2006.eko Urtarrilaren 30ekoa

Lezon, 2006ko urtarrilaren 30ean, astelehena, goizeko 9:20etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA Ohikoa udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Jesús Mª Martiarena Jaca.

Aroia Goienetxea Egibar ez da bertan izan.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2006eko urtarrilaren 16an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2006ko urtarrilaren 16az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Gurutze Santuaren plaza, Zubitxo kalea eta Donibane kaleko hiritartze-proiektua behin-betikoz onartzeko proposamena.

Lezoko Udalak 513 Alkatetza dekretuaren bitartez Gurutze Santuaren Plazako, Zubitxo Kaleko eta Donibane Kaleko hiritartze proiektuari hasierako onarpena eman zion.

Akordio horren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2005ko azaroaren 22ko 221. alean. Prentsa idatzian ere argitaratu zen iragarkia.

Jendaurrean 15 egunez egon ondoren, alegazio bat aurkeztu zen Musika Eskolako zuzendaria den Xanti Espinak izenpetua.

Hiritartze Proiektuaren idazketaren arduraduna del Alfonso Bernáldez Foguéren txostena kontuan izanik

1976ko Lurzoru Legearen Testu Bateratuko 15., artikuluak, Hirigintza Planeamenduko Araudi Orokorraren 141., artikuluak eta 17/94 Legearen 7., artikuluak xedatzen dutena kontuan izanda.

Hori ikusirik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Xanti Espinak aurkezturiko alegazioa ez onartzea.

BI: Gurutze Santuaren Plaza, Zubitxo Kalea eta Donibane Kalea Hiritartzeko Proiektuari Behin Betiko onarpena ematea.

HIRU: Erabaki honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta prentsa idatzian argitaratzea.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Nerea Goiriena Arceri, Vodafone España, S.A.ren ordezkaritzan, obra lizentzia ematea 6. Poligonoan Vodafoneren ekipo batzuk instalatzeko (2005H0030014).

Hirigintza Zinegotziaren proposamena ikusirik aurreko batzarrean bezala berriro ere mahai gainean uztea erabaki da, oraingoan eskaerari dagokion txosten tekniko eguneratua izan arte.

5.- Lezoko Udalaren jabegokoa den 23 lursaila erabiltzeagatik ordaindu beharreko kopurua berraztertzeko proposamena.

Hirigintza Zinegotziaren proposamena ikusirik mahai gainean uztea erabaki da lur azalerak argitu arte (eskatutakoak, emandakoak, erabilitakoak, besteak, ?).

6.- Ana Isabel Castillo Caminerori obra eta jarduera lizentzia emateko proposamena, Txatxamendi kaleko 12an taberna-jatetxea jartzeko.

Ana Isabel Castillo Caminerok eskatuta, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Ana Isabel Castillo Caminerori obra eta jarduera lizentzia ematea, Txatxamendi kaleko 12an taberna-jatetxea jartzeko, baldintza gisa Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Diputazioko Garapen Iraungarrirako Departamentuak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek honekin batera jakinarazten zaizkiolarik.

BI: Lanak bukatu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lan horiek ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko da.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideak 761,70 ? ordaindu beharko ditu. (Obra-tasarengatik 41,70 eta eraikuntzen gaineko zergarengatik 720 ?).

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Urdaburu kaleko 4 zenbakiko zenbait bizilagunei laguntza-ekonomikoak emateko proposamena, igogailua jartzeagatik.

Hirigintza Zinegotziaren proposamena ikusirik, eta gastu baimena edo ADa eman gabe dagoenez, mahai gainean uztea erabaki da. Gizarte Zerbitzuetako Sailetako gastu partidetatik ematen direnez, dirulaguntza hauen ardura arloko zinegotzi delegatuak hartu du.

8.- Martín Santesteban Baleztenari dirulaguntza emateko proposamena, igogailua jartzeagatik.

Hirigintza Zinegotziaren proposamena ikusirik, eta gastu baimena edo ADa eman gabe dagoenez, mahai gainean uztea erabaki da. Gizarte Zerbitzuetako Sailetako gastu partidetatik ematen direnez, dirulaguntza hauen ardura arloko zinegotzi delegatuak hartu du.

9.- Rafael del Pozo Gili, Antonio Pildain kaleko 2ko etxearen jabekideen ordezkari gisa, dirulaguntza ematea, igogailua jartzeagatik.

Hirigintza Zinegotziaren proposamena ikusirik, eta gastu baimena edo ADa eman gabe dagoenez, mahai gainean uztea erabaki da. Gizarte Zerbitzuetako Sailetako gastu partidetatik ematen direnez dirulaguntza hauen ardura arloko zinegotzi delegatuak hartu du.

GIZARTE ZERBITZUAK

10.- Preso eta deportatuen familiei laguntza-ekonomikoak emateko eskaerak onartzeko proposamena ((2006GZ040001, 2006GZ040002, 2006GZ040003, 2006GZ040004, 2006GZ040005 Y 2006GZ040006).

Ikusirk preso eta deportatuta dauden pertsonen senitartekoei dirulaguntzak emateko udal araudia eta egindako eskaerei buruz gizarte langileak egindako txostena, aldi berean, Gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Eukene Arretxe Iriberriri 9,31?ko dirulaguntza ematea. Zuriketa egina duenez dena batera ordainduko zaio. D-926-5/2005.

BI: Marcelina Sastre Hernándezi 5.381,57?ko dirulaguntza ematea. Zuriketa egina duenez dena batera ordainduko zaio. D-926-4/2005.

HIRU: Margarita Legorburu Loyarteri 800?ko dirulaguntza ematea. Zuriketa egina duenez dena batera ordainduko zaio. D-926-3/2005.

LAU: María Pilar Espina de la Fuenteri 2.963,52?ko dirulaguntza ematea. Zuriketa egina duenez dena batera ordainduko zaio. D-926-1/2005.

BOST:Maria Pilar Espina de la Fuenteri 800?ko dirulaguntza ematea. Zuriketa egina duenez dena batera ordainduko zaio. D-926-2/2005.

SEI: Dominika Arrieta Loidiri 3.211,2?ko dirulaguntza ematea. Zuriketa egina duenez dena batera ordainduko zaio. D-926-6/2005.

ZAZPI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

11.- Elbarrientzako ibilgailuetarako geldiune txartel berezia eskuratzeko eskaerak onartzeko proposamena (2006GZ07003 y 2006GZ07005).

Ikusirik elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune txartel berezia eskuratzeko Iván Rodríguez Beltranek eta Ángel Sánchez Lanchok egin duten eskabidea, era berean, azterturik Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako Balorapen Unitateak eskaera horiei buruz egindako baiezko txostenak, hala, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea Ezinduentzako Txartela ematea Iván Rodríguez Beltrani. Aldi baterakoa izango da eta 2007/06/27an berrikusi egin beharko da. Arrazoia: elbarritasun kalifikazioan mugitzeko arazoak neurtzeko baremoan 7 puntu baino gehiago du.

BI: Onartzea Ezinduentzako Txartela ematea Ángel Sánchez Lanchori. Arrazoia: elbarritasun kalifikazioan mugitzeko arazoak neurtzeko baremoan 7 puntu baino gehiago du.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

12.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko eskaera onartzeko proposamena (2006GZ010001).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko Julia Iragorri Manzarragak egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Julia Iragorri Manzarragari etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero 2 ordu atentzio pertsonalerako. egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 120,96?/hileko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

EUSKARA-KULTURA

Alkateak ohartu du, ondoren proposatzen diren dirulaguntza guztiak horretarako beharrezko den dirulaguntzen araudi orokorrik onartu gabe ematen direla. Hala ere, dirulaguntza bakoitza udal aurrekontuan aurreikusia zegoela eta eman aurretik hitzarmena sinatuko dela adierazi du.

Idazkariak ohartarazi du, ekintzen nondik norakoaren memoria edo gastu proposamena dirulaguntza eman aurretik aurkeztu behar dela.

13.- Alkatearen D06/00052 dekretua berrestea, Lezoko Udala eta Altzate Auzo Elkartearen artean hitzarmena sinatzeko, erraldoi eta buruhandien konpartsa antolatzeari buruzkoa.

Gobernu Batzarrak dekretua berretsi du.

14.- Alkatearen D06/00054 dekretua berrestea, Lezoko Udala eta Lezoko Gazte Asanbladaren artean hitzarmena sinatzeko, urtean zehar hainbat ekimen antolatzeko (Zabarreren etorrera, Santo Tomasetan, e.a.).

Gobernu Batzarrak dekretua berretsi du.

15.- Alkatearen D06/00056 dekretua berrestea, Lezoko Udala eta Hezikuntza Guraso Elkartearen artean hitzarmena sinatzeko, Olentzero eguna eta urteko emanaldia antolatzeari buruzkoa.

Gobernu Batzarrak dekretua berretsi du.

16.- Alkatearen D06/00059 dekretua berrestea, Lezoko Udala eta Lezo Herri Eskolaren artean hitzarmena sinatzeko, ingurunearekin lotutako jarduerak eta euskara indartzeko jarduerak antolatzeari buruzkoa.

Gobernu Batzarrak dekretua berretsi du.

17.- Alkatearen D06/00062 dekretua berrestea, Lezoko Udala eta Lezoko Institutuaren artean hitzarmena sinatzeko, giza jarduera herrikoiak eta anitzak antolatzeari buruzkoa.

Gobernu Batzarrak dekretua berretsi du.

18.- Alkatearen D06/00064 dekretua berrestea, Lezoko Udala eta Ixkulin Elkartearen artean hitzarmena sinatzeko, honek argitaratutako liburua finantzatzeari buruzkoa.

Gobernu Batzarrak dekretua berretsi du.

19.- Alkatearen D06/00065 dekretua berrestea, Lezoko Udala eta Murixka Dantza Taldearen artean hitzarmena sinatzeko, urteko dantza saioak antolatzen jarraitzeari buruzkoa.

Gobernu Batzarrak dekretua berretsi du.

20.- Alkatearen D06/00066 dekretua berrestea, Lezoko Udala eta Orratx! Elkartearen artean hitzarmena sinatzeko, antzerki tailerra eta urteko emanaldia antolatzeari buruzkoa.

Gobernu Batzarrak dekretua berretsi du.

21.- Alkatearen D06/00067 dekretua berrestea, Lezoko Udala eta Pasaia-Lezo Lizeoaren artean hitzarmena sinatzeko, eskola-garraioa, mantenuaren zati bat eta ikasleei emandako beken finantzatzeari buruzkoa.

Gobernu Batzarrak dekretua berretsi du.

22.- Alkatearen D06/00068 dekretua berrestea, Lezoko Udala eta Tiñelu Jolas eta Kirol Elkartearen artean hitzarmena sinatzeko, VII. Sagardo Eguna antolatzeari buruzkoa.

Gobernu Batzarrak dekretua berretsi du.

23.- Alkatearen D06/00069 dekretua berrestea, Lezoko Udala eta Tiñelu Jolas eta Kirol Elkartearen artean hitzarmena sinatzeko, Bertso Eskola antolatzeari buruzkoa.

Gobernu Batzarrak dekretua berretsi du.

24.- Alkatearen D06/00072 dekretua berrestea, Lezoko Udala eta Oiartzualdeko Hedabideak, S.L.ren artean hitzarmena sinatzeko, Oarsoaldeko Hitza egunkaria sustatzeari buruzkoa.

Gobernu Batzarrak dekretua berretsi du.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:15 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna