2005.eko Abenduaren 27ekoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2005eko abenduaren 27an, 8:35etan eratu da OSOKO UDALBATZA EZOHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Iñake Urrestarazu Azurmendi (EA taldea), Mikel Antxon Arrizabalaga Brusín (PSE taldea), Jesus María Martiarena Jaka (EAJ taldea) Aroia Goienetxea Egibar (EAJ taldea), Aitor Mimendia Artuzamonoa (EAJ taldea), Enrique Figueroa Laboa (EAJ taldea), Noemí Arberas Osés (EAJ taldea), Isabel López Aulestia (IU-EB taldea) eta María Luz Anglada González (PP taldea).

Ez da bilkurara etorri Ainhoa Villanúa Ayuela (PSE taldea).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak. Baita ere bileran da udal kontuhartzailea, Pedro Etxarri.

Alkateak dio gaur aurkezten diren proposamenak hazienda batzordean diktaminatu gabekoak direla eta horregatik eztabaidatu aurretik udal korporazioak berrestu beharko duela bilera honetako gai zerrendan sartu izana. Deialdiaren premia arrazoitu du udalak likidezean dituen arazoetan eta haiek irtenbidea emateko ez dela modu hobeagorik aurkitu 2003 eta 2004ko aurrekontuetan aurreikusitako maileguak kontratatzea baino. Mikel Antxon Arrizabalagak galdetu ea zergatik atzeratu den hainbeste ia bukatuta dauden bi aurrekontuetan aurreikusitakoak kontratatzeko. Alkateak dio orain arte ez dela behar izan. Aldeko zortzi botoekin eta aurkako birekin, PSE eta PPko zinegotzienak, osoko bilkurak onartu du gaizerrendako bi gaiak eztabaidatzea.

1.- 2003ko aurrekontuetan aurreikusitako 500.000 ? mailegu eragiketa gauzatzeko proposamena.

Haziendako zinegotzi delegatuak, Aroia Goinetxeak epe luzerako mailegu bat hartzeko egindako espedientearen berri eman dio osoko bilkurari. Mailegua, 500.000 ?koa, 2003ko inbertsioak finantzatzeko da.

Finantza erakundeei egindako kontsulten ondorioz, haiek aurkeztutako eskaintza guztien artean, Kutxa - Caja Gipuzkoa San Sebastianek egindako eskaintza hautatu da, 500.000 ?koa, oro har, abantailatsuena delako Udalaren interesentzako.

Aztertu da, era berean, kontu-hartzaileak egindako informea.

Haziendako Delegatuak Osoko Bilkurari proposatzen dio heldu den erabakia hartzea:

ERABAKIA:

BAT: Gipuzkoa Donostia Kutxarekin 500.000 ?ko (BOSTEHUN MILA EUROKO) diru-kopurukoa den mailegua kontratatzea; honen ezaugarri berezienak hauek dira, onartu eta ERANSKIN gisa erabaki honi atxikitzen zaion Kontratu-Proiektuaren arabera:

ü Epea: 15 urte

ü Gabealdia: 2 urte

ü Amortizazioa: Kuota Hiruhilabetekoa beti berdina

ü Interes-tasa: Aldakorra, hiruhileko EURIBOR + 0.20 puntu.

ü Bermeak: U.F.F.F.

BI: Aginpidea ematea alkate-lehendakariari Kepa Garbizu Azkue, edo legez hura ordezkatzen duenari, mailegua hartzeko izenpetu behar diren dokumentuak, publikoak nahiz partikularrak, izenpetzeko Udalaren izenean.

HIRU: Foru Aldundiari espedientea bidaltzea, hark aldez aurretik eta agindua den bezala baimena eman dezan.

Mari Luz Angladak galdetu du ea zergatik proposatzen diren bi urtetako karentzia eta kexatzen da udalak hartzen duen sor inportanteagatik eta ondorengo legealdiari uzten dion herentzia txarragatik.

Jendartetik Aitor Sarasolak gaiaren larritasuna azpimarratu du. Bere arabera 2004 urteko kitapena ikusita udalak ez du nahiko dirurik mailegu hauek ordaintzeko, hor karentziaren arrazoia. Soluzioa planifikatzea urjentea dela dio. Kexatzen da irizpide politikoak izatea gaia erabakitzeko erabiltzen ari diren bakarrak. Kritikatu du Aldundiak irizpide politikotik teknikotik baino gehiago duen tutela finantziero bidez operazioa onartzea inongo kargarik berak hartu gabe, guztia Lezoko Udalaren esku utziz. Kritikatu du gastuak igotzen jarraitzea inongo kontrolik gabe eta diru sarrerak ez gauzatzea. 2005eko aurrekontuei egindako alegazioa gogoratu du non aurreikusitako obra eta eraikuntza gaineko zergatik aurreikusitako diru sarrerak dudatan jarri ziren eta gaur haietatik %20 besterik ez da likidatu.

Besterik gabe bozketa egiten da eta proposamena onartu da aldeko bederatzi botoekin (alkatea eta EAJ, EA, PSE eta IU-EB) eta abstentzio bat, Mari Luz Angladarena (PP).

2.- 2004ko aurrekontuetan aurreikusitako 1.000.000 ? mailegu eragiketa gauzatzeko proposamena.

Haziendako zinegotzi delegatuak, Aroia Goinetxeak epe luzerako mailegu bat hartzeko egindako espedientearen berri eman dio osoko bilkurari. Mailegua, 1.000.000 ?koa, 2004ko inbertsioak finantzatzeko da.

Finantza erakundeei egindako kontsulten ondorioz, haiek aurkeztutako eskaintza guztien artean, Kutxa - Caja Gipuzkoa San Sebastianek egindako eskaintza hautatu da, 1.000.000 ?koa, oro har, abantailatsuena delako Udalaren interesentzako.

Aztertu da, era berean, kontu-hartzaileak egindako informea.

Haziendako Delegatuak Osoko Bilkurari proposatzen dio heldu den erabakia hartzea:

ERABAKIA:

BAT: Gipuzkoa Donostia Kutxarekin 1.000.000 ?ko (MILOI BAT EUROKO) diru-kopurukoa den mailegua kontratatzea; honen ezaugarri berezienak hauek dira, onartu eta ERANSKIN gisa erabaki honi atxikitzen zaion Kontratu-Proiektuaren arabera:

ü Epea: 15 urte

ü Gabealdia: 2 urte

ü Amortizazioa: Kuota Hiruhilabetekoa beti berdina

ü Interes-tasa: Aldakorra, hiruhileko EURIBOR + 0.20 puntu.

ü Bermeak: U.F.F.F.

BI: Aginpidea ematea alkate-lehendakariari Kepa Garbizu Azkue, edo legez hura ordezkatzen duenari, mailegua hartzeko izenpetu behar diren dokumentuak, publikoak nahiz partikularrak, izenpetzeko Udalaren izenean.

HIRU: Foru Aldundiari espedientea bidaltzea, hark aldez aurretik eta agindua den bezala baimena eman dezan.

Gaur arte maileguak tramitatu ez izanaren benetako arrazoiak zein izan diren galdetzen du Aitor Sarasolak, mailegu horrek finantzatu behar zituen inbertsioak eginak daudenean jada. Bere ustez, udalaren ogasunean dagoen egoera kaotikoaren benetako arrazoietaz ez da hitz egin nahi. 700.000 ? euro dira hornitzaile eta herriko elkarteei udalak zor diena. Bere ustez, 10/15 urtera begirako bideragarritasun ekonomikorako plana egitea eta plan horretatik ondorioztatzen diren beharrezko neurri zuzentzaileak hartzeko gaitasun eza edo borondate falta da benetako arrazoia.

Eztabaida gehiagorik gabe botazioa egiten da eta proposamena onartu bederatzi korporaziokideren aldeko botuekin (alkatea eta EAJ, EA, PSE eta IU-EBko zinegotziak) eta abstentzio batekin, Mari Luz Anglada (PP).

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 8:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 523.009tik 523.011era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna