2014ko urriaren 20

Lezon, 2014ko urriaren 20an, astelehena, goizeko 9:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Angel Portugal Formoso eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Ez da bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2014ko urriaren 6an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu egin da.
GIZARTE ZERBITZUAK

2. Etxez-etxeko Laguntza Zerbitzua emateko proposamena (2014GZ010007)

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko S.A.L-k egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena.
Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: S.A.L-ri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua astean bi orduz emango da atentzio pertsonalean laguntzeko. Zerbitzu orduak gehitu edo gutxitu daitezke beharren arabera.

BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa 6,60€ orduko izango da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordera jo behar da

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3. Familia eskuhartze programan jarraitzeko proposamena (2014GZ310002)

Ikusi dut P.A.P.k egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena.

Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Onartzea P.A.Pk parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 6 hilabetez.

BI: Orekagune Gabineteak gauzatuko du esku hartzea eta Udalak beregain hartuko du gastua, guztira 2.882 € (AD-72 ).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4. Famili eskuhartze programan jarraitzeko proposamena (2012GZ310004)

Ikusi dut B.M.Z -ek egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena.

Hala, Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ERABAKI DU:

BAT: Onartzea B.M.Z -en parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan luzatzea 2014ko azarotik abendurarte.

BI: Orekagune gabinetekoak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du terapeuta eta hezitzaile familiarraren saioen kostua, guztira 1417€ (AD-72)

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordera jo behar da

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


EUSKERA

5. 2014. urteko Oiartzualdeko Hedabideak, S.L.ri dagokion dirulaguntza arautzen duen Hitzarmena onartzeko proposamena (2014KU360009)

OIARTZUALDEKO HEDABIDEAK S.L.-k Lezoko Udalarekin 2014rako hitzarmen berri bat sinatzeko eskaerari erantzuteko, eta udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren,

Kulturako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Diru laguntzaren baldintzak jasotzen dituen hitzarmena onartzea eta sinatzea.

BI: Mikel Arruti Salaberria, Kultur zinegotzi delegatua, ahalmentzea hitzarmena sinatzeko.

HIRU: OIARTZUALDEKO HEDABIDEAK S.L-RI 15.750 €tako (201 partida, AD-627) dirulaguntza ematea 2014an.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordera jo behar da

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KULTURA

6. Udalekuak eta ikasturteko udal ludotekaren kudeaketa zerbitzuaren kontratazioa hasteko proposamena (2014ID160003)

2015ko udalekuak eta ludotekaren kudeaketa zerbitzuak kontratatzeko esleipenerako espedientea azterturik,

Kulturako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Ludoteka, 2015eko urtarrila- maiatza eta 2015eko udalekuen kudeaketa kontratatzeko asmoa onartzea.

BI: Ludoteka, 2015eko urtarrila-maiatza eta 2015eko udalekuen kudeaketa kontratatzeko kontratazio espedientea hastea publizitaterik gabeko jardunbide negoziatuaren bitartez.

HIRU: Ludoteka, 2015eko urtarrila-maiatza eta 2015eko udalekuen kudeaketa kontratazioa arautuko duten Baldintza pleguak onartzea

LAU: Kontratu honetarako gastua onartzea [Gehienez ere: 32.000€].

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordera jo behar da

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


ALKATETZA ETA DELEGATUAK

7. Alkatearen erabakien kontu ematea

2014ko urriaren 6an egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako
ebazpenen berri eman da

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105535tik 1105538ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna