- 1. Egoki irudituz gero, 2016ko urtarrilaren 11an egindako bilkurako akta onartzea.
- 2. 2016. urterako dirulaguntza ematea Gaxuxa Emakumeen Taldea ( 2016GZ050002).
- 3. Udal zergen betearazte-bideko bilketan elkarlanerako zerbitzuaren kontratuaren luzapena esleipena egin arte (2015ID130062).
- 4. Alkatearen erabakien kontu ematea.
- Aktaren bukaera.
Lezon, 2015eko urtarrilaren 25ean, astelehena, goizeko 8:35etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkueren lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Xubero Ubillos Apaolaza (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
AKTA ONARTZEA.
1. Egoki irudituz gero, 2016ko urtarrilaren 11an egindako bilkurako akta onartzea.
Akta onartu da. Orri ofizial eta numeratuetan inprimatzen denean sinatuko da.
GIZARTE ZERBITZUAK
2. 2016. urterako dirulaguntza ematea Gaxuxa Emakumeen Taldea ( 2016GZ050002).
Gaxuxa Lezoko Emakume Taldeak aurkeztu duen programazioa eta diru-laguntza eskaerak aztertuta, eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren,
Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: GAXUXA EMAKUME TALDEA-ri 13.742,71€ko diru-laguntza ematea 2016. urterako. (AD-24)
BI: Dirulaguntza izendu moduan onartzen zaio Gaxuxa Emakume Taldeari eta eransten den lankidetza hitzarmena sinatu beharko dute bi aldeek, betebeharrak zehazten dituena.
HIRU: Ordainketa bi zatitan egingo da. Lehena, diru-laguntzaren %70ari dagokiona, eskaera onartutakoan. Bigarren ordainketa, beste %30ari dagokiona, diru-laguntzaren zuriketa egin ondoren.
LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
OGASUNA
3. Udal zergen betearazte-bideko bilketan elkarlanerako zerbitzuaren kontratuaren luzapena esleipena egin arte (2015ID130062).
Betearazteko epean udal ordain-arazpenen kobrantzarekin lotutako zerga-bilketaren aholkularitza eta kudeaketa kontratuaren amaierari buruz udal kontu-hartzaileak egindako txostena ikusita.
Era berean, aipatutako zerbitzuaren jarraipena emateko enpresa esleipendunaren onarpena ikusirik, alkatetza honek propoasturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: Betearazteko epean udal ordainarazpenen kobrantzarekin lotutako zerga-bilketaren aholkularitza eta kudeaketa kontratuaren luzapena onartzea, oraingo baldintza berdinetan, esleipen berria egin arte eta gehienez ere 2016ko ekainaren 30arte. (AD 8-2016)
BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
ALKATETZA ETA DELEGATUAK
4. Alkatearen erabakien kontu ematea.
Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2016ko urtarrilaren 11a geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.
GALDE ESKEAK
Ez da izan galde eskaerarik.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:15etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105942tik 1105943ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.