2006.eko Irailaren 6ekoa

Lezon, 2006ko irailaren 9an, asteazkena, goizeko 10:20 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA EZOHIKOA ETA PREMIAZKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Deialdiaren premiazkotasuna berrestea.

Alkateak dio Santakrutz festak gainean direla eta haien antolaketan parte hartzen duten herriko elkarteei banatu ohi zaizkien dirulaguntzak erabaki behar direla atzerapen gehiagorik gabe. Hori da bilera hau ahoz eta urgentziaz deitu izanaren arrazoia.

Gainontzeko batzarkideek bilera egitea onartzen badute, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposatu dituen beste bi dirulaguntza ere tratatzea proposatu du alkateak, hain zuzen Aiton Borda eta Gaxuxa elkarteei urteko ekitaldiak aurrera eramateko dirulaguntzak.

Batzarkide guztien adostasunarekin bileraren premiazkotasuna eta gai zerrenda onartu da.

EUSKARA-KULTURA

2.- 2006ko Santakrutz jaietarako dirulaguntzak onartzeko proposamena

Hainbat entitatek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta, eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan kontsignazioa falta dela dioen kontuhartzailearen oharpena entzun ondoren eta, beraz, gastua onartzea ez dela legala idazkariak ohartu ondoren, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Beherago adierazten diren elkarteei ondoan daramaten kantitatea dirulaguntza modura ematea 2006ko Santakrutz jaien antolakuntzan parte hartzeagatik. Horrek guztira, 30.189 ?tako kopurua egiten duelarik.

ELKARTEA

GUZTIRA 2006

EKINTZA

Detailea

2006

1. Jaizkibel Allerru

2.600 ?

- Galeper txapelketa

1.400 ?

(Ehiztariak)

- Saiheski erreketa

750 ?

- Mus txapelketa

450 ?

2. Allerru Judo

884 ?

- Nagare No Kataren

884 ?

3. Allerru Futbol T.

2.267 ?

- Danborrada

2.267 ?

4. Altzate

2.566 ?

- Danborrada

1.400 ?

- Erraldoi eta buruhandiak

926 ?

- Zezen suzkoa

240 ?

5. Bertso Elkartea

650 ?

- Bertsolariak

650 ?

6. Gazte Asanblada

1.040 ?

- Zabarreren etorrera

416 ?

- Bertso afaria pirata

0 ?

- Kalejira Musikala

624 ?

7. Ixkulin

11.263 ?

- Bertsolariak

647 ?

- Ganadu feria

4.907 ?

- Danborrada

1.514 ?

- Idi dema

4.195 ?

8. Murixka

3.952 ?

- Haurren dantza txapelketa

1.144 ?

- Desfilea

2.808 ?

9. Tiñelu

1.993 ?

- Toka

250 ?

- Danborrada

1.400 ?

- Truk

343 ?

SUBTOTALA-1

27.215 ?

27.215 ?

Besteak

- Herri Kirola

Agustin Arruti

1.259 ?

- Konstantino Agirretxe

2 saio x 270 ?

540 ?

- Txistulariak [Estanis Karrera]

6 saio x 154 ?

925 ?

- Trikitilariak [Oskar Estanga]

Saio bat

250 ?

SUBTOTALA-2

2.974 ?

GUZTIRA

30.189 ?

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

3.- Aiton Borda elkarteari 2006. urterako dirulaguntza emateko proposamena

Aiton Bordak, Lezoko Erretiratu elkarteak, aurkeztu duen programazioa eta dirulaguntza eskaera aztertuta, aldi berean, kontsignazio falta dela dioen kontuhartzailearen oharpena entzun ondoren eta, beraz, gastua onartzea ez dela legala idazkariak ohartu ondoren, gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik eta aipatutako elkarteak bere aktibitateak burutu ahal ditzan dirulaguntza eskaera erabakitzea beharrezkoa dela azpimarratuz, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Aiton Borda elkarteari 16.389 ?tako dirulaguntza ematea 2006 urterako.

BI: Dirulaguntza izendu moduan onartzen zaio Aiton Borda elkarteari eta espedientean den lankidetza hitzarmena onartu eta sinatu beharko dute bi aldeek, betebeharrak zehazten dituena, baita ordainketa modua ere.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Gaxuxa Emakume Taldeari 2006. urterako dirulaguntza emateko proposamena

Gaxuxa Lezoko emakume taldeak aurkeztutako programazio eta dirulaguntza eskaerak aztertu eta, aldi berean, kontsignazioa falta dela dioen kontuhartzailearen oharpena entzun ondoren eta, beraz, gastua onartzea ez dela legala idazkariak ohartu ondoren, gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, eta aipatutako elkarteak bere aktibitateak burutu ahal izateko dirulaguntza eskaera erabakitzea beharrezkoa dela azpimarratuz, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Gaxuxa Emakume taldeari 13.000 ?tako dirulaguntza ematea 2006 ekitaldirako.

BI: Dirulaguntza izendu moduan onartzen zaio Gaxuxa elkarteari eta espedientean den lankidetza hitzarmena onartu eta sinatu beharko dute bi aldeek, betebeharrak zehazten dituena, baita ordainketa modua ere.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:50 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 622.797tik 622.800era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna