2016ko urtarrilaren 11a

Lezon, 2016ko urtarrilaren 11n, astelehena, goizeko 8:50etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkueren lehendakaritzapean,, Xubero Ubillos Apaolaza (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Ez da bileran izan Noemí Arberas Oses.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2015eko abenduaren 14an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu da.

IDAZKARITZA

2. Posta Zerbitzuaren kontrato eratorria esleitzeko proposamena (2015ID490001)

Diputatuen Kontseiluaren 2015eko uztailaren 28ko erabakian jasotako eskuordetza medio, Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko foru diputatuak 2015eko urriaren 28ko foru aginduaren bitartez, Sociedad Estatal de Correos y Telégrafos, S.A., I.F.Z. A83052407 enpresarekin “Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez posta zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa” burutzea ebatzi zuen.
Lezoko Udalari dagokio, Foru Kontratazio Zentralak tramitatutako espedienteari atxikia dagoen erakundea den aldetik, eta hornidura interesatzen zaion neurrian, 2011ko otsailaren 22ko 3/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluarekin arabera, esparru akordiotik eratorritako kontratua esleitzea, formalizatzea eta gastua baimentzea.
Behin esparru akordioa sinatu ondoren, udal idazkariak 2016-01-07 datan emandako txostenaren arabera, aipatu posta zerbitzuaren beharra dela eta, posta zerbitzuari buruzko kontratua, Esparru Akordioa burutzea erabaki den enpresa berari esleitzea eta hala formalizatzea proposatu da.
Administrazio honek kontratatzea beharko duen posta zerbitzuaren zenbatetsiz, gutxi gorabehera, urteko 13.719,25 euroko gastua ateratzen da, BEZik gabe.
Hori dela eta, 2011ko azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaz onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren 198. artikuluari jarraituz, bidezkoa da eratorritako kontratua Sociedad Estatal de Correos y Telégrafos, S.A., I.F.Z. A83052407 enpresari esleitzea, sinatutako Esparru Akordioan ezarritako baldintzetan.
Ondorioz, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT.- Esleitzea Sociedad Estatal de Correos y Telégrafos, S.A., I.F.Z. A83052407 enpresari, “Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez posta zerbitzua kontratatzeko esparru akordiotik” eratorritako kontratu eratorria, esparru akordioa burutzea erabaki den baldintzetan.

BI.- Baimentzea eta xedatzea Sociedad Estatal de Correos y Telégrafos, S.A., I.F.Z. A83052407 enpresaren alde, aurtengo ekitaldiari dagokion 13.719,25 € gehi BEZaren 549,50 €ko gastua, 1.222.02.920.00 kontusailaren kargura.

HIRU.- Enpresa esleipendunarekin kontratua formalizatzea.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

PERTSONALA

3. Udal langile bati lan murrizketaren luzapena onartzeko proposamena (2014PE100001)

M.S.I.k, 2015eko abenduaren 10ean aurkeztutako idatzian, seme-alaben zaintzagatik egun disfrutatzen duen lan murrizketa urte betez luzatzea eskatu du.

Eskatutako lan murrizketaren arabera, M.S.I.n egunean 4 ordu eta 30 minutu lana egingo luke, eta sarrera eta irteera orduak ere finkatzen ditu: 9:00etatik 13:30etara.

Eskaria azterturik, Ikusirik Idazkaritzako Teknikariak egindako txostena, eta kontuan izanik eskariak Gizarte Zerbitzutako oniritzia duela,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea M.S.I.k bere seme-alaben zaintzagatik eskatutako lan murrizketaren luzapena, hurrengo kondizioetan:

Egunean 4 ordu eta 30 minutu lan egingo du.
Sarrera eta irteera orduak: 9:00etatik 13:30etara.
Luzapena, 2016ko urtarrilaren 1an sartuko da indarrean eta 2016ko abenduaren 31a bitarte iraungo du.

BI: Erabaki honen berri ematea interesatuei.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

4. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2015eko abenduaren 14a geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105936tik 1105938ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna