2015eko Irailak 24

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2015eko irailaren 24ean, 19:30ean, eratu da OSOKO UDALBATZA, OHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Maria Noemi Arbera Oses, Alfredo de la Puente Pagola, Xubero Ubillos Apaolaza, Enrique Figueroa Laboa, Irlentz Ortega Ugalde (EAJ-PNV udal taldea), Ainhoa Zabalo Loiarte, Mikel Arruti Salaberria, Igor Cordero de la Fuente, Garazi Kuesta Unzain, Angel Portugal Formoso (EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos).

Ez da bileran egon Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra (EHBILDU udal taldea).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

Halaber, bileran egon da Pedro Etxarri Ollokiegi kontuhartzailea.

1. Egoki irudituz gero, 2015eko ekainaren 13ko, uztailaren 16ko eta uztailaren 30eko ezohiko osoko bilkuretako aktak onartzea.

Aktak onartu eta sinatu dira.

2. Eusko Sozialistak aurkeztutako mozioa: Errefuxiatuen Krisi Humanitarioaren inguruan (2015ALO50009).

Alkateak erabaki du mozio hau gai zerrendaren 5. puntuarekin batera tratatzea.

Udalbatzara herritarrak sartu dira, eta galdetu dute ea gaurko plenoan ez al den eztabaidatu eta bozkatuko herritarren sinadurekin joan den irailaren 17an Donostialdeako Lurralde Zatikako Planaren inguruan aurkeztutako adierazpena.

Alkateak esaten die Zatikako Plana aztertu eta haren inguruko alegazioak eztabaidatzeko herritarrei irekia izango den batzordea deituko duela urriaren 15erako eta haren proposamenak bozkatzeko osoko bilkura deituko duela urriaren 22rako.

Ordubetez luzatu den eztabaidan, Planaren onarpenaren inguruan partehartze prozesurik zabalduko den galdetu dute herritarrek eta horretarako planaren inguruko informazio gehiago eskatu dute ere. Planaren bideragarritasun azterketak ezagutu nahi dituztela esan dute herritarrek eta espero dutela udalaren interesen defentsan aritu behar diren udal ordezkariek informazio hori lortuko dutela urriaren 15eko bilerarako.

Alkateak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren eskumena dela plana eta horregatik ezin dituela berak bermatu ez partehartze prozesurik ezta informazio gehiagorik, ez daudela bere esku dio. Berriro ere dio urriaren 15erako plan honen inguruko batzordea deituko duela eta urriaren 22an osoko bilkura egingo dela.

Hau esan da, jendea osoko bilkuratik alde egin du eta gai zerrendarekin aurrera jarraitu da.

3. EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa: Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmen Transatlantikoari buruzkoa (2015ALO50010).

Alkateak irakurri egin du EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa. Honela dio mozioak:

“2013. urtean, Europar Batasunak, bere Estatu kideen eskutik agindu bat jaso zuen Europa eta Amerikako Estatu Batuen arteko Merkataritza indartzeko asmoz, AEBekin, Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmen transatlantikoa (TTIP) negoziatzekoa, horretarako indarrean zeuden mugak gutxituz. Muga horiek, zati batean muga-zergak dira, -zerga horiek ez diren arren oso garestiak orokorrean- baina, neurri handian, bi erregioen arteko merkataritzari zailtasunak ezartzeko araudiak dira, eta honek TTIParen aurkako kanpaina sistematiko bat ekarri du, alderdi politiko, sindikatu, talde ekologista eta orokorrean “ezkerraldeko alternatiba” bezala ezagutzen den ideologian sailka ditzakegun inguruneetatik.

Ikuspegi horretatik esaten da, TTIParen negoziazioak, iritzi publikoari bizkar emanez eta iluntasunez ari direla gauzatzen transnazional handien interesak soilik babesteko asmo bakarrez, arrisku larrian jarriz demokraziaren kontzeptua bera, ez legeztaturiko konpetentzia askera irekiz merkatuak, erakunde publikoek zerbitzu publikoak eskaintzeko ahalmena bera ere arriskuan jarriz, politika publikoen arlo guztietan pribatizaziorako bidea irekiz, ingurugiroaren edo hiritarren osasunerako eskubidearen lege babes gutxiengoak murriztuz; nekazaritza transgenikoari ateak irekiz, langileen eskubideak desagerraraziz eta orokorrean, “ Europar gizarte ongizatearen eredu” bezala ezagutu dugun guzti hori desagerraraziz.

Egia da TTIParen negoziazioaren lehen aldiak, ateak itxita burutu direla eta ez zaiola ia informaziorik zabaldu europar hiritargoari.

Baina egia da ere azken urteetan, munduan zehar polo komertzialen pisua aldatzen joan dela, eta Europa, munduko merkataritzaren erdigunean egotetik, alboratzen joan dela, mundu osoko merkataritzaren zirkulazio nagusiena Pazifiko aldera joaten ari denean, Txina bezalako herrien ahalmenak erakarrita. Merkataritza mugimendu horiek, geoestrategikoki, europar ekonomiaren ahultasuna dakarte, orokorrean eta euskal ekonomiarena, zehazki.

Ez dago zalantzarik, beste iritziak iritzi, Europa eta AEB arteko Merkataritza eta Inbertsio askeko tratatu batek, geografikoki erdigunean kokatuko gintuzkeela, oso kanpoaldean egongo ginateke aldiz, oraindik orain Pazifikoan ematen diren merkataritza-fluxuak egonkortuz gero.

TTIParen aurka gehien errepikatzen den salaketa zuzen zuzenean demokraziaren aurka dagoela da, enpresa transnazional eta Estatuen arteko arazoak konpontzeko nazioarteko-arbitraje mekanismoak indarrean jarri izanak, ohiko Tribunal nazionalen ahalmena baztertuz, Erakunde publikoak eta Estatuak, inbertsora handien erreklamazioen aurrean indargabe utziko lituzkeelako, ustez. Aldiz, hori esaten duena, ahaztu egiten da -nahita- nazioarteko-arbitraje mekanismoak egon badirela, eta enpresek Estatuen aurrean erreklamazioak jartzeko ahalmena daukatela (eta egiten dutela), duela hamarkada askotatik, besteak beste, Munduko Banku beraren foroan. Adibidez, Espainiako Estatuaren aurka jarritakoak energia berriztagarrien multinazionalek, primak kendu izanagatik.

Gainera, Europar Komisioa, Europar Parlamentuak berak hori horrela ez gertatzeko eskatuta, mezuak zabaltzen joan da, zeinak, TTIPak zerbitzu publikoetan (osasuna, ura, hezkuntza..) eragingo dutela eta Estatuek politika publikoak legeztatzeko eta arautzeko ahalmena galduko dutela gezurtatzen duten.

Eta azkenik, zaila da TTIPek transnazionalen akzioan aldeko jauzi handia ekartzea, enpresa handiek interesatzen zaizkien merkatu guztietan eragiten dutenean eta jokatzeko ahalmen handienak dituzten enpresak dira estatu eta herrietako legeen gainetik. Printzipioz, logikoago dirudi pentsatzea, EB eta AEBen arteko merkataritzari trabak kentzeak, enpresa ertain eta txikiei gehiago lagunduko diela bere nazioartekotze lanean.

Kontutan izan behar da Hitzarmena, europar erakundeez gain Estatu kide bakoitzeko legebiltzarrek onartu beharko dutela ere.

Hau guztia esanik, eztabaidatu eta onartu dadin, ondorengo proposamena egiten da:

MOZIOA

Lezoko udalak, Europako Komisioa, Europar Batasuna eta Amerikako Estatu Batuen arteko, Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmen transatlantikoari buruzko tratatuaren negoziazio prozedura guztian beharrezko gardentasuna bermatzera premiatzen du.

Uste du Hitzarmenari buruz indarrean dauden negoziazioek, industriaren interesak eta lehiakortasuna eta Europako sektore ezberdin guztien interesak defendatu behar dituela, kontsumitzaileen, bere datuen, osasunaren eta segurtasunaren babes maila altua bermatuz eta giza, lan, fiskal, eta ingurugiro “dumping” deritzona ekidinez, Europar gizarte ongizate eredu deiturikoaren etorkizuneko jasangarritasuna babestuz.

Europako Legebiltzarra (TTIP) hitzarmena edo, Europako kalitateen estandarrei buruzkoa, Nazioarteko Lan Erakundearen (ILO) disposizioen markoan lan eskubideei eta hiritarrentzako zerbitzu publiko eta sozialen babesari buruzkoak, halaber interes publikoaren defentsan erregulatzeko eskubide demokratikoaren babesari buruzko beste edozein hitzarmen, berretsita egotera baldintzatzera premiatzen du.”

Ainhoa Zabalo zinegotziak (EHBILDU) dio gustatuko litzaiokeela mozioa argiagoa izatea. EH Bildu taldeak aurka bozkatuko duela dio, elikadura arau ezberdinak daudelako AEBn eta EBn; kaltegarria delako EBrentzat...

Jose Angel Sanchez (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos) esta a favor de aprobar la moción porque el objetivo de la moción es mejorar los inconvenientes de la americanización de Europa, el secretismo, la armonización legal y el que no primen las leyes comerciales a las laborales y medioambientales.

Mozioa onartu da aldeko 7 botoekin (6 EAJ-PNV udal taldea eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos) eta kontrako 5 botoekin (EHBILDU udal taldea).

4. EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa: Askapenari buruzkoa (2015ALO50011).

Alkateak irakurri du mozioa. Honela dio EAJ-PNVk aurkeztutako mozioak:

“Epaiketa honek, 18/98 sumarioaren eta Euskaldunon egunkariaren sumarioaren garaia gogorazten du. Inoiz hasi eta izapidetu behar ez zuten epaiketak, inolako oinarri juridiko eta penalik ez zutelako eta bere sorkuntzan eta garapenean, joera eta inspirazio politiko oso argia izan zutelako. Inolako benetako oinarri edo frogarik gabe talde terrorista batetako, kide izatea edo laguntzea bezalako kontzeptuen hedapena edo gainezkatzea bezalako irizpide estrajuridikoetan kokatu ziren epaiketak. Auzipetuak ETAko militante izateaz edo lagundu izanaz akusatuak izaten ziren epaiketak, arrazoi bakarra erabiliz, burutzen zuten egiazko eta legezko kultur, kazetaritza eta politika ekintzak ETAren aginduz eta sorburupean burutzea. Guzti hori, PPren gobernua, PSOEk lagunduta, Alderdien Legea artikulatzera eraman zuen filosofiak agintzen zuen testuinguru politiko batean eta ondorioz Alderdien ilegalizazio prozesuak etorri ziren. Orain Askapenaren ( Askapeña, Herriak aske y SL Elkar truke) ilegalizazioan bere jarraipena ikusi nahi dute.

Urteak pasa dira eta historia errepikatzen da. Eta gainera, epaiketa egoera erabat ezberdinean burutuko da, non, zailtasunak zailtasun, bake eta normalizazio prozesua Euskadiko giza eta politika erakunde guztiek barneratuta daukaten.

Arrazoi hauek medio epaiketa honen hasiera, atzera pausoa da, euskal gizartea normalizazio politikoaren bidetik dabilenean, nahasteko besterik ez den elementua.

Epaiketak, oinarrizko eta gutxieneko oinarri juridikorik ez duela uste dugu, inoiz ez zuela hasi behar edota, kasuan, kausa artxibatu eta prozedura artxibatu behar zirela, horrela, agintearen berreskurapena eta justiziaren izenona berreskuratzeaz gain, bake prozesuaren eta Euskadiko politikaren normalizazioan lagunduko luke eta.

Guzti horregatik, EAJ-PNV udal taldeak eztabaidatua eta onartua izan dadin ondorengo mozioa aurkezten dio udalbatza honi:

MOZIOA:

Lezoko udalak inoiz hasi behar ez zukeen epaiketa honi bere erabateko gaitzespena adierazten dio eta auzipeturiko guztien absoluzio erabaki juridikoarekin berehala amaitu dadin premiatzen.”

Mikel Arruti zinegotziak dio EHBildu udal taldea ados dagoela mozioan eskatzen denarekin...

Jose Angel Sanchez zinegotziak dio mozioa onartzearen kontra dagoela, udal plenoa ez delako nor absoluzioak emateko, horretarako dagoela justizia. Bestalde dio pasa den irailaren 22an ETAren agintariak atxilotu dituztela eta aukera ona dela ezker abertzaleri eskatzeko ETAren disoluzioa eska dezan.

Mozioa onartu egin da aldeko 11 botoekin (6 EAJ-PNV udal taldea eta 5 EHBILDU udal taldea) eta kontrako batekin (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

5. EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa: Europako Herrialdeetarako inmigrazio fluxuari buruzkoa (2015ALO50012).

Gai zerrendaren bigarren gaian aurkeztutako mozioa hemen tratatuko zela erabaki du alkateak osoko bilkura honen hasieran. Bai bigarren gaiko mozioa eta bai 5. gai honetan aurkeztutako mozioaren ordez, alkatearen on iritziarekin, beste hirugarren testu bat onartzea proposatu Jose Angel Sanchez zinegotziak (Eusko Sozialistak).

Honela dio erdara hutsean dagoen adierazpen proposamenak:

“El flujo migratorio a los países europeos es una realidad en aumento en los últimos años como consecuencia, entre otros factores, de guerras y conflictos en los que la población civil es duramente castigada, obligándoles a huir como única forma de salvar sus vidas.

Un drama humano que viene ya cobrándose la vida de miles y miles de ciudadanos que huyen de sus respectivos países, mientras que el mundo no sólo puede ser un testigo mudo con una creciente impotencia e inacción de los gobernantes occidentales.

Aún a sabiendas que la solución de toda esta nueva realidad es compleja, y que todavía no se ha concretado el alcance y el número de refugiados que acogerá cada municipio, creemos necesaria una rápida reacción y anticipación de las instituciones.

Esta respuesta solidaria no sólo es un requerimiento de humanidad, sino la inexcusable devolución de solidaridad que muchos vascos y vascas han recibido cuando han tenido que sufrir emigración y/o exilio político.

Por todo ello, la corporación municipal de Lezo presenta la siguiente Declaración Institucional:

El Pleno del Ayuntamiento de Lezo se compromete a sumarse a la denominada red de ciudades refugio preparando dispositivos de acogida, e invita a la ciudadanía a implicarse y colaborar en la medida de sus posibilidades en la atención y ayuda a los refugiados.

Exigimos a los dirigentes y a los gobiernos de los estados miembros de la Unión Europea que den respuesta activa a esta crisis humanitaria desde la solidaridad y justicia humanitaria y dispongan los recursos necesarios para acoger a todos y todas las que huyen de estas guerras o son víctimas de esta tragedia.

El Pleno de Lezo insta al resto de instituciones vascas, a que elaboren un plan que permita acoger a las personas desplazadas por los conflicto que azotan hoy día diferentes partes del mundo, prestando el apoyo necesario a los municipios que se sumen a la red de ciudades-refugio.

El Pleno del Ayuntamiento de Lezo se compromete a trabajar activamente en colaboración con estas instituciones y demás municipios con el objeto de articular y ampliar esta red de acogida.”

Adierazpen instituzionala aho batez onartu da aldeko 12 botoekin (6 EAJ-PNV udal taldea, 5 EHBILDU udal taldea eta 1 Eusko-Sozialistak)

6. EHBILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa, Euskal Herriko emakumeen mundu martxaren ingurukoa (2015ALO50013).

Ainhoa Zabalo zinegotziak irakurri du mozioa. Honela dio:

“Emakumeen Mundu Martxa 1995ean "Ogia eta larrosak" izeneko lehen martxa batekin hasi zen mugímendua da, ondoren Ernakumeen Mundu Martxa (EMM) lzena hartu zuena. Urteetan ekimen hau nazioarte mailan emakumeen arteko aliantzak sortzen aritu da lanean, eta helburu nagusi gisa sare feminista bat sortu eta rnunduan nagusi den matxismoa íkusaraztea izan du.

Hainbat ekimenen artean, bost urtetik behin nazioarte ekimen bat antolatzen da eta aurtengoa IV. Nazioarteko Ekintza ízango da. Azken hau, Europa osoa zeharkatuko duen ibilbide batekin gauzatuko da, martxoaren 6an Kurdistanen hasi eta urriaren 17an Lisboan bukatuko dena. Hilabete hauetan zehar EMMko hainbat kíde herrialde ezberdinetan barrena ibili díra, sarea sortu eta hainbat aldarrikapen zabaltzen.

Martxa Euskal Herrira irailaren 28an helduko da Tafallara eta urriaren 4a bitarte herri ezberdinak zeharkatuko dítu Bilbon azken ekimen nazionalarekin amaitu arte.

Aurten lau lan-ildo adostu dira rnundu mailako emakumeen sarearen eduki eta helburuak barnebiltzen dituztenak:

Sistermarteko indarkeriak. Egunerokoan mendean hartu eta azpiratzen gaituzten eta gure gorputz eta lurraldeetan egikaritzen diren opresio sistema anitzak salatzen ditugu. Pobrezia, lurraldeen desjabetzeak, gure gorputzekiko eskubideak ukatzea, indarkeria zuzen, sinboliko eta kulturalak... batera jarduten dute emakume, trans, lesbiana, rnigrante, aniztasun funtzional, beltz edo indigenon gorputzen aurka. Indarkeria matxistaren konplexutasuna salatzen dugu eta aldi berean oinarria ikusarazten dugu, hau da, indarkeria rnatxistak beste hainbat indarkeriekin batera jarduten duela zeharlerro ezberdinen bidez.

Bizitzaren iraunkortasuna bizitza erdigunean jartzea da eta inola rnozkin ekonomikoa edozerren gainetik lortzea helburu duen rnerkatuen logikaren baitan. Jendarte bat ez da justua bizitza rnantentzea helburu duten eta tradizionalki feminizatuak izan diren fan horiek ikusezin egiten dituen artean. Elikadura burujabetza, lurra txikitzeari, kutsatzeari, desjabetzeari eta lapurtzeari uztea, oinarrizkoa da.

Gorputzak eta sexualitateak. Gure gorputzak gure lurraldeak dira, eta beraz, haiekiko jabetza eta autonomía aldarrikatzen ditugu. Gure gorputzen eta sexualítateen jabe gara, gure generoa nahi bezala definitzen dugu eta nahi ditugun harremanak ditugu. Lesbianon, transon, aniztasun funtzionalon adata arrazializatutako gorputzak borroka feministaren zati garrantzítsua dira.

Sarean lan taldea eta aniztasuna kudeatzea. Lurralde ezberdinetatik gatozen emakumeak gara, bizipen, ibilbide, jakintza, galtasurr, identitate, borrokamodu eta aldarrikapen ézberdinekin, eta horiek defendatu, balioetsi eta errekonozitu nahi ditugu, hierarkiarik ezarri gabe. Aldarrikatzen elugu- aniztasuna aberastasun bat dela, ondasun kornun bat, gu batzeko balice duena, eta patriarkatuaren oinordetzarekin, emakurneak historikoki etsaitu eta banatu dituen tradizioarekln hausteko balio duena.

Udal honek Ernakumeen Mundu Martxari babesa eman eta bere esku dauden baliabideekin berdintasunaren alde lan egiteko eta neurriak hartzeko konpromisoa hartzen du, helburu hauekin:

Indarkeriari dagokionez, ekintza protokoloak martxan jarri, sentsibilizazioan lan egin eta Indarkeria matxistari dagokion formakuntzak burutzea. Halaber, EMMren protokoloai gure babesa adierazten diogu eta indarkeria sexistaren aurkako salaketa eta deialdiekin bat egiteko konpromisoa hartzen dugu.

Zaintzaileen bizitza hobetzeko lan egitera eta zaintza Ianak errazteko zerbitzu publikoak ahalbidetzera.

Aniztasun sexuala eta genero identitatea kontuan izanik larn egitea, eta lesbofobia, transfobia, arrazismoa eta kapitalismoaren aurkako planak burutzea.

Emakumeen jabekuntza sustatzea eta baita saretze eta emakume taldeen sorrerak bultzatzea.

Gure babesa erakusten duen adierazpen hau Emakumeen Mundu Martxako Europako Ordezkaritzara bidalia izango da”.

Aho batez onartu da aldeko 12 botoekin (6 EAJ-PNV udal taldea, 5 EHBILDU udal taldea eta 1 Eusko-Sozialistak).

7. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

Alkateak hitza eman dio Pedro Etxarri udal kontuhartzaileari. Kontuhartzaileak esan du talde politikoen eta zinegotzien dietak ordaintzeko hainbat datu behar dituela. Besteak beste, zinegotzien NANa eta kontu korrente zenbakia. Eta udal talde politikoen ordainketak egin ahal izateko udal taldearen CIFa beharrezkoa dela dio.

Ondoren, Kepa Garbizu alkateak hartu du hitza eta esan du ospatu berri diren herriko Santakrutz festak giro onean joan direla.

Noemi Arberasek, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak, dio hobekuntza obrak egingo direla Aiton Bordan eta Gaxuxak erabiltzen duen lokalean. Aiton Bordako tabernarako prezio berriak onartu direla eta orain arte aritu den ustiatzaileak jarraituko duela beste urte betez. Eraso sexistaren kontrako Berdintasun kanpaina egin dela herriko festen aitzakiarekin. Berdintasunaren inguruan Elhuyar aholkularitzarekin jarraitzen dela dio eta oraindik ez dutela berdintasun teknikariaren kontratatu edo ez erabaki.

Xubero Ubillosek, Hirigintza, Obra, Zerbitzu eta Ingurumen zinegotzi delegatuak, aurtengo abenduaren 31arte esleitutako lorazaintza zerbitzua aipatu du. Aipatu du ere lantzen ari direla abenduaren 31ean bukatzen den zabor bilketa eta kale garbiketa zerbitzuaren kontratazioarekin zer egin.

N-636 errepidea ere kezka iturri dela dio, herri sarrera delako eta dagoen errotondan hobetu behar delako oinezkoen segurtasuna. Esan du hobekuntza obrak egingo direla ur depositu eta industrial poligono baten.

Irlentz Ortegak, kirol gaietarako alkatearen delegazio berezia duenak dio instalazioak ezagutu eta herriko kirol taldeekin lehen harremanak izan dituela. Kirol mahaia berriro martxan dagoela dio. Mahai honi buruz Jose Angel Sanchezek eskatu du udal alderdi politiko guztien ordezkaritza onartzea mahai horretan.

Alfredo de la Puente, musika eskola gaietarako alkatearen delegazio berezia duenak dio urriaren 20an izango dutela kurtsoko lehen eskola kontseilua eta han emango dela matrikulazio eta kurtso honetako asmoen berri.

8. Galde-eskeak.

Ainhoa Zabalok gogoratu du hondakinen bilketari buruz abuztuan egindako galderak erantzun gabe daudela oraindik. Galdetu du ea iragarritako bilketa moduaren inguruko galdeketa egingo den eta noiz egingo den. Eta galdeketa eta parte hartzearen inguruko udal araudirik egiteko asmoa duten galdetu du.

Alkateak dio galdeketa egingo dela baina oraindik ez dutela erabaki noiz.

Jose Angel Sanchezek dio bere aukera ez dela galdeketa egitea. Bere esanetan herritarrengandik jasotako bozkekin udal gobernuak nahiko legitimate baduela beste galdeketarik egin gabe bilketa modua aldatzeko. Ez zaio iruditzi gaiak atzeratu beharko lukeenik, herritar batzuk aldaketa ia eskatzen dute. Eta adibide bezala aipatu du Pasaiak datorren astean egingo duela aldaketa.

Ainhoa Zabalok galdetu die ea errauskailuaren alde dauden eta hala bada lezoko udal herrien jarriko zuten.

Xubero Ubillosek dio hondakin guztiak ez direla birziklagarri eta sistemari itxiera bermatuko liokeen tresnak behar direla. Hala behar balitz Lezon jartzeko prest dagoela dio.

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 21:20ean eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 1105789tik 1105796ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna