2016ko azaroak 14

Lezon, 2016ko azaroaren 14an, astelehena, goizeko 9:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea).

Ez da bileran izan Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

  1. Egoki irudituz gero, 2016ko azaroaren 2an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

KIROLA

  1. 2016 urteko aurrekontuari dagokion kirol entitateen ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko diru-laguntza emateko proposamena (2016KI100001)

2016 urteko aurrekontuari dagokion kirol entitateen ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko diru-laguntza deialdiari dagokion espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea zazpi entitate eskatzaileek aurkeztutako eskaerak

BI: Oinarri arauak eta eskaeretan aurkeztutako datuak aztertu ondoren honako dirulaguntzak luzatzea(A-557), oinarri arauetan jasotakoa jarraituz:

Allerru K.E.

18.199,01 €

Lezoko Kurkubi Saskibaloi Kluba

2.926,62 €

Sportland Oarsoaldea Kirol Kluba

1.687,54 €

Jaixkiareto Futbol Kluba

1.563,31 €

Badi Txirrindulari Kluba

2.688,64 €

Gaintxu Futbol Kluba

929,03 €

Munttarpe Eskubaloi Kluba

4.005,85 €

GIZARTE ZERBITZUAK

  1. 2016ko Gizarte Elkarteen diru-laguntza oinarriak onartzeko proposamena (2016GZ190001)

Ikusi dut gizarte zerbitzuen jarduerak garatzeko elkarteei emateko diru-laguntza araudi proposamena eta baita ere Udalak duen Diru-laguntza Araudi orokorra. Guzti hau kontutan izanda eta 2016ko aurrekontuetan jasotako diru kopurua, begiratu dut eta baita udaleko teknikariak egindako txostena ere. Horrela, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Gizarte zerbitzuen arloan jarduerak garatzeko elkarteei 2016ko diru-laguntza deialdiaren oinarriak onartzea eta dagokion prozedura onartu ondoren, deialdia egitea eta eskariak aurkezteko epea irekitzea.

BI: Gastua onartzea horretarako: A-682

  1. V.A.D.-ri etxez etxeko laguntza emateko proposamena (2016GZ010008)

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko V.A.Dek egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Horrela, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: V.A.Deri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua egunero ordu betez emango da atentzio pertsonalerako.. Zerbitzu orduak gehitu edo gutxitu daitezke beharren arabera.

BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa 2,83€ orduko izango da.

  1. A.B.C.-ri etxez etxeko laguntza emateko proposamena (2016GZ010009)

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko A.B.Ck egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Horrela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: A.B.Cri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua egunero ordu erdiz emango da akonpainamendurako. Zerbitzu orduak gehitu edo gutxitu daitezke beharren arabera.

BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa 2,83€ orduko izango da.

  1. Aiton Borda tabernaren zerbitzua ustiaketa esleitzeko lehiaketa deialdia onartzeko proposamena (2016ID170009)

2016ko irailaren 19ko Tokiko Gobernu Batzarrak Aiton Borda tabernako kontratuaren azken luzapena onartu zuen arren, 2016ko irailaren 23an (2.291 zenbakia duen sarrera erregistroa) Aiton Borda tabernako esleipendunak, Nerea Nuñez, kontratua bertan behera uztea erabaki zuen.

Zerbitzuaren ustiaketak martxan jarraitu behar duela baloratzen da. Hori dela eta, ahalik eta azkarren, Aiton Borda Tabernako atezaintza eta garbiketa zerbitzuak bermatzeko lehiaketa berria egin behar da.

Aiton Borda tabernaren kontratazioaren esleipenerako espedientea azterturik, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Aiton Borda tabernako atezaintza eta garbiketa zerbitzua kontratatzeko espedientea hastea.

BI: Kontratatzeko kontratazio espedientea hastea, tramitazio urjente bidez eta jardunbide ireki bitartez.

HIRU: Aiton Borda tabernako atezaintza eta garbiketa zerbitzuaren kontratazioa arautuko duten baldintza pleguak onartzea.

LAU: Lizitazioa deitzea, eta Gipuzkoako Aldizkari ofizialean argitaratzea, zortzi (8) egun naturaleko epean, proposamenak aurkez daitezen.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

  1. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2016ko azaroaren 2az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:40ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243310etik 1243312ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna