2014KO UZTAILAREN 7

Lezon, 2014ko uztailaren 7a, astelehena, goizeko 9:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Mikel Arruti Salaberriaren alkateordearen lehendakaritzapean, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Eneko Lartige Zabaleku bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Angel Portugal Formoso eta Ainhoa Zabalo Loiarte.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2014ko ekainaren 23an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu egin da
PERTSONALA

2. “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako 2014/15. ikasturteko lan egutegia eta bulegoetako egutegia onartzeko proposamena (2014PE060001)

2014ko martxoaren 31ean Tokiko Gobernu Batzordeak “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako 2014/2015. ikasturteko eskola egutegia onartu zuen.

Onartutako lan egutegian, martxoaren 19a ez zen jai egun gisa konsideratu, 2015. urtean aipatu eguna jai eguna izan arren.

Akats hau zuzentzeko asmoz, Xanti Espina Anduezak, “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako zuzendariak, “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako 2014/2015. ikasturteko eskola egutegiaren proposamen berria aurkeztu du eta baita bulegoko lan egutegia ere.

Horiek horrela, alkatetza honeK proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrera honek ERABAKI DU:

BAT: Bertan behera uztea Tokiko Gobernu Batzordeak 2014ko martxoaren 31ean “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako 2014/2015. iksaturteko eskola egutegia onartuz hartutako erabakia, lan egutegi horretan martxoaren 19a jai egun gisa kontsideratzen ez zelako.

BI: Onartzea “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako 2014/2015. ikasturteko eskola egutegia eta bulegoetako lan egutegia.

HIRU: Akordio honen berri ematea interesatuei.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KIROLAK
3. Bekoerrota Kiroldegiko udako ordutegia aldatzeko proposamena (2014KI320011)

Kiroldegiko hainbat erabiltzaileen kexak ordutegien aldaketa dela eta irakurri ondoren, esleipenerako espedientea azterturik, Serviocioren adostasuna ezaguturik eta teknikariaren txostena irakurri ondoren,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Sol Monteirok, bazkide talde baten izenean, egindako eskaera aintzat hartzea partzialki eta Alkatetza honi aurkeztutako proposamenen artean bat indarrean jartzea proba gisa. Uda amaitzerakoan baloratuko da neurri honen egokitasuna.

BI: 2014ko udarako ordutegian aldaketa bat egitea eta proba gisa, behin-behinekoz, Bekoerrotako ordutegia honela gelditzea udako ordutegian:

• Astelehenetik ostiralera: 9:00tik 21:00ra.
• Larunbata: 9:00tik 13:30ra.
• Igandea eta jai egunak: Itxia

HIRU: Akordio honen berri ematea interesatuei.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


KULTURA

4. 2014ko Santakrutz jaietarako dirulaguntzak onartzeko proposamena (2014KU010003)

Hainbat entitateek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren,

Kulturako Zinegotzi delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Elkarte ezberdinentzat, guztira 15.530,00 €tako dirulaguntza ematea ?jarraian agertzen den laukian agertzen den banaketarekin? Santakrutz jaien antolaketan lanetan emango duten laguntzagatik.

Erregistro

Elkartea/Erakundea

Onartutakoa

80%

AD Zbakia

Zbkia

1290

Allerru Danborrada

1.100,00 €

880,00 €

AD-411

1263

Ardi Txuri elkartea

250,00 €

200,00 €

A-412

1407

Desfilearen aldeko taldea

2.250,00 €

1.800,00 €

AD-413

1198

Ernai

3.000,00 €

2.400,00 €

AD-414

1188

Ixkulin elkartea

7.050,00 €

5.640,00 €

AD-415

1406

Jaizkibel Allerru elkartea

780,00 €

624,00 €

AD-416

1223

Tiñelu elkartea

1.100 €

880,00 €

AD-417

15.530,00 €

12.424,00 €

BI: Onarpenean, elkarteentzako onartutako diru kopuru bakoitzeko %80 banatuko da (12.424,00 €). Gainontzeko %20a diru zuriketa egin ondoren jasoko dute.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

5. Etxez-etxeko laguntza emateko proposamena (2014GZ010005)

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko J.M.S.Z-k egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena.

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: J.M.S.Z-ri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua astelehenetik ostiralera ordu betez emango da atentzio pertsonalean laguntzeko. Zerbitzu orduak gehitu edo gutxitu daitezke beharren arabera.

BI: Zerbitzua itxoin zerrendan geratzen da, eskaturiko ordutegia libratu bitartean.
HIRU: Egin beharreko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 1,51€ orduko izango da.

Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Eneko Lartigue Zabaleku, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak, gai zerrendatik kanpo, eta urgentziaz, proposamen berri bat sartzea eskatu du, hain zuzen, Saldise plaza azpian dauden garaje-plazen balioa eguneratzea. Urgentzia aho batez onartu da.


6. Karlos Saldise plazako garaje plazen balioa eguneratzea.


1987ko ekainean, 7. Sistema Okorrean (gaur egun, Karlos Saldise plaza) kokatutako udal jabetzako lurpearen gaineko azalera eskubidearen emakida formalizatu zen, eskritura publikoan.
Azalera eskubidea lurpeko aparkalekuak eraikitzeko eman zen, Lezoko Udalak 1986ko abenduaren 22an onartutako baldintza tekniko juridikoen orrietan ezarritako baldintzei jarraituz. Emakidaren epea 75 urtekoa da, eskritura formalizatzen denetik kontatzen hasita.
Garajeen eskualdatze prezioa baldintzen orriko XIX. oinarrian, bigarren paragrafoan, ezarritakoaren araberakoa izango da: “Hogeita seigarren urterako eta ondorengoetarako, garajearen balioa dagokion udal teknikariak zehaztuko du, horretarako egindako txosten arrazoitu baten bidez; balio horrek jabekideak hasiera batean ordaindutakoa baino handiagoa izan beharko du (Kontsumo Prezioen Indizeak lehen hogeita bost urteetan izandako gorakadari dagokion portzentajea gehituta)”.
Xedapen horren ondorioz, garajearen balioa aztertzea egokitzen da orain. Txosten teknikoa ikusita, eta erreferentzia gisa udalak emandako beste garaje batzuen egungo balioa hartuta, Obra eta Hirigintza zinegotzi delegatuak garaje horientzako 19.000 €-ko prezioa ezartzea proposatu du. Orrietako XIX. oinarrian ezarritakoa betez, balio hori hasierako salmenta prezioa (7.582 €) baino altuagoa da, izan ere, 1987ko ekainetik (alegia, emakida formalizatu zenetik) orain arteko KPI igoera aplikatu zaio. Ondorioz, egungo prezioa 18.970,16 €-koa da.
Hori guztia kontuan hartuta, eta Obra eta Hirigintza zinegotzi delegatuak hala proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak hau erabaki du:
BAT: 2014ko uztailaren 1etik aurrera, Karlos Saldise plazako garajeak eskualdatzeko balioa 19.000 €-koa izan dadila ezartzea, eta urtero eguneratzea, urtarrilaren 1ean, Kontsumo Prezioen Indizearen arabera.
BI: Erabaki honen berri ematea garajeen administratzaileei, gainerako emakidadunei jakinaraz diezaieten.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

7. Alkatearen erabakien kontu ematea.

2014ko ekainaren 23an egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren,10:00ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105453tik 1105457ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna