2019KO MAIATZAK 13

Lezon, 2019ko maiatzaren 13an, astelehena, goizeko 8:00ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses eta Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea).

Ez dira bileran izan Irlentz Ortega Ugalde (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

Deialdiarekin bidalitako gai zerrendako gaien azterketa eta bozketarekin hasi aurretik Alkateak urgentziaz Modernizazioa eta Berrikuntza Teknikaria aukeratzeko onartutako oinarrietan detektatutako akatsa zuzentzeko proposatu die Tokiko Gobernu Batzarreko kideei. Hautaketa prozedura martxan egonik eta proba baten inguruko akats zuzenketa denez lehen bai lehen egitean arrazoitu du urgentzia. Momentu honetan bilkuran diren hiru kideek aho batez onartu dute. Gai hau bilerako zortzigarrena izango da.

AKTA ONARTZEA

1. Egoki irudituz gero, 2019ko apirilaren 30ean egindako bilkurako akta onartzea (2019ID210008).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Udalari eskainitako 01-136 partzelaren %80a erosteko proposamena (2018H0380002).

I.O.H. jaunak, 2018ko urriaren 29an (sarrera kodea 2545) Lezoko Udal erregistroan aurkeztutako idatzian bere jabetzakoa den partzela baten salmenta eskaintzen dio Lezoko udalari, zehazki, Lezoko katastroaren 01-136 partzelaren %80a.

Eskaintzarekin batera partzelaren ziurtagiri bat aurkezten du, non jasotzen den partzelaren azalera guztira 8.880 m²-koa dela, baita kokapen planoa ere. Interesatuak adierazten duenez, mota desberdinetako zuhaitzez osatutako partzela da, ehuneko handi batean bertako haritzak direlarik, baita pago, gaztainondo, pinu eta platanondoak ere.

Aurkeztutako idatzian interesatuak 2,75 euro/m²-ko prezioa eskaintzen du. Kontuan izanda 8.880m²-ko partzelaren %80 dela eskaintzen dena, 19.536,00 eurotako prezioan eskaintzen du.

Tokiko Gobernu Batzordeak 2019ko urtarrilaren 28an aipatu partzelaren %80a erostearen aldeko txostena erabaki zuen 0,45 €/m²-tik beherako prezioa finkatuz.

M² azken prezioa finkatzearren, udal ordezkariek I.O.H.rekin izandako elkarrizketetan 0,25 €/m² prezioa adostu da.

Hori guztiagatik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: I.O.H.ek Udalari eskainitako 01-136 partzelaren %80a erostea .

BI: Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapena eta Europako Politikak departamentuaren 2018ko martxoaren txostena eta eskaintzen den partzelaren ezaugarriak kontuan hartuta, 0,25 euro/m²-eko prezioa finkatzea 01-136 partzelaren erosketarako.

KULTURA

3. 2019tik 2023ra Haurtzaroaren zerbitzu modu integrala bere baitan hartuko duen zerbitzuaren kontraturako (ludoteka, udaleku eta sarreren kontrola) eskaintzen sailkapena onartu eta lehen sailkatuari dokumentazio eskaera egiteko proposamena (2018ID170003).

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko otsailaren 25ean egindako ohiko saioan, 2019tik 2023ra Haurtzaroaren zerbitzu modu integralean bere baitan hartuko duen zerbitzua kudeatzeko (ludoteka, udalekuak eta ikuskizunen sarreren kontrola) kontratazio espedientea onartu zuen.

Espedientea izapidetu ostean, horretan agertzen diren txosten teknikoekin bat, Kontratazio Mahaiaren proposamenez, Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Eskaintzen sailkapena ontzat ematea:

1.- Hezkide Eskola.

BIGARRENA: Lehen klasifikatuari eskatzea, eskaera jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hamar (10) egun balioduneko epean, lizitazio hau arautzen duen ABBAko 33.2.1. klausulan ezarritako dokumentazioa aurkezteko.

