zein idatzizkoak gutxienez elebitan egotea eta, kasu horretan, euskarari lehentasuna ematea.
• Haur eta gazteentzat zuzendutako jarduerak antolatzeko dirulaguntza eskatzen denean, aipatu jarduerak euskaraz izan beharko dute. Jarduera horietan euskara ulertzen ez duen hartzailerik balego bideak jarriko zaizkio jardueraren baitan esandakoak uler ditzan.
• Ezarritako hizkuntza-irizpideak (elebitasuna bermatzea) bete ezean, ez da diru-laguntzarik emango.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

11. Alkatearen erabakien kontu ematea

2014ko ekainaren 9an egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105426tik 1105439ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna