- 1. Egoki irudituz gero, 2014ko otsailaren 17an egindako bilkurako akta onartzea.
- 2. L.S.P. onuradunaren udal apartamendu babestuaren kontratua bertan behera uzteko proposamena (2011GZ090002)
- 3. Familia esku hartze programan parte hartzeko proposamena (2011GZ310005), (2011GZ310004), (2014GZ310001), (2012GZ310005)
- 4. Alkatearen erabakien kontu ematea.
- GALDE ESKEAK
Lezon, 2014ko martxoaren 3an, astelehena, goizeko 9etan, hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.,
Ez dira bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Angel Portugal Formoso.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
AKTA ONARTZEA.
1. Egoki irudituz gero, 2014ko otsailaren 17an egindako bilkurako akta onartzea.
Akta onartu eta sinatu egin da
GIZARTE ZERBITZUAK
2. L.S.P. onuradunaren udal apartamendu babestuaren kontratua bertan behera uzteko proposamena (2011GZ090002)
Ikusirik gizarte langileak egin duen txosten teknikoa,
Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI du:
BAT: LECUONA,SAGARDIA Pedro-ren udal aparteamentu babestuaren kontratua bertan behera uztea 2014ko otsailaren 7an. adinduei zuzenduriko egoitzan sartzeagatik.
BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da
3. Familia esku hartze programan parte hartzeko proposamena (2011GZ310005), (2011GZ310004), (2014GZ310001), (2012GZ310005)
Ikusi dut D.B.N.k, Z.B.Mk, M.V.D.k eta I.A.Fk egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena,
Horrela, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI du:
BAT: 1. Onartzea D:B.N.k parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 6 hilabetez.
2. Orekagune Gabineteak gauzatuko du esku hartzea eta Udalak beregain hartuko du gastua, guztira 2544 € (AD-72 ).
BI: 1. Onartzea Z.B.Mk parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 10 hilabetez.
2. Orekagune Gabineteak gauzatuko du esku hartzea eta Udalak beregain hartuko du gastua, guztira 7364 € (AD-72 ).
HIRU: 1. Onartzea M.V.D.k parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 6 hilabetez.
2. Orekagune Gabineteak gauzatuko du esku hartzea eta Udalak beregain hartuko du gastua, guztira 8900 € (AD-72 ).
LAU: 1 Onartzea I.A.Fk parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 9 hilabetez.
2. Orekagune Gabineteak gauzatuko du esku hartzea eta Udalak beregain hartuko du gastua, guztira 4296 € (AD-72 ).
BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
ALKATETZA ETA DELEGATUAK
4. Alkatearen erabakien kontu ematea.
2014ko otsailaren 17an egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.
Ez da izan galde eskaerarik.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105342tik 1105344ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.