Klausula horretatik ondorengo agiriak salbuetsiko dira:

- l) puntuko behi-betiko %5eko bermea.

Azken dokumentu hau eta ABBAko 38.4an eskatutako ondare erantzukizuneko aseguru poliza, behin alkateak esleipen ebazpena eman ostean aurkeztuko dituzte, kontratazioko errekurtso berezia jartzeko 15 egun balioduneko epea pasa eta kontratua sinatu aurretik.

HIRUGARRENA: Lehen klasifikatuari jakinaraztea ABBAren 33.2.3. klausularen arabera, aipatu epean errekerimendua behar bezala betetzen ez bada, enpresa lizitatzaileak eskaintza erretiratu duela ulertuko da.

LAUGARRENA: Alkatea ahaltzea kontratua lehenengo sailkatuari eslei diezaion; horretarako, aldez aurretik eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, eskatutakoarekin bat etorri beharko du eta epearen barruan entregatu beharko da. Era berean, alkateari erabaki hau eta, hala badagokio, zerbitzu-kontratua legeztatzearren beharrezkoak diren dokumentu publikoak nahiz pribatuak sinatzeko gaitasuna ematen zaio.

PERTSONALA

4. 2019. urteko Lezoko Enplegu Plana onartu eta Oarsoaldea, S.A.ri plana aurrera eramateko laguntza teknikoa emateko eta proiektua gauzatzeko mandatu egiteko proposamena (2019PE110001)

Udal honek, azken urteetan “Enplegu Plan propioa” onartu du udalerriko langabetuak kontratatzeko, udalaren aurrekontutan berariazko partida sortuta.

2019ko ekitaldirako egoki ikusi da, hasera batean igeltsero ofizial bat eta peoi bat kontratatzea

Aurreko urteetan Lezoko Udala eta OARSOALDEA Eskualdeko Garapen Agentziaren arteko harremana “enplegu-plan propioa” garatzeko, aldeek onartu eta sinatutako lankidetza hitzarmen bidez formalizatu ohi zen. Aitzitik, 2018. urtean OARSOALDEA S.A. bitarteko propio izaera edukitzea pasa zen Errenteria, Lezo, Pasaia eta Oiartzungo udalentzat, eta horiek sozietatearen xede soziala osatzen duten eremu materialetan mandatuak eman diezazkiokete sozietateari.

Egoera berri honen aurrean Lezoko udalak egoki ikusten du bitarteko propioa den OARSOALDEA, S.A. eskualdeko garapen agentziari mandatua egitea 2019ko enplegu plan propioa gauzatzeko.

Horiek horrela, ikusirik udal Idazkariak, Kontuhartzaileak eta Oarsoaldeko teknikariak egindako txostenak, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Onartzea Lezoko 2019. Urteko Enplegu Plan Propio eta planaren barruan igeltsero ofizial bat eta peoi bat kontratatzea.

BI: Lezoko udalaren bitarteko propio den OARSOALDEA, S.A. eskualdeko garapen agentziari mandatua egitea 2019ko Lezoko Enplegu Plan Propioaren baitan laguntza teknikoko zerbitzua emateko eta proiektua burutzeaz arduratzeko.

HIRU: 21.944,89 euroko tarifa bidezko ordaina ezartzea bitarteko propioarentzat, 18.937,69€ egin beharreko lan kontratuen kosteengatik, eta 3.007,20€ agentziari egindako mandatuaren tarifagatik.

LAU: Baimentzea eta xedatzea 21.944,89 euroko gastua OARSOALDEA, S.A.ren alde. Gastua finantzatuko da aurrekontuko aplikazio baten kargura 4. kapituluan (1.421.99.241.00 kodedun partida).

BOST: OARSOALDEAri egindako mandatua sartuko da indarrean ebazpen hau kontratatzailearen profilean argitaratzen den egunaren biharamunean, eta amaituko da 2019ko abenduaren 31n. Hala ere, epe hori luzatu ahal izango da ebazpen honen 7. klausulan xedatutakoaren arabera.

SEI: Mandatu hau hurrengo KLAUSULEN arabera arautuko da:

1.- Aplikazio eremu subjetiboa.

Mandatu honek izaera instrumentala du, eta ez kontraktuala; hartara, ebazpen honen bidez eratuko da barne-izaerako harreman bat, mendekoa eta manukoa. Hartara, mandatu hau eratzen da Udalak unilateralki ezarritako jarraibideen arabera burutu behar den agindu gisa. OARSOALDEA, S.A. ez da hirugarren bat harreman honetan, Lezoko Udalaren bitarteko propio pertsonifikatu gisa jarduten da baizik. OARSOALDEA, S.A.ren jarduketa ulertu behar da udalak emandako jarraibideen arabera burutua.

2.- Mandatuaren xedea.

Burutu beharreko lanak izango dira akordio honen aurrekarietan jasotakoak.

3.- Mandatuaren zuzendaritza

OARSOALDEA, S.A.k solaskide bat izendatuko du agindutako lanen inguruko edozein kudeaketaz arduratzeko, eta Udalaren interlokutoreari jakinaraziko dio.

Halaber, Udalak izendatuko ditu mandatu hau koordinatzeaz eta gainbegiratzeaz ardurako diren pertsonak.

4.- Erregimen ekonomiko-finantzieroa.

Aurrekontua ezarri da Oarsoaldeko teknikariak egindako kostu-xehetasunen txostenaren arabera, eta ez dago BEZaren mende.

Udalak ez du bere gain hartuko lan kontratu-harremanen inguruko inolako ardurararik.

5.- Lanen ordainketa.

Egindako lanak hurrengo moduan ordainduko dira:

  • %40 kontratazioak hasitakoan
  • %40 bi hilabetetara
  • %20 behin enplegu plana bukatu eta memoria aurkeztu ondoren.

    Mandatu-tarifa ordainduko zaio agentziari 2019ko ekitaldian.

    Jarduketa amaitutakoan, errekonozimendu administratiboa eta likidazioa egingo ditu Udalak, gehienez ere sei hilabeteko epean.

    6.- Azpikontratazioa.

    OARSOALDEA, S.A.k eskatu ahal izango du enpresari partikularren laguntza Sektore Publikoko Kontratuen Legean ezarritako baldintzetan, eta lankidetza horren zenbatekoak ezingo du izan proiektuaren guztizko zenbatekoaren ehuneko 50 edo gehiagokoa, Udalak horretarako baimenik ematen ez badu Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 32. artikuluan xedatutakoaren baitan.

    Salbuespen gisa, kontratazio-portzentaje hori gainditu ahal izango da bitarteko propioari egindako mandatuaren oinarri badira segurtasun-arrazoiak, prestazioak burutzerakoan kontrol gehiago behar izatea edo azkarrago burutu behar izatea eragiten duen urgentzia.

    7.- Indarraldia eta indarrean sartzea.

    OARSOALDEA, S.A.ren mandatua indarrean sartuko da ebazpen hau kontratatzailearen profilean argitaratzen den egunaren biharamunean eta amaituko da 2019ko abenduaren 31n. Mandatuko lanak ordurako amaitzen ez badira, lanak burutzeko epea luzatu ahal izango da, OARSOALDEA, S.A.k eskaera arrazoitua aurkeztuta hasierako epea amaitu aurretik. Epe horren luzapena ez da izango mandatuan ezarritako hasierako epearen erdia baino gehiago, eta alkatearen ebazpen bidez emango da.

    8.- Desadostasunetarako erregimena.

    Mandatu honen interpretazioaren eta gauzatzearen inguruan sor daitezkeen eztabaidak exekutiboki ebatziko ditu Lezoko Udalak eta OARSOALDEA, S.A.ri jakinaraziko dizkio; ebazpen horiek izango dira mandatu hau burutzeko aginduaren pare. Aurreikusi ez denerako aplikatuko da kontratazio publikorako araudian mandatua burutzean sortzen diren gorabehera teknikoen inguruan sor daitezkeen zalantza eta hutsuneak konpontzeko ezarritakoa. Inola ere ez dira aplikatuko izaeragatik harremanaren izaera instrumentalarekin bateraezinak diren alderdiak.

    ZAZPI: Udal langilea den K.E.S. izendatzea mandatu hau koordinatzearen eta gainbegiratzearen arduradun.

GIZARTE ZERBITZUAK

5. Lezoko udala eta Behemendi Landa garapenerako elkartearen arteko 2019ko hitzarmena onartzeko proposamena (2019GZ360003).

Lezoko Udala eta Behemendi Landa Garapenerako Elkartearen arteko 2019ko hitzarmenaren espedientea aztertutik, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Lezoko udala eta Behemendi Landa garapenerako elkartearen arteko 2019ko hitzarmena onartzea.

BI: Onartzea Behemendi Landa Garapenerako elkarteari 6.000€ko diru-laguntza Bidez-Bide garraio zerbitzua sustatzeko (AD-366)

HIRU: Lezoko Udalak diru-laguntzaren ordainketa bi zatitan egingo dio Behemendi Landa Garapenerako elkarteari. Diru-laguntzaren onarpenaren ondoren %70a ordainduko da eta beste %30a gastua zuritu ondoren.

6. Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2019GZ010002).

Ikusi dut etxez etxeko laguntza jasotzeko E.R.G. ak egin duten eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Honela, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: E.R.G.ri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua laguntza pertsonalerako izango da eta astelehenetik ostiralera ordu beteko bi saioetan emango da. Zerbitzua gutxitu edo gehitu daiteke beharren arabera.

BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa hasiera batean 4,53€ orduko izango da. Onuradunaren pentsioa eta kontu korronteen eguneraketak egin ostean, zerbitzuaren aportazio ekonomikoa berrikusiko da.

7. Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2019GZ010003).

Ikusi dut etxez etxeko laguntza jasotzeko E.L.E.k egin duten eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Honela, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: E.L.E.ri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua laguntza pertsonalerako eta etxeko mantenurako izango da eta astelehenetik ostiralera eguneroko ordu beteko saioetan emango da. Zerbitzua gutxitu edo gehitu daiteke beharren arabera.

BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa hasiera batean 11,51€ orduko izango da. Onuradunaren pentsioa eta kontu korronteen eguneraketak egin ostean, zerbitzuaren aportazio ekonomikoa berrikusiko da.

PERTSONALA

8. Modernizazioa eta Berrikuntza Teknikaria aukeratzeko onartutako oinarrietan detektatutako akatsa zuzentzeko proposamena (2019PE090001).

Azterturik Modernizazioa eta Berrikuntza Teknikaria aukeratzeko Tokiko Gobernu Batzarrak 2019/01/28n onartu zituen onarriak, gazteleraz dagoen testuan akats bat atzeman da.

Hamargarren klausulan: Oposizio fasea, laugarren ariketan jartzen du “Obligatorio y no eliminatorio” eta jarri behar du “Obligatorio y eliminatorio” euskaraz dauden oinarrietan jasoa dagoen bezala, hau bai da oinarriak eratzeko erabili zen testu originala.

Horiek horrela Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Zuzentzea Modernizazioa eta Berrikuntza Teknikaria aukeratzeko Tokiko Gobernu Batzarrak 2019/01/28n onartu zituen gaztelerako onarrietako hamargarren klausula.

Hamargarren klausulan: Oposizio fasea, laugarren ariketan jartzen du “Obligatorio y no eliminatorio” eta jarri behar du “Obligatorio y eliminatorio”.

BI: Akordioa GAOn argitaratzea.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

9. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2019ko apirilaren 30az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

10. Galde eskeak

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:30ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1432890tik 1432896ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna