2014ko maiatzaren 12a

Lezon, 2014ko maiatzaren 12an, astelehena, goizeko 9:00tan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Angel Portugal Formoso.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2014ko apirilaren 28an egindako bilkurako akta onartzea.

Alkateak, euskarazko aktan akats bat dagoela ohartarazi du. Hain zuzen, 110539 orri foliatuan.

“2014ko apirilaren 28an egindako azken Toki Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da” dioen esaldian, zera esan behar du:

“2014ko apirilaren 14an egindako azken Toki Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da”.

Akatsa zuzendu ondoren, akta onartu eta sinatu da.

PERTSONALA

2. Administrazio Orokorreko Teknikarien lan-poltsa onartzeko proposamena (2014PE070001)

Tokiko Gobernu Batzarrak 2014ko otsailaren 3an egindako bileran onartu zituen Administrazio Orokorreko Teknikarien lan-poltsa osatzeko oinarriak.
D14/00196 alkate dekretuz epaimahaia izendatu eta onartu eta baztertuen zerrenda onartu ziren.
Epaimahaiak burutu ditu oinarrietan aurreikusitako probak eta merituen baloraketa, eta lan-poltsaren hurrenkera onartzea proposatu du.
Epaimahaiaren proposamenaren baitan,
Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:


BAT: Onartzea Administrazio Orokorreko Teknikarien lan-poltsa, aipatu poltsa modu honetan eratua geldituko da:

3913-Q
9882-C
0551-Y
4020-H
5732-S
3480-X
3862-F
6945-S
6071-A
7161-D
8153-D
9982-T
0182-X
0402-B
3197-K

BI: Oinarrien zortzigarren atalean dioenari jarraituz elkarrizketa teknikoa egin zuten bost lehen izangaiak lan eskaintza hartu ez zutenez (agiriak aurkeztu dituzte), hurrengo bost izangaiei elkarrizketa teknikoa egiteko deia egin zen, eta lortutako emaitzen arabera, Epaimahaiak, Nekane Orbegozo Zurutuza (3480-X) kontratatzea proposatu du maiatzaren 9tik aurrera, Hirigintza Obra eta Zerbitzutako Arduradun lan postua behin behinean betetzeko.

HIRU: Lan-poltsako edozein partaidek, lan-proposamen bati ezezkoa erantzuten badio edo finkatutako epean erantzuten ez badu, lan-poltsako azkena izatera igaroko da, baldin eta ez badu 48 orduko epean aurkezten lanera etorri ezin duela egiaztatzen duen medikuaren agiria, edota lanean ari denaren egiaztagiria. Lan-poltsako partaideek harremanetarako telefono bat eman beharko dute.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, interesatuak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

3. Gaxuxa elkarteari dirulaguntzaren bigarren zatia aurreratzeko proposamena (2013GZ050002)

Gaxuxa Lezoko Emakume taldeak aurkeztutako eskaera aztertuta, eta gizarte zerbitzuetako teknikariak aurkeztutako txostena aztertuta,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Gaxuxa Emakume taldeari 2013-2014. kurtsorako Udalak onartutako dirulaguntzaren 2. zatia aurreratzea. (AD- 593)

BI: Gaxuxa Emakume taldeak ekainean zuritu behar izatea orain aurreratuko zaion dirulaguntza.

HIRU:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4. Etxez-Etxeko laguntza emateko proposamena (2014GZ010002)

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko O.R.A-k egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena.

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: O.R.A-ri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua astelehenetik ostiralera 3 orduz emango da atentzio pertsonalean eta etxeko lanetan laguntzeko.

BI: Egin beharreko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 0,28€ orduko izango da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5. 2014. urterako GLL eskaeren zerrenda onartzeko proposamena (2014GZ020006)

Ikusirik gizarte langileak egin duen txosten teknikoa, eta 2014. urtean, gizarte zerbitzuak saileko aurrekontua,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Onartzea 2014.urteko GLL/AES eskaeren onartuen zerrenda. Gastua guztira 28.736,75€ (AD-282-1/26).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

6. Alkatearen erabakien kontu ematea.

2014ko apirilaren 28an egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105400tik 1105403ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna