2005.eko Azaroaren 7ekoa

Lezon, 2005ko azaroaren 7an, goizeko 9:05 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2005eko urriaren 25ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, urriaren 25az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- AELAN 2003 S.L. ri, Auñamendi kaleko 3ko etxearen Jabekideen Elkartearen izenean, igogailua jartzeko obra lizentzia emateko proposamena.

AELAN 2003 S.L. enpresak, Auñamendi kaleko 3ko etxearen Jabekideen Elkartearen izenean, igogailu bat jartzeko exekuzio-proiektu bat aurkeztu zuen, 2005eko maiatzaren 12an, horretarako obra lizentzia eskatuz.

Aurtengo ekainaren 3ko idatziaren bidez, zk. 880, dokumentazio osagarria eskatu zitzaion, eta 2005eko urriaren 14an aurkeztu du hori.

Txosten teknikoa eta juridikoa ikusirik, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: AELAN 2003 S.L. enpresari, Auñamendi kaleko 3ko etxearen Jabekideen Elkartearen izenean, etxe horretan igogailu bat jartzeko obra lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauekin:

· Igogailuaren instalazioak eta hura egiteko obrak, aldez aurretik, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailaren baimena beharko dute.

· Igogailuak, bai bere barne-edukietan baita, oro har, bere instalazioan, apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuan xedatutakoa bete beharko du, hartan onartu baitziren irisgarritasun baldintzei buruzko arau teknikoak.

BI: Hari jakinaraztea ezen, 2003ko ekainaren 9ko udalbatzaren osoko bilkurako akordioaren ildotik, dirulaguntza eskaera interesatuak berak tramitatu behar duela, nahi izanez gero, Eusko Jaurlaritzan (tramite hori Oarsoaldearen bidez egin dezake).

Aipaturiko laguntza ekonomikoa lortu ondoren, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du eta Eusko Jaurlaritzak emandakoaren %100 emango dio Udalak.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 5.032,86 euro kopurua ordaindu beharko dute.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxera zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna