2014KO IRAILAREN 8

Lezon, 2014ko irailaren 8an, astelehena, goizeko 9tan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Ez da bileran izan Angel Portugal Formoso

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2014ko uztailaren 21ean egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Liburutegiko teilatua eta fatxada berritzeko eta musika eskolako iragazgaiztasun lanak esleitzeko proposamena (2014H0100002).

2014ko uztailaren 21ko Tokiko Gobernu Batzarrak, Udal liburutegiko estalkia eta fatxada eraberritzeko eta musika eskolan iragazgaiztasuna konpontzeko lanak egiteko obra kontrataziorako tramiteak hastea erabaki zuen, publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bitartez.

Bestalde, Baldintza Administratibo partikularren agiria eta dagokion gastua era onartu zituen.

Endaran Eraikuntza, S.L, Otegi Gaztañaga Eraikuntzak, S.L, Construcciones Nigurko, S.L eta Erreti Eraikuntzak, S.L enpresei gonbidapena luzatu zitzaien.

Enpresa horiek egindako eskaintzak aztertu ondoren eta departamenduko arduradunak egindako txostena ikusita,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Udal liburutegiko estalkia eta fatxada eraberritzeko eta musika eskolan iragazgaiztasuna konpontzeko lanak egiteko obra kontratua ERRETI ERAIKUNTZAK, S.l. enpresari esleitzea. Kontratuaren prezioa 57.515,47€koa izango da (gehi BEZa) eta kontratua burutzeko epea HILABETE BATEKOA, beti ere, administrazio-baldintza zehatzen orrian eta esleipendunaren proposamenean zehaztutakoen menpe.

BI: Esleituak 2.875,77€ euroko behin betiko fidantza jarri beharko du, esleipen honen jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita 10 eguneko epe barruan.

HIRU: Erabaki honen berri ematea eskaintza aurkeztu duten gainerako enpresei.

LAU: Kontratu hau Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren RDL 3/2011ean xedatutakoaz gain, aurkeztu den eskaintzan jasotzen denaren arabera arautuko da.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3. 103. Poligonoan galtzada zati baten berritze lanak esleitzeko proposamena (2014H0100003).

2014ko uztailaren 21ko Tokiko Gobernu Batzarrak, 103 poligonoan galtzada zati bat berritzeko obra kontratuaren kontrataziorako tramiteak hastea erabaki zuen, publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bitartez.

Bestalde, Baldintza Administratibo partikularren agiria eta dagokion gastua era onartu zituen.

Orsa S.L., Construcciones Alzola, S.L., Otegi Gaztañaga Eraikuntzak, S.L eta Construcciones y Asfaltos Mularri, S.L enpresei gonbidapena luzatu zitzaien.

Enpresa horiek egindako eskaintzak aztertu ondoren eta departamenduko arduradunak egindako txostena ikusita,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: 103 poligonoan galtzada zati bat berritzeko obra kontratua OTEGI GAZTAÑAGA, S.L.ri esleitzea. Kontratuaren prezioa 49.065,60 €koa izango da (gehi BEZa) eta kontratua burutzeko epea 3 astekoa, beti ere, administrazio baldintza zehatzen orrian eta esleipendunaren proposamenean zehaztutakoen menpe.

BI: Esleituak 2.453,28€ euroko behin betiko fidantza jarri beharko du, esleipen honen jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita 10 eguneko epe barruan.

HIRU: Erabaki honen berri ematea eskaintza aurkeztu duten gainerako enpresei.

LAU: Kontratu hau Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren RDL 3/2011ean xedatutakoaz gain, aurkeztu den eskaintzan jasotzen denaren arabera arautuko da.


BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4. Altzate Igerilekuaren estalki berria jartzeko lanak esleitzeko proposamena (2014H0100004).

Lezoko Udalak Altzateko udal igerilekuetako estalki metalikoaren narriadura ikusita, kirol instalakuntzak eraberritzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso ondoren, igerilekuaren eraberritze prozesua hasi du, horretarako lehendabiziko urratsa estalki metaliko zaharra egur laminatuzko berri batekin ordezkatzea izango delarik.

Horretarako, Altzateko udal igerilekuen estalkia eraberritzeko lanen obra kontratazioa gauzatzeko, Udalak hiru enpresa gonbidatu ditu kontratazio prozeduran parte hartzeko. Hauek Egoin S.A., Lanik S.A. eta Zurtek S.L. direlarik.

Kontratu honen esleipena negoziazio bidez eta publizitaterik gabe egingo da, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren RDL 3/2011KO 169 eta 170. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, testu horren 171 artikuluan jasotako kasua baita.

Gastu hau udal aurrekontuetako partidan aurreikusten da: A 525/2014

Egoin S.A. eta Zurtek S.L. enpresen eskaintzak jaso ditu Udalak.

Hau guztia aztertu ondoren, eta Udal teknikariak egindako balorazio txostena ikusirik,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Altzateko udal igerilekuetako estalkia eraberritzeko lanen obra kontratazio espedienteari hasiera ematea, gutxienez proposamenak egiteko gonbidapena 3 enpresei helaraziaz.

BI: Kontratazioa arautuko duten Baldintza teknikoak eta administratiboak onartzea.

HIRU: Altzateko udal igerilekuen estalkia eraberritzeko lanen obra kontratuaren gastua onartzea, eta Zurtek S.L.ri ESLEITZEA, baldintza agiriarekin bat etorriz, 129.551,92 euro gehi BEZari dagokion %21eko 27.205,90 euroko aurrekontuarekin, (guztira 156.757,83 euro), A-525/2014 eta lanak HILABETE BATeko epean bukatzeko baldintzarekin. beti ere, administrazio baldintza zehatzen orrian eta esleipendunaren proposamenean zehaztutakoen menpe.

LAU: Esleituak 6.477,60 euroko behin betiko bermea jarri beharko du, esleipen honen jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita 10 eguneko epe barruan.

BOST: Erabaki honen berri ematea eskaintza aurkeztu duten gainerako enpresei.

SEI: Kontratua formalizatu baino lehen, administrazio pleguetako 18. ataleko a), b), c), d), e), f) eta g) puntuetan zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du esleipendunak.

Dokumentazio horri, esleipenaren jakinarazpenean adierazitako epean, zeina ezingo den 15 egun baliodun baino gehiagokoa izan, honakoa gehitu beharko zaio:

a) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beterik dituela frogatzen duten agiriak aurkeztea edo kontratazio-organoari egoera hori horrela dela ziurtatzeko modu zuzena lortzeko baimena ematea. Ez da beharrezkoa izango agiri horiek berriz ere aurkeztea proposamenarekin batera aurkeztu baditu.

b) Kontratua burutzeko beharrezkoak dituen bitartekoak eskuratzeko konpromisoa betetzen duela ziurtatzeko agiria aurkeztea, baldintza-agiri honen 18. klausulako e) letraren arabera.

c) Behin betiko bermea eratu denaren egiaztapena aurkeztea.

d) Jatorrizko agiriak aurkeztea, proposamena osatzen duen kartazalan fotokopia hutsak aurkeztu badira.

e) Baldintza-agiri honetan eskatu eta aurkeztu ez diren beste agiri batzuk aurkeztea.

f) Administrazio honen bulegoetara etortzea, kontratua administrazio-agiri gisa formalizatzeko.

ZAZPI: Formalizazio-dokumentuan jasotzen den epearen barruan (sinatu eta gehienez hilabetera), esleipendunak egituraren xehetasun planoak eta Kode Teknikoaren araudia betetzen dela ziurtatzen duten kalkuluak aurkeztu beharko ditu. Era berean, udaleko zerbitzu teknikoetatik helaraziko zaion Segurtasun eta Osasunerako Azterlanaren arabera Segurtasunerako Plana burutu beharko du, Plan hau hilabeteko epe horren baitan aurkeztu beharko duelarik Udalak onar dezan, Segurtasunerako koordinazio lanak udal arkitektoa burutuko dituelako.

ZORTZI: Kontratu hau Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren RDL 3/2011ean xedatutakoaz gain, aurkeztu den eskaintzan jasotzen denaren arabera arautuko da.

BEDERATZI: Zuinketaren egiaztapena eta dagokion aktaren izenpetzea derrigorrez 2014ko azaroaren 10 eta 24aren artean egingo dira (igerilekua azaroaren 10ean itxiko da). Une horretatik aurrera, kontratuaren exekuzio-epea kontatzen hasiko da.

HAMAR: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5. Eskola garraio zerbitzua esleitzeko proposamena (2014ID170003).

2014ko Irailaren 4an Kontratazio Mahaia bildu da, B gutunazalari buruzko txosten teknikoari buruz erabakia hartzeko.

Kontratazio Mahaiak ontzat ematen du Hirigintza departamenduko Arduradunak egindako proposamena. Hau horrela izanda, Kontratazio Mahaiaren erabakia da aurkeztu diren enpresei, ondorengo puntuaketa ematea, txosten teknikoak proposatutakoa kontuan hartuta:

Belintxon Autobusak: 30 puntu
Autopullman -Unitravel: 15 puntu
Alustiza Autobusak: 5 puntu

Ondoren, egun berean, C gutunazala irekitzeko ekitaldi publikoa hasi da. Kontratazio Mahaiko kide guztiak bertan direla eta Unitravel-Autopullman eta Belintxon Autobusak enpresako ordezkariak ere bertan dira.

Kontratazio hau arautzen duen baldintza agiriaren 16. atalak xedatzen duena kontuan izanik, kontratazio mahaiak ondorengo puntuaketa irizpidea onartzen du:

“Eskaintza merkeenari 70 puntu emango zaizkio, eta gainontzekoei hiruko erregela aplikatuko zaie”.

Horrela irizpide honekin ondorengo puntuaketa dagokie proposamenak aurkeztu zituzten lehiakideei:

1.- Autopullman Unitravel:
Proposamen ekonomikoa: 61.349,99 euro, BEZ gabe: 70 puntu

2.- Alustiza Autobusak:
Proposamen ekonomikoa: 81.500euro, BEZ gabe 52,69 puntu


3.- Belintxon Autobusak:
Proposamen ekonomikoa: 67.000 euro, BEZ gabe 64,09 puntu

Proposamen ekonomikoak aztertu ondoren, eta kontratazio mahaiak proposamen teknikoaren puntuazioa onartu ondoren, puntuaketa orokorra ondorengoa da:

1.- Belintxon Autobusak: 30 + 64,09 = 94,09 puntu
2.- Autopullman- Unitravel: 15 + 70 = 80 puntu
3.- Alustiza Autobusak: 5 + 52,69= 57,69 puntu

2014/09/05ean Lehen sailkatua den Belintxon Autobusak enpresako ordezkariak, Administrazio honen bulegoetara etorri da ibilgailuen dokumentazioa eta 2 gidarien euskara gaitasuna frogatzen duten ziurtagiriak aurkeztera. 2 zaintzaileek euskara froga gainditu dute.

Hori dela eta, baldintza agiriaren 21. atalak xedatutakoari jarraiki kontratazio mahaiak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Lezoko eskola garraio zerbitzua emateko kontratua Belintxon Autobusak enpresari esleitzea. Kontratuaren prezioa 67.000€-koa izango da (gehi 6.700€ko BEZa) eta kontratua burutzeko epea BI URTEKOA, beti ere, administrazio baldintza zehatzen orrian eta esleipendunaren proposamenean zehaztutakoen menpe.

BI: Esleipendunak esleipenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita egutegiko 5 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango delarik, hau da, 3.350 euro.

b) Jendaurreko zabalkunde ofizialean gastuak egin badira, aldizkari ofizial eta argitaraldietako gastuak ordaindu. Gastu horien zenbatekoa 1.000 € izango da, gehienez.

c) Azkenik, administrazio honen bulegoetara etorri, kontratua administrazio-agiri gisa formalizatzeko.

HIRU: Erabaki honen berri ematea eskaintza aurkeztu duten gainerako enpresei.

LAU: Kontratu hau Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren RDL 3/2011ean xedatutakoaz gain, aurkeztu den eskaintzan jasotzen denaren arabera arautuko da.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

PERTSONALA

6. Udal langile bati seme-alaben zaintzagatik lan murrizketa onartzeko proposamena (2011PE100011).

O.E.A., Tomas Garbizu Udal Musika Eskolako irakasleak, 2014/2015 kurtsorako bere musika irakasle lana %36,17tik %28,17ra murriztea eskatu du seme-alaben zaintzagatik.

Eskaria azterturik, ikusirik Udal Teknikariak egindako txostena, eta eskariaren berri Musika Eskolako Zuzendariari emanik,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea O.E.A.ek seme-alaben zaintzagatik 2014/2015 kurtsorako eskatutako lanaldi murriketa.

- Lanaldi murrizketaren ondorioz, 2014/2015 kurtsoan, %28,17ko lan dedikazioa izango du.

- Lanaldi murrizketa 2014ko irailaren 1ean sartuko da indarrean eta 2015eko abuztuaren 31a bitarte iraungo du.

- Joxan Anduaga Permachek beteko du lan murrizketaren jornadaren porzentaia.

BI: Erabaki honen berri ematea interesatuei.

HIRU:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7. Udal langile bati haurraren zaintzagatik borondatezko lan eszedentzia onartzeko proposamena (2011PE100012).

Tomas Garbizu Udal Musika Eskolako irakaslea den I.Z.A.k, 2014ko abuztuaren 11an aurkeztutako eskabidean, borondatezko lan eszedentzia eskatzen du haurraren zaintzagatik, 2014/2015 kurtsorako.

Eskaria azterturik, ikusirik Teknikariak egindako txostena, eta eskariaren berri Musika Eskolako Zuzendariari emanik,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzordera darama ondorengo

BAT: Ontzat hartzea I.Z.A.k bere haurraren zaintzagatik, 2014/2015 kurtsorako eskatutako borondatezko lan eszedentzia.

BI: Lan eszedentzia, 2014ko irailaren 1ean sartuko da indarrena, eta 2015eko abuztuaren 31a bitarte iraungo du.

HIRU: Jurdana Ochoa Lopez de Echezarreta kontratatzea 2014/2015 ikasturtean biolin/biola klaseak emateko

LAU: Akordio honen berri ematea interesatuei.

BOST:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8. Udal langile baten borondatezko lan eszedentziaren luzapena onartzeko proposamena (2013PE100004).

Musika Irakaslea den I.M.Z.k, 2014ko irailaren 2an aurkeztutako eskabidean, 2014/2015 ikasturterako eszedentzia luzatzea eskatu du Hernaniko Musika Eskolan eskaini dioten lan postuan lan egiteko.

Gure lan konbenioaren arabera (Hobekuntzak 2. eranskina), Lezoko Udaleko enplegatu publikoek eskubidea izango dute, indarrean dagoen legerian finkatutakoaz gain eta beti ere zerbitzuak hortarako biderik ematen badu, gutxienez urtebeteko eszedentzia hartzeko eta gehienez legeriak markatutako iraupenekoa, gutxienik lau urtez lanpostua gordeko zaiolarik.

Musika Eskolako Zuzendariak, eskariaren berri du eta egun indarrean dugun lan poltsan lan postu hau betetzeko baldintzak betetzen duen hautagaia badagoenez, bere oniritzia eman dio I.M.Z.k egindako eskariari. Ondorioz ordezkapena egiteko Joseba Fenandez Sanchez kontratatuko da aipatu lan-poltsatik.

Eskaria azterturik, ikusirik Teknikariak egindako txostena,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea I.M.Z.k 2014/2015. ikasturterako eskatutako borondatezko lan eszedentzia.

BI: Lan eszedentzia, 2014ko irailaren 1ean sartuko da indarrena, eta 2015eko abuztuaren 31a bitarte iraungo du.

HIRU: Iazko kurtsoan I.M.ren ordezkapen lanak egiten aritu den Joseba Fernandez Sanchez kontratatzea 2014/2015 ikasturtean saxofoi klaseak eman ditzan Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolan.

LAU: Akordio honen berri ematea interesatuei.

BOST:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

9. Gaxuxa Emakume Taldeari 2014-2015 ikasturterako diru laguntza emateko proposamena (2014GZ050003).

Batzarkideek aho batez, gaia mahai gainean uztea erabaki dute.

10. Aiton Borda tabernarako esleipendunari langile bat kontratatzeko baimena emateko proposamena (2013ID170001).

Nerea Nuñezen eskaera onartzeko proposamenaren espedientea azterturik, Alkatetza honek Tokiko Gobernu Batzarrera darama ondorengo

BAT: Aiton Borda tabernako esleipenduna den Nerea Nuñezek, Mari Jose Iparragirre Ituraini egindako kontratazioa onartzea.
BI:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

EUSKARA

11. 2013-2014 ikasturtean euskara ikasteagatik bekak onartzeko proposamena (2014KU070001).

2014ko aurrekontuetan, euskara ikasteagatik diru-laguntzak aurreikusiak daude. 2013-2014ko neguko ikastaroetan aritu diren ikasleentzat. Diru-laguntza horiei dagokien espedientea azterturik,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Euskara ikasteagatik egindako beka eskaerak onartzea 0294 partidatik (A - 494), beken guztirakoa 14.810 eurokoa delarik.

BI:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

12. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik alkateak edota zinegotzi delegatuek emandako ebazpenen berri eman da. Bereziki alkateak, D14/00728 dekretuaren berri eman du, bertan, Eneko Lartige Zabaleku zinegotziaren errenuntziaren ondoren Tokiko Gobernu Batzarraren osaketa aldatu, alkateordeak aldatu, Hirigintza eta Ingurumen, obrak eta zerbitzuak arloko delegazioa bertan behera utzi eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako batzordeko lehendakaritza berreskuratu ditu alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:35etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105484tik 1105494ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna